Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
166

EDIKTUA, 950/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 950/2009 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Etxekoak SL.

Abokatua:

Prokuradorea: García.

Demandatua: Beatriz-Mariles Izquierdo Córdova, Córdova Riqueru, S.C. eta Jofre Amarildo Izquierdo.

Gaia: kontratuak, oro har.

Judizio horretan epaia eman zen 2009-11-05ean, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baietsi da Olatz García Rodrigo prokuradoreak sozietate auzi-jartzailearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Horregatik, Córdova Riqueru, S.C. eta Beatriz Mariles Izquierdo Córdova eta Joffre Amarildo Izquierdo Córdova kodemandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki ondoko zenbatekoa ordaintzera: bi mila laurehun eta hemeretzi euro eta bi zentimo (2.419,02) eta demanda ezarri zenetik sortutako legezko interesak. Prozedura honetan sortutako kostuak ere kodemandatuek ordainduko dituzte.

Jakinaraz bekie alderdi biei ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Arabako Probintzia Auzitegian. Horretarako idazkia epaitegi honetan aurkeztu beharko da eta epea epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost egunekoa izango da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 0009 0000 03 095009 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. XG).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Beatriz-Mariles Izquierdo Córdova demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala