Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
143

5657/2009 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan (irailaren 7ko EHAA, 170. zenbakia) ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK:

Lehenengoa.- Ebazpen honen bitartez deitzen den Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

1.- Ikasketa-tituluak: B1 taldeko edozein Unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

2.- Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

3.- Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, B1 taldeko zereginetan.

Bigarrena.- Interesatuek Donostia Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak.

Hirugarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

- Titulu akademikoak.

- Betetako lanpostuak.

- Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

- Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta azaltzeko moduko beste edozein merezimendu.

Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.- Deialdi hau Gerentzia honen ebazpenaren bitartez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2009ko abenduaren 2a.

Donostia Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,

CARLOS ZULUETA GURIDI.


Azterketa dokumentala