Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2010eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
1687

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 9koa, Trafikoko zuzendariarena, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako bide-sareko gune batzuetan zinemometroak eta beste zenbait tresna osagarri instalatzea eta erabiltzea xedatzen duena, hain zuzen ere, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko.

1999ko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez, jakineko errepide eta kilometro-puntuetan zinemometroak eta beste zenbait tresna osagarri instalatzea eta erabiltzea xedatu zen, hain zuzen ere trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko. Izan ere, trafikoa erregulatzeko eta zaintzeko teknika berrien artean azpimarratzekoa da bideguneetan etengabeko abiadura-kontrolak jartzea, horretarako zinemometroak instalatzeko ekipatutako puntu finkoen sare bat ezarriz.

Zinemometroak errepideetan ezartzeak gehiegizko abiaduragatik egiten diren arau-hausteak egiaztatzeko balio du; erabaki honekin lortu nahi dugun azken helburua, alabaina, beste bat da: bidegune arriskutsuetan ezarri diren abiadura-mugak bete ditzatela gidariek. Hori horrela, zigortzeko zeregina bigarren mailan geratuko litzateke, eta gure asmo horren adibide argia da gidariari seinaleen bidez ohartarazten zaiola erradarrak ezarrita daudela bidegunean zehar.

Azken batean, erabaki honek lehentasuna ematen dio arriskuei aurre hartzeari, bide batez, bide-segurtasuna hobeto bermatzeko eta zirkulazioa arintzeko. Gaur egungo lan-harremanetan eta harreman ekonomikoetan gero eta garrantzi handiagoa dute leku-aldaketek, eta herritarren bizitza-kalitatean ere bai (aisialdian, oporretan, e.a. gero eta arruntagoa da ibilgailua erabiltzea toki batetik bestera joateko). Hori dela-eta, bai bide-segurtasuna bermatzea, bai zirkulazioa arina izatea gizarteak gero eta gehiago kontuan hartzeko eskatzen du. Zinemometroen eraginkortasuna ikusita helburu horiek lortzeko, bidezkotzat jo da aparailu hauen kopurua gehitzea erkidegoko errepideetan, jada daudenen lagungarri.

Adierazitakoari jarraiki, alde batetik Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko 471/2009 Dekretuaren (abuztuaren 28koa) 11. artikuluak, eta bestetik, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamarak erabiltzeko baimena eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren 3. xedapen gehigarriaren 2.paragrafoak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Eranskinean adierazten diren bide eta kilometro-puntuetan zinemometroak eta beste zenbait tresna osagarri instalatzeko eta erabiltzeko agintzea, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko.

Bigarrena.- Abiadura kontrolatuko den bideguneetan herritarrei seinaleen bidez ohartaraziko zaie zinemometroak badirela.

Hirugarrena.- Zinemometroek hartutako irudietatik trafiko arloko arau-hausteren bat egin dela ondorioztatzen bada, irudiak -ekintza non gertatu den ikusita- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Lurralde Zerbitzura bidaliko dira; izan ere, dagokion Lurralde Zerbitzuaren eginkizuna da zigor-prozedura izapidetzea eta ebaztea. Irudietatik zigor-arloko arau-haustea egon dela ondorioztatzen bada, orduan, eskumena duen epaitegira bidaliko dira hartutako irudiak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoren 9a.

Trafikoko zuzendaria,

AMPARO LÓPEZ ANTELO.

ERANSKINA / ANEXO

Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden instalazioak

Instalaciones ubicadas en el Territorio Histórico de Álava.

Errepidea

Via Kilometro-puntua

Punto kilométrico Noranzkoa

Sentido

AP-68 29,690 Zaragoza

A-625 365,090 Burgos

A-625 365,910 Bilbao

N-622 11,870 Bilbao

N-622 12,290 Vitoria-Gasteiz

N-622 15,425 Vitoria-Gasteiz

N-240 16,120 Bilbao

A-124 68,640 Vitoria-Gasteiz

A-124 68,780 Logroño

A-1 390,750 Irun

A-1 390,740 Madrid

Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta dauden instalazioak

Instalaciones ubicadas en el Territorio Histórico de Gipuzkoa.

Errepidea

Via Kilometro-puntua

Punto kilométrico Noranzkoa

Sentido

N-1A 1,208 Vitoria-Gasteiz

N-1 451,219 Vitoria-Gasteiz

N-1 432,385 Vitoria-Gasteiz

N-1 407,760 Irun

N-1 411,426 Irun

N-1 431,035 Irun

N-1 448,829 Irun

N-1-A 1,470 Irun

A-8 20,654 Bilbao

A-8 22+1,350 Bilbao

GI-632 2,670 Beasain

A-8 46,811 Behobia

A-8 61,081 Bilbao

A-8 69,782 Behobia

Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta dauden instalazioak

Instalaciones ubicadas en el Territorio Histórico de Bizkaia

Errepidea

Via Kilometro-puntua

Punto kilométrico Noranzkoa

Sentido

A-8 134,960 Cantabria

A-8 137,150 Bilbao

AP-68 0,270 Bilbao

AP-68 7,450 Bilbao

BI-637 14,690 Berango

BI-637 15,330 Bilbao

N-637 8,610 Erletxes


Azterketa dokumentala