Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
140

AGINDUA, 2009ko abenduaren 23koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza programa (Nets Programa) arautzen duen agindua aldatzen da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko aginduaren bitartez, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntzen programa (Nets programa) arautzen da.

Europako arauak betetze aldera, Feder erakundeak gastu orokorrak finantzatzen lagun dezan, zenbait aldaketa egin behar izan dira programaren artikuluetan.

Horren indarrez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.- Oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Nets programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren 9. artikuluaren a) idatz-zatia aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

«Langileen kostuak (ikerketa-jardueran aritzen diren erakunde eskatzaileko ikertzaileak, teknikariak eta bestelako laguntzaileak), zuzeneko kostuak zein zeharkako kostuak halakotzat hartuta. Zeharkako gastuetan gastu orokorrak bildu ahalko dira, banakatu ezin direlako eta beren nondik norakoaren ondorioz zuzenean egotzi ezin diren proiektuaren gastuak halakotzat hartuta, betiere emakida-ebazpenari eransten zaion eranskinean ezarritakoaren arabera.»

Bigarren artikulua.- Oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Nets programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren 9. artikuluaren f) idatz-zatia aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

«Artikulu honetan gastu subentzionagarriak Ikerketa eta Garapeneko eta Berrikuntzako Estatu Laguntzei buruzko Erkidego Esparruaren 5.1.4 idatz-zatian ezarritakoaren arabera interpretatuko dira, eta Nets Programa baimentzen duen 2008ko uztailaren 25eko Batzordearen erabakiaren (State aid Greffe D/204864) 18. puntuan adierazitakoak biltzen ditu, honako hauek, hain zuzen ere:

- Langileen (ikerlariak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak) kostuak, betiere ikerketa-proiektuan soilik jarduten badute.

- Tresna eta materialen kostuak, behar den neurrian eta ikerketa-proiekturako erabiltzen den aldian. Tresnak proiekturako beren iraunaldi osoan erabiltzen ez badira, proiektuaren iraunaldiari dagozkion amortizazio-kostuak soilik kontuan hartuko dira subentzionagarritzat.

- Kanpo-aholkularitzako eta zerbitzu baliokideen kostuak (erakunde parte-hartzaileen plantillakoak ez diren kolaboratzaileak eta proiektuaren espezializazio-maila handiko zatietako azpikontratazioa barnean hartuta) ikerketa-jarduerarako soilik eta etengabe erabilitakoak (ikerketako eta teknikako jakintzak barnean hartuta), eta kanpoko iturrietan eskuratutakoak.

- Ikerketa-proiektutik zuzenean eratorritako beste gastu orokor batzuk edo beste funtzionamendu-gastu batzuk, kostu materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak barne, betiere ikerketa-jardueratik zuzenean eratorritakoak badira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2009ko ekitaldian aurkezturiko eskaerei ere agindu honetan xedaturikoa aplikatuko zaie, gastu subentzionagarriak zein diren zehazteko.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala