Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
151

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 2koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez, dei egiten da 2010-2011 ikasturtean honako ikasketa hauetan sartzeko bete beharreko baldintza akademikoen ordezko heldutasun probak egiteko: arte plastiko eta diseinuko erdi- eta goi-mailako lanbide-irakaskuntzak, erdi- eta goi-mailako kirol-irakaskuntzak, eta musikako nahiz arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketak.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, hezkuntzari buruzkoak, honela definitzen ditu, I. tituluko VI. kapituluan, irakaskuntza artistikoak: ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea helburu dutenak. Arte-irakaskuntzei buruzko kapitulu horrek, halaber, irakaskuntza horien antolamendua, bateragarritasunak, antolaketa eta sarrera-baldintzak arautzen ditu.

Hain zuzen ere, baldintza akademikoak zehaztu ostean, puntu horri buruz zehazten du, bigarren atalean, arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzari buruzkoan, erdi- eta goi-mailako irakaskuntza horietan sar daitezkeela baldintza akademikoak betetzen ez dituzten ikasleak, baldin eta hezkuntza-administrazioak araututako sarrera-proba gainditzen badute (52.3. artikulua).

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organiko horren VIII. kapituluak, berriz, honela definitzen ditu kirol-irakaskuntzak: ikasleei kirol-modalitate edo -espezialitate bateko lanbide-jardueran aritzeko prestakuntza ematea helburu dutenak.

Ikasketa horiek egiteko sarbideari dagokionez, 64.3. artikuluak xedatzen du erdi-eta goi-mailatan sar daitezkeela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik edota Batxilergoko titulurik ez duten ikaslegaiak, baldin eta hezkuntza-administrazioek araututako sarrera-proba gainditzen badute.

Halaber, arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzak erdi-mailako zikloetan eta goi-mailako zikloetan egituratuta daude, eta, horrenbestez, baldintza akademiko berdinak bete behar dira haietara sartzeko.

Unibertsitatekoak ez diren goi-mailako irakaskuntzen esparruan, hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko VI. kapituluaren 3. atala goi-mailako irakaskuntza artistikoei buruzkoa da, eta bere xedea da musikako eta dantzako goi-mailako ikasketak (54. artikulua) eta arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketak (57. artikulua) arautzea, besteak beste.

Sarbideari dagokionez, 69.5. artikuluak xedatzen du, oro har, 19 urtetik gorakoak zuzenean sartzeko aukera dutela, hezkuntza-administrazioek araututako eta antolatutako berariazko proba gaindituz gero. Proba horrek ziurtatu behar du batxilergoko helburuen araberako heldutasun-maila duela ikasleak eta egin asmo dituen ikasketei probetxu ateratzeko ezaupideak, trebetasunak eta gaitasunak dituela.

Laburbilduz, eta kontuan hartuta aipatutako ikasketa horiek guztiek berezitasun berdina dutela (baldintza akademikoen ordezko heldutasun-proba izatea, alegia), eta oinarrizko arauan zehaztutakoaren ondorioz hezkuntzaren alorreko eskumena duten administrazioei dagokiela heldutasun-proba antolatzea, hezkuntza-administrazio honek irizten dio irizpideak bateratu behar direla, heldutasun-probaren zati komunaren prozeduren, helburuen, edukien eta ebaluazioaren alorrean, aipatutako egoeran dauden ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren pareko maila dutela egiaztatzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza sailburuordeak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Arauaren helburua.

Ebazpen honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluaren edo Batxilergo-tituluaren ordezko heldutasun-probak deitu eta antolatzen dira, xedatutako baldintza akademikoak betetzen ez dituztenentzat, 2010-2011 ikasturtean honako ikasketa hauetan sartzeko: arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak, kirol-irakaskuntzak, aldi baterako kirol-prestakuntzen I. eta III. mailak, musikako goi-mailako ikasketak, eta arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketak.

Bigarrena.- Proben eragina.

1.- Erdi-mailako Arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako, erdi-mailako kirol-irakaskuntzako eta aldi baterako kirol-prestakuntzen I. mailako ikasketak egiten hasteko behar den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluaren ordezko heldutasun-probaren helburua da egiaztatzea ikasketei probetxu ateratzeko ezaupide eta trebetasun nahikoa dutela ikaslegaiek.

2.- Arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako, goi-mailako kirol-irakaskuntzako, kirol-prestakuntzen III. Maila, Arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketetak eta goi-mailako irakaskuntza artistikoen alorreko ikasketak egiten hasteko behar den Batxilergo-tituluaren ordezko heldutasun-probaren helburua da egiaztatzea Batxilergoko helburuak betetzen dituztela ikaslegaiek.

3.- Aipatutako maila akademikoen ordezko heldutasun-proba gaindituz gero, baliozkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntza-esparruan, eta dagozkion ikasketak egiteko aukera emango du (arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzak, kirol-prestakuntzak, edota musikako nahiz arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketak) betiere sarrerako berariazko proba gainditu ostean.

4.- Proba horiek ez dute balio ikasketak baliozkotzeko, homologatzeko edo lanbide-gaikuntza egiaztatzeko, eta ez dira titulu akademikoen baliokide.

Hirugarrena.- Hartzaileak.

1.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluaren eta batxilergo-tituluaren ordezko heldutasun-probak egin ditzakete honako irakaskuntza hauetan sartzeko oinarrizko arauetan xedatutako baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek:

a) Arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzak.

b) Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak araututako kirol-irakaskuntzak. Dekretu horren bidez erregimen bereziko kirol-irakaskuntzen antolaketa orokorra ezartzen da, bai eta Errege Dekretu horren aldi baterako hirugarren xedapenean aurreikusitako aldi baterako kirol-prestakuntzena ere.

c) Musikako goi-mailako ikasketak.

d) Arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketak.

e) Abenduaren 16ko ECD/3310/2002 Aginduak (abenduaren 30eko BOE) araututako aldi baterako kirol-prestakuntzak, aipatutako 1363/2007 Errege Dekretuaren aldi baterako hirugarren xedapenean zehaztutako alderdietan izan ezik.

Laugarrena.- Parte hartzeko baldintzak.

1.- Erdi-mailako Arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzetan, Erdi-mailako kirol irakaskuntzetan eta I. mailako kirol-prestakuntzetan sartzeko ordezko probetan parte hartu ahal izango dute betekizun akademikoak betetzen ez dituzten eta honako baldintza hauetako bat betetzen duten pertsonek:

a) Gutxienez hamazazpi urte izatea, edota adin hori proba egiten den urte naturalean betetzea.

b) Egiaztatzea proba egiteko unean urtebeteko lan-esperientzia duela, gutxienez.

Kirol-irakaskuntzen kasuan, a eta b puntuetan zehaztutako baldintzak bete behar dituzte ikaslegaiek.

2.- Arte plastiko eta diseinuko lanbide-irakaskuntzetan eta/edo goi-mailako kirol-irakaskuntzetan eta/edo III. mailako aldi baterako kirol-prestakuntzan sartzeko ordezko probetan parte hartu ahal izango dute betekizun akademikoak betetzen ez dituzten eta honako baldintza hauetako bat betetzen duten pertsonek:

a) Gutxienez hemeretzi urte izatea, edota proba egiten den urte naturalean betetzea.

b) Arte plastiko eta diseinuko teknikari-titulua eta/edo kirol-teknikari titulua izatea eta hemezortzi urte izatea, edota proba egiten den urte naturalean betetzea.

Kirol-irakaskuntzen kasuan, a eta b puntuetan zehaztutako baldintzak bete behar dituzte ikaslegaiek.

Ebazpen honetan araututako probetarako izen-emateko unean, b puntuan zehaztutako baldintzak betetzen direla egiaztatu behar da.

Bosgarrena.- Salbuetsitako kasuak.

1.- Erdi-mailako ikasketak.

Erdi-mailako ikasketetan sartzeko heldutasun-probarik ez dute egin behar arte plastiko eta diseinuko edo Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetako sarrera-probaren zati komuna gainditu dutenek, edo 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gainditu dutenek.

2.- Goi-mailako ikasketak.

Goi-mailako ikasketetan sartzeko heldutasun-probarik ez dute egin behar arte plastiko eta diseinuko edo Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetako sarrera-probaren zati komuna gainditu dutenek, edo 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gainditu dutenek.

3.- Halaber, probaren alorreko irakasgaien bat gaindituta dutenek (DBHko 4. mailakoa, erdi-mailako ikasketak egiteko; eta Batxilergoko 2. mailakoa, goi-mailako ikasketak egiteko) ez dute horren azterketarik egin behar, eta baliozkotuta dutela joko da. Horretarako, matrikulatzeko unean aurkeztu behar da dagokion egiaztagiria.

Seigarrena.- Sarrera-probetarako izen-emateak.

1.- Ebazpen honen bidez deitzen diren probetarako izena emateko epea 2010eko martxoaren 15etatik apirilaren 23ra izango da, eta Vitoria-Gasteizko Mendebaldea BHIn eman beharko da izena.

2.- Agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Izen-emateko eskabidea, A eranskinean ageri den eredu normalizatuaren araberakoa.

b) Nortasun-agiriak edota beste ziurtagiriak.

c) Gainera, goi-mailako edo III. mailako ikasketak egin nahi dituztenek erdi-mailako edo II. mailako ikasketak gainditu dituztela egiaztatzen duen agiria edo hura eskatu izanaren frogagiria aurkeztu behar dute.

d) Dagokion ordainketa egin izanaren frogagiria.

3.- Gutxitasunen bat izateagatik sarrera-proba egiteko denboraren edota bitartekoen egokitzapenen bat behar duten ikaslegaiek dagokion eskaera egin behar dute izena emateko unean.

Zazpigarrena.- Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

1.- Apirilaren 27an argitaratuko dira onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak, zentroaren webgunean (www.mendebaldea.net).

2.- Zerrendan baztertutako eskabiderik balego, erabaki horren arrazoiak adieraziko dira.

3.- Zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira argitaratu eta 48 orduko epean.

4.- Erreklamazioak ebatzi eta behin betiko zerrendak argitaratuko dira, 24 ordu igaro baino lehen.

Zortzigarrena.- Prezio publikoa ordaintzea.

1.- Proba hauek erregimen bereziko irakaskuntzetan sartzeko proben funtsezko zatia direnez, 2009ko maiatzaren 13ko Aginduak -Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituenak- xedatutakoaren arabera, 25,56 euro ordaindu behar dituzte deialdian parte hartzen duten ikaslegaiek, sarrera-probaren prezio publiko gisa 3035-0258-01-2580900015 kontu korrontean.

2.- Dena den, kantitate hori Araudi horren eguneratzearen menpe egongo da.

3.- Heldutasun froga hau gainditu ondoren, froga espezifikoak egin behar dutenek ez dute berriro ezer ordaindu behar.

Bederatzigarrena.- Probak egiteko lekua eta data.

Probak 2010eko maiatzaren 28an egingo dira, seigarren artikuluaren lehenengo puntuan adierazitako ikastetxean. Gainerako xehetasunak webgunean jakinaraziko dira, izena emateko epea amaitu ostean.

Hamargarrena.- Probak egiteko hizkuntza.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza koofizialetako batean soilik egin ahal izango da proba, atzerriko hizkuntzari dagokion ariketa salbu, dagokion atzerriko hizkuntzan egingo baita zati hori.

Hamaikagarrena.- Erdi-mailako kirol-prestakuntzako edota arte plastiko eta diseinuko ikasketetan sartzeko heldutasun-proben egitura.

1.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunei buruzkoa izango da, eta dagokien zikloko ikasketei probetxu ateratzeko adina ezaupide eta gaitasun dituztela ziurtatzeko aukera emango die ikasleei.

2.- Bai proban agertuko diren edukien bai ebaluazio-irizpideen erreferentzia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma izango da. Urriaren 16ko 175/2007 Dekretuak xedatu eta ezarri zuen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan (2007ko azaroaren 13ko EHAA).

3.- Probak lau gai-atal izango ditu:

a) Matematika.

b) Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

c) Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa.

d) Euskara eta Literatura, edo Gaztelania eta Literatura.

4.- Atal horietatik hiru aukeratu beharko ditu ikaslegaiak, eta proposatutako ariketak idatziz egin. Atal bakoitza burutzeko ordubete izango du gehienez. Ariketa horien bidez ebaluatuko dira: Bigarren Hezkuntzako curriculumeko arlo horiei buruzko heldutasuna eta ezagutza-maila, ikaslegaiaren heldutasun-maila kontzeptuak egoki ulertzeko, hizkuntzaren erabilpena, eta analisirako eta sintesirako gaitasuna.

5.- Ikaslegaiak ez badu proba gainditzen kanporatuta geratuko da, eta berariazko sarrera-proba egiteko aukerarik ez du izango.

6.- Erdi-mailako irakaskuntzetan edo I. mailako kirol-prestakuntzetan sartzeko probaren edukia ebazpen honen V. eranskinean zehaztuta dago.

Hamabigarrena.- Arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketetan, kirolaren alorreko goi-mailako heziketa-zikloetan, aldi baterako kirol-prestakuntzetan, musikako goi-mailako ikasketetan, eta arte plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketen berariazko zatietan sartzeko heldutasun-proben egitura.

1.- Goi-mailako ikasketetan sartzeko heldutasun-proben edukiak Batxilergoko curriculuma hartuko du erreferentziatzat.

2.- Bai proban agertuko diren edukien bai ebaluazio-irizpideen erreferentzia Batxilergoko curriculuma izango da. Otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuak xedatu eta ezarri zuen Batxilergoko curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan (2008ko otsailaren 27ko EHAA).

3.- Probak hiru ariketa izango ditu:

a) Espainiaren Historia edo Filosofiaren Historia.

b) Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa.

c) Euskara eta Literatura, edo Gaztelania eta Literatura.

4.- Atal bakoitzean, proposatutako gaietatik bat aukeratuko du ikaslegaiak. Ariketa guztia egiteko hiru ordu izango ditu gehienez.

5.- Ikaslegaiak ez badu proba gainditzen kanporatuta geratuko da, eta berariazko sarrera-proba egiteko aukerarik ez du izango.

6.- Goi-mailako irakaskuntzetan edo III. mailako kirol-prestakuntzetan sartzeko probaren edukia ebazpen honen VI. eranskinean zehaztuta dago.

Hamahirugarrena.- Proben kalifikazioak.

1.- Ebazpen honen bidez deitutako probaren azken kalifikazioa ariketa bakoitzean lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da, bi dezimalekin adierazita, baldin eta kalifikazio guztiak lau puntukoak edo gehiagokoak badira. Proba gainditzeko, azken kalifikazioan bost puntu edo gehiago lortu behar ditu ikaslegaiak.

2.- Erdi-mailako irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko probetan, azken balioespena adierazteko Gai/Ez gai kalifikazioa emango da.

3.- Goi-mailako irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko probetan, berriz, heldutasun-probaren azken kalifikazioa 0 puntutik 10 puntura bitarteko eskalaren bidez adieraziko da, bi dezimalekin. Heldutasun-proban lortutako kalifikazioaren eta teknikari-ikasketetan lortutako azken kalifikazioaren batez besteko aritmetikoa izango da, baldin eta biak lau puntukoak edo gehiagokoak badira.

4.- Ikaslegaia probako ariketaren batera aurkezten ez bada, ebaluazio-aktetan «EA» (ez aurkeztua) adieraziko da dagokion laukian, eta azken kalifikazioa adierazteko lekuan «Ez gainditua» jarriko da. Ikaslegaiak ariketa bakar bat ere egiten ez badu, azken kalifikazioa adierazteko lekuan «EA» jarriko da.

Hamalaugarrena.- Probaren emaitzak argitara ematea eta erreklamazioak aurkeztea.

1.- Behin-behineko emaitzak IES Mendebaldea BHIko web orrian argitaratuko dira ekainaren 2an.

2.- Behin-behineko emaitzak argitaratu (ekainaren 3 eta 4an) eta 48 orduko epearen barruan egin ahal izango du erreklamazioa ikasleak. Erreklamazioa epaimahaiburuari aurkeztuko zaio, IES Mendebaldea BHIko Idazkaritzak emandako eredu baten bitartez.

3.- Erreklamazioen ebazpena eta behin-betiko zerrenda IES Mendebaldea BHIko eta Hezkuntzaren web orrietan, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net, jarriko da ekainaren 7tik aurrera.

Hamabosgarrena.- Sarrera-probaren baliozkotasuna.

Baldintza akademikoen ordezko proba gainditu eta plazarik lortzen ez duten ikaslegaiek aukeratutako ikastetxean ikasketa horiek egiten hasteko asmoari eusten badiote, haien kalifikazioa gordeko da, eta ez dute proba berriz egin behar.

Hamaseigarrena.- Dokumentuak gordetzea eta artxibatzea.

1.- Aktak eta ebaluazio-prozesuan nahiz gainditze-ziurtagiriak egitean sortutako gainerako dokumentuak artxibatu egingo dira, eta probak egin diren ikastetxe publikoko idazkaritzan gordeko.

2.- Hautagaiek egindako ariketa guztiak urtebetez gordeko dituzte probak egindako ikastetxe publikoaren idazkaritzan.

Hamazazpigarrena.- Gainditze-ziurtagiriak.

1.- Epaimahaiko idazkariak ziurtagiria emango die proba gainditzen dutenei. VI. eranskineko ereduaren araberakoa izango da ziurtagiria, eta haren ondorio bakar eta esklusiboa izango da ikaslegaiak egin nahi duen heziketa-zikloko curriculumean xedatutako berariazko sarrera-probak egiteko aukera ematea.

2.- Ebazpen honen bidez araututako ordezko probaren ariketaren bat gainditu izanaren ziurtagiririk ez da inolaz ere emango.

Hamazortzigarrena.- Dokumentazioa.

Ikaslegaiek NAN edo agiri baliokide bat eraman behar dute proba egiteko egunean, ebaluazio-batzordeak identifika ditzan, eta proba egiteko eskabidearen kopia ere eraman behar dute.

Hemeretzigarrena.- Ebaluazio-batzordea.

1.- Hezkuntza Sailburuordeak ebaluazio-epaimahaia izendatuko du: presidente bat, eta probako gai bakoitzeko irakasle bana, azken horiek batzordekide gisa.

2.- Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak probako ariketa bakoitzaren alorreko espezialitateetan gaitasun profesionala duten irakasleak proposa ditzake batzordekide izateko.

3.- Epaimahaiak irizten dituen aholkularien lankidetza eska dezake.

4.- Emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatuko da epaimahaiko kideen artean.

5.- Epaimahaiaren funtzioak honako hauek izango dira:

a) Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari proposatzea egoki irizten dituen ebaluazio-batzordeen sorrera eta haien osaketari buruzko proposamena egitea, izena eman duten ikaslegaien kopuruak aintzat hartuta.

b) Proben prestaketa eta gauzatzea antolatzea. Proba horiek berdinak izango dira Euskal Autonomia Erkidego guztian.

c) Salbuespen-eskaerei buruzko erabakiak hartzea, aurkeztutako agiriak aintzat hartuta, ebazpen honen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera. Halaber, aurreikusitako egoerekin bat ez datozen salbuespen-eskaerak, proben helburuarekin bat egiten duten salbuespenak izan daitezkeela iritziz gero, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaltzea, han azter ditzaten. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak hartuko ditu eskabide horiei buruzko erabakiak, eta epaimahaiari jakinaraziko dizkio.

d) Ebaluazio-saioak antolatzea eta aktak betetzea, II. eta III. eranskinetako ereduei jarriki.

e) Aurkeztutako erreklamazioei buruzko erabakiak hartzea, prozedura honen arabera:

1) Kalifikazioak argitaratu eta hurrengo bi egun baliodunetan aurkeztu behar dira erreklamazioak, interesdunak epaimahaiaren presidenteari bidalitako idazkiaren bidez.

2) Erreklamazio-epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean, aurkeztutako erreklamazioari buruzko erabakia hartuko du epaimahaiak, eta interesdunari jakinaraziko dio.

3) Hartutako erabakiarekin ados ez badago, jakinarazpena jaso eta bi egun baliodunen epean interesdunak eska dezake erreklamazioa Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari bidaltzea. Haren erabakia arrazoitua izango da, eta bide administratiboa agortuko du.

f) Sarrera-proben garapen egokiaz eta indarrean dagoen araudia betetzeaz arduratzea.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Arauaren garapena.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen zaio Agindu honetan aurreikusitakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak izan daitezkeen xedapenak emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

I. ERANSKINA

ERREGIMEN BEREZIKO IRAKASKUNTZETAN SARTZEKO BALDINTZA AKADEMIKOEN ORDEZKO PROBAN IZENA EMATEKO ESKABIDEA

IKASLEAREN DATUAK:

Abizenak: Izena:

Jaioteguna: NAN:

Helbidea

PK/Herria Lurraldea Telefonoa

E-maila

Proba egiteko hizkuntza: Gaztelania n Euskara n

n <<<NEED-LINES=68>>> ERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO BALDINTZA AKADEMIKOEN ORDEZKO PROBA egiteko onartua izatea ESKATZEN DU

Hiru ezabatu

n Gaztelania edo Euskara n

n Frantsesa edo ingelesa n

n Matematika

n Gizarte-zientziak

Ikasgai konbalidatzeko dokumentazioa azalduz gero, esan zein izan den:

n BATXILERGOKO BALDINTZA AKADEMIKOEN ORDEZKO PROBA egiteko onartua izatea ESKATZEN DU

Hiru ezabatu

n Euskara eta lit., edo gaztelania eta lit. n

n Frantsesa edo ingelesa n

n Espainiaren h.ª edo filosofiaren h.ª n

Ikasgai konbalidatzeko dokumentazioa azalduz gero, esan zein izan den:

GERO EGIN BEHARKO DUEN IKASKETAREN BERARIAZKO FROGA

IKASKETAK Erdi

Maila Goi

Maila Goi Mailako

Diseinukoak Goi Mailako Musikakoak

Kirol-irakaskuntzak

Arte Plastikoak

Goi Mailako Musika

Goi Mailako Diseinua

Aldi baterako Kirol-prest.

....................(e)n, ......(e)ko .............aren ....(e)an.

Interesdunaren sinadura

II. ERANSKINA

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU MAILAREN ORDEZKO PROBEN EBALUAZIO-AKTA

NAN GIZARTE ZIENTZIAK EUSKARA/ GAZTELANIA MATEMATIKA INGELESA AZKEN KALIFIKAZIOA

Oharrak

________________(e)n, 20___(e)ko ______________aren __(e)an

Ebaluazio-batzordea

III. ERANSKINA

BATXILERGO MAILAREN ORDEZKO PROBEN EBALUAZIO-AKTA

NAN HISTORIA/ FILOSOFIA EUSKARA/ GAZTELANIA INGELESA/ FRANTSESA AZKEN KALIFIKAZIOA

Oharrak

________________(e)n, 20___(e)ko ______________aren __(e)an

Ebaluazio-batzordea

IV. ERANSKINA

________________________________________________ _ jaunak/andreak,

______________________________________________ zikloetan sartzeko heldutasun-proben epaimahaiaren idazkariak (herria: _____________

_________________,lurraldea: ______________)

EGIAZTATU DU:

__________________________________________________ jaunak/andreak

GAI kalifikazioz gainditu duela _________________________ irakaskuntzetako _________-mailako ikasketak egiteko bete beharreko baldintza akademikoen ordezko proba, eta kalifikazio horrek aukera hau ematen diola:

____________ko berariazko sarrera-proba egitea.

________________(e)n, 20___(e)ko ______________aren __(e)an

O.E.

Epaimahaiko idazkaria

Izpta.: Izpta.:

V. ERANSKINA

HELBURUAK, EDUKIAK,

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

DBH

I.- GIZARTE-ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA.

HELBURUAK.

1.- Gertaera sozialak eta gertaera politiko, ekonomiko eta kulturalen arteko erlazioak bideratzen dituzten prozesuak eta mekanismoak identifikatzea.

2.- Ingurune fisikoaren ezaugarri diren oinarrizko elementuak identifikatzea, kokatzea eta analizatzea, eskala desberdinetan.

3.- Munduko eta eremu geoekonomiko handietako aniztasun geografikoaren oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, kokatzea eta ulertzea, bai eta Euskadiko, Espainiako eta Europako ezaugarri fisikoak eta giza ezaugarriak ere.

4.- Euskadin gertatutako prozesu eta jazoera historiko garrantzitsuenak identifikatzea, eta denboran eta espazioan kokatzea.

5.- Espainiaren, Europaren eta munduaren historian gertatutako prozesu eta jazoera historiko garrantzitsuenak identifikatzea, eta denboran eta espazioan kokatzea.

6.- Gaur egungo gizarteetako arazo larrienak analizatzea eta ezagutzea, eta arazo horiek izan ditzaketen sustrai historiko eta sozialak aztertzea.

7.- Honako kategoria hauek antolatzea eta erabiltzea: denbora-orientazioa (iragana, orainaldia, etorkizuna); kokapen erlatiboa denboraren barruan (segida, aldiberekotasuna, diakronia, sinkronia); iraupena (gertaera faktualak, koiunturazkoak, egiturazkoak, iraupen labur, ertain edo luzeko fenomenoak); denboraren neurriak (denbora-unitateak, denbora eta kronologia historikoa). Horiek guztiek balio dute gizarteen bilakaera eta urteen joanean gerta daitekeena antolatzeko eta laburbiltzeko.

8.- Gizarte demokratikoen funtzionamendua analizatzea, eta haien oinarrian dauden balioak eta funtsezko printzipioak balioestea, bai eta herritarren eskubideak eta askatasunak ere.

9.- Europako instituzioak eta haien antolaketa politiko eta administratiboa identifikatzea eta analizatzea, mendebaldeko gizarteak Europar Batasuneko erlazio eta parte-hartzeen testuinguruan garatzen direla ulertzeko.

EDUKIAK.

Geografiako edukiak.

1.- Lurra eguzki-sisteman. Lurraren mugimenduak: errotazioa eta translazioa.

2.- Lurreko inguru naturalak (tundra, sabana, basamortuak...).

3.- Eguraldiaren eta klimaren kontzeptuak. Klimaren osagaiak (tenperatura, presioa, euria...). Klimaren oinarrizko eragileak (erliebea, itsasoarekiko distantzia, altitudea, planeta-mailako korronte bero eta hotzak...). Planetako klima nagusien kokapena.

4.- Sektore ekonomikoak eta jarduera ekonomikoen sailkapena.

5.- Espainiar estatuaren antolaketa politiko eta administratiboa: udalerriak, probintziak eta autonomia-erkidegoak.

6.- Europar Batasuna: estatu kideak, zabaltze-faseak, eta eragin ekonomikoa.

7.- Biztanleria: demografiari, heriotza-tasari, jaiotza-tasari eta hazkunde demografikoari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Iraganeko eta gaur egungo joera demografikoak. Migrazioak.

8.- Biztanleriaren banaketa eta hiri-garapena.

9.- Giza garapen desberdina. Munduko herrialdeen arteko desberdintasunak. Adierazle sozioekonomikoetan oinarritutako alderaketak: Giza garapenaren indizea. Herrialde txiroen kanpo-zorra.

10.- Ingurumen-arazoak eta natura babesteko formula juridikoak.

Historiako edukiak.

1.- Historiaurreko gizakien bizimoduak: Paleolitikoa eta Neolitikoa.

2.- Mundu klasikoa: Grezia eta Erroma. Sorlekuen kokapen geografikoa. Iberiar penintsularen erromanizazio-prozesua. Erromako eta Greziako zibilizazioen eragina Europako mendebaldeko zibilizazioan.

3.- Islamaren hedapena.

4.- Erdi Aroko gizartea. Gizartea, ekonomia eta antolaketa politikoa. Gizarte-estamentuak eta haien arteko desberdintasunak lege-arloan. Aldaketa ekonomikoak Behe Erdi Aroan. Villak, merkataritzaren berpiztea eta errege-boterea.

5.- Aro Modernoa: Amerikaren aurkikuntza eta erlijio-gerrak.

6.- Antzinako erregimena: Antolaketa sozial, ekonomiko eta politikoaren definizioa eta ezaugarri orokorrak.

7.- Antzinako erregimenaren krisia eta burges-iraultzak: liberalismoa eta nazionalismoa.

8.- Espainiako independentzia-gerra.

9.- Industria-iraultza: aldaketa ekonomiko eta sozialak. Langile-mugimendua.

10.- Liberalismoaren ezarpena Espainian: foruak, konstituzioak eta gerra karlistak (1812-1902).

11.- Inperialismoa eta Lehenengo Mundu Gerra.

12.- Bi mundu-gerren arteko garaia: Errusiako iraultza, faxismoak, 1929ko krisia.

13.- Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila.

14.- Bigarren Mundu Gerra eta blokeen politika.

15.- Frankismoa.

16.- Espainiako trantsizioa, 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutua.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Mapa tematiko, fisiko eta politiko-administratiboak ulertzea.

2.- Euskadiko, Espainiako eta Europako mapetan administrazio-unitate nagusiak identifikatzea eta kokatzea.

3.- Lurra eta eguzki-sistema deskribatzea.

4.- Euskadiko eta Espainiako paisaiak identifikatzea, alderatzea, eta espazioan kokatzea.

5.- Giza jarduerek ingurunean duten eragina identifikatzea eta azaltzea.

6.- Ekonomiaren alorreko funtsezko kontzeptuak identifikatzea eta ekonomiaren oinarrizko funtzionamendua deskribatzea.

7.- Portaera demografikoetan eragina duten faktoreak ezagutzea eta deskribatzea, oinarrizko kontzeptuak erabiltzea, munduan nagusi diren joerak bereiztea, eta Euskadiko eta Espainiako espazio geografikoan biztanleria nola banatuta dagoen jakitea.

8.- Hirien hazkundea, hiri-espazioaren bereizketa funtzionala eta hiritarrek dituzten arazoetakoren bat analizatzea.

9.- Hainbat herrialde eta lurraldetako ezaugarriak analizatzea adierazle sozioekonomikoen bidez.

10.- Historiaren garai eta aldi kronologiko nagusiak identifikatzea: Historiaurrea, Historia, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa, Gaur Egungo Aroa.

11.- Iturri historiko edo geografiko batetik garrantzizko informazioa hautatzea eta ideia nagusiak ateratzea.

12.- Iraultza neolitikoak gizakien bilakaeran eragin zituen aldaketak ezagutzea eta idatziz azaltzea, eta haien garrantzia balioestea, gizarte harrapariekin alderatuta.

13.- Greziako eta Erromako zibilizazioen ezaugarri garrantzitsuenak bereiztea.

14.- Erdi Aroko Europako gizartearen, ekonomiaren, kulturaren eta artearen oinarrizko ezaugarriak deskribatzea.

15.- Aro Modernoaren une historiko nagusiak bereiztea: hispaniar monarkia eta inperio koloniala.

16.- Gaur Egungo Aroko garai eta prozesu historiko garrantzitsuenak kokatzea eta bereiztea.

17.- Euskadiko eta Europako industrializazioaren eta langile-mugimenduaren funtsezko ezaugarriak identifikatzea.

18.- Europako herrialdeen politika kolonialaren arrazoiak eta ondorioak azaltzea.

19.- XX. mendean munduan eta Espainian gertatutako prozesu historiko nagusiak kokatzea eta haien ezaugarriak azaltzea.

20.- Espainiako trantsizio politikoaren eta gaur egungo gizartearen ezaugarriak azaltzea.

II.- GAZTELANIA ETA LITERATURA.

HELBURUAK.

Ahozko eta idatzizko komunikazioa:

1.- Diskurtsoaren formak, motak eta egitura antzematea.

2.- Igorlearen asmoak ulertzea.

3.- Hainbat genero eta erabilpen-eremutako testuen eduki globala laburbiltzea.

4.- Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

5.- Espainiako hizkuntzak ezagutzea, eta haien balio sozial eta kulturala aintzatestea.

6.- Kazetaritza-generoak bereiztea, haien egitura ezagutzea eta hizkuntza-ezaugarriak identifikatzea.

Hizkuntzaren ikasketa:

1.- Perpausen eta testuen egiturak autonomiaz erabiltzea komunikazio zehatza, zuzena eta eraginkorra lortzeko; halaber, hausnarketa egitea diskurtsoa lotzen duten elementuei, juntadura- eta mendekotasun-erlazioei eta perpausaren osagaiei buruz.

2.- Lexikoa zabaltzea, eta fenomeno lexiko-semantiko nagusiak eta haien biderkatze-mekanismoak aztertzea, komunikazio-gaitasunaren garapena sustatzeko.

3.- Ortografia-arauak hobeki menderatzea, hizkuntza-gaitasuna hobetzeko baliabide gisa, helburu praktikoa aintzat hartuta.

Literatura:

1.- Testua zer literatura-generori dagokion identifikatzea.

2.- Erdi Arotik XX. mendera bitarteko garai artistikoak eta literatura-mugimenduak ezagutzea, eta haien ezaugarri, obra eta egile adierazgarrienak bereiztea.

EDUKIAK.

Komunikazioa.

1.- Diskurtsoaren formak:

a) Narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa.

b) Preskripzioa.

c) Azalpena eta argudiatzea.

2.- Hedabideak:

a) Prentsa.

b) Irratia.

c) Telebista.

d) Publizitatea.

3.- Testuen interpretazioa, eta forma eta edukiei buruzko hausnarketa.

Hizkuntzaren ikasketa.

1.- Hizkuntza eta haren antolaketa.

2.- Esaldia. Motak eta egitura.

3.- Perpausaren osagaiak.

4.- Perpaus bakuna.

5.- Perpaus konposatua: justaposizioa eta juntadura. Menderakuntza eta haren motak.

Hiztegia.

1.- Gaztelaniazko lexikoa.

2.- Hitzak osatzeko prozedurak.

3.- Hitzen esanahia: sinonimia eta polisemia, antonimia eta homonimia.

4.- Aldaketa semantikoa.

5.- Eremu lexikoa eta eremu semantikoa.

Ortografia.

1.- Azentuazio-arauak.

2.- Esaldiak mugatzeko zeinuak.

3.- Koma; puntu eta koma.

Literatura:

Ezaugarri orokorrak, eta literaturaren egile eta obra adierazgarrienak: Erdi Aroko literatura, Errenazimendukoa, barrokoa, neoklasikoa, erromantikoa, errealista, modernista, 98ko belaunaldikoa eta gaur egungo literatura.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Testu mota desberdinak eta haien ezaugarriak identifikatzea, eta egoki erabiltzea.

2.- Hainbat genero eta erabilpen-eremutako testuen eduki globala laburbiltzea.

3.- Mota eta formalizazio-maila desberdinetako testuetan ageri diren funtsezko ideiak ulertzea eta eskemen bidez adieraztea.

4.- Testu-mota bakoitzari dagozkion hizkuntza-ezaugarriak zehaztea.

5.- Igorlearen asmoak igartzea.

6.- Perpaus bakun eta konposatuen funtzio sintaktikoak analizatzea.

7.- Ortografia-arauak aplikatzea.

8.- Literatura-testu bat zer generokoa den identifikatzea, haren egiturazko osagaiak antzematea, garai bakoitzari dagozkion ezaugarriak bereiztea, eta obra eta egile adierazgarrienak ezagutzea.

III.- INGELESA.

HELBURUAK.

1.- Testu labur, erraz eta ondo antolatuen zentzu orokorra ulertzea, informazio global eta espezifikoa ateratzea, eta puntu nagusiak eta funtsezko informazioa identifikatzea. Hizkuntza estandarrean idatzitako testuak izango dira, gai orokorrei buruzkoak, gaur egungoak edo espezialitatearekin zerikusia dutenak.

2.- Oinarrizko gramatika-egiturak erabiltzea testu xumeetan.

3.- Esaldi xume baina ondo kohesionatuen bidez gertaera bat deskribatzea: zer, noiz eta non gertatu den adieraztea.

4.- Ongi egituratutako narrazio eta azalpen labur eta xumeak egitea eguneroko gaiei buruz.

EDUKIAK.

1.- Aditz-denborak / Verb Tenses.

Baiezko, galderazko eta ezezko formak:

Orainaldia / Present Simple and Present Continuous.

Lehenaldia / Past Simple and Past Continuous.

Present Perfect. Geroaldia / going to, present continuous and will.

2.- Aditz-formak.

Be/have/do (present and past).

Aditz erregular eta irregularrak / regular and irregular verbs.

3.- Aditz modalak.

Can, could.

Must, mustn´t, don´t need to.

I have to.

Would you like..? I´d like ....

4.- Forma inpertsonalak / there and it.

a) Orainaldia, lehenaldia eta geroaldia / Past, present and Future / Present Perfect.

5.- Aditz laguntzaileak / Auxiliary Verbs.

a) Be, have and do.

6.- Galderak / Questions.

7.- Izenordainak eta edutezkoak / Pronouns and Possessives.

8.- Artikuluak / A, AN and THE.

9.- Mugatzaileak eta izenordainak / Determiners and Pronouns.

10.- Adjektiboak eta adberbioak / Adjectives and Adverbs.

11.- Preposizioak / Prepositions.

12.- 2. eta 3. gehigarriak / Appendix 2 and 3: irregular verbs.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Ideia adierazgarriak identifikatzen ditu eta informazio garrantzitsua ateratzen du testu labur, erraz eta ondo antolatuetatik. Hizkuntza estandarrean idatzitako testuak dira, gai orokorrei edo espezialitateari buruzkoak.

2.- Gertaera eta jardueren deskribapen laburra eta oinarrizkoa egin eta testu ulergarria osatzen du:

a) esaldien ongi lotzen ditu.

b) egitura, funtzio eta lexiko egokiak erabiltzen ditu.

c) oinarrizko ortografia- eta puntuazio-arauak errespetatzen ditu.

3.- Galderei erantzuten die, gramatika-egitura egokiak identifikatuz.

IV.- MATEMATIKA.

HELBURUAK.

1.- Zenbakiak, eragiketak eta propietateak erabiltzea eguneroko bizitzarekin zerikusia duten problemak ebazteko.

2.- Enuntziatu baten bidez azaldutako propietatea edo erlazioa hizkuntza aljebraikoaren bidez adieraztea.

3.- Eguneroko bizitzako problemak ebaztea lehenengo eta bigarren mailako ekuazioak planteatuz eta ezezagunak aurkituz.

4.- Irudi lauen perimetroak, areak eta angeluak kalkulatzea, bai eta gorputz geometrikoen bolumena ere, neurri-unitate egokiak erabiliz.

5.- Informazio estatistikoak lantzea eta ulertzea, taula eta grafiko egokiak erabiltzea, eta parametroen esanahia analizatzea.

OINARRIZKO EDUKIAK.

1.- Zenbakiak.

a) Zenbaki osoak: balio absolutua, eragiketak...

b) Zenbaki arrazionalak: nozio intuitiboa, zatiki baliokideak, eragiketak, ordena, dentsitatea, idazkera hamartarra, aldizkakotasuna, zenbaki dezimalak zatiki bihurtzea...

c) Unitate arrazional komunaren problema.

d) Zenbaki irrazionalak.

e) Berreketak eta erroketak.

f) Errotzaileak: kontzeptua, propietateak, eragiketak.

2.- Zenbakizko proportzionaltasuna.

a) Magnitude zuzenki proportzionalak.

b) Ehuneko hainbeste, milako hainbeste, eta bateko hainbeste. Tasak.

c) Deskontu bakuna.

d) Zuzeneko hiruko erregela. Banaketa zuzenki proportzionalak.

e) Alderantzizko hiruko erregela.

f) Interes bakuna.

3.- Lehen eta bigarren mailako ekuazioak.

a) Lehen mailako ekuazioak ebaztea.

b) Bigarren mailako ekuazioak ebaztea.

c) Bi ekuazio eta bi ezezagun dituzten sistema bakunak.

d) Problemak ebaztea ekuazioen edo sistemen bidez.

4.- Irudi geometriko lauak.

a) Irudi poligonalen perimetroa eta area.

b) Zirkulu-formako irudien perimetroa eta area.

5.- Gorputz geometrikoak.

a) Poliedroen, zilindroaren eta konoaren bolumena.

b) Esferaren bolumena eta area.

6.- Funtzio linealak.

a) Funtzio baten eremua eta ibiltartea.

b) Funtzio baten hazkundea eta gutxitzea. Maximoak eta minimoak.

c) Jarraitutasuna eta etenunea.

d) Simetriak.

e) Funtzio periodikoak.

f) Funtzio linealen adierazpen analitiko eta grafikoa.

7.- Estatistika-taula eta -grafikoak.

a) Datu-bilketa, populazioa eta lagina.

b) Estatistika-aldagai motak: kuantitatiboak eta kualitatiboak.

c) Estatistika-taulak.

d) Estatistiken adierazpen grafikoa.

8.- Estatistika-parametroak.

a) Taulak.

b) Estatistika-grafikoak.

c) Zentralizazio-neurriak. Batez besteko aritmetikoa.

d) Moda eta mediana.

e) Sakabanatze-neurriak.

f) Kalkulagailua erabiltzea.

g) Batez besteko aritmetikoaren eta desbideratze tipikoaren baterako interpretazioa.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Berreketak eta erroketak egoki egitea.

2.- Problemak ebaztea zenbaki errealekin egindako eragiten bidez, kalkulu-modu egokia aukeratuz eta emaitzaren egokitasuna balioetsiz, testuinguruarekiko egokitasuna aintzat hartuta.

3.- Polinomioekin eta zatiki aljebraikoekin eragiketak zuzen egitea.

4.- Polinomioak faktorizatzen eta haien erroak zehazten jakitea.

5.- Edozein gradutako ekuazioak zuzen ebaztea, erro osoekin, faktorizazioaren bidez.

6.- Eguneroko bizitzako problemak ebaztea, haietan ikus daitezken erlazioen sinbolizazioaren bidez, eta, hala badagokio, ekuazioak eta ekuazio-sistemak ebatziz.

7.- Irudi lauen gainazala eta gorputz geometrikoen bolumena kalkulatzeko formulak identifikatzea eta aplikatzea.

8.- Funtzio baten grafikoan oinarrituta, haren ezaugarriak deskribatzen jakitea (eremua, ibiltartea, monotonia, ahurtasuna, maximoak eta minimoak, inflexio-puntuak, jarraitutasuna).

9.- Informazio estatistikoak aurkeztea eta interpretatzea, adierazpen grafikoen egokitasuna aintzat hartuta, eta laginaren adierazgarritasunaren balioespen kuantitatiboa egitea.

10.- Zentralizazio- eta sakabanatze-neurriak ulertzea eta aplikatzea.

V.- EUSKARA.

HELBURUAK.

1.- Ahozko diskurtsoak aztertu (bat-batekoak nahiz formalak).

2.- Testu literarioen nahiz beste arloetakoen ezaugarriak identifikatu, sintetizatu eta baloratu.

3.- Euskal eleberri tradizionalaren eta modernoaren ereduak aztertuz eta alderatuz, bakoitzaren elementu bereizgarriak identifikatu.

4.- Testuan esandakoa interpretatzeko gaitasuna garatzea.

5.- Irakurle kritikoa izatea, eta testuen aurrean iritzi propioarekin erantzuna emateko gaitasuna garatzea.

6.- Testuen sinesgarritasuna aztertzeko gai izatea.

EDUKIAK.

1.- Argudiatze egoeraren ezaugarri bereizgarriak identifikatuz, argudiozko testu bat aztertu.

2.- Eztabaidagai batekiko nork bere ikuspuntua idatziz zein ahoz arrazoitu.

3.- Kontzesiboak, kausalak eta baldintzazkoak landu.

4.- Puntuazioa landu.

5.- Dibulgazio-artikulua sortu.

6.- Euskal eleberri tradizionalaren eta modernoaren ereduak identifikatu.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Hedabideetako edo eskola-eremuko ahozko eta ikus-entzunezko testuak (azalpenak, argudioak, elkarrizketak...) ulertzea, eta haietan aurkitu ditzakegun informazio eta datu garrantzitsuenak nahiz tesi eta argumentuak ulertzea.

2.- Zenbait testu idatziren (azalpenezkoak, argudioak ematen dituztenak eta administraziokoak) esanahia interpretatzea, eta horien esanahi orokorra antzematea eta ondorioztatzea; halaber, ideologikoki soilak diren eta gai ezaguna duten testuen edukia eta forma balioestea ikuspegi kritikoa erabiliz.

3.- Plangintza-prozedurak erabiliz eta komunikazio-egoerara egokituz, hainbat generotako testu idatziak sortzea: arrazoiketak, azalpenak, narrazioak eta administrazio-testuak. Halaber, koherentzia-, kohesio-, zuzentasun- eta aberastasun-printzipioak kontuan hartzea, eta, horrez gainera, zeregin hori betetzeko norberaren ahaleginak duen garrantzia onartzea.

4.- Hainbat generotako eta erabilera-eremutako testu idatzien eta ikus-entzunezko testuen eduki osoa irakurri eta horri buruz hausnartu ondoren, ahozko eta idatzizko laburpena egitea.

5.- Hizkuntza-elementu ugari oinarri hartuta, formulario egokia aukeratzea, erregistro formalean eta lagunarteko erregistroan argitasunez eta kortesiaz jarduteko; hau da, egoeraren eta bertan parte hartzen duen pertsonaren edo pertsonen arabera egokia dena.

VI.- FRANTSESA.

HELBURUAK.

1.- Testu labur, erraz eta ondo antolatuen zentzu orokorra ulertzea, informazio global eta espezifikoa ateratzea, eta puntu nagusiak eta funtsezko informazioa identifikatzea. Hizkuntza estandarrean idatzitako testuak izango dira, gai orokorrei buruzkoak, gaur egungoak edo espezialitatearekin zerikusia dutenak.

2.- Oinarrizko gramatika-egiturak erabiltzea testu xumeetan.

3.- Esaldi xume baina ondo kohesionatuen bidez gertaera bat deskribatzea: zer, noiz eta non gertatu den adieraztea.

4.- Ongi egituratutako narrazio eta azalpen labur eta xumeak egitea eguneroko gaiei buruz.

EDUKIAK.

1.- Perpaus bakuna.

1.1.- Perpaus motak, hura eratzen duten elementuak eta haien kokapena.

1.1.1.- Perpaus deklaratzailea:

- Aditz. (+Neg.) gehi subj. (+Neg.)(+OD/OI).

1.1.2.- Galdera-perpausa:

(Est-ce que +) perpaus deklaratzailea galdera-markekin.

2.- Perpaus konposatua.

2.1.- Erlazio logikoak adierazteko.

2.1.1.- Konjuntzioa: et.

2.1.2.- Disjuntzioa: ou.

2.1.3.- Aurkakoa adierazteko: mais.

2.1.4.- Kausa adierazteko: parce que.

2.1.5.- Denbora-erlazioak: quand, pendant que.

2.1.- Erlazio logikoak adierazteko.

2.1.1.- Aurkakoa adierazteko: au contraire, par contre.

2.1.2.- Konparaziozkoa: comme, que.

3.- Izen-sintagma.

3.1.- Determinatzaileak:

- Artikuluak: mugatuak eta mugagabeak (generoa eta numeroa), partitiboak.

- Erakusleak: forma bakunen generoa eta numeroa.

- Posesiboak: generoa eta numeroa.

- Zenbatzaileak: numeralak, mugagabeak eta galdetzaileak.

4.- Adjektibo-sintagma.

4.1.- Nukleoa: adjektiboa.

4.1.1.- Generoa: Aurkakotasunaz (erregularra/irregularra) eta aurkakotasunik gabe.

4.1.2.- Numeroa: Aurkakotasunaz (erregularra/irregularra) eta aurkakotasunik gabe.

5.- Aditz-sintagma.

5.1.- Nukleoa: aditza.

5.1.1.- Motak: Erregularrak (erroan aldaketekin eta aldaketarik gabe) eta irregularrak (ohikoenak).

5.1.2.- Présent, futur et passé composé.

5.1.3.- Modalitatea:

Indikatiboa.

" Premia: devoir/il faut/avoir besoin de+Inf.

" Obligazioa: devoir/il faut+Inf., agintea.

" Ahal izatea: pouvoir/savoir+Inf.

" Aukera izatea: pouvoir+Inf.

6.- Adberbio-sintagma.

- Adberbioak (eraketa). Kasurik ohikoenak.

6.1.1.- Motak: Kantitatea, denbora, kausa, modua, tokia.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Ideia adierazgarriak identifikatzen ditu eta informazio garrantzitsua ateratzen du testu labur, erraz eta ondo antolatuetatik. Hizkuntza estandarrean idatzitako testuak dira, gai orokorrei edo espezialitateari buruzkoak.

2.- Gertaera eta jardueren deskribapen laburra eta oinarrizkoa egin eta testu ulergarria osatzen du:

a) esaldiak ongi lotzen ditu;

b) egitura, funtzio eta lexiko egokiak erabiltzen ditu;

c) oinarrizko ortografia- eta puntuazio-arauak errespetatzen ditu.

3.- Galderei erantzuten die, gramatika-egitura egokiak identifikatuz.

VI. ERANSKINA

HELBURUAK, EDUKIAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

BATXILERGOA

I.- INGELESA.

HELBURUAK.

1.- Testu errazen esanahia, gaia, ideia nagusiak, xehetasun garrantzitsuak, argumentuaren haria eta ondorioak ulertzea. Testuak laburrak edo luzeagoak izan daitezke, gai orokorrei buruzkoak edota espezialitatearekin zerikusia dutenak.

2.- Hainbat hizkuntza-elementuen artean formula egokia aurkitzea, esatekoa argi eta garbi adierazteko.

3.- Genero desberdinetako testuak idaztea, gramatika-, ortografia- eta tipografia-arauak errespetatuz eta egokitasun-, koherentzia-, kohesio- eta zuzentasun-maila egokia adieraziz.

OINARRIZKO EDUKIAK.

1.- Aditz-denborak / Verb Tenses. Baiezko, galderazko eta ezezko formak:

a) Orainaldia / Present Simple and Present Continuous.

b) Lehenaldia /Past Simple and Past Continuous.

c) Present Perfect. Geroaldia / going to, present continuous and will.

2.- Aditz-formak.

a) Be/have/do (present and past).

b) Aditz erregular eta irregularrak / regular and irregular verbs.

3.- Aditz modalak.

a) Can, could.

b) Must, mustn´t, don´t need to.

c) I have to.

d) Would you like..? I´d like .....

e) I used to.

f) Forma inpertsonalak / there and it.

g) Orainaldia, lehenaldia eta geroaldia / Past, present and Future / Present Perfect.

h) Aditz laguntzaileak / Auxiliary Verbs.

i) Be, have and do.

j) Galderak / Questions.

k) Izenordainak eta edutezkoak / Pronouns and Possessives.

l) Artikuluak / A, AN and THE.

m) Mugatzaileak eta izenordainak / Determiners and Pronouns.

n) Adjektiboak eta adberbioak / Adjectives and Adverbs.

o) Hitzen ordena esaldian / Sentence word order.

p) Juntadurak eta perpaus konposatuak / Conjunctions and compound sentences.

q) Preposizioak / Prepositions.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Hainbat generotako idatzizko testuen eduki globala laburbiltzen du, idatziz, eta garrantzizko informazioa ateratzen du haietatik.

2.- Testuak irakurri ostean, iritzi arrazoituak adierazten ditu.

3.- Nolabaiteko autonomiaz idazten ditu hainbat motako testuak, egitura logiko batez, testuinguruari dagozkion gramatika-egiturak eta lexikoa erabiliz. Kohesioa eta koherentzia emateko elementuez baliatzen da, eta hizkuntza-baliabideak menderatzen ditu.

II.- FILOSOFIA.

HELBURUAK.

1.- Gizakia ulertzea izaki bizidun gisa: gainerako bizidunek dituzten oinarrizko ezaugarri berdinak ditu, baina berezitasunak ere baditu.

2.- Sozializazioaren mekanismoak ulertzea eta identitate pertsonalaren osaketa-prozesuan inguru sozialak jartzen dituen mugei eta aukerei buruzko hausnarketa egitea.

3.- Giza adimena ulertzea, errealitatea ezagutzeko eta aukera berriak sortzeko bidea ematen digun gaitasun gisa. Izan ere, munduaren interpretazioa egiteko, teoriak eratzeko edota giza esperientzia eraldatzeko aukera ematen digu.

4.- Zientziaren berariazko ezaugarriak eta gizakien garapenean izan duen eragina ezagutzea.

5.- Bizitzan sortzen diren egoeren aurrean balioespena egiteko eta jarrerak erabakitzeko modu desberdinak antzematea.

6.- Munduaren eraldaketa teknikoaren inplikazio moralak ezagutzea, eta erronka horien aurrean gure balioak aldatzeko dugun premiaz jabetzea.

7.- Balioek, arauek eta erakundeek betetzen duten zeregina antzematea: kontrol-mekanismoak dira eta orientabide soziala ematen dute.

8.- Boterearen zilegitasunaz eta demokrazia modernoetan etikaren eta politikaren artean dauden erlazioez hausnarketa egitea.

EDUKIAK.

Gizakia.

1.- Gizakiaren dimentsio natural eta kulturala.

a) Izaki bizidunen ezaugarri orokorrak.

b) Gizakiaren singulartasuna.

c) Herentzia biologikoa eta herentzia kulturala.

d) Sinboloen mundua.

2.- Sozializazio-prozesua.

a) Kultura, eta identitate soziala eskuratzea.

b) Sozializazioaren faseak, eragileak eta helburuak.

c) Kultura-aniztasunarekiko jarrerak.

Funtsezko kontzeptuak:

Bilakaera, fijismoa, kreazionismoa, antropozentrismoa, natura, kultura, etnozentrismoa, erlatibismo kulturala, unibertsaltasuna, sozializazioa, arrazoia, sena, ikaskuntza soziala, kontzientzia, komunikazioa, zeinua, hizkuntza, sinboloa.

2.- Ezagutza eratzea.

Filosofia eta zientzia, jakintza-bide gisa:

a) Zentzumenez hautemangarria den ezagutza: Zentzumenak eta sentsazioak.

b) Ezagutza arrazionala: Kontzeptuak eta ideiak.

Ezagutza zientifikoa:

a) Zientzien berezitasuna, motak eta metodoak.

b) Ezagutza zientifikoaren ezaugarriak.

Hausnarketa filosofikoa:

a) Jatorria.

b) Filosofia, egiaren eta zorionaren bilaketa gisa.

Funtsezko kontzeptuak:

Ezagutza, mitoa, ideiak, teoria, esperientzia, hipotesia, legea, indukzioa, dedukzioa, metodoa, enuntziatua, kontrastazioa, egiaztatzea, teknika.

3.- Gizakien aukerak: moralaren eta etikaren esparrua.

Ekintza morala eta haren fundamentazioa.

a) Morala, ezmorala eta amorala bereiztea.

b) Erlatibismo moralaren eta balio unibertsalen auzia.

Askatasuna, autonomia gisa.

Funtsezko kontzeptuak:

Ohitura, araua, balio morala, nahimena, ongia, gaizkia, erantzukizuna, askatasuna, zoriona, betebeharra, aukera, betekizuna, autonomia, izaera, kontzientzia, barnetasuna, kanpotasuna, agindua, asmoa, erlatibismoa.

4.- Besteekiko harremana: gizartea.

Norbanakoa eta gizartea.

a) Arau sozialak: orientabidea eta kontrola.

b) Kulturen arteko bizikidetza.

Boterearen legitimazioa.

a) Zergatik obeditu behar dut?

b) Demokraziaren arazoak.

Herritartasuna eta giza eskubideak.

Funtsezko kontzeptuak:

Gobernua, hitzarmen soziala, legea, zilegitasuna, subiranotasuna, aurrerapena, eskubide natural eta sozialak, ideologia, indibidualismoa, absolutismoa, fundamentalismoa, konbentzioa, justizia soziala, askatasuna, berdintasuna, zuzenbidezko estatua, aniztasuna, arrazakeria, autoritarismoa, disidentzia, kontzientzia-eragozpena, desobedientzia zibila, erakundea.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Testu filosofiko baten zentzua aztertzea, haren testuinguru historiko, sozial eta kulturala aintzat hartuta, eta norberaren hitzez eta argudioz arrazoitzea testuaren zentzua.

2.- Testu baten edukiaren iruzkina egitea, beste filosofo batzuen pentsamoldearekin konparatuta, eta ideia nagusiak laburbiltzea. Horretarako, testuan erabilitako kontzeptu eta termino espezifikoak aztertzea (tesia, arrazoibidea, ondorioak) eta iruzkin kritiko pertsonala egitea.

3.- Testu filosofiko bat ikuspegi kritikoz iruzkintzea eta juzkatzea, haren ezaugarri nagusiak antzematea, eta beste autore eta filosofia-korronteekiko diferentziak identifikatzea. Halaber, testu horrek gaur egungo munduan zer-nolako eragina izan duen balioestea.

4.- Hainbat informazio-iturrietara jotzea datu adierazgarriak edo gaiarekin lotura dutenak aukeratzeko, iturri hauez baliatuz: testuak, gidaliburuak, hiztegiak, Internet... Eta gaiarekin lotura duten informazio egokiak aukeratzea, zentzu kritikoz erabiltzeko.

5.- Ahozko testuak eta testu idatziak sortzea. Testu horiek argiro eta koherentziaz adierazi behar dute landutako problema filosofikoei buruz ikasleek, banaka edo taldeka, egindako ulertze- eta hausnartze-lanaren emaitza. Gainera, erabilitako arrazoibidea antzemanez eta balioetsiz egin behar dute hori guztia.

6.- Elkarrizketa ontzat ematea, arazoak konpontzeko prozedura egokiena den aldetik; besteen iritzien, jarrera filosofikoen edo sinesmenen aniztasuna errespetatzea, eta hori guztia norberaren ikuspuntuak aberasteko, argitzeko eta probatzeko modutzat hartzea.

7.- Ikuspegi kritikoz aztertzea historiako diskurtso filosofikoek egindako kontzeptualizazio baztertzaileak eta diskriminatzaileak (androzentrismoa, etnozentrismoak, xenofobiak, etab.) eta uste horiek lotzea gaur egungo kulturan irauten duten beste batzuekin, betiere giza eskubideen aldeko konpromiso aktiboa hartuz.

III.- ESPAINIAREN HISTORIA.

HELBURUAK.

1.- Espainiaren eta Euskadiren gaur egungo historia osatzen duten prozesu azpimarragarrienak jakitea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak identifikatzea.

2.- Prozesu historikoan gertatzen diren aldaketak eta irauten duten gauzak azaltzen dituzten faktoreak ulertzea, eta gizarte-gertaerei lotutako kausalitate-aniztasunaz ohartzea.

3.- Oinarrizko kontzeptu eta termino historikoak ulertzea eta egoki erabiltzea.

4.- Ikasgaiaren edukiak egoki adieraztea eta jakinaraztea.

5.- Iturrien eginkizuna balioestea, informazio desberdinak (bai eta kontraesanean daudenak ere) eman ditzaketela ulertzea, eta lehenengo eta bigarren mailako iturri historikoen iruzkina egitea.

6.- Egungo gizartearen ezaugarrien, gatazken eta erronken jatorri historikoa ezagutzea.

EDUKIAK.

Antzinako erregimenaren krisia:

1.- Independentzia-gerra eta 1812ko Konstituzioa.

2.- Espainia liberalaren eraketa (1833-1874):

a) Antzinako erregimenaren eta erregimen liberalaren arteko desberdintasunak, eta haien adierazpena konstituzioan.

b) Gerra karlistak eta foru-erregimenean eragindako aldaketak.

c) Desamortizazioak.

3.- Moderantismoaren berrezarkuntza (1875-1902):

a) Sistema politiko canovistaren ezaugarriak.

b) Industrializazioa Euskadin.

c) Euskal nazionalismoa.

4.- Alfonso XIII.aren erregealdia (1902-1931):

a) 1917ko krisialdia eta Marokoko arazoa.

b) Primo de Riveraren diktadura.

5.- Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939):

a) 1931ko Konstituzioa eta biurteko azañistan gauzatutako politika erreformista.

b) Euskadiren autonomiarako prozesua (1931-1937).

6.- Frankoren diktadura (1939-1975):

a) Frankismoaren oinarri sozial, politiko eta ideologikoak.

b) Frankismoaren faseak: ezaugarri ekonomiko eta politiko nagusiak.

7.- Trantsizioa (1975-1982):

a) Erregimen-aldaketaren urrats nagusiak eta 1978ko Konstituzioa.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Euskadiren eta Espainiaren gaur egungo historiaren prozesu azpimarragarrienak ezagutzea, eta gertaera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen arteko erlazioak ulertzea.

2.- Prozesu historikoan gertatzen diren aldaketak eta irauten duten gauzak azaltzen dituzten faktoreak ulertzea, eta gertaera sozialei lotutako kausalitate-aniztasunaz ohartzea.

3.- Oinarrizko kontzeptu eta termino historikoak ulertzea eta egoki erabiltzea.

4.- Ikasgaiaren edukiak egoki adieraztea eta jakinaraztea.

5.- Iturrien eginkizuna balioestea, eta lehenengo eta bigarren mailako iturri historikoen iruzkinak egitea, testuak, estatistikak, grafikoak, mapak, irudiak eta abar oinarritzat hartuta.

6.- Egungo gizartearen ezaugarrien, gatazken eta erronken jatorri historikoa ezagutzea.

IV.- EUSKARA.

HELBURUAK.

1.- Egoera komunikatibo desberdinetan, diskurtso koherente eta egokiak sortzea.

2.- Euskal literatura garaikidea: ezaugarriak eta idazle nagusiak ezagutzea.

3.- Euskalkiak: ezaugarri nagusiak identifikatu testu desberdinetan.

EDUKIAK.

1.- Mendebaldeko euskalkia: ezaugarri nagusiak ezagutu eta testu desberdinetan identifikatu.

2.- Argudiozko testuen iruzkinak: teknika ikasi.

3.- 70eko hamarkadako literatura: idazle nagusiak ezagutu eta testuak aztertu.

4.- Literatura klasikoa: XVI. eta XVII. mendeak.

5.- Erdialdeko euskalkia: ezaugarri nagusiak ezagutu eta testu desberdinetan identifikatu.

6.- Nafarrera: ezaugarri nagusiak ezagutu eta testu desberdinetan identifikatu.

7.- Argudiozko testuen iruzkinak gauzatu.

8.- 80ko hamarkadako literatura: idazle nagusiak ezagutu eta testuak aztertu.

9.- Literatura klasikoa: XVIII. mendea.

10.- Nafar-lapurtera eta zuberera: ezaugarri nagusiak ezagutu eta testu desberdinetan identifikatu.

11.- Argudiozko testuen iruzkinak gauzatu.

12.- 90eko hamarkadako literatura: idazle nagusiak ezagutu eta testuak aztertu.

13.- Literatura klasikoa: XIX. mendea.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Ahozko eta ikus-entzunezko testuak, hedabideetakoak bereziki (iritzi-testuak, zientzia-testuak) hainbat erabilera-eremutan interpretatzea eta balioestea, eta gizartean betetzen duten eginkizuna eta zabaltzen dituzten balioak aintzat hartzea.

2.- Testu idatziak, hedabideetakoak bereziki (iritzi-testuak, zientzia-testuak) hainbat erabilera-eremutan interpretatzea eta balioestea, eta gizartean betetzen duten eginkizuna eta zabaltzen dituzten balioak aintzat hartzea.

3.- Hizkuntzalaritzaz, literaturaz eta egungo egoeraz testuak idaztea (argudio-testuak, bereziki) hainbat erabilera-eremutan baliatzeko, eta aldez aurretik prestatutako eskema bati jarraituz.

4.- Euskaraz eta gaztelaniaz erabiltzen den hizkuntza-terminologia komuna ezagutzea, eta hizkuntzari buruzko gogoeta-jardueretan zuzen erabiltzea.

5.- Gaur egungo literatura-lanen eta pasarte garrantzitsuen edukia interpretatzea, literatura moldeei, garaiei eta egileei buruz ikasitakoa erabiliz.

6.- Lan kritikoak egitea, landutako garai eta mugimenduetako testu garrantzitsuenak irakurri ondoren.

V.- GAZTELANIA ETA LITERATURA.

GUTXIENEKO HELBURUAK.

1.- Komunikazio-egoera baten osagaiak identifikatzea.

2.- Komunikazio-asmoaz ohartzea.

3.- Hizkuntzaren funtzioak identifikatzea eta justifikatzea hainbat motako testuetan.

4.- Testuen edukia laburbiltzea eta haien gaia mugatzea.

5.- Funtsezko ideiak aipatzea, eta ideia horiek mailakatzea eskema baten bidez.

6.- Hizkuntza-maila eta -erregistro bakoitzari dagozkion ezaugarri fonetiko eta morfosintaktikoak ezagutzea.

7.- Testu-motak ezagutzea.

8.- Gaztelaniazko lexikoaren jatorria eta hitz berriak sartzeko mekanismoak ezagutzea.

9.- Gramatikaren, soziolinguistikaren eta diskurtsoaren alorreko ezaupideak eskuratzea eta erabiltzea testuak ulertzeko, analizatzeko, testu-iruzkinak egiteko, eta norberaren testuak idazteko eta zuzentzeko.

10.- Gaztelaniazko gramatikaren postulatuak eta printzipioak ezagutzea eta testuak idazteko erabiltzea. Postulatu eta printzipio horiek hizkuntzaren maila bakoitzeko (fonetiko-fonologiko, lexiko-semantiko, morfosintaktiko, testual) elementuen izaera eta haien arteko erlazioak azaltzen dituzte.

11.- Gaur egungo literaturan ageri diren literatura-mugimenduen ezaugarriak antzematea.

EDUKIAK.

1.- Komunikazioa.

a) Komunikazioaren kontzeptua, elementu eta kodigo semiologikoak.

b) Hizkuntzaren funtzioak.

c) Testua eta haren ezaugarriak: koherentzia eta kohesioa.

d) Hizkuntzaren aldaerak.

e) Ahozko eta idatzizko testuen funtsezko ezaugarriak.

f) Eremu sozial nagusien adierazle diren generoak identifikatzea, eta haien bereizgarritasunak analizatzea.

g) Diskurtsoaren modalitateak.

h) Masa-hedabideak.

i) Literatura, komunikazio-fenomeno gisa: Baliabideak eta generoak.

2.- Hizkuntzaren ikasketa.

a) Gaztelaniazko lexikoaren oinarrizko osagaiak.

b) Zentzu-aldaketak: denotazioa, konnotazioa, aldaketa semantikoa eta aldaketa lexikologikoa.

c) Perpausaren egitura semantikoari eta sintaktikoari buruzko kontzeptuen sistematizazioa, testuinguru linguistiko eta komunikatibo desberdinetan aukera desberdinak antzematea eta erabiltzea bideratzen duena.

3.- Hitzezko hizkuntzaren egituraketa. Zeinu linguistikoa:

a) Maila fonikoa.

b) Maila morfosintaktikoa.

c) Maila lexiko-semantikoa.

4.- Arau orokorrak eta azentu diakritikoari buruzkoak berrikustea.

5.- Testu-iruzkina.

a) Laburpena. Gaia.

b) Ideiak banan-banan aipatzea.

c) Erregistro idiomatikoa. Erabilera-eremua.

d) Diskurtsoaren modalitatea.

e) Iruzkin kritikoa.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Laburpenak egitea eta hainbat motako testuetan ageri diren gaiak identifikatzea.

2.- Hainbat motako testuetako ideiak banan-banan aipatzea eta eskema baten bidez mailakatzea.

3.- Hizkuntzaren funtzioak identifikatzea eta justifikatzea hainbat motako testuetan.

4.- Gaztelaniaren modalitate eta aldaerak ezagutzea.

5.- Testu-mota identifikatzea eta justifikatzea, diskurtsoaren modalitatea eta erabilera-eremua aintzat hartuta.

6.- Erregistro idiomatikoa identifikatzea eta justifikatzea hainbat motako testuetan.

7.- Genero diskurtsibo bakoitzaren ezaugarri morfosintaktiko, lexiko-semantiko eta estilistikoak antzematea eta analizatzea.

8.- Ortografia-arauak aplikatzea.

9.- Literatura-testu bat zer generotakoa den identifikatzea, eta haren egiturazko elementuak eta erabilitako baliabide linguistikoak antzematea.

VI.- FRANTSESA.

HELBURUAK.

1) Testu errazen esanahia, gaia, ideia nagusiak, xehetasun garrantzitsuak, argumentuaren haria eta ondorioak ulertzea. Testuak laburrak edo luzeagoak izan daitezke, gai orokorrei buruzkoak edota espezialitatearekin zerikusia dutenak.

2) Hainbat hizkuntza-elementuen artean formula egokia aurkitzea, esatekoa argi eta garbi adierazteko.

3) Genero desberdinetako testuak idaztea, gramatika-, ortografia- eta tipografia-arauak errespetatuz eta egokitasun-, koherentzia-, kohesio- eta zuzentasun-maila egokia adieraziz.

EDUKIAK.

1.- Perpaus bakuna.

1.1.- Perpaus motak, hura eratzen duten elementuak eta haien kokapena.

1.1.1.- Perpaus deklaratzailea:

- Aditz. (+Neg.) gehi Suj.(+Neg.)(+OZ/ZO).

1.1.2.- Galdera-perpausa:

(Est-ce que +) perpaus deklaratzailea galdera-markekin.

- Galdera-elementua hasieran.

- Aditza/subjektua alderantzikatu.

2.- Perpaus konposatua.

2.1.- Erlazio logikoak adierazteko.

2.1.1.- Konjuntzioa: et.

2.1.2.- Disjuntzioa: ou.

2.1.3.- Aurkakoa adierazteko: mais.

2.1.4.- Kausa adierazteko: parce que.

2.1.5.- Denbora-erlazioak: quand, pendant que.

2.1.- Erlazio logikoak adierazteko.

2.1.1.- Aurkakoa adierazteko: au contraire, par contre.

2.1.2.- Konparaziozkoa: comme, que.

2.1.3.- Baldintza: si.

2.1.4.- Ondorioa: donc.

2.1.5.- Helburua: pour.

3.- Izen-sintagma.

3.1.- Determinanteak:

- Artikuluak: Mugatuak eta mugagabeak (generoa eta numeroa), partitiboak.

- Erakusleak: forma bakunen generoa eta numeroa.

- Posesiboak: generoa eta numeroa.

- Zenbatzaileak: numeralak, mugagabeak eta galdetzaileak.

4.- Adjektibo sintagma.

4.1.- Nukleoa: adjektiboa.

4.1.1.- Generoa: Aurkakotasunaz (eregularra/irregularra) eta aurkakotasunik gabe.

4.1.2.- Numeroa: Aurkakotasunaz (eregularra/irregularra) eta aurkakotasunik gabe.

4.2.- Sintagmaren funtzio sintaktikoak: Atrib.

5.- Aditz-sintagma.

5.1.- Nukleoa: aditza.

5.1.1.- Motak: erregularrak (erroan aldaketekin edo aldaketarik gabe) eta irregularrak (ohikoenak).

5.1.2.- Denbora:

- Orainaldia adierazteko: ind orainald., être en train de+Inf.

- Iragana adierazteko: orainald. historikoa, lehenaldi burutua. (passé composé), venir de+Inf. (passé récent).

- Geroaldia adierazteko: Etorkizun-baliodun orainald. eta ind. geroaldia. (geroaldi bakuna), aller+Inf. (futur proche).

- Passé Composé et imparfait.

5.1.3.- Modalitatea:

Indikatiboa.

" Premia: devoir/il faut/avoir besoin de+Inf.

" Obligazioa: devoir/il faut+Inf., imperativo.

" Ahal izatea: pouvoir/savoir+Inf.

" Aukera izatea: pouvoir+Inf.

" Debekua: ne pas pouvoir/devoir, il ne faut pas+Inf.

6.- Adberbio-sintagma.

6.1.1.- Motak: Kantitatea, denbora, modua, tokia, kausa, aurkakotasuna.

6.1.2.- Adberbioaren mailak honako hauekin: plus, moins, mieux.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK.

1.- Hainbat generotako idatzizko testuen eduki globala laburbiltzen du, idatziz, eta garrantzizko informazioa ateratzen du haietatik.

2.- Testuak irakurri ostean, iritzi arrazoituak adierazten ditu.

3.- Nolabaiteko autonomiaz idazten ditu hainbat motako testuak, egitura logiko batez, testuinguruari dagozkion gramatika-egiturak eta lexikoa erabiliz. Kohesioa eta koherentzia emateko elementuez baliatzen da, eta hizkuntza-baliabideak menderatzen ditu.


Azterketa dokumentala