Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
7130

EDIKTUA, trafikoari buruzko 82/08 Hitzezko Judizioko apelazio-prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: 82/08 hitzezko judizioko apelazioa.

Errekurtsogilea: Miguel Angel Garcia Alonso.

Abokatua: Luis Javier Santafe Mendez.

Prokuradorea: José Antonio Hernández Uribarri.

Errekurritua: Iratxe Akarregui Gereta, Angel Akarregui eta Compañía de Seguros Lagun Aro.

Gaia: N26 Hitzezko Judizooa. Trafikoa.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Ezetsi egin dugu Miguel Angel Garcia Alonsoren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 871/07 zenbakiko judizio arruntaren gainean hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak hartu zuen, 2007ko azaroaren 13an. Errekurtsoa ezetsi dugunez, sendetsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu beren-beregi.

Angel Akarregui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2008ko abenduaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala