Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
160

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1334/09 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epaile-magistratua: Marina Ruiz Gómez andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: 2009ko azaroaren 3a.

Ana Fernández Samaniego prokuradoreak idazki hau, horri dagozkion agiriak eta ahalordea eta kopia aurkeztu ditu. Horiek jasota, izapideak egiteko onartu da, eta segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari ekingo zaio. Prokuradorea alderditzat hartuko da Antonio Galán Ordóñezen izenean eta ordez; hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalordearen indarrez. Autoetan testigantza jaso ondoren, itzuli egingo zaio.

Bidal bekio aurkeztutako idazkia Ministerio Fiskalari, idazkiaren kopiak eta agiriak entregatuz eta dei egin bekie honakoei: Euskal Autonomia Erkidegoari erregistroko titular gisa, katastroan beren izenean finka duten pertsona gisa Juan Manuel Lago Rodríguez, José Antonio Lago Rodríguez, Agustín Lago Rodríguez eta Estrella Lago Rodríguezi, hamar eguneko epean espedientean ager daitezen, betiere zuzenbidez aldeko dutena alegatzeko; eta helbide ezezaguna dutenei ediktu bidez egingo zaie dei, probintziako aldizkari ofizialean eta epaitegiko iragarki-oholean argitaratuaz ediktuak.

Dei egin eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei -ez baitakigu nortzuk diren-, Udalaren iragarki-oholean eta epaitegikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktuak argitaratuz. Horrela, hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dira, aipatu diren ondorioetarako.

Bidal bitez ediktu eta ofizioak.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen da ediktu hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko azaroaren 3a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala