Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7142

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.

Jesús Monreal Zia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak emandakoa.

EDIKTUA

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko (Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten du dekretu horrek) IV. kapituluan ezarritakoa betetze aldera hain zuzen ere. Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuok:

Gizarte segurantzako langile autonomoen erregimen berezian emandako altako partearen kopia.

Hala behar izan dadinean, negozioa zabaltzeko edo titularitatea aldatzeko baimenaren eskabidea, udalak behar bezala zigilatuta. Baimen hori eskatzetik salbuetsita izanez gero, zioen aitorpena.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergan egindako alta eta bajako epealdien frogagiria, kide bakoitzarena.

Hori guztia, dekretu arautzaileak ezarri bezala. Aipatutako jakinarazpena itzuli digute honako arrazoiren batengatik: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako, aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea emanez, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea, z/g, 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkezteko, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako duten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, Dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteaz.

Espediente zenbakia Enpresa

Expediente n.º Empresa

B-429-857-2007-A Vega Perez, Elieser

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala