Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Trenbide Sarea
169

IRAGARKIA, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbien geltokietan publizitate estatikoa ustiatzeko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena.

1.- Entitate kontratatzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia. Telefonoa: 94 657 26 00. Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko eta Gasteizko tranbien geltokietan publizitate estatikoa ustiatzea.

b) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

c) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 5 urte, kontratua sinatzen denetik aurrera.

d) Loteak: bai.

I. lotea: Bilboko tranbiaren geltokiak.

II. lotea: Gasteizko tranbiaren geltokiak.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketaren gehieneko zenbatekoa:

- I. lotea: urteko fakturazio garbiaren ehunekoa, hasieran aurreikusi den kontratuaren bost urteetan eskainia; ehuneko hori ezin da izan urteko fakturazio garbiaren % 50etik beherakoa, eta urtean 45.614 euroko kanona urtean bermatu behar da (BEZik gabe).

- II. lotea: urteko fakturazio garbiaren ehunekoa, hasieran aurreikusi den kontratuaren bost urteetan eskainia; ehuneko hori ezin da izan urteko fakturazio garbiaren % 50etik beherakoa, eta urtean 164.424 euroko kanona urtean bermatu behar da (BEZik gabe).

Horretarako, urteko fakturazio garbitzat joko da: esleipendunak bere bezeroei kontratu honen xedea dela-eta fakturatu dien zenbateko osoaren eta hark xede hori bera dela-eta ordaindu dituen agentzia-komisioen, deskontuen, hobarien eta rappelen arteko aldea.

5.- Fidantzak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

6.- Agiriak eta argibideak.

Idazkaritza Orokorra

Compostelako Done Jakue kalea 12, 5. solairua

48003 Bilbao

Telefonoa: 94 657 26 00

Faxa: 94 657 26 01.

Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko urtarrilaren 28a.

7.- Kontratistaren betebeharrak: baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoak.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko otsailaren 4a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa

Idazkaritza Orokorra

Compostelako Done Jakue kalea 12, 5. solairua

48003 Bilbao

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.- Bestelako argibideak: baldintza zehatzen pleguan emandakoak.

10.- Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2009ko abenduaren 17a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala