Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
7136

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 387/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Adostasunik gabeko 387/2008 dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Izena 1.abizena 2.abizena.

Alderdi demandatua: Jose Julio Uribe Llaneza.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da, zeinaren hitzez hitzeko testuak honakoa baitio:

AUTOA

Epailea: Maria Cruz Perez Garcia andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta zortziko ekainaren hamaika.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Gomez Perez de Mendiola prokuradoreak, eransten duen ahalordean halaxe frogatzen duenez, Izena 1.abizena 2.abizenaren izenean eta ordez, dibortzio-demanda bat aurkeztu zuen, Jose Julio Uribe Llaneza bere ezkontidearen aurka. Demandan adierazitakotik ondorioztatzen da badutela adingabeko seme-alabarik edo seme-alaba ezindurik.

Bigarrena.- Demandatuak ez daki alderdi demandatuaren azken bizilekua zein den.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Aipatu demanda aztertu da, eta, aurkeztutako datuak eta agiriak kontuan izanik, onartu da alderdi demandatzaileak betetzen dituela gaitasun, ordezkaritza eta postulazio prozesalaren betekizunak, hain zuzen ere, Prozedura Zibileko (PZLb) 1/2000 Legeko 6., 7. eta 750. artikuluetan zehaztutakoarekin bat, judizioan azaltzeko beharrezkoak direnak.

Bigarrena.- Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horien ardura hartzeko, betiere aipatu prozesu-legearen 36. eta 45. artikuluekin bat etorriz.

Lurralde-eskumenari dagokionez, epaitegi honek eskumena badu, PZLb-ren 769. artikuluan xedatzen denez.

Azkenik, judizio motari dagokionez, PZLb-ren 770. eta 753. artikuluetan agindutakoa betez, ahozko judizioaren izapideez gauzatu behar da prozesua, baina manu berean aurreikusitako eta bat etorritako berezitasunekin.

Hirugarrena.- Esandakoaren arabera, izapideak egin dakizkion bidezkoa da demanda onartzea, eta bai, 753. artikuluan agintzen denez, fiskalari eta alderdi demandatuari entregatzea ere. Eta, bestalde, bidezkoa da fiskala eta alderdi demandatua epatzea eta horiei legezko ohartarazpenak egitea ere, hain zuzen ere, delako epatzea egin eta hurrengo egunetik harako hogei egun balioduneko epean erantzun dezaten.

XEDAPENAK

1.- Izapideak egiteko onartu da Gomez Perez de Mendiola prokuradoreak Izena 1.abizena 2.abizena izenean eta ordez aurkeztutako dibortzio-demanda, non alderdi demandatua Jose Julio Uribe Llaneza eta Ministerio Fiskala diren. Hitzezko judizioaren izapideekin gauzatu da demanda, PZLb-ren 753. artikuluan aurreikusitako berezitasunekin.

2.- Helaraz bekie demanda alderdi demandatuari eta fiskalari, demandaren kopia bat eta demandari erantsitako agirien kopia bat emanez, hain justu ere, epatzearen egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epean demandari erantzun diezaioten.

Jakinaraz bekio alderdi demandatuari, epean agertzen ez bada, auzi-iheslari deklaratuko dela (PZLb-ren 496.1 artikulua).

Jakinaraz bekio, halaber, prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLb-ren 750. artikulua).

3.- Epatu aurretik, alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua zein den argitu behar da, eta horretarako Polizia Nazionalari ofizioa egingo zaio.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008-11-21eko probidentziaz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epatze-eginbidea burutzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala