Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
162

EDIKTUA, 1049/07 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Eskritura publiko bat erreklamatzeko, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian 1049/07 prozedura arrunta bideratu da, Juana Povedano Rubiok, Arribas Povedano anaien ondasun-erkidegoak eta Rafael Arribas Povedanok eskatuta, Juan Carneiro Dizen eta María Orentina Quinteiro Videren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

117/09 EPAIA

Barakaldo, bi mila eta bederatziko apirilaren hogeita bia.

Ikusi ditut nik, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu Isabel María Odriozola Truebak, 1049/07 judizio arrunteko auto hauek, prokuradore Gutiérrez Ontoriak eskatu baititu, Juana Povedano Rubio andrearen eta Rafael Arribas Povedano jaunaren izenean eta ordez, Calixto Manjón letratuak zuzenduta -3.426,51 euro erreklamatuz-, Juan Carneiro Diz eta María Orentia Quinteiro jaun-andreen aurka (auzi-ihesean), salerosketaren eskritura publikoa erreklamatzeko, deskribatutako finkaren hegaldiaren eskubide errealaren erregistro-inskripzioa egite aldera. Ildo horretatik, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Oso-osorik baietsi dut Gutiérrez Notoria prokuradoreak Juana Povedano Rubio eta Rafael Arribas Povedano jaun-andreen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, eta Juan Carneiro Diz eta María Orentina Quinteiro jaun-andreak kondenatzen ditut Santurtziko Regales auzoko «Los Castaños» 2 zenbakiko eraikinaren salerosketaren eskritura publikoa ematera. Kontuan hartuko da, batetik, peritazio-txostenean eta bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Juana Povedano Rubioren eta Arcadio Arribas Garcíaren jaraunsleen alde emandako katrastoko ziurtapenaren ziurtagirian datorren deskribapena. Baiesten da, orobat, auzi honen kostuen ordainketa.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Juan Carneiro Diz eta Maria Orentina Quinteiro Vide demandatuei jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko azaroaren bian.

IDAZKARIA


Azterketa dokumentala