Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3329

AGINDUA, 2011ko ekainaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan dei egindako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko funtzionarioei (barne sustapeneko txanda) lantokiak esleitzeko dena.

Justizia Administrazioaren Zerbitzupeko Funtzionarioak Lanera Sartzeko, Lanpostuak Hornitzeko eta Lanpostuz Igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko kideei (barne sustapeneko txanda) I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan lantokiak esleitzea ebatzi dut, honakoak kontuan hartuta:

Lehenengoa.- Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko funtzionarioek hogei egun naturaleko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera. Lanpostu-jabetzea Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren edo Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako EATeko funtzionario delegatuaren aurrean egingo da, esleitutako lantokiari dagokion lurraldearen arabera.

Bigarrena.- Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien funtzionarioek Laguntza Judizialeko Kidegoan jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute joan beharko esleitutako lanpostuaz jabetzera. Nahikoa izango dute, lehenengo atalean aipatutako jabetze-epean, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari jakinarazten badiote erabaki hori hartu dutela, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko lan-eszedentzia deklaratu ahal izateko. Borondatezko eszedentzia deklaratzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali beharko da.

Hirugarrena.- Funtzionarioek Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoan sartu eta Justizia Administrazioan betetako beren zerbitzuen iraupenean egon daitezkeen hutsuneak saihestu nahi badituzte -lanpostuaz jabetzeko behar besteko denbora behar baitute-, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari egun bateko baimen ordaindua eska diezaiokete, herrian aldaketarik ez badago eta, betiere, Laguntza Judiziala Kidegoko funtzionario lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badute; edo bi egunekoa, kontrako kasuan. Kanariar eta Balear uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik etorri behar dutenek hiru eguneko baimena izango dute kargu berriaz jabetu arte.

Funtzionarioak beste Lurralde Kudeatzailetza batetik edo giza baliabideen gaineko eskumena duen beste autonomia erkidego batetik badatoz, agiri horiek organo horietara helarazi beharko dira, Laguntza Judizialaren Kidegoan borondatezko eszedentzia eta lanpostu-jabetzea gertatzen den egunaren aurreko eguneko datan Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan kargugabetze automatikoa ofizioz eman diezazkieten, ordainsarien ordainketan etenaldirik ez gertatzeko.

Nolanahi ere, jabetzea bideratu eta gero, kasuan kasuko EATeko arduradunak jabetze-agiriaren bi ale bidaliko dizkio Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari, horren ondorioz nominan egin beharreko aldaketak burutu daitezen. Zuzendaritza horrek ale bat Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidaliko du. Beste ale bat interesatuari emango zaio. Eta laugarren alea, dagokion EATean jasota gera dadin.

Laugarrena.- Izapidetza Kidegoko lanpostu berrian jarraitu nahi duten funtzionarioek eskubidea izango dute horretarako, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuko bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen den baimen ordainduaz jabetzen diren egunetik aurrera. Baimen horretatik deduzitu egingo dira agindu honetako hirugarren paragrafoan adierazitako egunak.

Bosgarrena.- Onartutako hautagaiei esleitu zaizkien lanpostuetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute lanpostua.

Seigarrena.- Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta lantokia derrigorrean esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik zenbatzen hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.- Maiatzaren 13ko JUS/1364/2011 Aginduz izangaiei esleitu zaizkien lanpostuak, zeinek ez zaizkien esleitu izangai sartu berriei Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoan (barne sustapeneko txanda), betetzeke jarraitzen dute, eta txanda libretik Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoan sartu gura duten izangaientzat gordeko dira.

Zortzigarrena.- Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko izangaien lanpostuak (txanda librea) urgentziaz iragarri ahal izateko, agindu honen bidez lantokia eskuratu duten funtzionarioek, baldin eta lantoki-kidegoan borondatezko eszedentzia eskatzeko asmoa badute, jatorriko kidegoan jarraitzeko asmo hori urgentziaz bidali beharko dute, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, 945 01 91 52 fax zenbakiaren bidez, Idoiaren izenean, edo eskaneatuta r-humanos@ej-gv.es helbide eletronikora, www.justizia.net web orrian II. eranskin modura datorren ereduaren arabera. Egun horretan bidaltzerik ez badago, ahalik azkarren bidali beharko dute.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 15a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala