Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
7131

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeko bideratutako 1/08 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Miren Itziar Gofinondo Fernández de Arroyabek, Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen honek, honako hau

Jakinarazten dut: Francisco Martin Cruz jauna testamentua egin gabe hil denez, 441/07 zenbakiarekin, epaitegi honetan bideratutako jarauntsiko ondasunetako esku-hartze prozeduaren ondoriozko abintestato jaraunsleak deklaratzeko pieza bananduan, gaur hartutako ebazpenez, jaraunspen horretan eskubideren bat dutenei dei egitea erabaki da, hain zuzen ere, epaitegi honetara erreklamatzera ager daitezen, hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Kausatzailearekin duten ahaidetasuna frogatu beharko dute, eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko azaroaren 14a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala