Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
7132

EDIKTUA, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 959/08 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio:

477/08 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta zortziko urriaren bederatzia.

Aner Uriarte Codonek, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko magistratu-epaile denak, epaitegi honetan bideratutako 959/08 prozedurako adostasunik gabeko dibortzioari buruzko autoak ikusi ditu. Prozedura Maria Fernandez Gonzalezek eskaturik bideratu da, Jose Arzua Azurmendi epaitegietako prokuradorea eta Idoia Alvarez Pinto letradua lagun dituela. Jose Luis Pardo Rodríguez da demandatua eta auzi ihesean dago, eta adin-txikiko seme-alabak daudenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltza alderdia da prozedura honetan. Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz eta Erregearen izenean, ondoko epaia ematen dut:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Jose Arzua Azurmendi epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, Maria Fernandez Gonzalezek sustatutako demanda. Jose Luis Pardo Rodríguez da alderdi demandatua, auzi-iheslaria, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltza ere alderdi da. Eta, bestalde, honako neurriak hartzea erabaki dut:

1.- Maria Teresa, Adela, Yomara eta Jesus Pardo Fernandezen zaintza eta babespea Maria Fernandez Gonzalezi ematen zaio, eta guraso-ahala bi gurasoek dute.

2.- Bisita-erregimen malgua ezartzen da, zeinetan Jose Luis Pardo Rodriguezek bere lau seme-alabak nahi duenean ikusi ahal izango dituen, ama ados dela betiere. Hala ere, ezingo dute gaua aitarenean pasa eta ama edo berak izendatzen duen pertsona bertan dela iragango da bisita. Akordiorik ezean, gaua aitarenean pasa gabe eta ama edo berak izendatzen duen pertsona bertan dela, asteburu bat bai eta bestea ez egingo dira bisitak, larunbat eta igandean 11:00etatik 19:00etara. Udako, Aste Santuko eta Eguberrietako oporren erdietan bertan behera geratuko dira bisitak; adingabekoek amarekin igaroko dituzte oporrok, berak hautatu aldian.

3.- Maria Teresa, Adela, Yomara eta Jesus Pardo Fernandezen mesedetan, Jose Luis Pardo Rodriguez demandatuak irabazten dituen hileko sarrera garbien % 30eko elikadura-pentsioa ordainduko du.

Ez da berariazko ebazpenik ematen kostuei dagokienez.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Jose Luis Pardo Rodríguez non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko azaroaren 27a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala