Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
146

AGINDUA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, ekintza terrorista gertatzen den unean indarrean dagoen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programan sartzeko aparteko epe bat irekitzen duena.

Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen xedea da terrorismoaren biktimei aitorpena egitea eta ekintza terroristaren bat nozitu duten pertsonei babesa eta laguntza emateko sistema bat ezartzea, ekintza terroristarekin lotutako mota guztietako kalteak erreparatzeko eta leuntzeko.

Aipatutako legearen 5. artikuluak dioenez, euskal botere publikoek biktimei erreparazio eraginkorra eta integrala egitea sustatuko dute, lehengoratzeko, kalte-ordainak emateko, errehabilitatzeko, laguntzeko eta kalte morala ordaintzeko neurriak hartuz.

4/2008 Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrak dioenez, erregelamendu bidez aurreikusiko da aparteko epea irekitzea, sei hilabetekoa izango dena, kalte materialak erreparatzeko laguntzak jasotzerik izan ez zutenek, eskabidea formalizatu gabe urtebete igaro zelako, ekintza terrorista gertatu zen unean terrorismoaren biktimei laguntzeko indarrean zegoen programan sartzeko eskatu ahal izateko.

Horrela, terrorismoaren biktimei laguntzeko programaren lehenengo erregulazioa abuztuaren 4ko 221/1988 Dekretuan jaso zen. Lege hori 1991, 1993 eta 1995ean aldatua izan zen; 2000an, ekainaren 13ko 107/2000 Dekretuak ordeztu zuen; eta 2002an, ordea, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuak, gaur egun indarrean dagoenak, ordeztu zuen 107/2000 Dekretu hori. Orobat, irailaren 24ko 214/2002 Dekretua abenduaren 30eko 313/2002 Dekretuak aldatu zuen.

Beraz, sei hilabeteko aparteko epe bat irekiko da, hala aurreikusita baitago Hirugarren Xedapen Iragankorrean.

Ondorioz, Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Xedea.

Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoa betez, agindu honen bidez aparteko epe bat ireki nahi da, sei hilabetekoa izango dena, kalte materialak erreparatzeko laguntzak jasotzerik izan ez zutenek, eskabidea formalizatu gabe urtebete igaro zelako, ekintza terrorista gertatu zen unean terrorismoaren biktimei laguntzeko indarrean zegoen programan sartzeko eskatu ahal izateko.

Bigarrena.- Eskabideak.

1.- Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara zuzendu behar dira, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Erregistro Nagusian aurkeztu ere, helbide honetan: Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea, 1. Edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan ere aurkez litezke.

2.- Eskabideak aurkezteko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

3.- Ekintza terrorista gertatzen den unean indarrean dagoen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa arautzen duen Dekretuan jasotako xedapenak kontuan harturik izapidetu eta ebatziko dira eskabideak.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010. urteko aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotea edo ez egotearen menpe geratuko da.

AZKEN XEDAPENA

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, horren aurka interesatuek, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Herrizaingoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua aipaturiko aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 1a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala