Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3336

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, burdinurtze-jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Abadiñoko udalerrian (Bizkaia), Fundiciones San Vicente SCL enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 21ean, Francisco Javier del Río Basterrechea jaunak, Fundiciones San Vicente SCL enpresaren izenean eta hau ordezkatuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Abadiñoko udalerrian (Bizkaiko Lurralde Historikoa) burdina gris eta nodularreko piezak galdatzeko jarduerarako. Ondorengo dokumentu teknikoak erantsi zitzaizkion eskaerari:

- «Ingurumeneko baimen-eskaera» proiektu teknikoa (2006ko abendua): memoria (bertan sartuko da laburpen ez-teknikoa) eta eranskinak.

2007ko otsailaren 28an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Abadiñoko Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari kontsultatu zien.

2007ko martxoaren 27an eta 2007ko urriaren 4an, ingurumen organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko azaroaren 28an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Fundiciones San Vicente SCL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 3an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Abadiñoko Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Fundiciones San Vicente SCL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpenaren proposamena gehituz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Fundiciones San Vicente SCL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa erregistroan inskribatzeko baimena; hondakin geldoen ekoizle gisa erregistroan inskribatzeko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadurari aurrea hartu eta zuzentzeari dagozkionak. Era berean, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte, espedientean parte hartzen dutela agerian utziz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Fundiciones San Vicente SCL enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Abadiñoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki Europako Batzordearen 2005eko maiatzeko «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» izeneko BREF agiriaren edukia hartu da kontuan.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen proposamena sinatu eta Fundiciones San Vicente SCL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Helbide soziala Abadiñoko udalerriko (Bizkaiko Lurralde Historikoa) Torreburu kaleko 9an duen eta IFK F-48023766 zenbakia duen Fundiciones San Vicente SCL enpresari Abadiñoko udalerrian burdina gris eta nodularreko piezak galdatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematea, Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 2.4 kategorian, «Eguneko 20 tona baino gehiago produzitzeko ahalmena duten burdina-metalen galdaketak».

Enpresa industriako hiri-eremu batean dago eta 16.120 m²-ko azalera okupatzen du.

Ekoizpen-ahalmena, jada badauden ekoizpen-lerroen arabera: 1.400 Tn/urte HWS lerroan, 1.575 Tn/urte BMW lerroan eta 525 Tn/urte IMF lerroan.

Fundiciones San Vicente SCL enpresaren ekoizpen-prozesuak ondorengo etapak ditu: jasotzea eta biltegiratzea, galdaketa, moldekatzea, argintza, isurtzea, desmoldekatzea, akaberak eta bidalketa.

Lehengaia eta gai osagarriak jaso eta biltegiratu ondoren, lingoteak eta txatarra paletizagarria kubiloteko labetan urtzen dira. Labe horiek 20 Tn/ordu galdatzeko ahalmena dute. Lortutako galdaren osagarriak mantendu eta zuzentzeko, galda bi upeleko labe elektriko batean sartzen da. Lingoteen eta txatarra paletizagarriaren galdaketa egun bakoitzean kubilote-labe bat erabiliz gauzatzen da, beste bat erreserban geratzen den bitartean errekuperatzeko.

Moldekatzea aparteko bi bidetatik gauzatzen da; harea berdez moldekatzea eta eskuz moldekatzea.

Arren fabrikazioa azpikontratatua dago. Hala ere, tarteka arrak enpresan bertan fabrikatzen dira.

Ondoren, galdatutako materiala moldeetan isurtzen da.

Hondarrak desmoldekatu ondoren, akaberak, granailatzea eta bizar-kentzea egiten dira. Azken hau oso-osorik azpikontratatzen da.

Azken produktuak kontrolatzen dira, bezeroei zurezko kaiola eta paletetan bidaltzen zaizkie.

Instalazioek eta ekipoek funtzionatzeko energia elektrikoa, koke-a, gas naturala eta gasolioa erabiltzen dituzte.

Fundiciones San Vicente SCL enpresak ekoizpen-prozesuan sortutako atmosferara egiten diren isurketak bost foku zarratu bidez bildu eta bideratzen ditu. Isurketa horiek honako etapa hauetan gertatzen dira: galdaketa, harea-lanak, desmoldekatzea, granailatzea eta isurtzea, eta HWS hozte-lerroa.

Bestalde, galdaketa eta harea-lanetan isurtze barreiatuak sortzen dira.

Fundiciones San Vicente SCL enpresaren hondakin-urak dira kutsatuak egon daitezkeen euri-urak eta ur sanitarioak (komunetan eta dutxetan sortuak). Ur sanitarioak udal-kolektorera isurtzen dira. Euri-urak Ibaizabal ibaira heltzen dira.

Jarduera garatzean hondakin arriskutsuak sortzen dira, zehazki mantentzeko lan orokorretan (olio erabilia, pila alkalinoak, lanpara fluoreszente erabiliak). Era berean, bulegotako zerbitzu nagusietako eta ekoizpen-prozesuko bertako hondakin ez-arriskutsuak (hondakin geldoak, zepa, hondarrak, inprimagailuetako tonerrak eta kartutxoak, hondakin organikoak, paper-hondakinak, paletak) sortzen dira.

Proiektuak, «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry»2005eko maiatzeko BREFean, 2001eko abenduko «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» BREFean eta 2006ko uztailaren 6ko «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage» BREFean adierazitakoaren arabera teknika erabilgarri onenak izan daitezkeen ondorengo neurriak gehitzen ditu, besteak beste: lehengaiak estalkipean gordetzea, txatarra paletizagarria eta molde-lingotea erabiltzea, aire bidezko hozkailu bitartez hozte-sistema izatea, arazketa-sistemadun partikulak atmosferara isurtzeko fokuak konfinatzea, hondarrak berriz erabiltzea.

Bigarrena.- Fundiciones San Vicente SCL enpresak Abadiñoko udalerrian sustatutako burdina gris eta nodularreko piezak galdatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Fundiciones San Vicente SCL enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.- Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

B.1.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.- Baldintza orokorrak.

Burdina gris eta nodularreko piezen galdategia ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Burdina gris eta nodularreko piezak galdatzeko instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera (m) Barne-diametroa (m) Katalogazioa UTM koordenatuak

Taldea X Y

1 48001675-01 Galdatzea, kubiloteak 12 1 B 531.728,39 4.777.464,41

2 48001675-02 Hareategia 11 1 C 531.779,71 4.777.445,13

3 48001675-03 Desmoldekatzea L2, L-HWS eta IMF 12 1,05 C 531.771,53 4.777.475,17

4 48001675-04 Granailatzea 11 0,55 C 531.748,84 4.777.500,03

5 48001675-05 HWS hozte-lerroa eta isurtzea 9 1,65 C 531.764,09 4.777.451,43

Gainera, galdaketa eta harea-lanetan isurtze barreiatu ez-jarraituak sortzen dira, bai eta noizean behingo isurtze barreiatuak ere argintzako zazpi postuetan, hauek puntualki funtzionatzen dutenean. Horren haritik honako hau adierazi da: isurketa horiek instalazioaren funtzionamendu orokorraren % 5 baino gehiago badira edo urtean 12 aldiz baino gehiagotan ordubete baino epe luzeagoan isurtzen badute, isurketa horiek jaso eta hustu beharko dira eta, beranduago, isurtze-foku gisa arautzeko eskatuko dute.

B.1.1.3.- Isurtzeko muga-balioak.

a) Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileek ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

Fokuak Substantziak Isurtzeko muga-balioak

1 Guztizko partikulak (GP) 20 mg/Nm3

Sufre dioxidoa

(SO2) 400 mg/Nm3

Karbono monoxidoa

(CO) 500 ppm

Nitrogeno oxidoak

(NOx) 300 ppm

2 Guztizko partikulak (GP) 20 mg/Nm3

3 Guztizko partikulak (GP) 20 mg/Nm3

4 Guztizko partikulak (GP) 20 mg/Nm3

5 Guztizko partikulak (GP) 20 mg/Nm3

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273º K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 e" 8D eta L2 e" 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtze barreiatuak gutxitzeko helburuarekin instalazioak egunero eta astero garbituko dira, eta informazio hori agiri honetako D.3 ataleko mantentze prebentiboko eskuliburuan jaso eta erregistratu beharko da. Galdaketari eta hareategiari dagokienean, biek ekortzeko makina bana eta xurgatze-sistema dute. Huts-ponpa baten bidez ekipamendu horiek aldizka eta modu egokian erabiliko dituzte.

B.1.2.- Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.1.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: kutsatuak egon daitezkeen euri-urak.

Jarduera-taldea: 2.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-2751.

Isurketa-puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak

1 Ur sanitarioak Komunak eta konketak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa - - -

B.1.2.2.- Isurtzeko muga-balioak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

B.1.2.3.- Araztu eta husteko instalazioak.

Patioetako euri-urak azken kutxeta bakar batera heldu beharko dira. Bertan hidrokarburoetako bereizgailua edo dekantagailua ipiniko da, arrastatutako solidoen, eta ibilgailu eta kamioien joan-etorrien ondorioz sortutako gainerako hidrokarburoen dekantazioa bermatzeko. Ibilgu publikora isuriko da.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Fundiciones San Vicente SCL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kutxeta bat jarriko da baimendutako azken isurketa kontrolatzeko; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Zerbitzuko aire-konpresoreek galdarak purgatzetik sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

B.1.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Abadiñoko Udalean.

B.1.3.1.- Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

● 1. Prozesua: «zerbitzu orokorrak».

Zerbitzu orokorren prozesuaren barruan hainbat azpiprozesu biltzen dira. Azpiprozesu horietan fluoreszenteak eta pilak aldatu, eta makinak eta instalazioak mantentzeko lanetan hondakin arriskutsuak sortzen dira.

- 1. hondakina: «erabilitako olioa».

Identifikazioa: F48023766/4805251/1/1.

Hondakinaren kodea: Q7/R13/L8//C51/H5-6/A241/B0019.

EHZ: 130205.

Urtean sortutako kantitatea: 1.140 litro.

- 2. hondakina: «pilak».

Identifikazioa: F48023766/4805251/1/2.

Hondakinaren kodea: Q6/R13/S37/C16/H6/A241/B0019.

EHZ: 200133

Urtean sortutako kantitatea: 48 unitate.

- 3. hondakina: «fluoreszenteak».

Identifikazioa: F48023766/4805251/1/3.

Hondakinaren kodea: Q6/R13/L40/C16/H6/A241/B0019.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 15-20 unitate.

- 4. hondakina: «solido kutsatuak».

Identifikazioa: F48023766/4805251/1/4.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/43/51//H5//A241//B0019.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

c) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

d) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

e) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Fundiciones San Vicente SCL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

f) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

g) Fundiciones San Vicente SCL enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

h) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Fundiciones San Vicente SCL enpresak.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

j) Fundiciones San Vicente SCL enpresak poliklorobifeniloak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituen bitartean, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan eta hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Fundiciones San Vicente SCL enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

l) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

m) Aurreko d), e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

n) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Fundiciones San Vicente SCL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

Hondakinaren izena EHZ kodea Zein prozesuri lotuta Urtean sortutako kantitatea Kudeatzeko modua

Zepak 100903 Galdaketa 1.660 t Baliotzea

Hareak 100908 Harea-lanak 4.300 t Baliotzea

Xehekiak - - - Baliotzea

Paletak 150103 Paketatzea - Baliotzea

Paper-zakuak 150110 Paketatzea - Baliotzea

Inprimagailuko tonerrak eta kartutxoak 080317 - - -

Bestalde, industria-hondakin geldoen ekoizleen erregistroan inskripzio berria aurkeztu beharko da. Inskripzio horretan bertan jasotako datu guztiak sartu beharko dira. Inskripzio hori Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren web orritik deskarga daiteke.

a) Hareen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «hainbat hondakin geldo» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

c) Ebazpen honen B.1.3 atalak hondakinen kudeaketarako printzipio hierarkikoei buruz dioenaren arabera, harea berdez moldekatzeko prozesuan sortutako hareak eta hareategiko jalkin xeheak kudeatzeko, baliotu egingo dira eta ez dira hondakindegian utziko. Baliotzea ez beste modu batera egiten bada kudeaketa, Sailburuordetza honen aurrean justifikatu beharko da proposamena.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Fundiciones San Vicente SCL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, beharrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

f) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Fundiciones San Vicente SCL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, beharrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

g) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

h) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

i) Aurreko e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta h) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.- Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenarekin bat etorrita eta aurkeztutako dokumentazioan xedatutakoaren arabera, Fundiciones San Vicente SCL enpresak honako jarraibide hauek kontuan izan beharko ditu ondoren aipatuko ditugunak bezalako neurriekin lurzoruan kalte txikiena eragiteko:

- Isurketek, jarioek edo ihesek kaltetu ditzaketen lursaileko gainazal guztiak zolatuak eta irazgaiztuak egongo dira.

- Isurketak, jarioak edo ihesak eragozteko moduan gordeko dira lehengaiak, erregaiak eta produktuak.

Era horretan, ontzi mugikorretan zein finkotan gordetako produktu kimiko likido guztiek (batez ere substantzia eta prestakin arriskutsuak) eta gordetako erregai likidoek jarioak biltzeko sistema izango dute.

Produktu kimikoak gordetzeari buruz indarrean dagoen araudiak eragindako biltegiratzeek araudi horretan ezarritako babes-neurriak beteko dituzte. Petrolio-instalazioei buruz indarrean dagoen araudiak eragindako biltegiratzeek araudi horretan ezarritako babes-neurriak beteko dituzte. Egiaztapen horiek egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

- Hondakinak biltegiratzea Ebazpen honetan adierazitako jarraibideen arabera egingo da.

- Hondakin metalikoak barruan edo, hala ezin bada, estalkipean biltegiratuko dira, lixibiatuak lurzorura eta uretara ahalik eta gutxien heltzeko.

B.1.5.- Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.- Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.

a) Fundiciones San Vicente SCL enpresak botatzen dituen poluitzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

Foku zk. Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

1 48001675-01 Galdatzea, kubiloteak Guztizko partikulak (GP)

Sufre dioxidoa (SO2)

Karbono monoxidoa (CO)

Nitrogeno oxidoak (NOx)

Konposatu Organiko Hegazkorrak (KOH) Urtekoa

Dioxinak eta furanoak (PKDD/PKDF) Lehenengo urtean

2 48001675-02 Hareatzea Guztizko partikulak (GP) 3 urtean behin

3 48001675-03 Desmoldekatzea L2, L-HWS eta IMF Guztizko partikulak (GP) 3 urtean behin

4 48001675-04 Granailatzea Guztizko partikulak (GP) 5 urtean behin

5 48001675-05 HWS hozte-lerroa eta isurtzea Guztizko partikulak (GP)

Konposatu Organiko Hegazkorrak (KOH) 5 urtean behin

Aurreko atalean aipatutako aldizkako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu batek (KEB) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi orduan zehar neurtuta; eta dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6-8 orduko neurketa bat), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Horren haritik honako hau adierazi da: argintza-prozesuan instalazioaren funtzionamendu orokorraren % 5 baino gehiago isurtzen badira edo urtean 12 aldiz baino gehiagotan ordubete baino epe luzeagoan isurtzen badute, isurketa horiek jaso eta hustu beharko dira eta, beranduago, isurtze-foku gisa arautzeko eskatuko dute.

C.1.1.- Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

C.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren baldintzak bete behar dituzte isurketa-uraren kalitatearen kontrolek, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

C.3.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

Ingurumen-gaia Enpresari eskatutako abiapuntuko datuak Unitatea Adierazlea Unitatea

Ekoizpena Metal likidoa T Metal likidoa T

Lehengai eta osagarrien kontsumoa Lehengaien guztizko kontsumoa:

- Txatarrak,

- Lingoteak

- Ferroaleazioak T Lehengaien guztizko kontsumoa:

- Txatarrak,

- Lingoteak

- Ferroaleazioak T

Energia kontsumoa Gas naturalaren kontsumoa m3 Gas naturalaren kontsumoa energiaren guztizko kontsumoaren aurrean (%)

Kwh/kwh

Elektrizitate-kontsumoa Kwh Elektrizitate-kontsumoa energiaren guztizko kontsumoaren aurrean (%)

Kwh/kwh

Koke-kontsumoa (1) T Energia espezifikoa (kontsumitutako energia / metal likidoa) Kwh/t

Ur kontsumoa Ur-kontsumoa m3 Ur-kontsumoa m3

Uretara egindako isurketak Industria-isuriak/helmuga m3 Industria-isuriak/helmuga m3

Euri-uren isuria/helmuga m3 Euri-uren isuria/helmuga m3

Isurtze atmosferikoak Partikula solidoen isurketak (gutxienekoa, gehienezkoa eta batez bestekoa, laginketa-kopurua) / parametro honen prozesu nagusiari lotutako foku kontrolatu bakoitzeko Mg/nm3 Partikula solidoen isurtzea Mg/nm3

Partikula solidoen isurtzea Kg Partikula solidoen isurtzea Kg

Partikula solidoen isurtzea/metal likidoa Kg/t

Coren guztizko isuria Kg Coren guztizko isuria Kg

Coren guztizko isuria/metal likidoa Kg/t

So2ren guztizko isuria Kg So2ren guztizko isuria Kg

So2ren guztizko isuria/metal likidoa Kg/t

Nox-aren guztizko isurtzea Kg Nox-aren guztizko isurtzea Kg

Noxen guztizko isuria/metal likidoa Kg/t

Dioxina-isuriak Mg/nm3 Dioxina-isuriak Mg/nm3

Hondakinak

Arazketa-sistemetan jasotako jalkin xeheen kantitatea T Arazketa-sistemetan jasotako jalkin xeheen kantitatea / metal likidoa T/t

Sortutako hondakin arriskutsuen guztizko kopurua T Sortutako hondakin arriskutsuen guztizko kopurua T

Sortutako hondakin arriskutsuen kantitatea guztira/metal likidoa T/t

Hondakin arriskutsu baliotuak T Hondakin arriskutsu baliotuak / sortutako hondakin arriskutsuak (%) T/t

Sortutako hondakin ez-arriskutsuen guztizko kopurua T Sortutako hondakin ez-arriskutsuen guztizko kopurua T

Sortutako hondakin ez-arriskutsuen guztizko kopurua/metal likidoa T/t

Hondakin ez arriskutsu baliotuak T Hondakin ez-arriskutsu baliotuak / sortutako hondakin ez-arriskutsuak (gainerako osagaiak, ...) (%) T/t

Sortutako hondakin arriskutsuen guztizko kopurua / guztizko hondakinak (%) T/t

Lurzoruaren kutsadura Ustekabeko isurketekin lotutako gorabehera kopurua (ingurune hartzailea zehaztu: airea, ura, lurzorua) Kopurua/urte Ustekabeko isurketekin lotutako gorabehera kopurua Kopurua/urte

Iks Ezarri eta egiaztatutako kudeaketa-sistemak (zehaztu) Bai/ez

Zein/ urtea

Ekoscan/ urte

Eta/edo

Iso14001/ urte

Eta/edo

Emas/ urte Bai/ez

Zein/ urtea

(1) (4) Kubilote-labeak dituzten galdaketei aplikatzeko adierazlea.

C.4.- Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena Ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.5.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

C.6.- Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

D.2.- Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea («27.51 Burdinurtzea» epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Fundiciones San Vicente SCL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ez-ohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, erregaiak, gai arriskutsuak eta fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira. Halaber, hareategi-eremuan hondarrerako xurgatze-sistema zentralizatua izango dutela bermatuko da.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

i) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

j) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

k) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

l) Hidrokarburoen bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati emango zaizkio.

m) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu baimendutako kudeatzaile batek. Isuriaren kantitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestuko da.

n) Hidrokarburoen bereizgailuen mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira. Baimendutako Kudeatzaileak erretiratuko ditu.

o) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

p) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

q) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

r) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.

s) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

t) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:

- Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

- Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

- Ebazpen honetan deskribatutako jarduerez gain, gasolioa biltegiratzeko eta manipulatzeko instalazioak behar den bezala isolatuko dira, ustekabeko hausturak, ustekabeko gainezkatzeak eta abar gertatzen direnean horiei eusteko.

- Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

- Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

- Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez.

- Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, zein antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

- Hondakin-ura ezingo da «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

u) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

v) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

- Gertakari-mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

- Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

w) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Fundiciones San Vicente SCL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

B.1.2.3 (Kontrol-kutxeta eta hidrokarburoetako bereizgailu edo dekantagailu baten instalazioa); B.1.3.1 («pila alkalinoak» eta «fluoreszenteak» hondakinen kudeaketa-justifikazioa); B.1.3.1.d (Hondakin arriskutsuak onartzeko dokumentuak); B.1.3.1.m (Hondakin arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.3.1.n («mahuka-iragazkien» dositze eta tratamenduko eragiketei buruzko erregistro-liburua); B.1.3.2 (Hondakin ez-arriskutsuei buruzko informazioa eta erregistroan inskribatzea industria-hondakin geldoen ekoizle gisa); B.1.3.2.a (Ispilu-sarreradun hondakinen karakterizazioa); B.1.3.2.c (Hareategiko jalkin xeheak eta harea berdez moldekatzeko harea baliotzeko proposamena); B.1.3.2.f (Hondakin ez-arriskutsuak onartzeko dokumentuak); B.1.3.2.h (Hondakin ez-arriskutsuen erregistro-eredua); C.1 (Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea, hala badagokio); C.1.1 (Atmosferara egiten diren isuriak erregistratzeko eredua); C.2 (Isurketa-puntu bakoitzaren analitika); C.2.e (Gai arriskutsuei buruzko adierazpena); C.4 (Zarata neurtzeko proposamen zehatza); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetako emisioen eta hondakinen kalkulua); D.3.h (Produktu kimikoak biltegiratzeko instalazioen frogagiria); D.3.i (Norbera babesteko ekipoen eta larrialdi-kasutarako materialen zerrenda); D.3.j (Kubetak husteko protokoloa) eta D.3.w (Sutetatik babesteko instalazioen frogagiria).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.- Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.- Fundiciones San Vicente SCL enpresak Ebazpen honen xede den burdina gris eta nodularreko piezak galdatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Fundiciones San Vicente SCL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Fundiciones San Vicente SCL enpresari, Abadiñoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala