Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
156

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 4koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Araba Intec SL erakundea Euskal Autonomia Erkidegoan Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimentzen duena.

AURREKARIAK

Bat.- 2009ko urriaren 7an José Manuel Guede Záratek, Araba Intec SLren ordezkari gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan Kontrolerako Erakunde gisa jarduteko, Sail honetako Arabako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu zuen, igogailuak arloan jarduteko, hain zuzen ere.

Bi.- 2200/1995 Errege Dekretuak, Kalitatea eta Segurtasun Industrialeko Azpiegitureko Erregelamendua onartzen duenak, 43. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, eskakizunari honako dokumentazioa atxikitzen zaio:

- Akreditazio erakundeak igorritako Kontrol erakunde gisa jarduteko igogailuak arloan jarduteko akordioa. OC-I/166 zenbakia eta 2009-09-25ean onartutako eranskin teknikoarekin.

- Araba Intec SL elkartearen sorreran egiaztatzen duten eratze-eskrituren kopia.

- Kontratatutako erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia.

Espediente hori ebazterakoan, beharrezkoa izango da jarraian aipatzen direnak kontuan hartzea eta horien aipamena egitea

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- 514/2009 Dekretua, irailaren 22koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak ezarritakoa kontuan hartuta, Industria Administrazioa eta Segurtasuneko Zuzendaritza da Ebazpen hau hartzeko organo eskuduna.

Bi.- Araba Intec SL erakundeak Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren 42. eta 43. artikuluek eta aplikatzekoak diren beste arauek ezartzen dituzten kontrol erakunde baimendua izateko betekizun guztiak betetzen dituela egiaztatu du aurkeztutako dokumentazioaren bitartez.

Aipatutako lege-aginduak, eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk aztertuta,

EBATZI DUT:

1.- Araba Intec SL erakundeari (erakundearen helbidea: Duque de Wellington, 8.- 7. Bulegoa; 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba) Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko baimena ematea. Baimen honen barne diren erregelamendu esparruak honako hauek dira:

- Goragailuak. Igogailuak: Aldizkako Ikuskatzeak.

2.- Araba Intec SL erakundea Euskadiko Erkidego Autonomoko Kontrolerako Baimendutako Erakundeen erregistroan inskribatzea GV-033-A zenbakiarekin.

3.- Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimenaren hedaduraren gaurkotze honek Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren egiaztapena mantentzen den bitartean izango du balioa. Ebaspen honek arestian aipatutako egiaztapenean edota baimenak eskatzen dituen gainontzeko baldintza eta daturen batean gertatzen den edozein aldaketaren berri ematera behartzen du erakundea.

4.- Kontrol Erakundeak Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzea, edo aldatzea kasua kasu, eskatu beharko dio lurralde-organo eskudunari.

5.- Aipatutako erakundeak baimena du aipatutako lege-esparruetan jarduteko, betiere adierazitako erregelamenduaren eta araudi teknikoaren esparruak mugatuta (Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren OC-I/166 zenbakiko egiaztapen-dokumentuak eta 1. eranskin Tekniko Berrikusiak, 2009ko irailaren 25ekoak zehaztutakoa.) Nolanahi ere, erakundearen jardunek Industriaren uztailaren 16ko 21/1992 Legean, martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan eta gainerako baldintza osagarrietan ezarritakoari jarraitu beharko diote.

6.- Aipatutako erakundeak Euskadiko Autonomi Erkidegoan eranskinean zehaztutako indarrean dauden xedapen arautzaileei jarraitu beharko die eta, kasua kasu, jardun nahi duen beste autonomi erkidegoetan indarrean egon daitezken xedapen arautzaileei, baita ere.

7.- Ebazpen hau legezko eran argitara eta jakinaraz dadila agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; haren aurka, gorako errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 4a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA

Erregelamendu esparruak

Goragailuak. Igogailuak: Aldizkako Ikuskatzeak.

- Agindua, 2002ko ekainaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, igogailuen aldiroko ikuskapenak eta igogailuen mantentze- eta zaintza-lanak egiteko prozedura zehazten duena.

- Ebazpena, 2005eko uztailaren 29koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, igogailuen aldizkako ikuskapenen eskuliburuaren 5. edizioa onartzen duena, www.industria.euskadi.net atarian eskuragarri dagoen prozedura telematikoa erabiliz.


Azterketa dokumentala