Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
149

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 2koa, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako zuzendariarena, ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena. Batzorde horiek Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak egiaztatzeko izango dira.

Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Estatutuetako 12.2.l artikuluan xedatutakoaren arabera (ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren bidez onartutako estatutuak), Agentziako zuzendariari dagokio ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzea, Administrazio Kontseiluak onartu eta Adituen Batzordeak proposatu ondoren. Horixe dago aurreikusita, halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleak ebaluatu eta egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko protokoloaren 3. puntuan (Uniqual-eko Administrazio Kontseiluak 2008ko uztailaren 9ko Akordioaren bidez onartu zuen protokoloa, eta 2008ko irailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, Uniqual-eko zuzendariaren 2008ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez).

Bestalde, protokolo horren 4. puntuaren «Ebaluazioa» atalean ezartzen denez, egoera berezietan eta komenigarria denean, espezialisten berariazko aholkularitza eskatu ahal izango zaio Uniqual-i.

Halaber, egiaztatze-prozesu osoan jarraitu beharreko publizitate- eta gardentasun-printzipioak betetzeko, aipatutako ebaluazio- eta egiaztatze-protokoloaren 3. puntuak exijitzen du ebaluazio-batzordeen osaera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta Uniqual-en web orrian argitaratzeko.

Horregatik, esleitu zaizkidan eskumenei jarraiki, eta aipatutako aurreikuspenak betetzeko,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Adituen Batzordeak proposatuta, eta Uniqual-eko Administrazio Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak onartu ondoren, ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzea:

1.- Medikuntza eta Osasun Zientziak, Zientzia Esperimentalak eta Irakaskuntza Teknikoetako Batzordea.

Kideak:

- Presidentea: Juan José Zarranz Imirizaldu.

- Batzordekideak: Pilar Civeira Murillo; Iñaki Mondragón Egaña; Carlos Bastero De Eleizalde; Jose María González Calbet; Maria Vallet-Regí.

- Idazkaria: María Angeles Martínez de Pancorbo Gómez.

2.- Gizarte Zientziak eta Giza Zientzietako Batzordea.

Kideak:

- Presidentea: Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga.

- Batzordekideak: Juan Sisinio Pérez Garzón; Joaquín Gorrochategui Churruca; Pilar García Mouton; Araceli Mangas Martín; Antonio Guillamón Fernández.

- Idazkaria: Joaquín de Paul Ochotorena.

Bigarrena.- Ebazpen honek egun honetatik bertatik aurrera izango ditu ondorioak. Hala badagokio, ebazpena ezagutzera emate aldera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren web orrian ere.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 2a.

Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako zuzendaria,

MIKEL URQUIJO GOITIA.


Azterketa dokumentala