Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
7126

EDIKTUA, 952/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa jakinarazteari buruzkoa.

Euskal Enpresarien Konfederakuntza (Confebask) elkarteak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2006ko martxoaren 31ko Aginduaren aurka (2006ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zenbakia) sustatutako administrazioarekiko auzietako 952/06 errekurtsoan -2008ko irailaren 16an- epai irmoa eman dela jakinarazten da. Laneko arriskuei aurre egiteko arloan arau-hauste larriak eta oso larriak egiteagatik ezarritako zehapenak argitaratzea onartzen da dekretu horren bidez. Epaitza:

Agindu hori zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzen dugu eta, ondorioz, indargabetu egiten dugu.

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2008ko urriaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala