Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
170

IRAGARKIA, zeinaren bidez Horizon Global Ventura SL enpresari jakinarazten baitzaio bere aurka zehapen prozeduraren instruktoreak 2009ko irailaren 28an ebazpen-proposamena eman zuela.

Dagokion erakundeari ebazpena ondoriorik gabe jakinarazten ahalegindu ondoren, honako iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitakoa betez.

«Horizon Venture Global SL enpresari hasitako 2/2009 zehapen-espedientea.

Aipatu prozeduran sartutako jardueren egoera ikusita eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, espedientearen instruktoreak ebazpen-proposamena egin du, ondoren adierazten diren aurrekarietan oinarrituta

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Horizon Venture Global SL enpresaren aurka ustez sexuagatiko bereizkeria egiteagatik hasitako ikerketa-prozedurari buruzko espedientearen kopia bidali zion Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, dagokion zehapen-prozedurari ekiteko, izan ere aipatu enpresak Defentsa Erakundearen ikerlanean laguntzeari uko egin baitzion.

Bigarrena.- Aurrekoa ikusirik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, 2009ko martxoaren 13ko Erabakiaz, Horizon Venture Global SL, enpresari zehapen-espedientea irekitzea erabaki zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera arau-hauspenik egin duen zehazteko, eta ondorioz, zuzenbidez aplikatu beharreko zehapenak aplikatzeko, behar izanez gero.

Horri buruzko egiaztagiriak erakunde honen espedientean daude.

Hirugarrena.- Prozedura hasteko erabakiak otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36. artikuluko alderdiak jasotzen ditu (2/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa) eta egitateak zuzenbidearen arabera kalifikatzen ditu otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 77.2 artikuluan ezarritakoaren itzalpean, zeinak honako hau baitio: " arau-hauste arina izango da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak egin beharreko ikerlana oztopatzea edo horri zati batean uko egitea" (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).

Laugarrena.- Prozedura hasteko erabakia espedientean interesa duten guztiei jakinarazi zitzaien. Hala ere, Horizon Venture Global SL enpresari bere helbidean jakinarazten saiatu arren, ez zen lortu, eta ondorioz, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion udalaren ediktu-taulan argitaratuz jakinarazi zitzaion.

Bosgarrena.- Interesatuei emandako epeak igaro dira eta inork ere ez du alegaziorik aurkeztu ez espedienteari buruzko agiririk aurkeztu. Beraz, zehapen-espedientean frogaldirik egon ez denez, bidezko da instruktoreak ebazpen-proposamena egitea.

LEGE OHARPENAK

Lehenengoa.- Espedientean dagoen dokumentazioaren arabera, instruktoreak egintzat jotzen du egotzitako arau-hauspena eta horren erantzuletzat jotzen du Horizon Venture Global SL enpresa, errefusatu edo oztopatu egin baitu Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen azterlana. Izan ere, ikerlanaren prozedura hasteko erabakia jakinarazteko eta Defentsa Erakundeak informazioa eskatzeko saioek huts egin dute, eta informazio-eskaera eta ikerlanaren prozedura hasteko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren ere, enpresak ez du erantzun ez eta alegaziorik egin ere.

Bigarrena.- Egotzitako egitateak otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 77.2 artikuluan aipatzen den arau-hauspen dira, eta arau-hauspen arintzat tipifikatuta daude. Hortaz, lege horren 79.a) artikuluan aurreikusitako zehapena dagokio, hain zuzen ere, ohartarazpena eta 900 eurorainoko isuna (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).

Adierazitakoagatik, instruktoreak ebazpen-proposamen hau egin du

EBAZPEN-PROPOSAMENA

Horizon Venture Global SL enpresari bederatziehun (900) euroko isuna jartzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 77.2 artikuluan aurreikusitako arau-hauspena egin duelako (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).

Interesatuak jakinaren gainean jarri, jakinaraziz alegazioak egiteko 15 eguneko epea dutela, eta ohartaraziz epe horretan espedientea agerian izango dutela, kontsultatu eta espedienteko agirien kopiak egin ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 28a.

Instruktorea,

IZASKUN FERNÁNDEZ OTEGI.»

Eta Horizon Global Ventura SL entitatearentzat jakinarazpen bezala balio dezan, honako iragarki hau egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 23a.

Idazkari nagusia,

ARANTXA ELIZONDO LOPETEGI.


Azterketa dokumentala