Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2010eko ekainaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
2912

AGINDUA, 2010eko maiatzaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jardueretarako laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta horiek garatzeko laguntzetarako oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2010. urterako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzeari, eta Sail horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazteari buruzko lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak gizarte-zerbitzuen arloa identifikatzen du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagozkion arloetako bat bezala, eskumenei dagokienez.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak gizarte-zerbitzuetan egiten den jarduerari deitzen dio gizarte esku-hartze, eta adierazten du autonomia pertsonala sustatzera eta babestera eta pertsona, familia eta talde guztien integrazio komunitariora bideratuta dagoela, sustapen-, prebentzio-, babes- eta laguntza-eginkizuna garatuta, batez ere pertsonalak eta harremanezkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez.

Esku-hartze soziala sektore-esparru handietako bat da ongizatearen aldeko ekintzaren barruan, hezkuntza-alorreko esku-hartzeari, osasun-alorreko esku-hartzeari, enpleguari buruzko esku-hartzeari, etxebizitzarekin lotutako esku-hartzeari eta abarri dagozkien ekintzekin batera. Izaera misto, koordinatu edo integratuko esku-hartzeak, hala nola gizarte- eta hezkuntza-alorrekoak, gizarte- eta osasun-alorrekoak, gizarte- eta lan-alorrekoak edo gizarte- eta bizileku-alorrekoak, esku-hartze sozialaren modutzat har daitezke.

Bestalde, gizarte-zerbitzuak esku-hartze soziala egiteko esparru pribilegiatua badira ere, zerbitzu horietatik haratago ere joan daiteke esku-hartze hori, batez ere zeharkako esparru edo gai jakin batzuetara proiektatzen bada, esate baterako, honako hauetara:

a) Gizarteratzea; horren arau-erreferentzia nagusia Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea da.

b) Droga-mendetasunak; horien arau-erreferentzia ekainaren 25eko 18/1998 Legea da, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.

c) Etorkinen integrazioa eta, oro har, kulturartekotasuna.

Hain zuzen ere, arestian aipatutako zeharkako hiru politika horiei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak bestelako erakunde publikoei zuzendutako diru-laguntzen ekintza bereziki handia izan da; udal-esparruan proiektuak garatzea eta hainbat alderdiren (zehazki, gizarteratzea, droga-mendetasunak prebenitzea eta horien kalteak murriztea, eta etorkinen gizarteratzea) zeharkako ikuspegiari arreta berezia ematen dion esku-hartze soziala izatea ahalbidetuko duten errefortzuko langileen edo talde teknikoen finantzaketarako laguntzen bitartez gauzatu da adierazitako ekintza hori. Diru-laguntzen ekintza hori zirkunstantzia jakin batzuetan justifikatu da bereziki, zehazki, Eusko Jaurlaritzak bere eskumenak gauzatzean sustatu zituen plan eta ekimenen inpaktua plan eta ekimen horiek egikaritzeko lanean inplikatutako erakunde publikoek xurgatzea eta beren gain hartzea zaila denean, epe motzean, behinik behin.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea onartzeak funtsezko aurrerabidea ekarri dio Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen unibertsalizazio-prozesuari eta esku-hartze sozialaren eremuaren ordenazio-prozesuari, eta horretaz gain, testuinguru jakin bat sortzen laguntzen du; testuinguru horretan, diru-laguntzen ekintza handi eta egonkorra -erakunde publiko jakin batzuek beste erakunde publiko batzuen egiturak eta jarduerak finantzatzeko deialdien bitartez gauzatzen da ekintza hori- gero eta okerrago egokitzen da, erreferentziazko ereduko erakunde-maila bakoitzak honako ezaugarri hauek dituen neurrian: berezko erantzukizunak eta ekimenak, erantzukizun eta ekimen horiek aurrera eramateko behar besteko finantzaketa, eta jakina, bere egiturak, lanbide-figurak eta jarduerak zehazteko behar beste autonomia, eta zalantzarik gabe, baita kasu bakoitzari dagokion eskumen- eta geografia-eremuan diharduten erakundeei (gizarte-ekintzako hirugarren sektorekoak) zuzendutako diru-laguntzen lan propioa erabakitzekoa ere.

Era berean, gizarteratzearekin, droga-mendetasunekin edota immigrazioarekin (besteak beste) lotutako zeharkako politikei dagozkien legediak eta planek joera bat dute, batetik, egitura publikoko erakunde bakoitzaren erantzukizunak gero eta argitasun handiagoz identifikatzekoa, eta bestetik, elkarlanean berdintasunez aritzekoa, gero eta neurri handiagoan; aitzitik, horrek ez du esan nahi zirkunstantzia jakin batzuetan, eta baldintza jakin batzuekin, erakundeen arteko lankidetza horrek ezin duenik ekarri erakundeen artean funtsak transferitzea.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak nahi argi bat du, arestian adierazitako moduan beste erakunde publiko batzuetara zuzendutako diru-laguntzen ekintza murrizteko eta eraldatzeko prozesua, ahal den neurrian, progresiboa eta erakunde horiekin adostua izatea, hain zuzen ere. Hori dela-eta, Agindu hau prozesu horren lehen urratsa dela ulertu behar da, diru-laguntzen lerro nagusiak bateratzeko, aldatzeko, hobetzeko eta gaur egunean Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagozkion Zuzendaritzek aurrera eramandako esku-hartze sozialaren eremuko erakunde publikoetarantz egituratzeko jomuga baitu, eta horretaz gain, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei bideratutako sustapen-lanerako erabili ohi den baliabide juridikotik bereizita dagoen beste baliabide juridiko batean kokatzen baititu.

Bestalde, jasotako laguntza ekonomikoen kudeaketa ahal den heinean sinplifikatzeko xedea ere badu Agindu honek, honako hau ulertzen baita: diru-laguntzen hartzaileak erakunde-egiturari dagozkionez (diru-laguntzak ematen dituen Administrazioa bezala), Administrazio publikoak erakunde pribatuekin harremanak dituenean ezinbestean ezarri eta bete beharrekoak diren zenbait kontrol eta agindu ez-funtsezko bihurtzen dituzten hainbat kontrol eta aginduren eraginpean daude jada.

Diru-laguntzak ematen dituzten administrazio publikoek eta hartzen dituzten entitateek Agindu honetan azaldutako erreferentziazko esparrua eta adierazitako erreferente juridiko eta estrategikoak onartu izanaren ondorioz, ez da beharrezkoa izango Agindu honetan jasotako laguntza ekonomikoak antolatzeko ezein hitzarmen sinatzea.

Diru-laguntzen Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina eta haren garapen-araudia onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arau-esparruaren barruan dago.

Agindu honetan aurreikusitako hiru laguntza-lerroak honako hauek dira:

a) Gizarteratzera eta gizarte-ongizate eta -partaidetzara, bideratutako programa, proiektu eta jardueretarako, eta laguntza teknikoa edo administratiboa emateko langileentzako laguntzak, gizarte-zerbitzuen esparruan lehentasunez.

b) Talde teknikoak mantentzeko eta droga-mendetasunen prebentzio komunitarioko udal-plan eta -proiektuak garatzeko laguntzak.

c) Immigrazioko langile teknikariak kontratatzeko eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

Lehen lerroari dagokionez (Gizarteratze Zuzendaritza da haren kudeaketa-organoa), urtean behingo deialdi berri bat dugu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan langileak (teknikariak nahiz administrariak) kontratatzen laguntzeko xedea du, baita programak, proiektuak eta jarduerak finantzatzea ere, gizarteratze-alorreko, gizarte-ongizatearen alorreko eta gizarte-partaidetzaren alorreko prozesuetan gero eta eraginkorragoa izango den esku-hartze soziala sustatzeko. Gizarteratzea, gizarte-partaidetza edota gizarte-ongizatea faboratuko duen esku-hartze sozial hori toki-erakunde horiek kontratatutako langileek egiteaz gain, erakunde pribatuek ere egin dezaketenez gero, erakunde horietako kontratazioaren finantzaketarako laguntzen lerro honetan ere jasota daude.

Bigarren lerroa, bestalde (Droga Gaietako Zuzendaritzaren da haren kudeaketa-organoa), droga-mendetasunen prebentzio komunitarioko udal-plan eta -proiektuak sortzeko, egikaritzeko eta ebaluatzeko langile teknikariak eta jarduerak finantzatzean datza, gure lurraldeko esku-hartze sozialerako erakunde-egituraren zati gisa.

Hirugarren lerroa, azkenik (Immigrazio Zuzendaritza da haren kudeaketa-organoa), EAEko erakunde-egituran immigrazioak duen errealitateari arreta handiagoa eta hobeagoa ematen lagunduko duten langile teknikariak eta jarduerak finantzatzean datza, eta oro har, kultura arteko bizikidetza faboratuko duten esku-hartze sozialeko jarduerak egitean.

Horren guztiaren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

I. KAPITULUA

XEDAPEN ERKIDEAK

1. artikulua.- Xedea.

1.- Agindu honen xedea da gizarteratzera eta gizarte-ongizate eta partaidetzara bideratutako langileak eta jarduerak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez erakunde publikoei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea eta 2010. urterako deialdia egitea, betiere langile eta jarduera horiek honako esparru hauetakoak badira lehentasunez: gizarte-zerbitzuak, droga-mendetasunen prebentzio komunitarioa eta horien arriskuak eta kalteak murriztea, eta immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza.

2.- Laguntza hauen onuradunak izango dira, 13., 18. eta 23. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, tokiko udalerriak, mankomunitateak, partzuergoak, agentziak eta udalaz gaindiko bestelako erakundeak, edota udalerrien elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegokoak, betiere udalen eta foru-aldundien premiei erantzuteko xedea badute.

3.- Kontratatutako pertsonalaren jarduna betearazteko edo jarduerak gauzatzeko epea 2010eko ekitaldia da.

2. artikulua.- Erreferentziazko irizpideak.

1.- Aurreikusitako laguntzen xede diren taldeek, programek, proiektuek eta jarduerek indarreko legediarekin bat etorri beharko dute, eta baita Agindu honetan jasotako sektore-esparruekin (gizarte-zerbitzuak) eta zeharkako esparruekin (gizarteratzea, droga-mendetasunak, immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza) lotutako esku-hartzeko planetan kokatuta egon ere, erreferentzia nagusiak honako hauek direla kontuan hartuz:

a) 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

b) 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.

c) 18/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.

2.- Horrela, honako erreferentziazko irizpide hauen bitartez zuzendutako eskabideei eman ahal izango zaizkie diru-laguntzak:

a) Prebentzioa: hasteko, lehentasuna arretarako premia agertzea, luzatzea edo areagotzea saihesten duen esku-hartzearen alde. Prebentzio-maila guztiak biltzen ditu: unibertsala, selektiboa, zehaztua eta adierazia. Arriskuak eta kalteak murrizteko ikuspegia bere gain hartzen du, jendearen egoeran edozein ondorio negatibo (egungoak edota potentzialak) minimizatzea biltzen duena.

b) Ikuspegi komunitarioa: familia- eta komunitate-sareetan oinarritzen den eta haiek babesten dituen esku-hartzeak izango du lehentasuna, betiere hurbiltasunari begira.

c) Pertsonalizazioa: arreta hobekien molda edo egoki dadin lortzeko modu malgua bilatzea, arreta hori jasotzen duen gizabanako bakoitzaren premia, eskaera eta igurikimenetara molda edo egoki dadin, hain zuzen ere.

d) Sinergia: doikuntza handiena, jarraitutasun handiena, arintasun handiena eta efektu biderkatzailea pertsonak jasotzen dituen prestazio eta zerbitzuen artean eta horiek ematen dituzten sistema eta sareen artean.

e) Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea: lan egitea pertsonek gaitasun onenak gara ditzaten eta erabaki dezaten eurengan eraginik duen guztiari buruz, albait gehien.

f) Normalizazioa: jendeari kulturalki arauemaileak edo sozialki balioetsiak diren inguruneak, jarduerak, baliabideak eta aukerak eskaintzea, eta aldi berean, giza aniztasuna onartzea, errespetatzea eta indartzea.

g) Gizarteratzea: hain murriztaileak ez izateaz gain albait irisgarrienak diren babesak, inguruneak, jarduerak, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzea, hau da, komunitatearekiko harreman handiena sortzen dutenak; era berean, komunitatean ere esku hartu beharko da, informazioko, sentsibilizazioko eta diskriminazioaren aurkako borrokari begira.

h) Kudeaketaren etengabeko hobekuntza, plangintza estrategikoko, komunikazio integratzaileko, jakintzaren eraikuntzako, enpleguaren kalitatearen hobekuntzako eta inpaktuaren ebaluazioko tresnak sartuz, eta eraginkortasunik ezak eta bikoiztasunak saihestuta.

3. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

1.- Diru-laguntzen onuradun diren Administrazioen betebeharra izango da Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako laguntza ekonomikoarekin batera beren gain hartutako kontratazioari eta ordainsariari dagozkien langileen gaitasun eta prestakuntza teknikoa eta profesionala zehaztea eta egiaztatzea.

2.- Orobat, adierazitako entitateen erantzukizuna da Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoek finantzatzen lagundutako jarduerak indarreko araudiarekin bat datozela eta erreferentziazko arau eta planetan kokatuta daudela zaintzea, jarduera horiek Administrazio publikoek zuzenean kontratatutako langileek gauzatzen dituztenean nahiz horretarako kontratatutako erakunde pribatuek gauzatzen dituztenean.

3.- Edonola ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak alde batera utzi gabe, laguntzen onuradunak izango diren erakundeek Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako dokumentazio justifikatzailea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera igortzeko betebeharra izango dute, eta horretaz gain, diruz lagundutako programa, proiektu eta jardueren xedea edo izaera nabarmen aldatuko dituen edozein jazoera jakinarazi beharko dute, horien jarraipenean eta geroagoko ebaluazioan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin lankidetzan aritzeaz gain.

4. artikulua.- Diru-baliabideak.

1.- Agindu honen bitartez araututako kontratazio eta jardueren 2010eko finantzaketa, zehazki, 12.575.000 euro, diru-laguntzen hiru lerroetarako aurreikusitako aurrekontu-partidak batzearen ondoriozkoa da, Agindu honen 14., 19. eta 24. artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki.

2.- Agindu honetan aurreikusitako sei laguntza-azpilerroetako bakoitzerako esleitutako aurrekontu-kredituaren zenbateko osoa handitu ahal izango da eskatu diren laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza-lerro batzuk egikaritu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere diru-laguntzen ebazpena eman baino lehen. Dagokion zuzendariaren ebazpenaren bidez jakinaraziko da inguruabar hori.

5. artikulua.- Eskaerak aurkeztea.

1.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

2.- Eskaerak eskabide normalizatu bidez egingo dira. Eskabide hori I. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta www.euskadi.net webgunean dago eskuragarri: tramiteak/diru-laguntzak. Eskabide horren atal guztiak behar bezala bete beharko dira eta erakunde eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko du; horretaz gain, adierazitako eranskin baten kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).

3.- Eskatzaile bakoitzak langileak finantzatzeko laguntza-eskabide bat eta jarduerak gauzatzeko laguntza-eskabide bat aurkeztu ahal izango ditu agindu honetan jasotako diru-laguntzen azpilerro bakoitzerako, eta diru-laguntza eskatzeko xede diren programa, proiektu eta jarduerak taldekatu beharko ditu eskabide bakoitzean. Programa, proiektu edo jarduera berbera diru-laguntzen xede diren lerroetako bakar batean sartu ahal izango da soilik.

4.- Eskabide-orria dagokion diru-laguntzen lerroari dagokion kudeaketa-organora bidaliko da, eta lerro horretan aurreikusten den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera (Donostia kalea, 1- 01010 Gasteiz) igorri beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

5.- Diru-laguntzarako eskabide-orriarekin batera (I. eranskina) aurkeztu beharko dira, batetik, diru-laguntzen azpilerro bakoitzerako eskatzen den dokumentazioa (I.A, I.B eta I.C) eta, bestetik, laguntzari eman nahi zaion helburuaren (langileen kontratazioa edo ordainsaria, jarduerak gauzatzea, eta abar) identifikazio- eta garapen-memoria, Agindu honen II. eranskin gisa erantsitako eta behar bezala betetako eskabide normalizatu bidez, www.euskadi.net webgunean eskuragarri dagoena: tramiteak/diru-laguntzak. Paperean aurkezteaz gain, eranskin horren kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).

6.- Aurkeztutako eskabideak eta haren dokumentazioak eskatutako eskakizunak betetzen ez badituzte, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio eta hamar egun balioduneko epea emango zaio dokumentazioa konpontzeko; hori egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela jakinaraziko zaio, Ebazpena -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) 71.1 eta 42. artikuluetan ezarritakoaren arabera eman beharrekoa- eman ondoren.

6. artikulua.- Datuen babesa.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzerakoan aurkezten diren datuak fitxategi automatizatu batean sartuko dira, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren eraginpean dagoena. Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarren pertsonei edo erakundeei laga, eta fitxategia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak erakunde eskatzaileei ematen dizkien laguntzak kudeatzeko baino ez da erabiliko. Nahi badutenek, Lege horretan aurreikusten diren sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez balia daitezke, diru-laguntzen lerro bakoitza kudeatzen duen organoari idazki bat igorriz.

7. artikulua.- Laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.

1.- Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eskatutako diru-laguntzaren helburu den jardueraren guztizko aurrekontuaren % 75 finantzatu ahal izango du gehienez, Agindu honetako diru-laguntzen lehen eta hirugarren lerroetan jasotako langile teknikari eta administrariak kontratatzearen kasuan izan ezik, arestian adierazitako ehunekoa gainditu ahal izango baita kasu horietan, Agindu honetako 15.1 eta 24.3 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

2.- Ordainketa zatika egingo da, % 80 ematen den unean ordainduko da eta gainerako % 20a, berriz, diruz lagundutako jardueraren frogagiriak aurkeztu ondoren, jardueraren amaiera-egunetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epean.

8. artikulua.- Diru-laguntzen justifikazioa.

1.- Erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean:

a) Diruz lagundutako kontratazioaren eta/edo jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera. Eredu hori Agindu honi erantsi zaio III. eranskin gisa (www.euskadi.net webgunean dago eskuragarri: tramiteak/diru-laguntzak), eta atal guztiak behar bezala beteko dira.

Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, gastua -Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa- egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen erantzukizun-aitorpena jaso beharko da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazi beharko dira.

b) Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, diruz lagundutako jarduerarako edota kontrataziorako bestelako finantzaketa-iturririk 2010ean izan ote duen egiaztatzen duena.

c) Jardueraren inguruko dokumentazio publikoa, hala nola, prentsako ebakinak edo diruz lagundutako jardueraren garapenean sortutako materialetako bakoitzaren aleak, sortutako hizkuntza desberdinetan eta euskarri fisiko zein magnetikoan.

2.- Emandako laguntzaren kontura egindako gastuen justifikazioa egiteko ondoko dokumentuak onartuko dira:

2.1.- Langile teknikari edo administrariak kontratatzearen ondoriozko gastuak justifikatzeko:

a) Entitate onuradunaren gastua kontrolatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria, kontratatutako pertsonen identifikazio datuez eta datu-akademikoez gain, kontratatutako denbora eta kontrataziotik eratorritako diru-kostu osoa jasotzen dituena.

b) Ordainsarien ordainagiriak, eredu ofizialera eta Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletin ofizialetara egokituak.

c) Zerbitzua kontratatuta duten erakundeek kontratatutako erakundearekin formalizatutako kontratuaren kopia bat eta dagozkion ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte. Kontratuan agertzen ez bada, honako informazio hau banakatu beharko da:

- Kontratatutako pertsonen titulazioa edota tituluaren fotokopia konpultsatua.

- Kontratatutako pertsonen lan-kostua (Gizarte Segurantzako gastuak barne).

2.2.- Jarduerak gauzatzearen ondoriozko gastuen justifikaziorako:

a) Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, diruz lagundutako jardueraren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko duena.

b) Erakunde onuradunaren izenean egindako fakturak, gastuei dagozkienak. Baliagarria izateko, faktura orok 2010ekoa beharko du izan.

c) Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatutako ordainagiriak, betiere finantza-erakundeek eginak badira eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

3.- Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, diruz lagundutako erakundeen zorizko lagin bat oinarri hartuta, laguntza eman eta hurrengo urtean egiaztatu ahal izango dira, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edota Kontuen Euskal Epaitegiak, legez ezarritako epearen barruan, egokitzat jotako gainerako ikuskapenak, jarraipenak eta kontrolak egin ditzaketela alde batera utzi gabe.

9. artikulua.- Kudeaketa, ebazpena eta errekurtsoak.

1.- Diru-laguntzen lerro bakoitzerako espezifikoki zehazten den Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zuzendaritza izango da Agindu honetan araututako diru-laguntzak kudeatu eta ebazteko eskumena izango duen organoa.

2.- Diru-laguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak Balioespen Batzorde bat hautatuko du, eta Batzorde horrek diru-laguntzen ebazpen-proposamena emango du.

3.- Kide anitzeko Organo hori gutxienez hiru pertsonak eta gehienenez sei pertsonak osatuko dute, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo langileak badira eta gizarte-gaietako arloan, droga-mendetasunen arloan, gizarteratzearen arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, Zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuta. Beharrezko neurriak hartuko dira Balioespen Batzordean bi sexuen presentzia orekatua egon dadin lortzeko. Kasu bakoitzean, diru-laguntzen lerroa kudeatzen duen Zuzendaritzako funtzionario edo langile batek jardungo du Kide anitzeko Organoaren idazkari gisa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Organo horien osaera.

4.- Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ukatzeko, Agindu honetan aurreikusitako laguntzen azpilerro bakoitzaren ardura duen zuzendariak Ebazpena emango du, eta erakunde eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpen hori. Emakida-ebazpenak eta horien aldaketak (halakorik egonez gero), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta bertan erakunde onuraduna, diruz lagundutako kontzeptuak eta horiei dagozkien zenbatekoak jasoaraziko dira. Era berean, ukatutako eskaerak jasoaraziko dira, ukapenaren arrazoia adierazita.

5.- Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete kasu bakoitzari dagokion sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

6.- Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi-aginduak argitaratzen diren egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eta epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, diru-laguntzarako eskabidea ukatutzat hartu ahal izango da, esanbidezko Ebazpena eman beharra bazter utzi gabe, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

10. artikulua.- Bestelako laguntza edo diru-laguntzekiko bateragarritasuna.

1.- Agindu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzaren beste Sail edo Erakunde Autonomoren batek edota bestelako Administrazio edota erakunde publiko edo pribaturen batek eman ditzakeen beste batzuekin, betiere xede eta helburu bera badute. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu diru-laguntzaren xede den kontratazio edo proiektuaren guztizko kostua.

2.- Beste laguntza batzuekiko aldi berekoa bada, eta betiere laguntza horien baturak diru-laguntzaren xede den kontratazio edo jardueraren guztizko kostua gainditzen badu, soberakin hori bateraezina dela aitortuko da, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa murriztuta.

11. artikulua.- Emakida-ebazpenaren aldaketa.

Dirulaguntza emateko kontutan hartutako baldintzak aldatzen badira; horrekin batera beste administrazio nahiz erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badira; edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko hartu zen erabakia aldatu egin ahal izango da; kasu horretan, dena dela, dirulaguntzen onuradun izateko arau honetan jarritako oinarrizko baldintzak gorde egingo dira. Horretarako, laguntzen azpilerro bakoitzari dagokion Zuzendaritzak aldaketa egiteko Ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa egokituko da, horiek emateko irizpideak eta mugak aplikatuta, eta erakunde onuradunak itzuli egin beharko ditu soberakinak.

II. KAPITULUA

DIRU LAGUNTZEN LEHEN LERROA: GIZARTERATZERA ETA GIZARTE ONGIZATE ETA PARTAIDETZARA BIDERATUTAKO PROGRAMA, PROIEKTU ETA JARDUERETARAKO ETA LANGILE TEKNIKARI ETA ADMINISTRARIETARAKO LAGUNTZAK, GIZARTE ZERBITZUEN ESPARRUAN LEHENTASUNEZ

12. artikulua.- Xede espezifikoa.

1.- Laguntza-lerro honen xedea da erakunde publikoek gizarteratzearen eta gizarte-partaidetza eta -ongizatearen alde egindako esku-hartze soziala sustatzea, gizarte-zerbitzuen esparruan lehentasunez.

2.- Horretarako, teknikarien edo administrarien kontratazioa finantzatuko da -gutxienez lanaldi erdiz-, Gizarteratze Hitzarmenen esparruan esku-hartze prozesuei laguntzeko.

3.- Horrez gain, gizarteratzearen, esku-hartzearen eta gizarte-ongizatearen aldeko proiektuak finantzatuko dira, gizarte-zerbitzuen esparrutik sortutakoak lehenetsiz.

13. artikulua.- Erakunde onuradunak.

1.- Agindu honetan jasotako laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute EAEko toki-erakundeek, hots, udalek, mankomunitateek edota udalerrien bestelako elkarteek edo zerbitzu-elkarteek, eta programak, proiektuak eta jarduerak garatzeko laguntzen kasuan, baita eskualde-garapenerako agentziek ere.

2.- Xedapen honen barneko jarduerak gauzatzeko langileak zuzenean kontratatzeari edota erakunde pribatuak kontratatzeari dagokienez, hainbat toki-erakunderen bitartez egin ahal izango dira, nahiz eta erakunde horiek zerbitzuak erkidetuta ez izan. Horrelako kasuetan, eta toki-erakundeen elkarte batek Lurralde Historiko bakoitzaren barruan eskatzen badu, dagokion foru-aldundiaren bitartez eskatu ahal izango dira laguntza horiek.

14. artikulua.- Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrak 2010eko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak 8.750.000 euroko kreditua zuzentzen du diru-laguntzen lerro horretara 2010eko ekitaldian, eta kreditu hori honela banatzen da:

a) Langile teknikariak eta administrariak: 7.757.703,47 euro.

b) Programak, proiektuak edo jarduerak: 992.296,53 euro.

2.- Kide anitzeko Organoaren ebazpen-proposamenean arrazoituz proposatu ahal izango da aurreko idatz-zatian adierazitako laguntza-azpilerroen arteko edozeinetako baliabide soberakindunak beste azpilerroaren batean erabiltzea.

15. artikulua.- Banaketa-prozedurak eta -irizpideak.

1.- Talde teknikoak kontratatzea.

a) Teknikariak edo administrariak kontratatzeko aurrekontu-kreditua IV. eranskinean jasotzen den moduan banatzen da, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen programa zabaltzeko 20 milioi euroko kontu-sail berezia banatzeko erabilitako irizpideetan oinarrituta, ondokoetan, hain zuzen ere:

1.- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten unitateen kopurua:

2.- Langabezian dauden pertsonen kopurua.

3.- Immigranteen kopurua.

Edozein kasutan, eranskin horretan zenbatetsitako zenbatekoa Agindu honetan xedatzen den moduan eta epearen barruan eskatu beharko da.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakunderen baten saldorik badago eta saldo hori lerro hauetan xedatuta ez badago, lehen adierazitako IV. eranskinean aldez aurretik zenbatetsitako zenbateko osoa edo zenbatekoaren zati bat eskatu ez delako, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak saldo horiek berriz esleitu ahal izango ditu, aldez aurretik esleitutako zenbatekoa baino gastu-aurreikuspen handiagoa duten beste toki-erakundeen alde. Horretarako, zenbatetsitako zenbatekoa gainditzen duen gastu-aurreikuspena duten udalerrien artean eskatu gabeko saldoa banatzeko, lehen adierazitako esleipen-irizpide berberak aplikatuko zaizkie udalerri horiei, betiere kasu bakoitzean eskatutako zenbatekoraino.

2.- Programak, proiektuak edo jarduerak.

a) Programak, proiektuak edo jarduerak garatzeko eskatutako diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketarena izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

b) Hasiera batean esleitu beharreko laguntza bakoitza xedatzeko eta kuantifikatzeko, onartutako aurrekontuaren % 75 biderkatuko da programa, proiektu edota jardueraren balioespenean lortutako puntuak (100 puntutik) kalkulatuz ateratako ehunekoarekin.

Ezarritako irizpideak erabiliz eskabideen lehentasuna ezarri ondoren, puntuazio handiena lortu duten eskabideei esleituko zaizkie laguntzak, laguntza-lerro horri esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortu arte, agortzen baldin bada.

c) Diru-laguntzen lerro honetan aurkeztutako programak, proiektuak edota jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

c.1.- Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna barne: 20 puntura arte.

c.2.- Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta horren helburuen egokitasuna eta garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 20 puntura arte.

c.3.- Agindu honen 2. artikuluan jasotako irizpideak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: 20 puntura arte.

c.4.- Ebaluazioen emaitza eta diru-laguntza eskatu duen erakundeak aurreko ekitaldietan bere betebeharrak bete izana, erakundeak kudeatzeko duen gaitasunaren adierazle: 20 puntura arte.

c.5.- Esku-hartze sozialaren alorreko erakunde arteko koordinazioa eta esku-hartze sozialaren alorraren eta beste alor batzuen (hezkuntza-arloko, osasun-arloko edo enplegu-arloko esku-hartzea) arteko koordinazioa: 20 puntura arte.

16. artikulua.- Kudeaketa Organoa.

Gizarteratze Zuzendaritzari dagozkio diru-laguntzen lerro honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

III. KAPITULUA

DIRU LAGUNTZEN BIGARREN LERROA: TALDE TEKNIKOAK MANTENTZEKO ETA DROGA MENDETASUNEN PREBENTZIO KOMUNITARIORAKO UDAL PROIEKTUAK GARATZEKO LAGUNTZAK

17. artikulua.- Xede espezifikoa.

1.- Diru-laguntzen lerro honen xedea da toki-erakundeek beren ekimenez egindako esku-hartze soziala sustatzea, droga-mendetasunen prebentzio komunitarioaren eta horien arriskuak eta kalteak murriztearen alorrean horrelako toki-erakundeak laguntzeko.

2.- Horretarako, droga-mendetasunen prebentziorako udal-taldeak mantentzeko laguntzak emango dira, eta baita prebentzio komunitariorako eta droga-mendetasunen arriskuak eta kalteak murrizteko proiektuak garatzeko ere.

3.- Droga-mendetasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoen eginkizun nagusia izango da Drogamenpekotasunen Arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 4., 36.4 y 37.2 artikuluetan jasotako Droga-mendetasunei buruzko Tokiko Planean zehaztutako helburuak betetzea.

4.- Diru-laguntzaren xede diren proiektuek droga-mendetasunei buruzko tokiko planetan txertatuta egon behar dute (onartuta nahiz lantze-prozesuan), betiere Udalek banaka edo erkidetuta eginak eta garatuak badira, eta egituratutako eta koordinatutako jardunen multzo ordenatu bat osatzen badute.

18. artikulua.- Erakunde onuradunak.

Talde teknikoak mantentzeko eta proiektuen garapenerako laguntzak jaso ahal izango dituzte 8.000 biztanleko edo gehiagoko toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo udalerrien bestelako elkarteak), betiere droga-mendetasunei buruzko tokiko plan bat onartu badute edota horrelako plan bat egiteko fasean badaude.

Halaber, 8.000 biztanletik beherako toki-erakundeei dagokienez, honako erakunde hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) Foru-aldundiek, betiere hainbat toki-erakundez osatutako mugape batean esku hartzeko langile teknikariak badituzte, eta honako baldintza hauek betetzen badira:

- Toki-erakundeen talde hori mankomunitate bat edota udalerrien bestelako elkarteren bat ez izatea (horrelako kasuetan, hura litzateke laguntzaren onuraduna).

- Mugape horretako guztizko biztanleen kopurua 8.000koa edo gehiagokoa izatea.

b) Gertuko beste udalerrietako premiei erantzuten dieten langile teknikariak dituzten udalak, betiere arreta emandako udalerri guztien biztanleen batura 8.000koa edo gehiagokoa bada.

19. artikulua.- Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrak 2010eko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak 2.200.000 euroko kreditua zuzentzen du diru-laguntzen lerro horretara 2010eko ekitaldian, eta kreditu hori honela banatzen da:

a) Droga-mendetasunen prebentziorako talde teknikoak: 1.475.000 euro.

b) Proiektuak: 725.000 euro.

2.- Kide anitzeko Organoaren ebazpen-proposamenean arrazoituz proposatu ahal izango da aurreko idatz-zatian adierazitako laguntza-azpilerroen arteko edozeinetako baliabide soberakindunak beste azpilerroaren batean erabiltzea.

3.- Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak talde teknikoko langileengatiko kostua -2010eko ekitaldiari dagokiona- finantzatu ahal izango du, lanbide-prestakuntza bakoitzerako ondoren adierazitako kopuruak gaindituko ez dituen zenbatekoarekin (Gizarte Segurantzako gastuak barne):

a) Goi-mailako teknikaria lanaldi osorako, 34.100 euro.

b) Erdi-mailako teknikaria lanaldi osorako, 27.934 euro.

c) Langile administrariak lanaldi osorako, 22.518 euro.

4.- Emandako diru-laguntza ez da inolaz ere izango eskatutako diru-laguntzaren xede den talde teknikoaren guztizko aurrekontuaren % 75etik gorakoa.

20. artikulua.- Banaketa-prozedurak eta -irizpideak.

1.- Talde teknikoak.

a) Droga-mendetasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak honako langile hauek osatu beharko dituzte:

- 8.001-20.000 biztanleko toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa duen pertsona bat lanaldi osorako.

- 20.001-45.000 biztanleko toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa duen pertsona bat lanaldi osorako eta administrari laguntzaile bat lanaldi erdirako.

- 45.000 biztanletik gorako toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa duten bi pertsona eta administrari laguntzaile bat, guztiak lanaldi osorako.

- Foru Aldundien eta gertuko beste udalerriei arreta ematen dieten udalen kasuan, taldeak gainerako toki-erakundeen baldintza berberetan finantzatuko dira, hots, toki-erakundeen multzo bakoitza osatzen duten biztanleen kopuruaren arabera.

b) Laguntza horiei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskabideak estaltzeko nahikoa ez bada, 19.3 artikuluak gehienez ahalbidetzen duen zenbatekoan, edo hori baino txikiagoa bada, eskatutako zenbatekoan, horien artean banatuko da hura, behar adina funts egongo balira horiei legokiekeen zenbatekoaren proportzioan.

2.- Proiektuak.

a) Proiektuak garatzeko eskatutako diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketarena izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

b) Balioespen Batzordeak proiektu bakoitzerako finkatuko du artikulu honetan ezarritako balioespen-irizpideen arabera lortutako puntuazioa. 50 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz. Diru-laguntzen azpilerro bakoitzerako aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa berdintzen edo gainditzen duten proiektu guztietarako, aurrekontu-kreditua agortu arte balioespen handiena lortu duten proiektuek soilik jasoko dute diru-laguntza, lortutako puntuazioaren proportzioan, eta hori horrela izanik, proiektu batek 100 puntu lortzen baditu, diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoaren diru-laguntza baliokidea jasoko du. Ebazpen-proposamenean behar bezala arrazoituko da proiektu bakoitzari esleitutako puntuazioa, ezarritako balioespen-irizpideei jarraiki.

c) Emandako diru-laguntzak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbatekoa edo proiektuaren guztizko aurrekontuaren % 75.

d) Diru-laguntzen lerro honetan aurkeztutako proiektuak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

d.1.- Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna barne: 20 puntura arte.

d.2.- Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta horren helburuen egokitasuna eta garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 20 puntura arte.

d.3.- Agindu honen 2. artikuluan jasotako irizpideak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: 20 puntura arte.

d.4.- Ebaluazioen emaitza eta diru-laguntza eskatu duen erakundeak aurreko ekitaldietan bere betebeharrak bete izana, erakundeak kudeatzeko duen gaitasunaren adierazle: 20 puntura arte.

d.5.- Esku-hartze sozialaren alorreko erakunde arteko koordinazioa eta esku-hartze sozialaren alorraren eta beste alor batzuen (hezkuntza-arloko, osasun-arloko edo enplegu-arloko esku-hartzea) arteko koordinazioa: 20 puntura arte.

21. artikulua.- Kudeaketa Organoa.

Droga Gaietako Zuzendaritzari dagozkio laguntza-lerro honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

IV. KAPITULUA

DIRU LAGUNTZEN HIRUGARREN LERROA: IMMIGRAZIOKO LANGILE TEKNIKARIAK KONTRATATZEKO ETA KULTURA ARTEKO BIZIKIDETZAREN ALORREKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK

22. artikulua.- Xede espezifikoa.

1.- Laguntza-lerro honen xedea da toki-erakundeek beren ekimenez egindako esku-hartze soziala sustatzea, kultura arteko bizikidetzaren alorrean horrelako toki-erakundeak laguntzeko.

2.- Horretarako, immigrazioko langile teknikarien kontratazioaren mantentzea finantzatuko da, 2009an indarrean zeuden kontratazioen kasuan, eta kontratazio horiek Enplegu eta Gizarte Saileko diru-laguntzak jaso badituzte; horretaz gain, immigrazioaren eta kulturartekotasunaren alorreko jarduerak egiteko, gauzatzeko eta ebaluatzeko lanak ere finantzatuko dira.

3.- Kontratatutako immigrazioko langile teknikariek honako eginkizun hauek izango dituzte: tokiko eremuan dauden baliabideetarako eta zerbitzuetarako sarbide normalizatua sustatzeko neurri eta proposamenak -zeharkakoak eta aldeaniztunak- planifikatzen, diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen laguntzea udal-mailako hainbat arlori; etorkinei harrera egiten eta arreta ematen esku hartzen duten beste profesionalekin eta/edo erakunde publikoekin edo pribatuekin koordinatzea eta ekintzak gainbegiratzea; bertako herritarrei eta udal-langileei zuzendutako informazioko eta sentsibilizazioko neurriak diseinatzea eta gauzatzea, betiere integrazioa sustatzearren, etorkinen eta bertakoen artean noranzko biko elkarregokitze-prozesutzat hartuta; toki-eremuan dauden identitate guztien garapen librea, elkarren artean ezagutzea, elkarrizketa eta elkarrekiko harremanak bermatuko dituzten neurriak eta proposamenak planifikatzea eta gauzatzea. Era berean, Immigrazioari buruzko Tokiko Planak egiten, betearazten eta ebaluatzen lagunduko dute.

Immigrazioko langile teknikarien lana zeharkakoa izango da, eta udal-arlo guztiak konprometi eta tartean sar daitezen ahaleginduko da, migrazio-fenomenoaren ezaugarriak politika orokorren barnean hartzea lortzeko eta, era horretan, udal-mailako baliabideak eta zerbitzuak lortzeko aukera berdintasunean oinarrituta normalizatzeko.

4.- Lanaldi osoa aurreko idatz-zatian adierazitako eginkizunetan ematen duten profesionalen kontratazioen jarraipena finantzatuko da.

23. artikulua.- Erakunde onuradunak.

1.- Immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde-garapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek, betiere 2009an immigrazioko langile teknikariak kontratatuta bazituzten.

2.- Immigrazioaren eta kulturartekotasunaren alorreko diagnostikoak egiteko eta alor horretako planak eta proiektuak lantzeko, gauzatzeko edota ebaluatzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde-garapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek. Hainbat toki-erakundek batera egin ditzakete eskabideak, nahiz eta horien zerbitzuak erkidetuta ez egon. Horrelako kasuetan, eta toki-erakundeen elkarte batek Lurralde Historiko bakoitzaren barruan eskatzen badu, dagokion foru-aldundiaren bitartez eskatu ahal izango dira laguntza horiek.

24. artikulua.- Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrak 2010eko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak 1.625.000 euroko kreditua zuzentzen du diru-laguntzen lerro horretara 2010eko ekitaldian, eta kreditu hori honela banatzen da:

a) 2010ean immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzea: 675.000 euro.

b) Immigrazioaren eta kulturartekotasunaren alorreko aurretiko diagnostikoak egitea eta alor horretako planak eta proiektuak lantzea, gauzatzea edota ebaluatzea: 950.000 euro.

2.- Kide anitzeko Organoaren ebazpen-proposamenean arrazoituz proposatu ahal izango da aurreko idatz-zatian adierazitako laguntza-azpilerroen arteko edozeinetako baliabide soberakindunak beste azpilerroen batean erabiltzea.

3.- Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 2010eko ekitaldiari dagokion langileengatiko kostua finantzatu ahal izango duen zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu 34.100 euroko zenbatekoa lanaldi osorako kontratatutako immigrazioko teknikari bakoitzeko.

25. artikulua.- Banaketa-prozedurak eta -irizpideak.

1.- Immigrazioko langile teknikarien kontratazioa.

Kontratazio finantzagarriko teknikarien kopurua ondoren adierazitako ratioen arabera zehaztuko da 2010eko urtarrilaren 1ean, eta inolaz ere ezin izango dira hiru teknikari baino gehiago diruz lagundu erakunde bakoitzeko:

a) Erakunde eskatzailean erroldatutako Europar Batasunetik kanpoko 500-1.500 pertsona: teknikari bat.

b) Erakunde eskatzailean erroldatutako Europar Batasunetik kanpoko 1.500 pertsonatik gora: gehienez hiru teknikari.

c) Arrisku- edo babesgabetasun-egoeran dagoen eta esku-hartze berezia behar duen kolektibo bat dagoela egiaztatzen bada: teknikari bat.

d) Immigrazioarekin eta kulturartekotasunarekin lotutako esku-hartzeko proiektu bat bereziki berritzailea eta baliotsua dela egiaztatzen bada: teknikari bat.

Laguntza horiei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskabideak estaltzeko nahikoa ez bada, 24.1 artikuluak gehienez ahalbidetzen duen zenbatekoan, edo hori baino txikiagoa bada, eskatutako zenbatekoan, horien artean banatuko da hura, behar adina funts egongo balira horiei legokiekeen zenbatekoaren proportzioan.

Diruz lagun daitezkeen langile teknikarien lanpostu guztiek 2009an zeudenen jarraipenak izan beharko dute.

2.- Jarduerak.

a) Jardueretarako laguntzak emateko prozedura lehiaketarena izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Balioespen Batzordeak proiektu bakoitzerako finkatuko du ondoren ezarritako balioespen-irizpideen arabera lortutako puntuazioa. Emakida aurkeztu eta onartutako eskabideak alderatu ondoren gauzatuko da, horien artean lehentasun bat ezartzeko, soilik balioespenik handiena lortu dutenei esleituz, esleituta dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte. 50 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

b) Emandako diru-laguntzak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbatekoa edo jardueraren guztizko aurrekontuaren % 75.

c) Diru-laguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

c.1.- Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna barne: 20 puntura arte.

c.2.- Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta horren helburuen egokitasuna eta garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 20 puntura arte.

c.3.- Agindu honen 2. artikuluan jasotako irizpideak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: 20 puntura arte.

c.4.-) Ebaluazioen emaitza eta diru-laguntza eskatu duen erakundeak aurreko ekitaldietan bere betebeharrak bete izana, erakundeak kudeatzeko duen gaitasunaren adierazle: 20 puntura arte.

c.5.- Esku-hartze sozialaren alorreko erakunde arteko koordinazioa eta esku-hartze sozialaren alorraren eta beste alor batzuen (hezkuntza-arloko, osasun-arloko edo enplegu-arloko esku-hartzea) arteko koordinazioa: 20 puntura arte.

26. artikulua.- Kudeaketa Organoa.

Immigrazio Zuzendaritzari dagozkio laguntza-lerro honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

27. artikulua.- Jardueren zabalkundea.

Kapitulu honetan xedatutakoari jarriki finantzatzen diren jardueren kasuan, programa horiei buruz egiten den zabalkundeak, hala inprimatutako materialaren nola beste edozein euskarriren bitartez, Lan eta Immigrazio Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren arteko Lankidetza Hitzarmenean oinarrituta egiten dela adierazi beharko du, eta nolanahi ere jabetza intelektuala arautzen duen legedian xedatutakoa errespetatuz. Jarduerei buruzko publizitatea egiteko sortzen diren material guztietan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio Zuzendaritzaren eta Lan eta Immigrazio Ministerioaren logotipoak agertu beharko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Errekurtsoak.

Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko aukerako errekurtsoa jarri ahalko diote interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.- Ordezko araubidea.

Agindu honetan aurreikusi ez diren prozedura-alderdi guztietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Hirugarrena.- Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 19a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

I. ERANSKINA

ERAKUNDE PUBLIKOEI EAEko ESKU HARTZE SOZIALAREN ESPARRUAN PROGRAMA, PROIEKTU EDOTA JARDUERETARAKO LAGUNTZA TEKNIKOA EDO ADMINISTRATIBOA EMATEKO ETA HORIEK GARATZEKO DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA

(Ikus .PDF)

I.A ERANSKINA.

DIRU LAGUNTZEN LEHEN LINEA: GIZARTERATZERA ETA GIZARTE ONGIZATE ETA PARTAIDETZARA BIDERATUTAKO PROGRAMA, PROIEKTU ETA JARDUERETARAKO ETA LANGILE TEKNIKARI ETA ADMINISTRARIETARAKO LAGUNTZAK, GIZARTE ZERBITZUEN ESPARRUAN LEHENTASUNEZ

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

(Ikus .PDF)

I.B. ERANSKINA

DIRU LAGUNTZEN BIGARREN LINEA: TALDE TEKNIKOAK MANTENTZEKO ETA DROGA MENDETASUNEN PREBENTZIO KOMUNITARIORAKO UDAL PROIEKTUAK GARATZEKO LAGUNTZAK

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

(Ikus .PDF)

I.C. ERANSKINA.

DIRU LAGUNTZEN HIRUGARREN LINEA: IMMIGRAZIOKO LANGILE TEKNIKARIAK KONTRATATZEKO ETA KULTURA ARTEKO BIZIKIDETZAREN ALORREKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

(Ikus .PDF)

I.D ERANSKINA

ZINPEKO AITORPENAK

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA

TXOSTENA

ERAKUNDE PUBLIKOEI EAEko ESKU HARTZE SOZIALAREN ESPARRUAN PROGRAMA, PROIEKTU EDOTA JARDUERETARAKO LAGUNTZA TEKNIKOA EDO ADMINISTRATIBOA EMATEKO ETA HORIEK GARATZEKO DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA

JUSTIFIKAZIO MEMORIA

ERAKUNDE PUBLIKOEI EAEko ESKU HARTZE SOZIALAREN ESPARRUAN PROGRAMA, PROIEKTU EDOTA JARDUERETARAKO LAGUNTZA TEKNIKOA EDO ADMINISTRATIBOA EMATEKO ETA HORIEK GARATZEKO DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala