Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
159

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioari eta errentak erreklamatzeari buruz bideratutako 962/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 962/09 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Julián Bozal Romero.

Alderdi demandatua: Iciar Calleja Pello.

Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

ZITAZIO ZEDULA

Zitazioa agintzen duen auzitegia: Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4. zenbakiko Epaitegia.

Auzia: goian zehaztutakoa.

Zitatua: Iciar Calleja Pello, alderdi demandatua zaren aldetik. Bizilekua: Obispo Padre Olaetxea kalea 20, 8.º D. Barakaldo (Bizkaia).

Zitazioaren xedea: Judizioko bistara joatea, eta, aurkako alderdiak eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, hark aurkezten duen galdera sortari erantzutea (honekin batera demandaren kopia eta aurkeztutako dokumentuena ematen dira).

Agertzeko tokia: Epaitegi honetako egoitzan, ondoko helbidean: Bide Onera s/n 3. solairua, PK 48901.

Agertzeko tokia eta eguna: 2009-12-01, 10:30 etan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Lehenengoa.-Bistan agertzen ez bazara, desahuzioa deklaratuko da izapide gehiago egin gabe (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko -PZLb-ko 440.3 artikulua).

Ohartarazten zaizu, halaber, desahuzioko akzioa ezerezean utzi ahal izango duzula, baldin eta bista egin baino lehen auzi-jartzaileari ordaintzen badizkiozu edo auzitegian (Grupo Banesto-Banco Español de Créditoko kontu zenbakian) zein notarioarenean bere esku jartzen badituzu demandan erreklamatzen diren zenbatekoak eta ordainketa-unean zor dituzunak (PZLb-ko 22.4 eta 440.3 artikuluak).

Kondena epaia ematen bada eta errekurtsorik jartzen ez baduzu, lehenbailehen botako zaituzte finkatik, abenduaren 21eko 09:15 etatik aurrera BKEZO zerbitzuan libre duten lehen egun eta orduan.

Kasu horretan, hiri-finkaren okupatzaileak, aipatutako data baino lehen, exekuzioak ukituko ez dituen gauzak atera beharko ditu finkatik. Ohartaraziko zaio, ateratzen ez baditu, bertan behera utzitako gauzatzat joko direla ondorio guztietarako.

Bigarrena.- Bistara zu zeu joaten ez bazara, eta alderdi demandatzaileak zure deklarazioa eskatzen badu eta onartzen bada, egiazkotzat jo ahal izango dira zuk zeuk parte hartutako galdeketako gertakariak, bete-betean kalte egin diezazuketenak (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).

Hirugarrena.- Bistan baliatu nahi dituzun froga guztiekin agertu beharko duzu (PZLb-ko 440.1 artikulua).

Laugarrena.-Zitazioa egin eta hurrengo hiru egunen barruan Epaitegi honi adierazi beharko diozu zuk aurkeztu ezin izanagatik auzitegiak bistarako zitatu beharreko pertsonak zeintzuk diren, bai lekuko nahiz aditu gisa edo bai zuk deklaratu beharko zenituzkeen gertakariak ezagutzen dituen pertsona gisa ager daitezen.

Zitatu beharrekoen datuak eta inguruabarrak azaldu beharko dituzu, zitazioa egin ahal izateko .

Aurreko ohartarazpenean azaldutakoa gorabehera, eta bistan baliatu nahi dituzun frogekin agertu beharra erraztearren, dokumentu bidezko froga edo PZLb-ko 381. artikuluko lekuko bidezko froga proposatu nahi baduzu, eta ezin baduzu zuzenean aurkeztu, Epaitegiari eska diezaiokezu laguntza. Epaitegiari laguntza eskatzekotan, garaiz eskatu behar diozu, dokumentua bista-egunerako aurkeztu ahal izateko; era berean, frogabidea autoei eransteko, frogabidea bidezko den ala ez erabaki arte itxaron beharko duzu.

Bosgarrena.- Auzitegi honetan jarduteko legez baimendutako prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duzu judizioan (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

Seigarrena.- Abokatua eta/edo prokuradorea izendatzeko behar diren baliabideak ez badituzu, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortzeko eska dezakezu; baita behin-behineko abokatu eta prokuradorea izendatzea ere, baina doako laguntza juridikoko eskubidea ukatzen bazaizu, aipatutako zerbitzuen ordainsariak zeuk ordaindu beharko dituzu (PZLb-ko 33.3 artikulua).

Zazpigarrena.- Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, Auzitegi honi ezagutarazi egin beharko diozu (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Barakaldo, 2009ko uztailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, urriaren 29ko Probidentziaren bitartez, ebatzi du epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea, zitazio-eginbidea gauzatzeko hain justu ere.

Barakaldo, 2009ko urriaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala