Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
163

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 72/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta xedapenezko zatia honako hauek baitira hitzez hitz:

385 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko azaroaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: María Jesús González Gómez.

Abokatua: Jon Lafuente Lopategi.

Prokuradorea: Ana María Conde Redondo.

Alderdi demandatua: José María Urrutia Villa, auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: dibortzioa, 5. XG.

EPAITZA

Lehenengoa.- José Maria Urrutia Villa eta María Jesús González Gómezen arteko ezkontzaren deuseztapena xedatzen da, dibortzioa dela medio, legezko ondorio guztietarako.

Bigarrena.- Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez, ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Hirugarrena.- Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Laugarrena.- Epaiaren lehenengo paragrafoa irmoa egindakoan jakinaraz bekie, besterik gabe, dagokien erregistro zibilei, beharrezkoak diren idazpenak egiteko.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 0009000002095609 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta José María Urrutia Villa jaunaren bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut idazki hau.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko azaroaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala