Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
3334

AGINDUA, 2011ko ekainaren 6koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Sopelanako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.

Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Sopelanako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzea bidezkoa dela.

Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1.- Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), Sopelanako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko deialdia egiten da.

2.- 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat, iragarritako farmazia-bulegoa Sopelanako udalerrian kokatu beharko da.

3.- Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.

4.- Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira aipatu eskabideak, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.

5.- 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbideetan aurkeztu ahalko dira:

Osasun eta Kontsumo Saila

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Osasun eta Kontsumo Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritza

Olagibel kalea, 38

01004 Vitoria-Gasteiz

Osasun eta Kontsumo Saileko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza

Antso Jakitunaren kalea, 35

20010 Donostia-San Sebastián

Osasun eta Kontsumo Saileko Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza

Errekalde zumarkalea, 39

48008 Bilbao

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 6a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala