Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
7133

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 470/2008 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 470/2008 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Larequi Arcos, Iñigo.

Prokuradorea: Tames.

Demandatua: Virginia Novoa Ramos.

Gaia: judizio arrunta. Diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

Virginia Novoa Ramos andrearen aurka, Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordez Tames prokuradoreak aurkeztutako demanda onesten dudanez gero, auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: tronkoaren 3.469,91 euro, 2008-04-18tik—kreditu-kontua itxi hurrengo egunetik—demandaren egunera arte epemugatutako interesengatik 32,71 euro, eta demanda aurkeztu zenetik ordainketa guzti zegin arteko interesak, % 17,25ean itundutakoak. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zizkio.

Virginia Novoa Ramos andre demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2008ko azaroaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala