Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
161

EDIKTUA, hipoteka-betearazpen bati buruzko 762/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ETA ERREKERIMENDU ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

ERREKERIMENDUA

Errekerimendua egitea ebatzi duen auzitegia: Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Erabakiaren gaia: goian aipatutakoa.

Nori egiten zaion errekerimendua: Massene Diouf, Euskadi etorbidea 5, 5. ezk., 48902, Barakaldo (Bizkaia).

Bete behar duen agindua: erreklamatutako erantzukizunen zenbatekoa, hau da, 192.916,25 euroko printzipala, eta interes eta kostuak, 57.500 euro, ordaintzea.

Betetzeko epea: hamar egun.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ordaintzen ez badu, betearazpenak jarraitu egingo du; hipotekatutako ondasunak erabili ahal izango dira, edo bestela, betearazlearen eskubideak beste modu batean beteko dira.

Errekerimendu gisa balio dezan, agiri hau idazten dut, errekerituari entrega dakion, jakinaren gainean egon dadin eta bertan agindutakoa bete dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko azaroaren 12a.

IDAZKARIA.

Eta Massene Diouff dagoen lekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko azaroaren 12a.


Azterketa dokumentala