Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2010eko ekainaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2910

AGINDUA, 2010eko martxoaren 8koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) José Domingo Epelde Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Zarauzko (Gipuzkoa) José Domingo Epelde Fundazioak bere estatutuetako 29. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea aztertu da. Hauexek dira

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2009ko urriaren 14an eman zitzaion sarrera Justizia eta Herri Administrazio Sailean Zarauzko José Domingo Epelde Fundazioaren izenean Gaizka San Julián Zuaznabar jaunak izenpetutako idazkiari; hots, Fundazioaren Estatutuen 29. artikuluaren aldaketa inskriba zedin eskatzeko egindako idazkiari.

2009ko irailaren 22an Hilario Epelde Lizaso jaunak, Fundazioaren Patronatuko lehendakari izanik, eta fundazioaren izenean eta ordez, EAEko Notarioen Elkargoko (Azpeitiko barrutia) Ángel-María Moreno Gallego notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 832) emandako eskritura publikoaren bi kopia baimendu erantsi zitzaizkion idazki horri.

Titulu horren bitartez, publiko egin zen 2009ko uztailaren 29an Fundazioaren Patronatuak hartutako erabakia; hots, fundazioaren estatutuetako 37. artikuluak aldatzekoa. José Domingo Epelde Fundazioaren Patronatuko idazkari Anuska Agirre Pozo andreak igorritako ziurtagirian jasotzen da hain zuzen ere erabaki hori, Hilario Epelde Lizaso fundazioko lehendakari jaunaren oniritziarekin, eta fundazioaren ekitaldi ekonomikoaren ingurukoa da.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, Lehendakariak maiatzaren 8an eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak, guztiak ere estatutuen aldaketak onartu eta inskribatzeari dagokionez.

Hirugarrena.- Bete egiten da ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Araudian ezarritakoa, erabakiak egiaztatzeko eta egiaztapenak egiteko betekizunei dagokionez (33. eta 34. artikuluak) eta baita segidako traktuari dagokionez ere (11. artikulua).

Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Zarauzko (Gipuzkoa) José Domingo Epelde Fundazioaren Estatutuen 29. artikuluaren aldaketa onartzea. Fundazioaren ekitaldi ekonomikoaren gainekoa da artikulu hori.

Bigarrena.- 2009ko irailaren 22an EAEko Notarioen Elkargoko kide den Azpeitiko Ángel-María Moreno Gallego notario jaunak (protokolo-zenbakia: 832) baimendutako eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz, Zarauzko (Gipuzkoa) José Domingo Epelde Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan agindu honen datarekin inskribatzeko agintzea.

Aipatu estatutu-aldaketaren ondorioz, José Domingo Epelde Fundazioaren Estatutuetako 29. artikulua Anuska Agirre Pozok 2009ko irailaren 17an egindako ziurtagirian idatzitako moduan geratzen da, eta ziurtagiria aipatu eskritura publikoari erantsi zaio. Anuska Agirre Pozok José Domingo Epelde Fundazioaren Patronatuko idazkari gisa egin zuen ziurtagiri hori, Hilario Epelde Lizaso lehendakariaren oniritziarekin, eta 2009ko uztailaren 29an Fundazioaren Patronatuak hartutako erabakiarena da.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 8a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala