Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
7137

IRAGARKIA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, segidan eta prezio unitariotan, elikagaiz, arrain freskoz, hornitzeko enpresari bat edo batzuk aukeratzeko Esparru-Akordioan eskuartzeko dena (A-036/09 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-036/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Entregatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

Elikagaiak behar bezala enbalatuta entregatu beharko dira, oinarri teknikoetan ezarritakoari eutsiz.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bostehun eta laurogei mila (580.000) euro, BEZa barne, ondoko urteetan banatuta:

2009. urtea: ehun eta hogeita hamar mila (130.000), BEZa barne

2010. urtea: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000), BEZa barne

2011. urtea: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000), BEZa barne

2012. urtea: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000), BEZa barne

5.- Fidantzak.

Behin betikoa: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1- E aldea - solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 88 98; 945 01 87 73.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 20a.

7.- Kontratistaren betebeharrak: ez.

Lizitatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

- Ekonomia eta finantza kaudimena: finantza erakundearen txostena. Kontratazio honetarako beren-beregi emandako txostena. Bertan, akordio honetarako jotako baliori aurre egiteko ekonomia-ahalmena duela adierazi beharko da, hau da, 580.000 euro.

- Gaitasun teknikoa:

- Azken hiru urteetan egindako horniketarik garrantzitsuenen zerrenda; horniketa horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko dira bertan. Agiri bidez egiaztatuko da hori guztia. Hornidura nagusietako hiruk arraina izan beharko dute.

- Hornitzaileak produktuen kalitate-kontrol egokia ziurtatzeko erabilitako neurrien eta tresneria teknikoaren deskribapena. Adierazi beharko du, berariaz, dituen instalazio eta ekipoak eta kalitatea kontrolatzeko sistemak. Kalitatea kontrolatzeko ziurtagiriak edo kalitateko esku-liburuak edo antzekoak aurkeztu beharko ditu.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 20a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa dutela; eskura, edo administrazio-klausula zehatzen pleguko 8.2 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran aurkeztuko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.- Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.- Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazio Zerbitzuan (Donostia kalea 1), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik egutegiko hamar egun igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3.- Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

9.- Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2009ko otsailaren 2a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.- Bestelako argibideak.

Administrazio-informazioa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.

KONTRATAZIO MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala