Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
165

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 154/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: adostasunik gabeko 154/09 dibortzioa.

Demandatzailea: Jesús Domínguez Martín.

Abokatua: Luís María Arrieta Beraza.

Prokuradorea: Enríquez.

Demandatua: Consolación Julia Varela Figueroa.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan epaia eman da 2009ko urriaren 22an, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Jesús Domínguez Martín jaunaren izenean eta ordez, Adela Enríquez Ordóñez prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dut eta, horrenbestez, bidezkotzat jotzen dut 1973ko azaroaren 19an Jesús Domínguez Martín jaunak eta Consolación Julia Varela Figueroa andreak osatutako ezkontza desegitea, dibortzioa dela medio, deklarazio horri dagozkion ondorio guztiekin.

Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen hau ez da irmoa eta, beraz, beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Bidal bedi epai honen testigantza autoetara eta gorde bedi originala Epaien Liburuan.

Irmo egin ostean, jakinaraz bekio epaia Irungo Erregistro Zibilari, bidezko idazpenak egin daitezen.

Eta nire epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Consolación Julia Varela Figueroa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irunen (Gipuzkoa), 2009ko azaroaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala