Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7141

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.

Jesús Monreal Zia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak emandako

EDIKTUA

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesteko abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluan xedatutakoari jarraiki. Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuok:

Bazkide langile bakoitzaren langile-bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako enpresen alten eta bajen ziurtagiri eguneratua, enpresak jarraitzen duela egiaztatzen duena.

Foru Ogasuneko ziurtagiri eguneratua eta bikoiztua, enpresa eskatzaileak bere zerga betebeharrak eguneratuta dituela ziurtatzen duena.

Gizarte Segurantzako Diruzaintzako Zuzendaritza Probintzialaren ziurtagiri eguneratua eta bikoiztua, enpresa eskatzaileak bere ordain-betebeharrak eguneratuta dituela ziurtatzen duena.

Hori guztia, dekretu arautzaileak ezarri bezala, eta honakook egiaztatzeko: kontratatutako pertsonak jarraitzen duela lanean enpresan; kontratazio horren bidez edo behin-behingo kontratua mugagabe bihurtzearen ondorioz lortutako enplegu-kopurua mantendu egiten dela; eta enpresak zerga-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak beteak dituela. Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, arestian aipatu legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea emanez, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (Hona hemen helbidea: Donostia-San Sebastián kalea z/g, Vitoria-Gasteiz 01010) aurkezteko, bai zuzenean edota baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla, azaroaren 26ko 30/1992, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteaz.

Espediente-zk. Enpresa

Expediente N.º Empresa

B-80-152-2006-A Judith Loberías de Castro y Otras S.C.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala