Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2010eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
171

IRAGARKIA, 466/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zk.ko Epaitegian, María Dolores López Valderramak 466/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela prozedura laburtuaren bidez, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 6ko 867/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka. 867/2008 Ebazpenaren bidez, EHAAn argitaratzeko agindu zen oposizioaldia gainditu zuten txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda, azkeneko puntuazioaren arabera, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen Lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaileen kategorian (erizaintzako laguntzailearen eta Osasun Mentaleko monitorearen lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan destino duten pertsonal estatutario izendatzeko.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala