Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
138

AGINDUA, 2009ko abenduaren 23koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, proiektu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza programa (Gaitek programa) arautzen duen agindua aldatzen da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntzen programa (Gaitek programa) arautzen da.

Feder erakundeak gastu orokorrak batera finantzatzeko Europako norabideak betetze aldera, zenbait aldaketa egin behar izan dira programaren artikuluetan.

Horren indarrez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.- Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko aginduaren 9. artikuluaren a) idatz-zatia aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

«Langileen kostuak (ikerketa-jardueran aritzen diren erakunde eskatzailearen plantillako ikertzaileak, teknikariak eta bestelako laguntzaileak), zuzeneko kostuak zein zeharkako kostuak halakotzat hartuta. Zeharkako gastuetan gastu orokorrak bildu ahalko dira, banakatu ezin direlako eta beren nondik norakoaren ondorioz zuzenean egotzi ezin diren proiektuaren gastuak halakotzat hartuta, betiere emakida-ebazpenari eransten zaion eranskinean ezarritakoaren arabera.»

Bigarren artikulua.- Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko aginduaren 9. artikuluaren f) idatz-zatia aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

«Artikulu honetan gastu subentzionagarriak Ikerketa eta Garapeneko eta Berrikuntzako Estatu Laguntzei buruzko Erkidego Esparruaren 5.1.4 idatz-zatian ezarritakoaren arabera interpretatuko dira, eta Gaitek Programa baimentzen duen 2008ko urriaren 16ko Batzordearen erabakiaren (State aid Greffe D/206349) 20. puntuan adierazitakoak biltzen ditu, honako hauek, hain zuzen ere:

- Langileen (ikerlariak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak) kostuak, betiere ikerketa-proiektuan soilik jarduten badute.

- Tresna eta materialen kostuak, behar den neurrian eta ikerketa-proiekturako erabiltzen den aldian. Tresnak proiekturako beren iraunaldi osoan erabiltzen ez badira, proiektuaren iraunaldiari dagozkion amortizazio-kostuak soilik kontuan hartuko dira subentzionagarritzat.

- Aholkularitza-kostuak eta ikerketa-jarduerari soilik bideratutako zerbitzu baliokideen kostuak (kontratuzko ikerketa-kostuak, jakintza teknikoen kostuak eta patenteen kostuak), kanpoko iturrietan eskuratutakoak merkatu-prezioetan.

- Ikerketa-proiektutik zuzenean eratorritako gastu orokor osagarriak.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2009ko ekitaldian aurkezturiko eskaerei eta 2010erako ekitaldirako aurreraturiko deialdiaren arabera aurkezten diren eskaerei ere agindu honetan xedaturikoa aplikatuko zaie, gastu subentzionagarriak zein diren zehazteko.

AZKEN XEDAPENAK

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala