Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
147

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2009ko abenduaren 14koa, Trafikoko zuzendariarena, 2010. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzeko dena».

Honako hau ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluak: «Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta».

2010. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen Trafikoko zuzendariaren 2009ko abenduaren 14ko Ebazpena 2010eko urtarrilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (5. zenbakia). Ebazpen horren V. eranskinean aipatutako akatsen modukoa egin denez, osorik berriro argitaratzen da:

V. ERANSKINA

SALGAI ARRISKUTSUEN IBILBIDEEN SAREA (SAIS)

Salgai arriskutsuen garraioa oro har.

BIDEA IBILBIDEA

A-8 Behobia/BI-625ko lotunea (21/A-8 irteera)

A-8 Kantabriako muga/AP-68ko lotunea

BI-625 Basauri (A-8, 21. irteera)/Arrigorriaga (AP-68ko lotunea)

AP-68 Errioxako muga / A-8

N-637 Barakaldo (Gurutzeta)/Galdakao (Erletxe)

N-634* Bilbao/A-8ko lotunea Etxebarri (20. irteera, A-8)

N-622 Gasteiz/ Altube AP-68

AP-1 Burgosko muga / N-1eko lotunea Armiñonen

N-1 Burgosko muga / Trebiñuko muga (Armiñon)

N-1 Trebiñuko muga, Iruña Oka / Nafarroako muga, Asparrena

N-1 Nafarroako muga, Etxegarate/N-IAko lotunea, Lasarte

N-IA N-IAko lotunea, Lasarte/A-8ko lotunea (Aritzeta)

A-15 Nafarroako muga, Berastegi/ Andoain, N-1eko lotunea

- Salgai arriskutsuak daramatzaten ibilgailuak Malmasingo tunelean ibiltzea debekatuta dago, zama mota, kopuru mugatua edo garraio mota dela-eta salbuetsita daudenak izan ezik (ADRn jasota daude horrelakoak).

- N-634 errepidea, goiko koadroan azaldutako ibilbidean, Bilbon sartzeko edo Bilbotik irteteko bakarrik erabil daiteke.


Azterketa dokumentala