Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
7134

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 36/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 36/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Sygma Hispania (Espainiako sukurtsala).

Abokatua: Iturrate Andechaga, Juan Jose.

Prokuradorea: Ana Maria Lamsfus Mindeguia.

Demandatua: Carlos Maria Sanchez Sainz de Vicuña.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egin dut Banco Sygma Hispaniaren izenean eta ordez, Ana M.ª Lamsfus Mindeguia epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Carlos Sanchez Sainz de Vicuña jauna auzi-jartzaileari ondokoa ordaintzera kondenatzen dut: 10.505,05 euro tronkoarenak; 1.232,05 euro kontua itxi zenetik 2006ko otsailaren 15era bitarterako berariaz adostutako interesenak; urteko interes nominalari dagozkion interesak, ez-ordaintzea gertatzen den unean indarrean dagoen likidazio-tasa 4,5 puntu gehituta aplikatzetik sortutakoak, 2008ko otsailaren 16tik abenduaren 2ra arte; eta baita epaia eman zen egunetik aurrera sortutakoak (PZL, 576. artikulua) ere. Halaber, prozesuan sortutako kostuak ere demandatuak ordainduko ditu.

Carlos Maria Sanchez Sainz de Vicuña demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko abenduaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala