Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
142

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 15ekoa, Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Goi Kargudunaren Idazkaria lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluari jarraiki eta 10.1.c artikuluan ezagutzen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Goi Kargudunaren Zuzendaritzako idazkari izateko, M.ª Jesús López de Aguileta Salazar andrea izendatzea. kodea: 520010, dotazioa: 176.

Bigarrena.- Izendapen horrek 2009ko abenduaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Herrizaingoko sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ERNESTO MARTÍNEZ DE LA HIDALGA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala