Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3330

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2011ko apirilaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako barruti judizialetako Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidearen eta Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalen Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko hizkuntzagatiko berariazko lehiaketara deitzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako barruti judizialetako Zerbitzu Orokor Prozesal Erkidearen eta Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalen Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko hizkuntzagatiko berariazko lehiaketara deitzeko den Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko apirilaren 15eko Agindua 2011ko apirilaren 15ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (74. zenbakia). Agindu horretan horrelako hutsak egin direnez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2011/2167 (8/25) orrialdeetan, euskarazko testuan, eta (17/25) orrialdean, gaztelaniazko testuan, I. eranskinean,

honakoa dioenean:

«Destino Zentroa: ZULUPeko Kide Bakarreko Organo Mistoa - Bergara, Lanpostua 480004, Dotazioa 6».

Honako hau esan behar du:

«Destino Zentroa: ZULUPeko Kide Bakarreko Organo Mistoa - Bergara, Lanpostua 480003, Dotazioa 16».

2011/2167 (9/25) orrialdeetan, euskarazko testuan, eta (18/25) orrialdean, gaztelaniazko testuan, I. eranskinean,

honakoa dioenean:

«Destino Zentroa: ZULUP-eko Prozesu eta Administrazio Kudeatzaile - Bergara, Lanpostua 480003, Dotazioa 19».

Honako hau esan behar du:

«Destino Zentroa: ZULUP-eko Prozesu eta Administrazio Kudeatzaile - Bergara, Lanpostua 480004, Dotazioa 6».


Azterketa dokumentala