Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3337

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Cespa G.R. SA enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Mutiloako (Gipuzkoa) udalerrian dagoen hondakin ez-arriskutsuen zabortegi proiekturako.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 29an, Jorge Gómez Díez jaunak, Cespa Gestión de Residuos SA (Cespa G.R. SA) enpresaren izenean eta berau ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Mutiloako (Gipuzkoa) udalerrian hondakin ez-arriskutsuen zabortegirako. Ondorengo dokumentu teknikoak aurkeztu ziren eskaerarekin batera:

- Hondakin geldo eta ez-arriskutsuen gordetegi kontrolatua. Mutiloa (Gipuzkoa). Ingurumeneko Baimen Bateratuaren eskabidea. Eptisak idatzia 2006ko abenduan.

- Mutiloako Udalaren 2006ko azaroaren 14ko udal-txostena, proiektuak hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasuna egiaztatzen duena.

Une horretara arte, Cespa G.R. SA enpresak instalazio horretarako, besteak beste, honako baimenak zituen:

- Orduan Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saila zenaren Ingurumeneko sailburuordearen 2000ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez, Cespa G.R. SA enpresari 1998ko ekainaren 30ean Ebazpen bidez Mutiloako (Gipuzkoa) udalerrian dagoen Lurpeko hondakin geldoen hondakindegiaren jarduerarako, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, emandako baimena eraginkor egin zen.

- Jarduera-baimena, 1998ko irailaren 4ko datarekin.

- Estanda (Oria ibaiko arroa) ubidera hondakin uren (lixibiatua) isurirako baimena, 2003ko azaroaren 12koa, uren arloan indarrean den araudian xedatutakoari jarraiki.

- Irekitze-baimena, 2005eko abenduaren 20koa, Lurpeko hondakin geldoen hondakindegirako.

- Ingurumeneko sailburuordearen Ebazpena, 2007ko urriaren 22koa, Cespa G.R. SA enpresak Mutiloan duen hondakindegia Hondakin arriskutsuen ekoizle txikien erregistroan izena ematen duena.

2007ko urtarrilaren 25ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkien, ingurumen organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez (Mutiloako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Ur-konfederazioari).

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpen bidez, jendaurrean jarri ziren 30 egun baliodunen epean, Cespa G.R. SA enpresak sustatutako proiektua eta proiektu horrek ingurumenean duen eraginaren azterlana, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaien.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko martxoaren 3an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Mutiloako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 14an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Cespa G.R. SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudian aurreikusiriko ingurumeneko baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Cespa G.R. SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin ez-arriskutsuak kudeatzekoa zabortegian utziz hondakinak ezabatzearen bidez, Estanda (Oria ibaiaren arroa) ubidera isurketarena eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Cespa G.R. SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Mutiloako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta hondakinak zabortegian utziz hondakinen ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuak ezarritako neurriak eta baldintzak. Gainera, sektoreko araudiei dagokienez, kasu honetan bereziki aplikatzekoa da hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Cespa G.R. SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 11n emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplika daitekeen gainerako araudia, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Bilbao (Bizkaia) udalerriko Henao kaleko 20. zenbakian egoitza soziala duen eta IFK: A-59202861 zenbakia duen Cespa G.R. SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Mutiloa udalerrian (Gipuzkoa) hondakin ez-arriskutsuen hondakindegirako, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.4 kategorian sartuta dago: «Hondakin mota guztiak dituzten zabortegiak, eguneko 10 tona baino gehiago jasotzen dituztenak edo 25.000 tona baino gehiagoko guztizko gaitasuna dutenak, hondakin geldoen zabortegiak alde batera utzita».

Cespa G.R. SA enpresak Mutiloako (Gipuzkoa) udalerrian sustatutako jarduera hondakin ez-arriskutsuen zabortegia ustiatzean oinarritzen da. Gordetegi hori 1981ean bere jarduera hasi zuen eta Transportes y Excavaciones Ezkizu enpresak ustiatzen zuen beste baten jarraipena da.

Biltegiratze kontrolatua Mutiloako (Gipuzkoa) udalerrian kokatzen da eta hondakindegiaren gutxi gorabeherako UTM koordenatuak honakoak dira:

- X = 559.430.

- Y = 4.765.528.

Guztira hartzen duen azalera 172.283 m²-koa da eta isuri-ontziak 13,4 ha ditu.

Guztizko biltegiratze-ahalmena 3.600.000 m3-koa da eta gutxi gorabehera 2020 arte erabili ahal izango da.

Biltegira Ormaiztegi (Gipuzkoa) udalerritik joaten da, Gi-3572, pk 0,2 errepidetik eta kamioiak hondakindegira baskularen bidez sartzen dira, instalazioaren hasieran kokatua, sarrerako ate lerragarria pasa ostean.

Isurtzeko ontziaz gain, zabortegiak ondorengo instalazioak eta ekipamenduak ditu: laborategidun kontrol-eraikina, bulego-eraikina, ingurumeneko gela, baskula bat eta lixibiatuentzat hiru putzu: 250 m3 hondakindegi lixibiatu zaharrarentzat eta bi, 1.500 y 800 m3-ko ustiapen berriaren lixibiaturako.

Biltegiaren ustiapena 5 fasetan aurreikusi da:

- 1. fasea. Hondakindegi zaharra zuzenean lursail naturalaren gainean dago. Lursail hori, buztin-marga beltzak txandaka limonita gris ilunekin - beltzak eta harea mikadunak tartekatuta - batera osatuta dago. Material horien lodiera > 2 m-koa da eta < 10-8 m/s-ko iragazkortasuna du. Hondakindegi honetako lixibiatuak aurrealdeko dikearen estradosean jasotzen dira eta, 400 mm-ko HDPE DN hoditeriaren bidez, lixibiatuen zulorako grabitatea dela eta, bideratzen dira.

- 2. fasea. 8 gelaxka ditu. 1., 2., 3., 4. eta 5. gelaxkak trinkotutako material mineralekin egindako hesi geologiko artifizialaren bidez iragazgaiztuak daude. Lixibiatuak HDPE xaflazko oinarri batek osatutako arrain-hezurdura sistemaren, legar ofitikoz inguratuta eta geozuntzarekin babestutako HDPE DN125eko hodi artekatuaren bidez jasotzen dira. Hodia HDPE DN 400 kolektorera dago lotura eta lixibiatuak grabitatearen bidez zulorantz bideratzen ditu. 6, 7 eta 8. gelaxketan, iragazgaiztasuna, goitik behera, bentonitazko geokonposatuaz (K d 5 x 10-11 m/s), 2 mm-ko lodiera eta bi aldeetan ehunduta dagoen HDPE geomintzaz eta 1000 g/m²-ko PPko sastatzearen aurkako geozuntzaz osaturik dago; horren gainean, 0,5 m lodiera duen legarrezko geruza etengabea (20-40 mm) zabaldu da. Lixibiatuak ponpaketa bidez erauzi eta zuloetarantz bidaltzen dira. Gaur egun, 2. faseko 8. gelaxkan isurtzen da.

- Ondorengo 3., 4. eta 5. faseetarako, 6., 7. eta 8. gelaxken diseinu bera proposatzen da.

Kamioiek isurketaren aurrealdera garraiatzen dituzten hondakinak lodiera aldakorra duten geruzetan zabaltzen dira eta batez beste 1,32 t/m3-ko dentsitatea lortu arte konpaktatzen dira.

Lixibiatuen tratamendu-instalazioak honako osagaiak ditu:

- Ponpaketa biltegiratze-zuloetatik tratamendura.

- Biltegiratze- eta azidotze-ontzia, 10 m3-ko ahalmenekoa.

- katalizatzaile eta hidrogeno peroxidoaren biltegia.

- Presiopeko oxidazio-erreaktorea.

- Neutralizazio-andela eta pH-a doitzea.

- Oxidazio-ganbera.

- Orrizko dekantagailu estatikoa.

Jasotzeko 15 m3-ko ahalmena duen biltegia eta amonioa ezabatzeko tratamendurako ponpaketa.

- Stripping dorrea.

- Emandako haizean dagoen amonioaren xurgapen-dorrea.

- Hondakinezko amonio sulfatoa jasotzeko biltegia.

- Lohi-lodigailu zilindriko-konikoa.

- Prentsa-iragazkia.

Instalazioan, sortutako hondakin nagusienak lixibiatuen tratamendu-instalaziotik datozen amonio sulfatoa eta lohi deshidratatuak eta gurpilak garbitzeko gailutik datozen lohiak dira.

Proiektuan aurreikusitako produkzio-prozesuek teknika erabilgarri onenak osatzen edo barruan hartzen dituzte. Honela, osotasunean ingurumena babesteko helburuak betetzen dituzte, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean den araudian adierazitakoari jarraituz.

Bigarrena.- Cespa G.R. SA enpresak Mutiloako udalerrian sustatutako hondakin ez-arriskutsuen zabortegia ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da milioi bat (1.000.000) euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Cespa G.R. SA enpresak kontratatutako aseguruaren baldintza orokorren, partikularren eta bereizien kopia bidali beharko dio ingurumen organoari, ingurumen organoak onar dezan.

Erantzukizun zibileko aseguruaren eguneratzea egiaztatzen duen agiria urtero bidali beharko zaio ingurumen organoari. Polizan aldaketarik izanez gero, ingurumen organoari jakinarazi beharko zaio; halaber, kontratatutako aseguru berriaren baldintza orokorren, partikularren eta bereizien kopia igorri beharko zaio.

B) Fidantza-prestazioa milioi bat zazpiehun eta hirurogeita hamar mila (1.770.000) euroko zenbatekoaz, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren, hondakin geldo eta geldoarazien kudeaketari buruzkoaren 9. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Sustatzaileak fidantza horren murrizketa bat eskatu ahal izango du, zabortegia ustiatzeko planean edo oinarrituta, zabortegiko ontzia, betetzea eta azken zigilatzearen iragazgaiztea (aldi baterakoa edo behin betikoa) eraikitzeko faseak zehaztuz. Fidantza horren gutxieneko zenbatekoak bat etorri beharko du ustiapen-planean aurreikusitako zigilatze-azalera handienaren (horren benetako tamainan neurtuta, ez proiekzio horizontalean) kontratako burutze-kostuarekin, eta itxi ondorengo mantentze-lanen kostuarekin 30 urtean zehar.

Fidantza horren zenbatekoa urtean behin eguneratu ahal izango da; aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen (KPI) arabera areagotu edo egindako gastuaren arabera murriztu ahal izango da.

C) Sustatzaileak finantzen azterketa eguneratua aurkeztu beharko du eta bertan, instalazioa ezarri eta ustiatzeko kostuak, A (erantzukizun zibileko asegurua) eta B (findantza) puntuetan ezarritako bermeetatik eratorritako gastuak, 30 urteko epearen ondorengo itxiera eta mantentze-lanen zenbatetsitako kostuak eta neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa betearazteari buruz baimen honetan ezarritako eskakizun guztiak.

Finantzen azterketa horretan, gastuak eta diru-sarrerak partidaka eta urteka xehatuta egon beharko dira, aurreikusitako ustiapen-planarekiko koherentzian.

D) Cespa G.R. SA enpresak instalazioaren eta Administrazioarekiko harremanen arduradun teknikari bat izendatu beharko du. Izendapen horiek Cespa G.R. SA enpresaren legezko ordezkari batek eta izendatutako pertsonak sinatutako agirian jasoko da eta ondorengo datuak jaso beharko ditu: izen-abizenak, NAN, jakinarazpenak egiteko helbidea eta kualifikazio teknikoa. Cespa G.R. SA enpresak aipatu izendapen horiek ingurumen organoari jakinaraziko dizkio.

E) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak ingurumen organo honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

E.1.- Baldintza orokorrak lanak egiten diren bitartean.

E.1.1.- Jarduketa-esparrua mugatzea.

a) Obrak nola lurzoruaren okupazioa ekartzen duten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Makinek eta ibilgailuek muga horietatik kanpo zirkulatzea ahalik eta gehien murriztuko da.

b) Esparru horretatik kanpo ustekabeko eraginak sortuz gero, zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira, aurrez ebazpen honen E.1.9 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

c) Obrarako sarbideak, makina-parkea, obraren materialak aldi baterako gordetzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan jaurtiko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian. Mugatze hori Obra Zuzendaritzak onartu beharko du, aurrez ebazpen honetako E.1.9 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

E.1.2.- Ondare naturala babesteko neurriak.

a) Zuzeneko okupaziorik aurreikusten ez den guneetan bertako landaredia sasiz garbitzea saihestu beharko da. Horretarako, mantendu eta zaindu beharreko landarediaren eremua zehatz mugatu eta balizatu beharko da.

b) Hala badagokio, kolektorera doazen lixibiatuen hustubideen hodien eragina jasotzen duten ubideen gurutzatzeak, instalazio horietako babes-egiturek, erasandako ibilguaren tarteen funtzionaltasuna berreskuratzean ez eragiteko moduan egin beharko dira eta dagoen landaredia ahalik eta gehien errespetatuz.

c) Behin hodiak ezarrita eta zangak itxita, ibaiaren ohantzearen bihurketari ekingo zaio, ohantzetik bertatik eratorritako materiala erabiliz eta berezko egitura errespetatuz. Halaber, aldatutako azaleretako landaredia berrituko da, erasandako bazterren berezko egitura ahalik eta gehien errespetatuz.

d) Proiektuak erasandako ubideen bide-zorren eremua aldi baterako edo modu iraunkorrean okupatzea saihestuko da; ahalik eta baldintza naturalenetan geratu beharko da, betegarririk, itxiturarik eta bere funtzioa eragotziko duten bestelako okupaziorik gabe.

E.1.3.- Lurzorua eta ura babesteko neurriak.

a) Obraren makina-parkearentzat bereizitako azalera eta haren mantentze-eremua drainatze naturaleko saretik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema bat izango ditu, lurzorua eta ura olio eta erregaiekin ez kutsatzeko. Erregaien zamalanak, olio aldaketak eta tailerreko jarduerak ez dira baimenduko adierazitako guneetatik kanpo.

b) Eraikuntza-fasea, jalkin xeheen isurtzea drainatze-sarera minimizatuz egin beharko da. Horretarako, ura bideratzeko tresnak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatua biltzeko.

E.1.4.- Hauts-isurtzeak gutxitzeko neurriak.

a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat egongo da.

b) Obra-guneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko instalazioak izango dira. Instalazio horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza ebazpen honen E.1.10 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

E.1.5.- Zarata eta dardaren eraginak gutxitzeko neurriak.

Eraikitze-fasean barrena, proiektuan eta ebazpen honetan deskribatutako neurriak ezarri beharko dira, makinek bete beharreko baldintzak, haien mantentze-lanak, eta lan ordutegiak zehaztuko dituena.

E.1.6.- Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, ebakiak, enbalajeak, erreuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpainakoak prestatzeko eragiketetan sortutakoak barne, hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

b) Obran sortutako hondakin guztiak, horien baliotzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-baliotzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

c) Zabortegira bideratu behar diren berrerabili edo baliotu gabeko materialak, zabortegietan hondakinak onartzeko irizpide eta prozeduren arabera kudeatu behar dira.

d) Lurrak betetzeko edo egokitzeko hondakinak hondakin geldo eta geldoarazien kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

e) Hondeaketaren soberakin-gordailuaren betegarria eraiki nahi izanez gero, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan ezarritakoa betez, dagokion betetze-proiektua idatzi beharko da, eta horren edukia hondakin geldo edo geldotuen zabortegi-instalazioen, betelanen edo lurra egokitzeko lanen proiektu tekniko edo txosten deskriptiboen edukiari buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburuaren 1995eko otsailaren 15eko Aginduan zehaztutakora egokituko da. Proiektua ingurumen organo honi aurkeztu beharko zaio, betearazi aurretik baimena eman dezan.

f) Olio erabilien kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren eta industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera gauzatuko da.

Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko gordailuetan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, gordailu nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatzea saihesteko. Horretarako, kontratistak berak dituenak edo Cespa G.R. SA enpresak Mutiloako zabortegiko instalazioetan dituenak erabiliko dira.

g) Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak gordetzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatugabeak sortuko.

Aurrekoaren haritik, berariazko gune bat egokituko da olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab. bezalako hondakin arriskutsuak gordetzeko instalazio estaliak jartzeko, eta horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak jarriko dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, edukia lurrunketagatik edo isurtzeagatik galtzea saihesteko. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak, eta abar) ezarriko dira obran zehar eta izaeraren arabera bereiziko dira. Hori guztia, aipatutako gune garbian aldi baterako biltegiratu aurretik egingo da, eta horretarako, kontratistak dituenak edo Cespa G.R. SA enpresak Mutiloako zabortegiaren instalazioetan dituenak erabiliko dira.

E.1.7.- Paisaia-integrazioa.

Gune berri batean obrak abiatzean, landare-lurra erretiratuko da, pilatuko da edo zuzenean zabortegia zigilatzeko erabiliko da.

E.1.8.- Obraren garbiketa eta akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat burutuko da, eta proiektuaren eragin-eremua obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko da.

E.1.9.- Ingurumenari buruzko aholkularitza.

Obra amaitu arte eta horren berme-aldian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren, eta oro har, neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak obra-zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak aholkularitza hori egiten duten adituek txostena egin aurretik eman beharko dira.

E.1.10.- Lan-programa diseinatzea.

Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko direnak, obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda, eta lanak burutzeko programan txertatuko dira. Jarraian zehaztukoak dira agiriak:

a) Kontratistaren instalazioen guneen kokapenari eta ezaugarrien eta hondakinak aldi baterako gordetzeari buruzko xehetasunak, ebazpen honen E.1.1 atalean aurreikusitakoaren arabera.

b) Ebazpen honen E.1.2 atalak aipatzen dituen interesa duten eta okupazio zuzena aurreikusita ez dagoen landaredi-guneak kartografian xehetasunez seinaleztatzea.

c) Ebazpen honen E.1.3 atalean aurreikusitako solido esekiei eusteko gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Ebazpen honen E.1.4 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

E.1.11.- Jarraibide egokien kontrola obren garapenean zehar.

Obrak garatu bitartean jardunbide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarriz eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.

E.1.12.- Obra-amaierako txostena.

Obra bukatu eta hilabeteko epean, Cespa G.R. SA enpresak obra zuzendaritzak sinatutako obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko dio ingurumen organoari. Honako agiriak jaso behar ditu:

- Obren garapenean zehar sortutako gorabeherak.

- Ebazpen honetan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-maila, nola hondeaketa-materialen kudeaketa zuzena gauzatzeko ingurumen organoak eskatutako neurriena.

- Hala badagokio, obra gauzatu bitartean gehitu diren aldaketak. Xehetasunez dokumentatu beharko dira, segurtasuna edo ingurumenaren babesaren murrizketa ez dutela ekartzen egiaztatuz (dagokionean, kalkulu justifikagarriak). «As built» planoak gehituko dira.

- Obran barrena garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzen txostena, sortu diren hondeaketa-materialen helmuga zehatza eta kopurua gehituz.

- Eraikitakoaren kalitatearen berme-kontrolaren emaitzak jasotzen dituen txostena, bereziki, geosintetikoen instalazioarena edo in situ trinkotutako material mineralekin egindako hesi geologiko artifizialen instalazioarena.

E.2.- Ontzia egokitzeko eta zabortegiaren iragazgaizte-obrak gauzatzeko baldintzak

E.2.1.- Iragazgaizte-obrak hasi aurretik izan beharreko baldintzak.

Cespa G.R. SA enpresak obra zuzendaritza izendatu beharko du, obraren eraikitzailearen menpekotasunik ez duena.

Halaber, zabortegia iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrolaz arduratuko den eta sustatzaile eta eraikitzailearekiko menpekotasunik ez duen enpresa izendatu beharko du. Enpresa hori izango da ebazpen honetako E.2.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko arduraduna.

Obrak hasi aurretik, Cespa G.R. SA enpresak zuzendaritza teknikoaren nola iragazgaizterako geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrola egingo duen enpresa arduradunaren izendapenaren berri eman beharko dio ingurumen organoari.

E.2.2.- Zabortegiaren iragazgaiztearen obrak gauzatzeko baldintzak eta eskakizunak.

a) Isuri-ontziaren iragazgaiztearen sekuentzia honakoa izango da (goitik behera):

- Lixibiatuen geruza iragazlea. Material pikordun geruzaz osatuta egon daiteke (lehentasunez, legar edo hondar tamainako agregakin sekundarioak), sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez azpiko geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez, edo segida baten bidez: sastatzearen aurkako geozuntza - geosarea - iragazki funtzioa duen geozuntza. Nolanahi ere, geruza iragazle honen igorgarritasuna drainatzearen luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta hondakinen eroankortasun hidrauliko asearen arabera kalkulatuko da. Horrela, ezarritako geruzaren igorgarritasunak kalkulatutako igorgarritasunarekiko e 20-ko segurtasun-faktorea (FS) izan dezan eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m gainditu ez ditzan; txikiena den neurria, hain zuzen ere. Baldintza hau betetzearen justifikazioa geruza iragazleen iragazkortasunean, hodietaraino duten isurialdean eta luzeran eta hondakinen masaren batez besteko iragazkortasunean oinarrituko da. Geruza iragazle hauen oinarriak gutxienez % 2ko isurialdea izango du lixibiatuak biltzeko hodietaraino.

- 2 mm-ko lodiera duen dentsitate altuko polietilenozko (HDPE) geomintza.

- Hesi geologiko artifiziala. 0,60 m-ko lodiera eta d 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotuaz osatuta egongo da, 0,15 m-ko 4 geruzen bidez eraikia. Aurrekoak bezalako babesa eskainiz gero, txandaka babes baliokidea bermatuko duen bentonitazko geokonposatua (esaterako, ezpondaren eremuetan) edo hondakin trinkotuak erabili ahal izango dira egungo zabortegiak okupatutako eremuetan.

- 0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95era trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.

b) 1., 2., 3., 4. eta 5. gelaxkak geomintzez iragazgaiztuta ez daudenez, ez eta 6., 7. eta 8. gelaxketako IM aldeak ere, eta aipatu alde horiek 20 m-ko hondakinez estalita daudenez horiek iragazgaiztea ez denez egingarria, zabalera osoan zabortegiaren oinarriaren iragazgaizte-segida instalatu beharko da.

c) Aurreikusi beharrekoa da jada jarritako hondakinen masaren gainean kokatu beharreko zabortegiaren iragazgaizteak asentatzeak jasatea, horien degradazioren ondorioz eta gainean utzi beharreko hondakinen pisuaren ondorioz. Ondorioz, entseguak eginez, utzitako hondakinen eta iragazgaiztean erabili beharreko materialen deformagarritasuna zehaztu beharko da. Kalkuluen bidez justifikatuko da, asentatze horien ondorioz, zabortegiaren oinarriaren iragazgaiztearen formaren diseinuak deformazio onargarria jasango duela. Azkenik, asentatze/deformazioen kontrolerako plana diseinatuko da, egindako aurreikuspenak betetzen diren egiaztatzeko. Plan horrek erabili beharreko kontrol-metodoak, kontrol-lekuak, neurketen maiztasuna, neurketa-prozedurak eta egindako aurreikuspenak betetzearen egiaztapen-prozedura zehaztu beharko ditu.

d) Zabortegiaren egonkortasunaren azterketa egingo da. Azterketak balizko hausturak aztertuko ditu, bai hondakinen masaren bidez, bai iragazgaiztea osatzen duten geruzen alde, bai hondakinen eta zimentazio-lurraren bidez. Material desberdinetarako erabilitako parametro geoteknikoak ahal bada in situ egindako entseguetatik eskuratuko dira. Irristaduraren aurrean, segurtasun-faktorea (FS) honakoa izan behar da:

- Egoera normalean: FS e 1,50.

- Ezbeharren egoeran (drainatze-sistemaren akatsa): FS e 1,30.

e) Lixibiatuak biltzeko hodien sarearen diseinu hidraulikoaren, gelaxka barruko lixibiatuen ponpaketa-zuloaren eta erauzketa-ponpak geomintzaren gainean lixibiatuen mailak 0,30 m gaindituko ez dituela dioen eskakizuna betetzen dela dioen justifikazioa aurkeztu beharko da. Halaber, jasan beharko duten hondakinen kargaren aurrean, hodi horien diseinu mekanikoaren justifikazioa aurkeztu beharko da. Justifikazio hori ondorengoetan oinarrituko da: hodien ezaugarriak (barruko eta kanpoko diametroak, irekiduren -zirrikituak edo zulaketak- dimentsioa eta tartea, zimurtasuna, zapalketarekiko erresistentzia, eta abar.), jasango dituen hondakinen karga, zuloaren dimentsioak, legarren porositatea, lixibiatuak erauzteko ponparen ezaugarriak, hodi eragilea euskarri duen ezpondaren geometria, ponpaketaren emaria, ponparen piztu/itzali kontsignaren mailak, ponpaketa-zikloen iraupena, goratzearen garaiera, karga galerak, eta abar. Ponpaketa-ekipoa lantokian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileen segurtasuna eta osasunari buruzko ekainaren 12ko 681/2003 Errege Dekretuaren arabera diseinatu eta erabiliko da.

f) Ontzia prestatzeko eta zabortegia iragazgaizteko lanak burutzen diren bitartean funtsezko aldaketak ekar ditzakeen proiektuaren aldaketarik eginez gero, ingurumen organo honi jakinaraziko zaio balorazioa egin dezan, eta hala badagokio, betearazpenaren aurretik onar dezan.

E.2.3.- Zabortegiaren gelaxka bakoitza eraikitzeko obrak bukatuta sustatzaileak dituen betebeharrak.

Zabortegiaren gelaxka bakoitzaren eraikuntza bukatu ondoren, obraren zuzendariak eraikitzea ebazpen honek ezarritako baldintza eta eskakizunei egokituta eta ebazpenaren oinarri diren agiri teknikoak beteta gauzatu dela egiaztatu beharko du. Egiaztapena egiteko, obraren zuzendariak sinatutako zabortegiaren gelaxka eraikitzeko obraren amaieraren ziurtagiria bidali beharko du, ondorengo agiriekin batera:

- Eraikitzeko proiektua («as built»), dagokion elkargo ofizial profesionalak oniritzia emanda duela. Plano-jokoa eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasunaren murrizketa ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatzerakoan ikusi ezin diren elementuen eta euren ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasunen ikuspegiak nola planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

- Iragazgaiztearen segidaren geomintzaren gaineko azaleraren plano topografiko bat, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

- Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria, emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak barne; horrez gain, esparruko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasotzen dituzten eranskinak (azken horien txosten osoak hartuko dira) eta laginketa-puntuen kokapena plano takimetrikoan.

Agiri horiek ingurumen organoari aurkeztuko zaizkio, onar ditzan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ziurtatu eta egiaztatzeko bisita egin ondoren, ingurumen organoak alderdi horien inguruko ziurtagiria egingo du.

E.3.- Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

E.3.1.- Hondakinak hartu eta ikuskatzeko baldintzak eta kontrolak.

Hondakinak deuseztatu daitezen zabortegian utzi ahal izango dira, baldin eta aurretiazko tratamendua jaso badute edo horien baliotzea teknika, ekonomia edo ingurumenaren aldetik bideragarria ez dela behar bezala justifikatzen bada. Ondorioz, hondakin-nahasketak onartzen badira, zabortegira iritsi eta baliotu daitezkeen hondakinetatik bereizi behar dira eta dagokien banakako edukiontzietan gorde, helburu horretarako balioztagune baimendura eraman arte. Helburu horretarako eta egungo egoeran, honako hondakinak baliotu daitezkeela uste da: papera eta kartoia, metalak, eraikuntza eta eraispeneko hondakinak, beira, zura, plastikozko eta metalezko ontziak, erabiltzen ez diren pneumatikoak, kanpoko diametroa 1.400 mm baino txikiagoa dutenak, bizikletenak salbu. Zerrenda handitu egingo da, hondakin berriak baliotzeko kudeatzaile baimenduak sortzen diren neurrian.

Zabortegian ezabatu daitezen onartutako hondakinak, hondakinak baliotzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendaren arabera sailkatuta daude eta ebazpen honetako I. eta II. eranskinean adierazitakoak dira.

Ondorengo baldintzak dituzten hondakinak ez dira inolaz ere onartuko:

1.- 50 gradu zentigradu baino tenperatura handiagoa duten hondakinak.

2.- % 65eko hezetasuna baino handiagoa duten hondakinak.

Hondakin ez-arriskutsu horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Organoak «Euskal Herriko zabortegietan hondakinak onartzeko irizpideak eta prozedurak» izeneko agirian ezarritako arauetan hondakin ez-arriskutsuen zabortegietarako ezarritako onarpen-irizpideak bete beharko dituzte.

Nolanahi ere, hondakinak onartu ahal izateko, lixibiatze-saiakuntzak egin beharko dira, UNE-EN 12457-4 arauaren arabera «Hondakinak karakterizatzea. Lixibiatzea. Hondakin pikortsuak eta lohiak lixibiatzeko adostasun-saiakuntza. 4. zatia: 10 l/kg-ko likido/solido erlazioa duen etapa baten lotekako saiakuntza, 10 mm-tik beherako partikula-tamaina duten materialetarako (tamaina-txikitzea izan edo ez)».

Hainbat parametroren kasuan ezarritako mugak gaindituko balira, perkolazio-entseguak onartu ahal izango dira, NEN 7343 arau holandarraren arabera. Nolanahi ere, hondakinen onarpena nola entseguak aurretiaz aipatutako ingurumen organoak ezarritako arauak jarraituz gauzatu beharko dira.

Onargarriak ez diren hondakinak biltegiratzeko gune bat izango da, hormigoizko oinarria eta urak biltzekoa dituena.

Zabortegiaren perimetro-itxitura izan beharko da, ustiapenaren kanpoko langileak sar ez daitezen. Plastiko arinak eta partikulatutako materiala sakabanatzea murriztuko duen elementuaren bidez osatuko da itxitura.

Instalazioak sarrera bakarra izango du, eta sarrerak oztopo kanadarra izango du, ganadua eta kanidoak barrura sar daitezen eragozteko.

Cespa G.R. SA enpresak hilero hondakinen onarpen-agiriak eta jarraipen eta kontrolerako agiriak ondo beteta bidali beharko dizkio ingurumen organoari, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko arazoaren 2ko 423/1994 Dekretuaren 17., 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoa betez. Ahal bada, agiri horiek transakzio elektroniko bidez bidaliko zaizkio ingurumen organoari, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz. Sistema informatiko hau erabiliz, kudeatzaileak ez ditu aurretik aipatutako agiriak hilero bidali beharrik izango.

Cespa G.R. SA enpresak isuritako edo baimendutako hondakinen balioztatzaileari igorritako hondakinen laburpena urtero bidali beharko dio ingurumen organoari formatu elektronikoan, honako hauek adieraziz:

- Hondakinaren sailkapena, hondakinak baliotzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Europako Hondakinen Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako Europako Hondakinen Zerrendaren arabera.

- Hondakinaren kopurua (tonaka).

- Hondakinaren sortzailea.

- Helmugako hondakinen kudeatzailea.

E.3.2.- Lixibiatuen sorkuntza murrizteko ustiapenaren baldintzak.

Euri-uren eragin zuzena jasan dezaketen hondakinen gehienezko azalerak ez du inolaz ere 10.000 m²-ko balioa gaindituko.

Ustiaketa Planaren moldaketa bat aurkeztuko da hiru hilabeteko epean eta honako hauek jasoko ditu: isurketa-gelaxken mugaketa, gelaxken iragazgaiztutako azaleraren topografia, plana betetzeko agindua, lixibiatuen drainatzeen trazadura, gas-tximinien kokapena, gelaxken barrualdera sartzeko barruko bideak, gainazaleko urak husteko dituen perimetro-arekak, gelaxken ontziaren iragazgaiztu beharreko azalerak eta behin betirako edo aldi baterako zigilatu beharreko akaberako topografiara iritsi diren eremuak, gelaxken betetze-faseak gauzatzeko kronograma eta eraikitzeko xehetasunak. Horrekin batera, dagokion eraikitzeko proiektua (memoria, kalkulu justifikatzaileak dituzten eranskinak, planoak, baldintza teknikoen agiria, aurrekontua), eraikitzeko proiektuaren segurtasun eta osasun proiektua, geosintetikoen eta trinkotutako geruza mineralen eraikitze-kalitatearen berme-plana gehitu beharko dira. Perimetro-areka instalatu beharko zaio zabortegiaren akaberako azalerari, 500 urteko birgertatze-aldiari dagozkion uhaldiak hustea ahalbidetuko duena. Ustiaketan zehar, iragazgaiztutako gelaxkak inguratuko dituzten eta dagozkien uhaldiak hustea ahalbidetuko duten aldi baterako perimetro-kanalak instalatuko dira, gutxienez, 10 urteko birgertatze-aldiari begira.

Zabortegiko gelaxka baten zigilatzea ez da 90 egun baino gehiagoko epean abiatuko, aurreikusitako akaberako kotetara iristen den unetik kontatzen hasita. Zigilatze hau aldi baterako zigilatzea izango da, azaleraren gainean proiektuak ondorengo faseetan hondakinak uztea aurreikusten duenean, edo behin betiko zigilatzea izango da, aipatu azaleraren gainean akaberako zigilatzea ezarri behar denean. Kanpoko arrazoiak direla-eta (meteorologikoak, materialaren erabilgarritasuna, eta abar) akaberako zigilatzea epe horren barruan hastea ezinezkoa bada, aldi baterako zigilatzea ezarriko da, trinkotutako lurrez edo geomintz batez osatua, iragazketa murriztuko duena eta perimetro-kanaletara zuzenduko diren ur garbiez osatutako gainazaleko jariatzea osatzea ahalbidetuko duena. Nolanahi ere, behin betiko zigilatzea 9 hilabete baino lehen abiatuko da eta 12 hilabete baino lehen bukatuko da, hondakinak aurreikusitako gelaxkaren akaberako kotetara iristen diren unetik kontatzen hasita.

E.3.3.- Baldintzak isurketaren arloan.

E.3.3.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: hondakin ez-arriskutsuen zabortegia.

Jarduera-taldea: 0-Zerbitzuak.

EJSN: 92150. Zabor eta hondakinak erraustu eta ezabatzeko zerbitzua.

Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurumen hartzailea Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak

Lixibiatuak Lixibiatuen araztegia

Ur beltzak

Gurpilak garbitzeko gailua Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren saneatze-kolektore nagusia X: 559.496

Y: 4.765.586

E.3.3.2.- Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) Lixibiatu araztuak.

Orduko puntako emaria 4,17 l/s

Eguneko gehienezko bolumena 80 m3

Urteko gehienezko bolumena 22.800 m3

E.3.3.3.- Isurtzeko muga-balioak.

«Gipuzkoako Ur Kontsortzioko hodi biltzailera doazen isurketei buruzko araudian» agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar izango ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

E.3.3.4.- Araztu eta husteko instalazioak.

Ebazpen honen datatik aurrera hiru hilabeteko epean, lixibiatuen eta langileen erabilera higienikorako uren isurketak eskualdeko saneamendu-sistema orokorrera lotu behar dira derrigorrez, horien isurketa ibilgu publikora egitea bertan behera utziz.

Aipatu epe horren barruan, honako agiriak emango dira:

- Proiektu teknikoa, agiri bateginean honakoak deskribatuko ditu: arazketa, automatismo eta kontrolaren tratamendu-lerroa eta prozesu eta elementu nagusiak behin betikoz azalduak, egungo instalazioetako aldaketa zehatzekin.

- Gipuzkoako Ur Kontsortzioak kolektorera isurtzeko emandako baimenaren kopia.

- Saneatze orokorrerako hartunea eta ibilgura isurketak ez egitearen adierazpen egiaztatua.

- Isurketa-analisiak, jardueraren parametro esanguratsu guztiak barne.

Lixibiatu-putzuetan ondoko mailak ezarri eta markatuko dira:

- Ezohiko gehienezko maila (EGM). Zuloaren gainezkatze-mailatik behera 20 cm-ra kokatutako mailari dagokio.

Ohiko gehienezko maila (OGM). Lixibiatuek ohiko ustiapen-baldintzetan hartu dezaketen gehienezko maila da. Kasu horretan, zuloen gehienezko ahalmenaren % 80ari dagokio (ezohiko gehienezko mailaren azpitik); hala, 200 m3-ko soberakin-ahalmena izango da ezohiko egoerei aurre egin ahal izateko (eurite biziak, araztegian geldiuneak, etab.).

- Ohiko gehienezko maila gaindituko balitz, gorabehera hori berehala jakinaraziko zaio ingurumen organoari, hori sortu duten arrazoiak eta ezohiko gehienezko maila ez gainditzeko hartu diren neurriak.

Ebazpen honen datatik kontatzen hasita hiru hilabeteko apean, eraikitako hormigoi-zuloaren diseinua aurkeztuko da, honako hauek barne hartuta: planoak, kalkulu mekanikoak, erabilitako hormigoiaren ezaugarriak eta eraikuntza-kalitateko berme-kontrolaren emaitzak. Barnealdeak iragazgaiztua izan behar du.

Kamioien gurpilak garbitzeko sistemaren ezaugarriak adierazi beharko dira. Sistema sareta eta arrabolez osatuta egon beharko da, haren gainean kamioien gurpilak pasatu ahal izateko, aspertsore batzuen bidez botatako presiozko uraren bidez garbitzen diren bitartean. Garbiketako ura birziklatu eta lohiak modu automatikoan erauziko dira (Arquimedesen torlojuaren edo antzekoaren bidez). Gurpilak garbitzeko sistemaren saretak edo arrabolek gutxienez garbitu beharreko gurpil handienaren zirkunferentziaren luzera izan beharko dute.

Gurpilak garbitzeko sistemaren gainezkaldi eta ihesak jaso eta zabortegiko masara eramango dira lixibiatu gisa ebakuatzeko; ezingo dira ibilgura bota.

Gutxienez, ondorengo kontrol-kutxetak jarriko dira; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte:

- Zabortegi zaharreko lixibiatuen biltze-kutxeta eta lixibiatu-zulo bakoitzaren sarreraren aurretik gelaxka berriak.

- Lixibiatu araztuen irteera.

- Ondorengo kontrolerako gailuak instalatuko dira gutxienez:

a) Emari-neurgailua edo ordu-kontagailu bidez, etab. neurtzeko sistema, zabortegi zaharreko lixibiatuak jasotzeko sarean eta emari-neurgailua eta konduktibitate-neurgailua gelaxka berrien lixibiatuetarako.

b) Ur araztuetarako emari-neurgailua.

c) Ph neurgailua eta ur tratatuen azken kontroleko konduktibitate-neurgailua, dagozkien alarma-sistemak, neurketen tokiko adierazpena eta biltegiratze jarraikia euskarri informatikoan dituena.

d) Plubiometroa.

e) Lurrazpiko uren kontrolerako piezometroak. Beren kokapena E.3.5 atalean adierazten dira.

Emari-neurgailuek, pH-neurgailuek, konduktibitate-neurgailuek eta plubiometroak erregistratutako datuak 10 minuturo gordeko ditu formatu elektronikoan.

Isurketak, bere konposizioagatik, ezarritako mugak betetzeko zailtasunak baditu, horiek betetzea bermatuko duen tratamendu-sistema instalatuko da. Proiektu hori aurrez aurkeztuko du ingurumen organoaren aurrean onar dezan.

E.3.4.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Azken helmuga zabortegian ezabatzea duten hondakinen karakterizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen organoak «Euskal Herriko zabortegietan hondakinak onartzeko irizpideak eta prozedurak» izeneko agirian ezarritako arauen arabera egingo da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Mutiloako Udalean.

E.3.4.1.- Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

● 1. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

- 1. hondakina: «Olio erabilia».

Identifikazioa: 59202861/20003717/1/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A936(5)//B0019.

HEZ: 13 03 08.

Urtean sortutako kantitatea: 420 kg.

- 2. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontziak».

Identifikazioa: 59202861/20003717/1/2.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A936 (5)//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.

- 3. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak».

Identifikazioa: 59202861/20003717/1/3.

Hondakinaren kodea: Q7//D15//L40//C23//H6//A936(5)//B0019.

HEZ: 16 05 06.

Urtean sortutako kantitatea: 3 kg.

- 4. hondakina: «Hidrokarburoek kutsatutako materialak (isurketak)».

Identifikazioa: 59202861/20003717/1/4.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41/51//H5//A936(5)//B0019.

HEZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori ingurumen organoari bidaliko zaio hondakina lehenengoz atera aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Cespa G.R. SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Cespa G.R. SA enpresak sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko da.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

j) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Cespa G.R. SA enpresak.

k) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Kontrolerako erregistro horren kopia sei hilero bidali behar zaio ingurumen organoari.

l) Aurreko e, f (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta k ataletan adierazitako agiriak ingurumen organora bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, erakundeentzako IKS-L03 Sistemaren bertsioa erabilita.

E.3.4.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

Hondakinaren izena HEZ kodea Zein prozesuri lotuta Kudeatzeko modua Zenbatetsitako ekoizpena

Tinta-kartutxoak eta tonerra 08 03 18 Zerbitzu Orokorrak Baliotzea 10 unitate

Lohi deshidratatuak prentsa-iragazkikoak 19 08 14 Lixibiatuen tratamendua Zabortegia 59.260 kg

Gurpilak garbitzeko gailuko lohiak 19 08 14 Zerbitzu Orokorrak Zabortegia 20.000 kg

Papera eta kartoia 20 01 01 Zerbitzu Orokorrak Baliotzea 100 kg

Putzu septikoen lohiak 20 03 04 Zerbitzu Orokorrak Araztegia 4.000 kg

Aukeraketa- eta aurretratamendu-prozesutik datozen honako hondakin hauek sortu ahal izango dira:

Hondakinaren izena: HEZ kodea.

Plastikozko ontziak: 15 01 02.

Metalezko ontziak: 15 01 04.

Erabiltzen ez diren pneumatikoak: 16 01 03.

Eraikuntza eta eraispenen hondakinak: 17 09 04.

Beira: 19 12 05.

Zura: 19 12 07.

a) Prentsa-iragazkitik datozen lohi deshidratatuen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak ingurumen organora bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako E.3.4.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko zaio ingurumen organoari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Cespa G.R. SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Kontrolerako erregistro horren kopia urtero bidali behar zaio ingurumen organoari.

g) Aurreko d eta e (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f ataletan adierazitako agiriak ingurumen organoari bidali behar zaizkio, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

E.3.5.- Lurzorua babesteko baldintzak.

Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta kutsatutako lurzoruen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak xedatutako betebeharrak betetze aldera lurzoruaren egoerari buruz aurretiaz aurkeztutako txostenaren arabera, eta txosten horrek jasotako gomendioak jarraituz, Cespa G.R. SA enpresak une oro materialak biltegiratzeko gunea eta urak husteko sistema modu egokian mantentzen direla ziurtatuko duten jardunbide egokiak ezartzea proposatu beharko du. Neurri horiek prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jasoko dira, eta baita ikuskatze eta kontrol programa eguneratua ere.

Hautsezko materialak arrastaka eramatea minimizatuko da, ondorengo neurriak ezarriz:

- Haize gogorra dabilenean hautsezko solidoak manipulatzea saihestu.

- Materialak paletatik deskargatzean, garaiera mugatu.

Lurzorura substantziak isurtzea murriztuko da, ondorengoak bezalako neurri orokorrak aplikatuz:

- Biltegiratzeko substantzia likido guztiek eusteko kutxetak izango dituzte.

- Gasolio-andel guztiak hormigoizko zola baten gainean kokatu behar dira, perimetro-hormatxo batekin.

- Olio erabiliak eta hidrokarburoz bustitako materiala biltzeko bidoiak estalitako etxola batean kokatuko dira, atxikipen-kubeta batekin.

- Ahal den neurrian, ontzien artean substantzia likidoak aldatzea saihestuko da.

Halaber, lurzoruaren egoeraren aurretiazko txostenaren ondoriozko prebentzio eta defentsa neurriak aplikatu direla eta ondo funtzionatzen dutela bermatuko da; baita ingurumen organoak egoki irizten dituenak edo adierazten dituenak ere.

Cespa G.R. SA enpresak egindako jarraibideak aurkeztu beharko ditu organo honen aurrean, atal honetan ezarritakoari jarraituz enpresak proposatutako prozedurak modu xehatuan jasoz.

Ikerketa hidrogeologikoa hasi beharko da, zabortegiaren oin-eremuan. Horretarako, gutxienez, hirugarren piezometroa (P-3) jarriko zaio aldageletako S-SWari, horien eta UTM koordenatu-puntuen artean: X = 559.370 eta Y = 4.765.412, X = 559.374 eta Y = 4.765.410.

Piezometroa instalatzeko zundaketak gutxienez 15 m-ko sakonera izango du eta probak egingo dira zeharkatutako materialen iragazkortasuna zehazteko. Dauden hiru piezometroetan, maila piezometrikoa zehaztuko da eta zabortegitik ibaian beherako lurrazpiko uren fluxuaren norabidea zehaztuko da, lursail-mailaren azpiko azpiegiturak (lixibiatuen zuloak, lurperatutako hodiak, etab.) eta ondoko erreka kontuan hartuz. Hiru piezometroetan eta aipatu errekako azaleko uretan, zabortegiko lixitibiatuetan erabilitako parametro berak zehaztuko dira, gainera, azken bi puntu horien emaria zehaztuz. Ondoko errekako laginketa-puntuak gutxi gorabehera honakoak izango dira:

Puntuak UTM X koordenatuak UTM Y koordenatuak Lekua

AAr 559.387 4.765.414 Elkargunea perimetro-kanalarekin

AAb 559.408 4.765.471 araztegiaren ondoan

Altxamendu topografiko bidez zehaztuko dira 5 kontrol-puntu horien UTM-ETRS98 koordenatuak (hiru piezometroen ahoan maila-neurketak egiteko puntua eta ondoko errekan dauden kontrol-puntuak).

Bildutako emaitza analitikoekin isokontzentrazio-planoak egingo dira uretan.

Une horretara arte dauden erregistroak oinarri hartuta, kontzentrazioen eta lurrazpiko uretan eta zabortegiaren ondoko errekan iritsiko den esku-hartze mailaren unearen etorkizuneko garapenaren balioespena egingo da, eta, hala badagokio, hartu beharreko neurri zuzentzaileak proposatuko dira.

E.3.6.- Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

E.3.7.- Paisaiarekin zerikusia duten baldintzak.

Paisaia babesteko ezarritako neurriak (instalatutako landare-pantailak) nola hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren paisaia-integrazioa, elementuak ezkutatzea eta landaredia naturala berreskuratzea hobetu dezaketen neurriak modu egokian mantentzen direla bermatu beharko da.

Hondakinak isurtzeko ontzitik kanpora sakabanatzea eragozteko, esaterako, baldintza meteorologikoak txarrak direnean, beharrezko neurriak ezarriko dira une bakoitzean. Halaber, bertan utzitako hondakinek usaina baldin badute, eragozpen hori murrizteko neurri eraginkorrak ezarriko dira.

Ezohiko arrazoiak direla-eta isurtzeko ontzitik kanpora hondakinak sakabanatuko balira, Cespa G.R. SA enpresak berehala bildu beharko ditu.

E.3.8.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

E.3.8.1.- Baldintza orokorrak.

Cespa G.R. SA enpresak zabortegia ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Ebazpen hau aurkezten denetik sei hilabeteko epean, sustatzaileak ondorengo agiriak aurkeztuko ditu:

- Putzuen eta bilketako gasen karakterizazioaren analisia, kanpoko erakunde batek egindakoa eta ondorengo parametroak jasotzen dituena: data eta ordua, emaria, CH4, CO2, O2, N2, H2O, gasen tenperatura eta hezetasun erlatiboa, nola airearen presio atmosferikoa, hezetasun erlatiboa eta tenperatura, gasak neurtzeko kanpainaren aurreko eta ondorengo 48 ordutan zehar.

- Aurretik aipatutako analisien emaitzetan oinarrituz eta jarraian adierazitako irizpideen arabera, zabortegian sortutako gasak tratatzeko sistemaren proiektua aurkeztuko da.

Datu hauen arabera, Cespa G.R. SA enpresak zabortegiko gasen isurtzeak biltzeko eta tratatzeko sistema ezarri beharko du. Sistema aldez aurretik ingurumen organoari aurkeztu beharko dio, hark onar dezan. Aplikatu beharreko irizpideak honako hauek izango dira:

- Putzuetako metano-kontzentrazioa % 40 (bolumenari dagokionez) baino handiagoa denean, erauzitako gasa zabortegiko gasa energetikoki aprobetxatzeko planta batera bideratuko da.

- Putzuetako metano-kontzentrazioa % 25 eta % 40 artean dagoenean, ultrairagazpenaren edo antzeko teknika baten bidez mintza bereizteko sistema ezarriko da, erreusean metano-kontzentrazioa areagotzeko (iragazi gabeko frakzioa). Honela, zabortegiko gasa energetikoki aprobetxatzeko planta batera eraman daiteke frakzio hori; beste frakzioa, aldiz, zuzira eramango da erre dadin.

- Putzuetako metano-kontzentrazioa % 25 eta % 15 artean dagoenean, erauzitako gasa zuzenean bidaliko da zuzi batera erre dadin.

- Putzuetako metano-kontzentrazioa % 5 eta % 15 artean dagoenean, erauzitako gasa zuzira bidaliko da baita ere erre dadin, baina aldez aurretik beste erregai batekin aberastu beharko da, errekuntza ahalbidetzeko.

- Putzuetako metano-kontzentrazioa % 5 baino txikiagoa denean, atmosferara isurtzea baimenduko da, erauzketa bortxaturen beharrik izan gabe (erauzketa pasiboa).

Erauzketaren emaria eta presioa, putzuaren eraginaren eremua 25 metrokoa izan dadin aukeratuko dira; honela, zabortegiaren azalera osoa har dezan, bertara airerik ez sartzeko eta horrela, zabortegiko zigilatu gabeko guneetatik barrena atmosferara isurtze barreiatuak saihesteko.

Zabortegia ustiatzean sortutako gasen erauzketa HDPE gasen drainatze-tximinien bidez egingo da, legarrezko inguratzailearekin artekatua. Akaberako tratamendua zuziaren bidezkoa baldin bada, gasek 1000-1200 ºC arteko tenperaturara iritsiko dira zuzian eta gutxienez 0,3 segundotan (egonaldia), beharrezko turbulentzia mantenduz.

E.3.8.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

«Stripping» dorreari lotutako fokuetarako ondoko datuak jasoko dituen memoria bat emango da:

1.- Izena.

2.- UTM-ETRS98 koordenatuak.

3.- Lotutako prozesua(k).

4.- Airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legean xedatzen denaren araberako katalogazioa.

5.- Emaria (gehienezkoa eta batez bestekoa), tenperatura eta fluxuaren abiadura, bai eta isuritako kutsatzaileen ezaugarri eta kopurua. Jarduerak sortutako isurketa bakoitzaren emari eta konposizioaren balioespenak alor horretan indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzeko aukera eskainiko duten unitateetan adieraziko dira.

6.- Erabilitako laginketa- eta analisi-metodoa, maiztasuna eta lortutako emaitzen fidagarritasun-maila adieraziz egindako karakterizazioak, kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egindako atmosfera kutsatu dezakeen instalazioaren ikuskatze-txostenaren bidez.

7.- Huste-sistemen ezaugarriak:

- Zorutik tximiniaren ahorainoko altuera.

- Tximiniaren barne-diametroa.

- Laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapena eta ezaugarriak, gas-fluxuek laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziak adieraziz, hau da, L1 eta L2 parametroak, industria-jatorriko kutsadura atmosferikoren prebentzioari eta leheneratzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoari erreferentzia egiten diotenak. Neurketa-puntuetara sartzeko plataformen ezaugarriak ere jasoko dira.

8.- Foku bakoitza eta guztiak zehazten dituen instalazioaren planoa.

E.3.8.3.- Isurtzeko muga-balioak.

a) Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko.

b) «Stripping» dorreari lotutako fokuetarako NH3-rako 30eko (mg/Nm3) muga hartuko da.

c) Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

d) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Segurtasuna dela-eta, instalazioaren jabetzaren mugetan metano gasaren kontzentrazioa ez da % 5 baino handiagoa izango, ezta % 1,25 baino handiagoa ere instalazioaren gune itxietan, eroate, kontrol edo gasen berreskuratzearen sistemen osagaien kasuan izan ezik.

E.3.8.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. Hala eta guztiz ere, L1e8D eta L2e2D distantziak betetzen ez direnean, baina L1 eta L2ren gutxieneko distantziak 2D eta 0,5D-ren berdinak edo handiagoak direnean, hurrenez hurren, laginketa-puntua egokia dela ulertuko da; dena dela, laginketa-puntuaren egokitasuna baimendutako kontrol-erakunde (BKE) batek egindako txosten baten bidez justifikatu behar da.

Isurtze barreiatuak murrizteko, hauek edukiko dira:

- Ahal den neurrian, partikula solidoen eta hautsaren isurtzeak sortzea saihestuko da ibilgailuen sarrera eta irteeretan, eta zamalanetan eta hondakinak hedatzean.

- Azalera zati bat (isurketarena) irekita mantenduko da, ahalik eta azalera txikiena, 10.000 m² inguru dituena; gainerakoa estaldura-lurrekin edo polietilenozko xaflarekin estalita mantenduko da.

- Ibilgailuen gehieneko abiadura 20 km/h-ra mugatu behar da eta hondakinak garraiatzeko edukiontzi itxiak edo big-bag zakuak erabili behar dira.

E.3.9.- Biozidak erabiltzeko baldintzak.

Zabortegiaren instalazioetan bektore biologikoen kontrolerako biozidak erabiliz gero, Osasun eta Kontsumo Ministerioko Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren bioziden erregistro ofizialean biltzen diren produktuak izan behar dute.

Biozidak erabiltzearen alorrean aplika daitekeen arautegiaren kaltetan izan gabe, horiek aplikazioa gutxieneko beharrezkora mugatuko da.

Produktu horiek erabiltzen hasi aurretik, ingurumen organoari bidali behar zaizkio erabili behar direla aurreikusten diren biosanitarioen segurtasun-fitxa teknikoak. Halaber, hala badagokio, zerbitzu biozidez arduratzen den enpresari jakinarazi beharko zaio.

F) Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatzeko obrak gauzatzeko baldintzak eta betebeharrak.

a) Zabortegiaren akaberako zigilatzearen segida ondorengo geruzez (goitik behera) osatuta egongo da:

- Gainazala belarkien bidez estaltzea. Zabortegiaren zigilatzearen gainean zuhaixkak edo zuhaitzak landatzea, helduak direla haien tamaina eta sustraiak, sakontasuna, mota, kokapena edo ezarritako babesak direla-eta, drainatze-geruzaren, geomintzaren edo zigilatzearen hesi geologiko artifizialaren segurtasunari edo funtzionaltasunari ez eragitearen baldintzapean egongo da; eta irristaduraren aurrean landaketak ez du segurtasun-faktorea 1,5etik behera murriztu beharko.

- Gutxieneko 0,15 metroko lodiera duen landare-lurzoruaren geruza.

- Gutxieneko 0,60 metroko lodiera duen estaldura-lurzoruaren geruza.

- Iragazketaren ur garbien geruza drainatzailea. Ale formako material natural baten geruzaz osatuta egon daiteke (legarrak edo hareak), azpitik sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez. Nolanahi ere, geruza iragazle honen igorgarritasuna drainatzearen luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta gaineko lurzoruaren estaldura-geruzaren eroankortasun hidrauliko asearen arabera kalkulatuko da. Horrela, ezarritako geruzaren igorgarritasunak kalkulatutako igorgarritasunarekiko 6-ko segurtasun-faktorea (FS) izan dezan eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m gainditu ez ditzan; txikiena den neurria, hain zuzen ere.

- 1,5 edo 2 mm-ko lodiera duen dentsitate altuko polietilenozko geomintza (HDPE).

- Hesi geologiko artifiziala. 0,60 metroko lodiera eta d= 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotuaz osatuta egongo da, 0,15 m-ko 4 geruzaz eraikia. Xede horretarako, ezaugarri horiek dituzten hondakin trinkotuak edo antzeko babesa bermatzen duen bentonitazko geokonposatua erabil daitezke.

- 0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95era trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.

Bestelako zigilatze-segidak proposatu daitezke, modu egokian justifikatuz instalazioaren gorabehera zehatzei aurkeztutako soluzioa.

Ezpondaren eremuetan instalatu aurretik, zigilatzea osatzen duten geruzen egonkortasunaren azterketa egin beharko da, irristaduraren aurrean geruzek e 1,5-ko segurtasun-faktorea dutela bermatu ahal izateko.

Zabortegiak gas kopuru adierazgarriak sortzen baditu, hesi geologiko artifizialaren azpian gasak drainatzeko geruza sartu beharko da.

b) Isurialde egokiak izan daitezen, zabortegiaren azaleraren birmoldaketa amaitu ondoren, zabortegiaren azaleraren plano takimetriko bat altxatuko da UTM-ETRS98 koordenatuekin, okupatuko duen azalera eta zigilatu beharreko azalera definituko duena. Gutxienez metro bateko banda gehigarrira zabalduko du, birmoldaketaren ostean zabortegiak okupatutako azalerarekiko. Plano takimetriko horren gainean, zigilatzeko lanetan zehar ager daitezkeen lixibiatuen iturburuak kokatuko dira, horietako bakoitzean hauek zehaztuz: emaria, pH-a, tenperatura, eroankortasun elektrikoa (CE) eta neurketaren data.

Zigilatze-lanetan zehar sortzen den eta aldaketa nabarmenak eragiten dituen proiektuaren aldaketa oro ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, balora dezan, eta behar bada, gauzatu aurretik onar dezan.

Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatu ondoren, zigilatze-lanen zuzendariak lanak ebazpen honetan ezarritako baldintza eta betebeharren eta ebazpenaren oinarri den agiri teknikoen arabera bete dela egiaztatu beharko du. Egiaztapena egiteko, obra-zuzendariak sinatutako zabortegia zigilatzeko obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko du, ondorengo agiriekin batera:

- Eraikitzeko proiektua («as built»), dagokion elkargo ofizial profesionalak oniritzia emanda duela. Plano-jokoa eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasunaren murrizketa ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatzerakoan ikusi ezin diren elementuen eta euren ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasunen ikuspegiak nola planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

- Iragazgaiztearen segidaren landare-lurraren geruzaren gainazalaren plano topografikoa, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

- Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria, emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak barne; horrez gain, esparruko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasotzen dituzten eranskinak (azken horien txosten osoak gehituko dira) eta laginketa-puntuen kokapena plano takimetrikoan.

e) Aurreko atalean adierazitako obra amaierako ziurtagiria eta hari erantsitako dokumentazioa ingurumen organoari aurkeztu beharko zaio, onar dezan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ikusi eta egiaztapen-bisita egin ondoren, ingurumen organoak isurketaren jarduera etetea, zigilatzearen bukaera eta itxi ondorengo aldia abiatzea onartuko du.

G) Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi eta ondorengo baldintzak.

a) Cespa G.R. SA, zabortegia ustiatzen duen erakundea den heinean, zabortegia itxi ondorengo mantentze-lanen eta kontrolaren arduraduna izango da, eta funtzio horietaz arduratuko den pertsonaren izena jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari.

b) Posta helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, edo itxiera ondorengo kontrolaz arduratuko den pertsona aldatuko balira, zabortegiaren titularrak jakinarazi egin beharko du.

c) Itxi ondorengo kontrola eta zainketa-aldia 30 urtekoa izango da, zabortegiaren jarduera eten eta zigilatzea bukatzean den data onartzen den unetik kontatzen hasita. ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi ondorengo kontroletan barrena lortutako emaitzen arabera. Itxi ondorengo aldiari dagokionez, sustatzaileak horrela eskatuta, ingurumen-organoak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira itxi ondorengo aldiaren bukaera eta horren inguruan ezarritako betebeharren epe-betetzea. Aldez aurretik atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

d) Cespa G.R. S.A. enpresak itxi ondorengo zainketak betetzeaz arduratuko den enpresa arduraduna izendatuko du. Enpresa hori zabortegiaren titularraren bestelakoa baldin bada, titularrak enpresa hori gutxienez urtebeteko aldirako izendatuko du. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi ondorengo zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua barne izango ditu. Zerrendak aipatu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatzean eta ordura arteko itxi ondorengo zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu.

e) Itxi ondorengo aldian zehar kokapenean obrak edo/eta jarduerak egin nahi izanez gero, aldez aurretik ingurumen organoaren baimena izan beharko da. Nolanahi ere, ingurumen organoaren aurrean ziurtatu beharko da jarduera horiek ez dietela eragiten zigilatzearen osotasunari, perimetro-kanalen jardunari, itxi ondorengo kontrol-sistemaren egonkortasunari edo elementuei, eta pertsonentzat arrisku onartezina ez dakartela.

Xede horretarako, zigilatzean sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia ezabatu egingo da.

Ereiteen mantentze-lanak egin beharko dira, hala nola, ebakitzeak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

Zigilatzearen gainean landare-espezie inbaditzaileak jartzea zaindu beharko da; hala badagokio, horiek ugaltzea kontrolatu eta errotik kentzeko neurriak hartu beharko dira.

Erasandako eremu guztiak, zabortegia ezarri den lursailean eta bere instalazio osagarri eta sarbideetan kokatutakoak, nola zerbitzu-sareen eta lixibiatuen hustuketa gauzatzeko beharrezkoak direnak berrituko dira; baita aurkeztutako berritze-planean agertzen ez diren, baina plana bukatu ondoren erasandakoak ere. Inolaz ere ez da baimenduko zabortegia itxi ondorengo fasean barrena zabortegiaren zigilatzea bizilekurako erabiltzea. Halaber, ez da baimenduko inolako jarduketarik zigilatze-segidako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora hurbil dadin.

H) Lan-arriskuen prebentziorako baldintzak.

Zabortegiaren ustiapen, zigilatze eta itxi ondorengo aldian barrena, ezbeharrak gertatzea saihesteko eta horien ondorioak mugatzeko beharrezko neurriak hartu beharko dira; bereziki, Lan-arriskuen Prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legea eta legea garatzen duten erregelamenduzko xedapenak aplikatuz.

I) Ingurumena Zaintzeko programa.

Ingurumena Zaintzeko programaren sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

I.1.- Uren eta efluente likidoen kalitate-kontrola:

a) Isuritako uraren kalitatearen kontrola, lurpeko uren kontrolari, lixibiatuen eta azaleko uren kontrolari dagokionez, sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoari jarraituz burutu beharko da.

Kontrolatu beharreko fluxua Kontrol-puntuaren izena Kontrol-puntuaren UTM koordenatuak Kontrolatu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota

Lixibiatuak, zabortegi zaharretik sortuak, lixibiatu-zuloan sartu aurretik L-1 X: 559.353,71

Y: 4.765.425, 13 Emaria, tenperatura, eroankortasun elektrikoa (CE), pH, Eh, SST, DQO, Cl-, NH4+, Fe, Ca, SO4=, COD Hilero, tratamendua behar duten bitartean Kanpokoa

Aurrekoak eta beste hauek ere: olioak eta koipeak, AOX, COT, TSD, SiO2, B, Mn, Mg, K, Na Sei hilero, itxi ondorengo aldia bukatu arte

Lixibiatuak, zabortegi berritik sortuak, lixibiatu-zuloan sartu aurretik L-2. X: 559.405,7

Y: 4.765.422 Emaria, tenperatura, CE, pH, Eh, SS, DQO, DBO5, Cl-, NH3, NO32-, Al, As, Cd, Cu, Cr6+, Fe, Mn, Ni, Pb, Zn, CN, Hg, F-, SiO2, B, Mn, Mg, K, Na, TSD, Mo, Sb, Se, Ba, COD, COT, Olio eta koipeak, AOX eta Fenolak Hilero, ustiatzen den bitartean eta sei hilero, ondoren Kanpokoa

Lurrazaleko urak, araztegiko efluentearen isurketa-puntutik gorako urak RE-1 (1) Emaria, tenperatura, CE, pH, NH3, NO32-, Cl-, y DQO, DBO5, SO42-, Cd, Cu, Cr total, Ni Pb, Zn

Hilero Kanpokoa

Lurrazaleko urak, araztegiko efluentearen isurketa-puntutik beherako urak RE-2 X: 559.542

Y: 4.765.517 Emaria, tenperatura, CE, pH, NH3, NO32-, Cl-, y DQO, DBO5, SO42-, Cd, Cu, Cr total, Ni Pb, Zn

Hilero Kanpokoa

Tratatutako uren isurketaren kontrol-kutxeta E-1 X: 559.406

Y: 4.765.478 Emaria, tenperatura, CE, pH, solido esekiak (SS), NH3, NO32-, Cl-, DQO, DBO5, SO42-, Al, Fe, Cd, Cu, Cr, Ni Pb, Zn, fenolak eta olioak eta koipeak

Hilero

Kanpokoa

Lurrazpiko urak, beheko uren piezometroa PZ-1 X: 559.374

Y: 4.765.465 Maila, tenperatura, CE, pH, Cl-, NH4+, Fe, Hilero Barnekoa

Lurrazpiko urak, beheko uren piezometroa PZ-2 X: 559.354

Y: 4.765.425 Maila, tenperatura, CE, pH, Cl-, NH4+, Fe, Hilero Barnekoa

Lurrazpiko urak, beheko uren piezometroa PZ-3 Ikusi E.3.5. atala Maila, tenperatura, CE, pH, Cl-, NH4+, Fe, Hilero Barnekoa

Lurrazpiko urak, goiko uren piezometroa PZ-4 (2) Maila, tenperatura, CE, pH, Cl-, NH4+, Fe, Hilero ustiapenean zehar eta sei hilero itxi ondorengo aldian Barnekoa

Lurrazpiko urak, goiko uren piezometroa PZ-5 (2) Maila, tenperatura, CE, pH, Cl-, NH4+, Fe, Hilero ustiapenean zehar eta sei hilero itxi ondorengo aldian Barnekoa

(1) Zehaztu beharreko koordenatuak, proiektuan daudenak okerrak baitira adierazitako lekuarekin ez baitatoz bat (adibidez, RE1 belardi bat da Estanda ibaiko ibilgua).

Isurketa-baimenean xedatzen diren X = 559.496 eta Y = 4.765.586 koordenatuak isurketaren puntu errealari dagozkion adierazi beharko da. Hala bada, RE-1 delakoak honako koordinatuak izango ditu: X = 559.418 eta Y = 4.765.634, eta RE-2 puntuak, berriz, Estanda ibaiarekin zabortegiaren ekialdetik pasatzen den errekaren elkargunetik uretan gora egon behar du.

(2) Uretan gora dauden piezometroak zabortegiaren perimetroan jarriko dira, bere E eta M aldeetan. Gutxienez 2 metroko sakoneran sartu beharko dira eremu saturatuan. Edonola ere, beren gutxieneko sakontasuna 15 m-koa izango da. Instalatu eta lehen urtean lixibiatuetan bezalako parametro fisiko-kimikoak zehaztuko dira bi egoeratan: goialdeko urak eta behealdeko urak.

Ibilgu publikora isurketa egiten amaitu eta kolektorera isurtzen hasi ostean, RE-1 eta RE-2 kontrol-puntuak, E.3.5. atalean zehazten diren AAr eta AAb puntuengatik aldatuko dira eta kontrolak hilero egingo dira araztegia funtzionamenduan mantendu behar bada.

Aztertu beharreko parametroak eta maiztasuna alda daitezke lortutako emaitzen arabera ingurumen organoak horrela irizten badio edo sustatzaileak proposamen justifikatua egiten badu.

b) Hala eta guztiz ere, uren politikaren arloan lehentasunezko substantzien zerrenda onartzen duen eta 2000/60/EE Zuzentaraua aldatzen duen 2001eko azaroaren 20ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2455/2001/EE Erabakian zehaztutako lehentasunezko substantzien zerrenda zehaztu beharko da 3 hilabeteko epean zabortegi zaharreko eta egungo zabortegiko lixibiatuetan, goialdeko urei ez dagokien garaian laginak hartuz. Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak ingurumen organora bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

Kontrol bakoitza parametro baimenduak kontuan hartuta egingo da, eta baimeneko eskakizunak betetzen dituela joko da ebazpen honetako E.3.3.3 atalean adierazten den «Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren kolektorera isurtzea arautzen duen erregelamendua» horietarako ezarritako mugak egiaztatzen dituztenean.

I.2.- Airearen kalitate-kontrola.

I.2.1.- Atmosferako isuriak kontrolatzea.

a) Cespa G.R. SA enpresak Ingurumena Zaintzeko Programa proposatu beharko du atmosferako isurketetarako. Bertan, gutxienez, honako informazioa jasoko da: fokuaren izena, neurketa-parametroak eta kontrolen maiztasuna.

b) «Stripping» dorreari lotutako fokuetarako, honako kutsatzaileen kontrola egin beharko da: NH3 (mg/Nm3)3y COV´s (mgC/Nm3)3 3e3en urtean hiru hilean behin neurketa eginez, eta ondoren, urtero.

c) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak ingurumen organo honek prestatutako «Kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, botatako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek ingurumen organo honek ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

d) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

I.2.2.- Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Aipatu erregistroan Baimendutako Kontrol Erakundeak (BKE) egindako neurketen emaitzak jasoko dira, eta eginez gero, sustatzaileak egindako neurketak (autokontrola), mantentze-lanak (arazketa-sistemenak barne, mahuken aldaketak, adibidez), garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako intzidentziak, eta abar.

I.2.3.- Atmosferako isuriak kontrolatzea.

Urtean gutxienez inmisioko laginketa-datuak biltzeko kanpaina bat egingo da, bai langileen lan-eremuetan edo lan-ingurunean, bai instalazio-eremuaren ingurunean.

Laginketa-kanpaina horiek ahalik eta egoera okerrena duen aldean egingo dira. Lan-ingurunearen gaineko eragina baloratuko da, eragiketa eta lan guztietan, sarbideetan, isurketa-eremuan, etab. laginketa eginez. Urtero, kanpo erakunde batek neurketa bat egingo du.

I.3.- Isuri-ontziaren topografiaren kontrola (ustiapena, itxiera eta itxiera ondokoa).

Kontrol topografikorako proposamena egingo da eta ondorengoak jaso behar ditu: neurtzeko bitartekoak eta materialak (azaleraren eta zabortegiaren oinarriko iragazgaiztearen mugarri topografikoak), neurtzeko lekuak, aldi baterako bilakaeraren grafikoak, erregistratutako datuak formatu elektronikoan (kalkulu-orria) eta horien interpretazioa.

Urtero zabortegiaren betetze-lanen plano topografiko eguneratu bat egin beharko da, zabortegiaren mugak, zabortegiaren zona zigilatua, eta azken urtean hondakinak utzi diren zabortegiaren zona zehaztuta dituena, eta horien azalerak eta zabortegiaren gainazalean aldaketak egin diren datak adierazita.

I.4.- Datu meteorologikoen bilketa.

Zabortegiaren ustiapen eta itxi ondorengo fasean zehar, parametro meteorologikoen kontrola egingo da. Horretarako, Cespa G.R. SA enpresak erregistro automatikoko plubiometroa instalatuko du zabortegiko instalazio-eremuaren barruan. Jasotako datuak, zabortegitik 4,6 km-an dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiak «Estanda» GOE7 uren kalitaterako Estazioan erregistratutako prezipitazio eta aire-tenperaturekin eta zabortegitik 7,7 km-ra dagoen Euskal Meteorologia Agentziaren G043 «Ordizia (Oiangu)» estazio meteorologikoko haizearen abiadura eta norabide, hezetasun erlatiboa, eguzkiaren guztizko irradiazioa eta atmosfera-presioaren erregistroekin osatuko dira.

I.5.- Zabortegiaren balantze hidrikoa.

Kanpoko erakunde batek urtero zabortegiaren balantze hidriko bat egin beharko du. Horretarako, GOE7 Estanda estazioan erregistratutako lixibiatuen emariaren datuak eta erregistratutako datu meteorologikoak eta zabortegiaren gainazalean sortzen diren aldaketen plano topografikoak (zigilatutako eremuak, isurketarako eremuak, eta abar.) erabiliko dira. Tokiko oinarrizko datuak definitzeke dagoen lisimetro baten instalazioaren bidez kalkulatuko dira.

Itxi ondorengo aldiko lehen balantzeak zabortegiaren jarrera hidrodinamikoaren analisia barne izango du, erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuetatik eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketatik abiatuta.

I.6.- Tresneriaren kontrola.

Urtero tresnen kontrolean espezializatutako enpresa batek txostena egingo du neurri zuzentzaileei buruz eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemei buruz.

I.7.- Jardueraren adierazleak.

Cespa G.R. SA enpresak txosten bat egin eta ingurumen organoari igorriko dio. Txosten horretan, jardueraren adierazleak kalkulatu eta kontrolatuko dira; horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

I.8.- Zarataren kontrola.

Zarataren neurketa-kanpaina egingo da, ebazpen honen E.3.6 atalean jasotako mugak betetzen direla ziurtatzearren.

I.9.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta ingurumen organoari bidaliko zaizkio. Urtero egingo da, eta ingurumenaren jagoletza-programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Halaber, zabortegian hondakinak uzteagatik urte horretan kobratuko diren prezioak jasoko ditu txostenak, hondakin mota edo taldeka xehatuta.

Honako hauek aurkeztu behar dira urtero:

a) bukatutako urteari dagokion balantze ekonomikoa, kontzeptuak xehatuz, bereziki aurreikusi gabekoak.

b) C atalean aipatutako finantza-azterketaren eguneraketa. Bertan, diru-sarrerak, aurreikusitako obren gastuak, ustiaketa-gastuak, hala badagokio bermeen zenbatekoaren eguneraketa, eta abar jaso beharko dira. Horrela, justifikatuta egon behar da diru-sarrerek zabortegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo mantentzetik sortutako gastuak estaliko dituztela.

c) Emaitza ekonomikoen arabera, zabortegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo mantentzetik sortutako gastuak finantzatzeko helburua zein neurritan bete den adieraziko da, eta negatiboa izanez gero, hartu beharreko neurriak zehaztuko dira.

Halaber, hurrengo urtean egin beharreko obren eta hondakinek bete beharreko eremuen aurreikuspena gehituko da, gutxi gorabeherako kotak, aurreko urtean utzitako hondakinen bolumenaren kalkulua, soberakin-gaitasuna eta urte horretan utzitako hondakinen batez besteko dentsitatea adieraziz.

Isuritako uraren eta lurrazaleko eta lurrazpiko uren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako Ordezkaritza).

I.10.- Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, 2006ko abenduko ingurumeneko baimen bateratuaren eskabidearen dokumentazioan, 2007ko apirileko ingurumeneko baimen bateratuaren eskabidearen dokumentazio gehigarrian eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

J) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

J.1.- Jarduera etetea, itxi ondorengo aldia bukatuta.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (90.002 epigrafea «Hondakinen tratamenduaren jarduerak»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Cespa G.R. S.A. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

J.2.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Ustiapenari buruzko eta prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Eskuliburu horretan ondorengoa zehaztuko da:

- Ihesak gertatuz gero, lurzorua babesteko hartutako neurriak, eraikitzeko materialen inguruko guztia zehaztuz (iragazgaiztea), biltegiratze-neurri bereziak (substantzia arriskutsuak).

- Balizko ihesak detektatzeko neurriak edo kolektore-sarearen gainbetetze, zainketa garbiketaren alarma-sistemak (garbiketa sistematikoaren beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gainean izandako isuriak biltzeko sistemak.

- Araztegiaren kasuan, ustiatzeko enpresa espezializatu batek egingo du protokolo edo eskuliburu bat, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan. E.3.8.2 eta E.3.8.3 ataletan jasotako «stripping» dorreari lotutako instalazioaren egoera ona bermatzeko helburua duten neurriak eta ustiapen-baldintzak betetzea.

- Hobi septikoak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu egokia ziurtatzeko. Aldizka, pilatutako solidoak eta lohiak erretiratu, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbitu beharko da, garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuz.

- Ikuskaritza eta kontrolerako programa bat eta hauek bilduko ditu: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

b) Halaber, ustiapenari buruzko erregistroa izan beharko da eta bertan, mantentze-lanetan eta ustiapenean gertatutako gorabeherak jasoko dira.

c) Erregaiak, azido sulfurikoa, azido klorhidrikoa, sulfato ferroso, sodio hidroxidoa, bai eta efluenteak arazteko hondakinak ere, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

d) Zabortegiaren perimetro-itxitura baldintza onetan mantenduko da.

e) Jarduerak eskatzen dituen materia lagungarri eta erregaiak horiek ingurunera hedatzea galaraziko duten baldintzetan biltegiratuko dira.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, ingurumen organo honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen organo honetako bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

i) Biltegien hondoan edo putzuak garbitzerakoan pilatzen diren solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko eta behar bezala kudeatuko dira.

j) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

k) Lohiak tratatzeko sistemako hondakin-ura arazteko instalazioaren sarrerara eramango da, han tratatzeko.

l) Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

m) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:

- Berme-neurri gisa, pH eta redox-aren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.

- Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

n) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

o) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

p) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, sutea, ustekabeko isuria, isurtzeko muga-balioak gainditzea, edo zabortegiaren zigilatzearen edo itxi ondorengo sistemaren elementuren baten funtzionamenduari edo integritateari eragin diezaiokeen beste edozein), Cespa G.R. SA enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio ingurumen organo honi.

q) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio ingurumen organoari. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

- Gertakari-mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zer egunetan eta ordutan gertatu den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.

- Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

r) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, ingurumen organo honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

K) Baldintzak aldatzea.

Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

L) Urtean behin Cespa G.R. SA enpresak ingurumen organoari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

M) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Halaber, proiektua aldatu edo zabaltzen bada, Euskal Herriko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 50. artikuluak jasotakoa beteko da, horien ingurumenaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedurari dagokionez, baldin eta aldaketa edo zabalkuntza horiek ingurumenean kalte handiak eragiteko arriskua baldin badago.

Hirugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Organoari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako Bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

- A atalean aipatutako erantzukizun zibileko asegurua aurkeztea.

- B atalean aipatutako fidantza aurkeztea.

- Finantza-azterketa aurkeztea (C atala).

- Instalazioaren eta Administrazioarekiko harremanen arduradun teknikari baten izendapena (D atala).

- E.2.2 eta E.2.3 ataletan adierazten diren baldintzekin bat egingo duen iragazgaiztutako gelaxka eraikitzea, aurrez dagozkion exekuzio-proiektua eta ustiapen-plana aurkeztuta baimendu ahal izateko.

- Zabortegiaren iragazgaizterako geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrola egingo duen enpresa arduradunaren izendapena (E.2.1 atala).

- Obra-amaierako ziurtagiria (horren edukia E.1.12 atalean zehaztu da) lehen gelaxkaren eraikuntzari dagokiona.

- Hondakin-ur tratatuak eskualdeko saneatze-sistema orokorrera, lixibiatuen zuloetara, gurpilak garbitzeko gailura eta kontrol-gailuen instalaziora isurtzeari buruz E.3.3 atalean xedatzen diren aginduak.

- Cespa G.R. SA enpresak sortutako ispilu-sarreradun hondakinen ezaugarritzea (E.3.4.2.a atala).

Zabortegiaren oin-eremuan egindako ikerketa hidrogeologikoaren emaitzak (E.3.5 atala).

- Zabortegiak sortutako gasen karakterizazioaren emaitzak eta, hala badagokio, zabortegi-gasen isurtzea kaptatu eta tratatzeko sistema instalatzea (E.3.8.1 atala).

- Isuri atmosferikoen fokuen katalogazioa (E.3.8.2 atala) eta, hala badagokio, horiek E.3.8.4 atalean bildutako xedapenetara moldatzea.

- I.1 (urak eta lixibiatuak) eta I.2 (atmosfera) ataletan ezarritako instalazio-funtzionamendurako ingurumeneko kontrolen emaitzak.

- Topografia-kontrolerako plana (I.3 atala).

- I.5 atalean adierazitako lisimetro-diseinua.

- Neurketa akustikorako kanpainaren emaitzak (I.8 atala).

- Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina (I.10 atala).

- Ustiapen-eskuliburua (J.2.a atala).

- Kubetak husteko protokoloa (J.2.h atala).

Suteen aurkako babeserako neurriak (J.2.r atala).

- Hondakin arriskutsu eta ez arriskutsuen baimen-dokumentuak eta erregistro-ereduak betetzea (E.3.4.1. eta E.3.4.2 atalak).

eta gainera, betetzea aurreikusita dauden eta ebazpen honetako dagokien atal desberdinetan baimendutako edo eskatutako obra edo instalazioak betetzeko epeen berariazko Adierazpena aurkeztu beharko da.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Bisita egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea izango du txosten bat egiteko. Betearazteke dauden obra edo instalazioei dagokienez, sustatzaileak horiek betearazteko aurreikusitako epea adieraziko du. Ingurumeneko baimen bateratuaren eraginkortasuna epe hori betetzearen menpe egon daiteke.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko ingurumen organoak emandako ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.- Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.- Cespa G.R. SA enpresak ebazpen honen xede den hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren proiektuaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori ingurumen organoari jakinarazi beharko du, hark onar dezan. Edonola ere, zabortegiak eta bere instalazio osagarriek okupatutako lursailaren titulartasuna igortzen bada edo hori edukitzea bertan behera uzten bada, ebazpen honetan aurreikusitako betebeharrak betetzen jarraitu beharko da. Edozein titulartasun-aldaketarik eginez gero (salmenta, lagapena, etab.) aldaketa hori ingurumen organoari jakinarazi beharko zaio, formalizazioa egin eta hilabeteko epea baino lehen, eta ingurumen organoak dagokion ebazpena igorriz aipatu aldaketa agirien bidez onartu behar du.

Zazpigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Cespa G.R. S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Cespa G.R. SA enpresari, Mutiloako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA

HONDAKIN ONARGARRIAK

a) Tratatutako hondakinak. Aurretiaz tratamendurik jaso ez duten hondakinen kasuan, haiek baliotzea teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenari dagokionez bideragarria ez dela modu egokian justifikatu beharko da.

Hondakin onargarriak

Hondakin mota HEZ kodea

Meategi eta harrobien prospekzioaren, erauzketaren eta mineralen tratamendu fisiko eta kimikoen hondakinak 01

Mineralen erauzketaren hondakinak 01 01

Mineral metalikoen erauzketaren hondakinak 01 01 01

Mineral ez-metalikoen erauzketaren hondakinak 01 01 02

Mineral metalikoen eraldatze fisiko eta kimikoaren hondakinak 01 03

Azidoa sortzen ez duten eta gai arriskutsuak ez dituzten sulfuroen eraldaketatik datozen material antzuak 01 03 06

Gai arriskutsuak ez dituzten hauts eta hondar xeheen hondakinak 01 03 08

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 01 03 99

Mineral ez-metalikoen eraldatze fisiko eta kimikoaren hondakinak 01 04

Hondar eta buztinaren hondakinak 01 04 09

Gai arriskutsuak ez dituzten hauts eta hondar xeheen hondakinak 01 04 10

Gai arriskutsuak ez dituzten mineralen garbiketako material antzuak eta beste hondakin batzuk 01 04 12

Gai arriskutsuak ez dituzten harria ebaki eta zerratzearen hondakinak 01 04 13

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 01 04 99

Nekazaritza, baratzezaintza, akuikultura, basogintza, ehiza eta arrantzaren hondakinak; elikagaiak prestatu eta lantzearen ondorioz sortutako hondakinak 02

Azukrea elaboratzearen ondorioz sortutako hondakinak 02 04

Erremolatxa ikuzi eta garbitzetik sortutako lurra 02 04 01

Zehaztapenik ez duen kaltzio karbonatoa 02 04 02

Zura eraldatzearen, eta taula eta altzariak, paper-pasta, papera eta kartoia ekoiztearen ondorioz sortutako hondakinak. 03

Zura eraldatzearen, eta taula eta altzariak ekoiztearen ondorioz sortutako hondakinak 03 01

Zerrautsa, txirbilak, ebakinak, zura, partikula-taulak eta txapak 03 01 05

Paper-pasta, papera eta kartoia sortu eta eraldatzearen hondakinak 03 03

Papera birziklatzearen ondorioz sortutako tinta-kentze lohiak 03 03 05

Paper eta kartoi hondakinetatik sortutako pasta-hondarrak, mekanikoki bereiziak 03 03 07

Birziklatzera bideratutako papera eta kartoia sailkatzetik sortutako hondakinak 03 03 08

Kareharri-lohien hondakinak 03 03 09

Bereizketa mekanikoaren bidez lortutako zuntzen hondakinak eta zuntzen lohiak, eta karga- eta iztukadura-materialak 03 03 10

Efluenteen in situ tratamenduaren lohiak 03 03 11

Larru-, ilelarru- eta ehun-industrien hondakinak 04

Larru- eta ilelarru-industrien hondakinak 04 01

Kromorik ez duten lohiak, bereziki efluenteen in situ tratamendutik eratorritakoak 04 01 07

Jantzigintza eta akaberen hondakinak 04 01 09

Ehungintza-industriaren hondakinak 04 02

Efluenteen in situ tratamenduaren lohiak 04 02 20

Prozesatu gabeko ehun-zuntzen hondakinak 04 02 21

Prozesatutako ehun-zuntzen hondakinak 04 02 22

Petrolio finketaren, gas naturalaren garbiketaren eta ikatzaren tratamendu pirolitikoaren hondakinak. 05

Petrolio finketaren hondakinak 05 01

Galdarak elikatzeko uretatik datozen lohiak 05 01 13

Hozte-zutabeen hondakinak 05 01 14

Petrolioa desulfuraziotik sortutako sufrea duten hondakinak 05 01 16

Ikatzaren tratamendu pirolitikoaren hondakinak 05 06

Hozte-zutabeen hondakinak 05 06 04

Gas naturalaren garbiketa eta garraiatzearen hondakinak 05 07

Sufrea duten hondakinak 05 0702

Prozesu kimiko organikoen hondakinak 06

Fosforoa duten produktu kimikoen eta fosforoaren prozesu kimikoen FFDU hondakinak 06 09

Erreakzioko kaltzio-hondakinak 06 09 02

Erreakzioko kaltzio-hondakinak 06 09 04

Pigmentu ez-organikoen eta opakutzaileen fabrikazioaren hondakinak 06 11

Titanio dioxidoaren produkziotik eratorritako erreakzioko kaltzio-hondakinak 06 11 01

Prozesu kimiko organikoen hondakinak 07

Plastikoen, kautxu sintetikoaren eta zuntz artifizialen FFDU hondakinak 07 02

Efluenteen in situ tratamenduaren lohiak 07 03 12

Farmaziako produktuen FFDU hondakinak 07 05

Efluenteen in situ tratamenduaren lohiak 07 05 12

Hondakin solidoak 07 05 14

Koipe, xaboi, detergente, desinfektatzaile eta kosmetikoen FFDU hondakinak 07 06

Efluenteen in situ tratamenduaren lohiak 07 06 12

Kimika finaren emaitza diren produktu kimikoen eta beste kategoria batean zehaztu ez diren produktu kimikoen FFDU hondakinak 07 07

Efluenteen in situ tratamenduaren lohiak 07 07 12

Estalduren (pinturak, bernizak eta beira-esmalteak), itsasgarrien, zigilatzaileen eta inprimatzeko tinten fabrikazio, formulazio, banaketa eta erabilpenaren (FFDU) hondakinak 08

Pintura eta bernizaren hondakinak 08 01 12

Pintura eta bernizaren lohiak 08 01 14

Desugertzearen hondakinak edo pintura eta berniza kentzearenak 08 01 18

Bestelako estalduren FFDU hondakinak (zeramikazko materialak barne) 08 02

Estaldurazko hondar xeheen hondakinak 08 02 01

Inprimatzeko tinten FFDU hondakinak 08 03

Tinta-lohiak 08 03 15

Inpresio-tonerraren hondakinak 08 03 18

Itsasgarri eta zigilatzaileen FFDU hondakinak (iragazgaiztearen produktuak barne) 08 04

Itsasgarri eta zigilatzaileen hondakinak 08 04 10

Itsasgarri eta zigilatzaileen lohiak 08 04 12

Argazki-industriaren hondakinak 09

Argazki-industriaren hondakinak 09 01

Zilarra edo zilarraren konposatuak dituzten filmak eta argazki-papera 09 01 07

Zilarra edo zilarraren konposaturik ez duten filmak eta argazki-papera 09 01 08

Pila eta metagailurik ez duten erabilera bakarreko kamerak 09 01 10

Pila eta metagailurik ez duten erabilera bakarreko kamerak 09 01 12

Prozesu termikoen hondakinak 10

Zentral elektriko eta bestelako errekuntza-plantetako hondakinak (19. kapitulua izan ezik) 10 01

Etxeko errautsak, zepak eta galdara-hautsa 10 01 01

Ikatzaren errauts hegalariak 10 01 02

Turba eta egurraren errauts hegalariak 10 01 03

Erreakzioko kaltzio hondakinak, forma solidoan, errekuntza-gasen desulfuraziotik sortutakoak 10 01 05

Erreakzioko kaltzio hondakinak, lohi forman, errekuntza-gasen desulfuraziotik sortutakoak 10 01 07

Koerrausketaren etxeko errautsak, zepak eta galdara-hautsak 10 01 15

Koerrausketaren errauts hegakorrak 10 01 17

Gas-arazketaren hondakinak 10 01 19

Jariatutako ohantzeetako hareak 10 01 24

Ikatzezko zentral termoelektrikoetako erregaien biltegiratze eta prestakuntzatik sortutako hondakinak 10 01 25

Hozte-uraren tratamenduaren hondakinak 10 01 26

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 01 99

Burdin eta altzairuaren industriaren hondakinak 10 02

Zepen tratamenduaren hondakinak 10 02 01

Tratatu gabeko zepak 10 02 02

Gasen tratamenduaren hondakin solidoak 10 02 08

Ijezketatiko axala 10 02 10

Hozte-uraren tratamenduaren hondakinak 10 02 12

Gasen tratamenduaren iragazketa-lohiak eta -opilak 10 02 14

Bestelako iragazketa-lohi eta -opilak 10 02 15

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 02 99

Aluminioaren termometalurgia hondakinak 10 03

Anodoen zatiak 10 03 02

Aluminaren hondakinak 10 03 05

Anodoen fabrikaziotik sortutako eta mundruna duten karbonodun hondakinak 10 03 18

Partikulak, gas-efluenteetatik eratorriak eta gai arriskutsuak ez dituztenak 10 03 20

Gai arriskutsuak ez dituzten beste partikulak eta hautsa (ehotzeko hautsa barne) 10 03 22

Gai arriskutsuak ez dituzten gas-tratamenduko hondakin solidoak 10 03 24

Olioak ez dituzten hozte-uraren tratamenduaren hondakinak 10 03 28

Gai arriskutsuak ez dituzten gatzezko zepen eta galauts beltzen tratamenduaren hondakinak 10 03 30

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 03 99

Zinkaren termometalurgia hondakinak 10 05

Bestelako partikulak eta hautsak 10 05 04

Olioak ez dituzten hozte-uraren tratamenduaren hondakinak 10 05 09

10 05 10 kodean zehaztutakoak ez diren galautsak eta aparrak 10 05 11

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 05 99

Kobrearen termometalurgia hondakinak 10 06

Lehen eta bigarren mailako produkzioaren galautsak eta aparrak 10 06 02

Bestelako partikulak eta hautsak 10 06 04

Hozte-uraren tratamenduaren hondakinak 10 06 10

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 06 99

Zilar, urre eta platinoaren termometalurgia hondakinak 10 07

Lehen eta bigarren mailako produkzioaren galautsak eta aparrak 10 07 02

Gasen tratamenduaren hondakin solidoak 10 07 03

Bestelako partikulak eta hautsak 10 07 04

Olioak ez dituzten hozte-uraren tratamenduaren hondakinak 10 07 08

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 07 99

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 08

Partikulak eta hautsa 10 08 04

10 08 10 kodean zehaztutakoak ez diren galautsak eta aparrak 10 08 11

Anodoen fabrikaziotik sortutako eta mundruna ez duten karbonodun hondakinak 10 08 13

Anodoen zatiak 10 08 14

Partikulak, gas-efluenteetatik eratorriak eta gai arriskutsuak dituztenak 10 08 16

Olioak ez dituzten hozte-uraren tratamenduaren hondakinak 10 08 20

Burdinazko piezen galdaketaren hondakinak 10 09

Gatzezko zepen eta galautsen tratamenduko hondakinak 10 09 03

Galdarik gabeko galdaketako ar eta moldeak 10 09 06

Galda duten galdaketako ar eta moldeak 10 09 08

Gas-efluenteetatik eratorritako partikulak 10 09 10

Beste partikula batzuk 10 09 12

Hondakin-lokiak 10 09 14

Pitzadurak adierazteko agenteen hondakinak 10 09 16

Burdinarik gabeko piezen galdaketaren hondakinak 10 10

Labearen zepak 10 10 03

Galdarik gabeko galdaketako ar eta moldeak 10 10 06

Galda duten galdaketako ar eta moldeak 10 10 08

Gas-efluenteetatik eratorritako partikulak 10 10 10

Beste partikula batzuk 10 10 12

Hondakin-lokiak 10 10 14

Pitzadurak adierazteko agenteen hondakinak 10 10 16

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 10 99

Beiraren eta bere eratorrien fabrikazioaren hondakinak 10 11

Beira-zuntzaren materialen hondakinak 10 11 03

Hauts-partikulak 10 11 05

Nahasketen prestaketaren hondakinak, egosteko prozesuaren aurretik 10 11 10

Beira-hondakinak 10 11 12

Beiraren leuntze eta esmerilaketan sortutako lohiak 10 11 14

Erregai-gasen tratamenduaren hondakin solidoak 10 11 16

Gasen tratamenduaren iragazketa-lohiak eta -opilak 10 11 18

Efluenteen in situ tratamenduaren hondakin solidoak 10 11 20

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 11 99

Zeramika-produktuak, adreiluak, teilak eta eraikuntzarako materialak fabrikatzearen hondakinak 10 12

Nahasketen prestaketaren hondakinak, egosteko prozesuaren aurretik 10 12 01

Partikulak eta hautsa 10 12 03

Gasen tratamenduaren iragazketa-lohiak eta -opilak 10 12 05

Molde baztertuak 10 12 06

Zeramika, adreilu, teila eta eraikuntzarako materialen hondakinak 10 12 08

Gasen tratamenduaren hondakin solidoak 10 12 10

Beira-hondakinak 10 12 12

Efluenteen in situ tratamenduaren lohiak 10 12 13

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 12 99

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 13

Nahasketen prestaketaren hondakinak, egosteko prozesuaren aurretik 10 13 01

Karearen kaltzinazio eta hidratazioaren hondakinak 10 13 04

Partikulak eta hautsa 10 13 06

Gasen tratamenduaren iragazketa-lohiak eta -opilak 10 13 07

Zuntz-zementua fabrikatzetik sortzen diren hondakinak 10 13 10

Zeramika, adreilu, teila eta eraikuntzarako materialen hondakinak 10 13 11

Gasen tratamenduaren hondakin solidoak 10 13 13

Hormigoi-hondakinak eta hormigoi-lohiak 10 13 14

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 13 99

Gainazalaren tratamendu kimikoaren eta metalen eta bestelako materialen estalduraren hondakinak; burdinarik gabeko hidrometalurgiaren hondakinak 11

Gainazalaren tratamendu kimikoaren eta metalen eta bestelako materialen (esaterako, galbanizazio-prozesuak, zinkaren bidezko estaldura-prozesuak, desugerketa-prozesuak, grabaketa, fosfatazioa, koipegabetze alkalinoa eta anodizazioa) estalduraren hondakinak 11 01

Iragazketa-lohi eta -opilak 11 01 10

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 10 13 99

Burdinarik gabeko prozesu hidrometalurgikoen hondakinak 11 02

Elektrolisi urtsuen prozesuetarako anodoen produkzioaren hondakinak 11 02 03

Kobrearen hidrometalurgiaren prozesuen hondakinak 11 02 06

Berotan galbanizatzeko prozesuen hondakinak 11 05

Galbanizazio-matak 11 05 01

Zink-errautsak 11 05 02

Metalen eta plastikoen gainazaleko tratamendu fisiko eta mekanikoaren eta moldekatzearen hondakinak. 12

Gainazalaren tratamendu kimikoaren eta metalen eta bestelako materialen estalduraren hondakinak; burdinarik gabeko hidrometalurgiaren hondakinak 12 01

Burdinazko metalen karraka-hautsak eta txirbilak 12 01 01

Burdinazko metalen hautsa eta partikulak 12 01 02

Burdinarik gabeko metalen karraka-hautsak eta txirbilak 12 01 03

Burdinarik gabeko metalen hautsa eta partikulak 12 01 04

Plastikoaren txirbilak eta bizarrak 12 01 05

Soldatzearen hondakinak 12 01 13

Mekanizazioko lohiak 12 01 15

Granailatze edo zorrotaden hondakinak 12 01 17

Granailatze edo zorrotaden hondakinak 12 01 21

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 12 01 99

Ontzien hondakinak; bestelako kategorietan zehaztu gabeko xurgatzaileak, garbiketarako trapuak, iragazketarako materialak eta babeserako arropak. 15

Xurgatzaileak, iragazketarako materialak, garbiketarako trapuak eta babeserako arropak 15 02

Xurgatzaileak, iragazketarako materialak, garbiketarako trapuak eta babeserako arropak 15 02 03

Zerrendaren beste kapitulu batean zehaztu gabeko hondakinak 16

Garraiobide desberdinen ibilgailuak (errepidean ez dabiltzan makinak barne) erabilera-epea bukatzear dutenak eta erabilera-epea bukatzear duten ibilgailuen desegitearen eta ibilgailuen mantentzearen hondakinak ( 13 eta 14 kapituluak eta 16 06 eta 16 08 azpikapituluetakoak salbu). 16 01

Metalurgia-prozesuetako substantzia ez arriskutsuak dituzten estaldurak eta erregogorrak 16 01 02

Metalurgia-prozesuetako substantzia arriskutsuak ez dituzten beste estaldurak eta erregogorrak 16 01 04

Balazta-zapatak 16 01 12

Likidotutako gasen andelak 16 01 16

Metal ferrosoak 16 01 17

Metal ez ferrosoak 16 01 18

Plastikoa 16 01 19

Beira 16 01 20

Bestelako kategoriatan zehaztu gabeko osagaiak 16 01 22

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 16 01 99

Katalizatzaile erabiliak 16 08

Ohantze jariakorreko cracking katalitikotik sortutako katalizatzaile erabiliak, gai arriskutsuekin kutsatu gabeak 16 08 04

Labe eta erregogorren estalduren hondakinak 16 11

Metalurgia-prozesuetako karbono bidezko estaldurak eta erregogorrak 16 11 02

Metalurgia-prozesuetako substantzia arriskutsuak ez dituzten beste estaldurak eta erregogorrak 16 11 04

Metalurgia-prozesuak ez direnetako karbono bidezko estaldurak eta erregogorrak 16 01 06

Eraikuntzaren eta eraispenaren hondakinak (kutsatutako guneetan hondeatutako lurra barne) 17

Hormigoi-nahasketa, adreiluak, teilak eta zeramikako materialak 17 01

Hormigoia 17 01 01

Adreiluak 17 01 02

Teilak eta zeramikako materialak 17 01 03

Hormigoi-nahasketa, adreiluak, teilak eta zeramikako materialak 17 01 07

Nahasketa bituminosoak, harrikatzaren brea eta brea duten bestelako produktuak 17 03

Nahasketa bituminosoak harrikatzaren brea ez dutenak 17 03 02

Lurra (eremu kutsatuetan hondeatutakoa barne), harriak eta drainatze-lohiak 17 05

Lurra eta harriak 17 05 04

Draga-lohiak 17 05 06

Trenbideen balastoak 17 05 08

Amiantoa duten isolamendurako materialak eta eraikuntza-materialak 17 06

Isolamendurako materialak 17 06 04

Amiantoa duten eraikuntza-materialak 17 06 05

Igeltsuzko eraikuntza-materialak 17 08

Igeltsuzko eraikuntza-materialak 17 08 02

Hondakinak tratatzeko instalazioen, hondakin-urak tratatzeko kanpoko planten eta gizakiaren kontsumorako eta industriaren erabilerarako uren prestakuntzaren hondakinak. 19

Hondakinen errausketa edo pirolisiaren hondakinak 19 01

Labe-hondoaren errautsetatik bereizitako burdinazko materialak 19 01 02

Gai arriskutsuak ez dituzten labearen hondoaren eta zepen errautsak 19 01 12

Gai arriskutsuak ez dituzten errauts hegakorrak 19 01 14

Gai arriskutsuak ez dituzten galdara-hautsak 19 01 16

Gai arriskutsuak ez dituzten pirolisi-hondakinak 19 01 18

Jariatutako ohantzeetako hareak 19 01 19

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakinak 19 01 99

Hondakinen tratamendu fisiko-kimikoen hondakinak (kromo-kentzea, zianuro-kentzea eta neutralizazioa barne). 19 02

Aldez aurretik nahastutako hondakinak, soilik hondakin ez-arriskutsuez konposatuak 19 02 03

Hondakin egonkortuak/ solidotuak 19 03

Hondakin egonkortuak 19 03 05

Hondakin solidotuak 19 03 07

Hondakin beiraztatuak eta beiraztapenaren hondakinak 19 04

Hondakin beiraztatuak 19 04 01

Beste kategoria batean zehaztu gabeko hondakin-urak tratatzeko instalazioen hondakinak 19 08

Baheketaren hondakinak 19 08 01

Desondartzearen hondakinak 19 08 02

Industriako hondakin-uren bestelako tratamenduetatik sortutako lohiak 19 08 14

Gizakiaren kontsumorako edo industriaren erabilerarako uren prestaketaren hondakinak 19 09

Lehen mailako iragazketaren eta baheketaren hondakin solidoak 19 09 01

Uraren klarifikazioaren lohiak 19 09 02

Deskarbonatazioaren lohiak 19 09 03

Ikatz aktibo erabilia 19 09 04

Erretxina ioi-trukatzaile saturatuak edo erabiliak 19 09 05

Ioi-trukatzaileen birsorkuntzaren soluzioak eta lohiak. 19 09 06

Metalak dituzten hondakinak zatitzetik sortutako hondakinak 19 10

Zatiketa-eta hauts-frakzio arinak 19 10 04

Beste frakzio batzuk gai arriskutsuak ez dituztenak 19 10 06

Hondakinen tratamendu mekanikoaren hondakinak (esaterako, sailkapena, birrinketa, konpresioa, peletizazioa), beste kategoria baten zehaztu gabeak 19 12

Plastikoa eta kautxua 19 12 04

Ehunak 19 12 08

Mineralak (esaterako, harea, harriak) 19 12 09

Hondakinen tratamendu mekanikoaren ondorioz sortutako bestelako hondakinak (materialen nahasketak barne) 19 12 12

Lurzoruen eta lurrazpiko uren berreskurapenaren hondakinak 19 13

Lurzoruen berreskurapenaren hondakinak gai arriskutsuak ez dituztenak 19 13 02

Lurzoruen berreskurapenaren lohiak 19 13 04

Lurrazpiko uren berreskurapenaren lohiak 19 13 06

Udal-hondakinak (etxeko hondakinak eta denda, industria eta erakundeetatik sortutako hondakin asimilagarriak), gaika jasotako zatiak barne 20

20 02

Lurra eta harriak 20 02 02

Bestelako hondakin ez-biodegradagarriak 20 02 03

II. ERANSKINA

Zabortegian amiantoa duten hondakinak onartzeko artezpideak.

Amiantoa duten eraikuntza-hondakinak onartu aurretik, horien titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko zaio. Agiri horretan aipatu onarpenaren baldintzak zehaztuko dira. Ontziratu eta etiketatzeko baldintzak honakoak izango dira:

- Beren dimentsio handienean 1,5 m baino txikiagoak diren zuntz-zementuzko xafla, arbel eta piezen plano osoak, palet erretraktil eta zumiztutan modu ordenatuan joan behar dira, bloke trinkoa osatuz eta plastikozko film bikoitzean lotu eta bilduta (gutxieneko galga 400), hausturagatik elementurik galdu edo zatirik aska ez dadin.

- Beren dimentsio handienean 1,5 m baino handiagoak diren zuntz-zementuzko xafla, arbel eta piezen plano osoak, paketetan multzokatuta joan behar dira erretraktil eta zumiztuta, bloke trinko eta autosostengatzailea osatuz eta plastikozko film bikoitzean lotu eta bilduta (gutxieneko galga 400).

- Aurreko bi ataletan adierazitako zuntz-zementuzko piezen atal edo zatiak, bai eta egiturazko amiantoa duten beste pieza batzuk ere («konpositeak»), ez zuntz-zementuzkoak, besteak beste, zapatak, zirrindolak, etab. zaku itxietan ontziratu behar dira (big-bag iragazgaitzak), beren dimentsio handiena 0,5 m baino handiagoa denean eta zaku edo DOT motako PE-ko bidoietan itxita beren dimentsio handiena 0,5 m baino txikiagoa denean.

- Amianto zurrunezko molde eta mastika osoak edo zatituak euste bikoitzeko sistemetan bildu behar dira, pareta bikoitzeko zaku (big-bag) itxi eta zigilatuetan, zein barne-poltsa PE zigilatua duten DOT motako PE bidoi itxietan.

- Isolamendu-panelak eta estaltze-tapakiak, bai eta asbestodun hondakinak manipulatzean erabilitako materiala ere, pareta bikoitzeko zaku (big-bag) itxi eta zigilatuak bezalako euste bikoitzeko sistema iragazgaitzetan bildu behar dira.

Ontzi edo paketeen kasu guztietan, zuzen etiketatuak egon behar dute 1984ko urriaren 31ko Ministro Aginduko 11 eta 12. artikuluen arabera. Zehazki, «Material honek amianto-zuntzak ditu» adieraziko da.

Onartu eta hartzeko baldintzak.

Kamioia isurketa-ontzira iristen denean, horiek hartzearen ardura duen pertsonak honako aldeak egiaztatuko ditu:

- Kamioiak berak igotze eta karga-sistema duela (garabi-besoa edo jasogailua eta transpaleta), karga estaltzeko olana duela eta garraiatzailea hondakin arriskutsuak garraiatzeko erregistroan dagoela egiaztatuko du.

- DSCa igorritako onespen- edo inertizazio-agiriekin bat datorrela.

Biltegiaren ustiapenaren arduradunak, halaber, honakoak egiaztatuko ditu:

- Hondakina modu egokian jarria, bildua eta etiketatua dagoela, ontzi edo paketeetatik kanpo hauts edo zuntzen hondarrik gabe.

Egiaztatze-lan horien ondorioa baikorra bada, hartze-arduradunak hondakina onartuko du eta ustiapen-arduradunak amiantoa duten hondakinak uzteko erabiliko den biltegiko eremura joateko aginduko dio kamioiari.

Ez-betetze larriak badaude (gaizki ontziratua, agiriak ez izatea, deskarga egiteko baliabide gabezia, etab.), hartze-arduradunak kamioia onartzeari uko egin diezaioke DSCan uko egite horren arrazoiak adieraziz.

Deskarga baldintzak.

Ontzi edo paketeak banan-banan deskargatuko dira garabi-besoaren edo kamioiaren plataforma mekanikoaren bidez, ustiapen-arduradunaren azalpenen arabera eta adierazten zaion eremuko lursailean jarriko dira. Inola ere ez da onartuko ontziak edo paketeak iraulkiaz deskargatzea.

Deskargan ari diren langile guztiek norbera babesteko ekipamenduak (NBE) izan eta erabiliko dituzte.

Biltegiratze baldintzak.

Ohiko baldintzetan hondakinaren ontziak zuzenean aurretik prestatutako zulo edo zangan utziko dira. Zakuak tumuluak osatuz utziko dira eta ondoren lurrez edo beste hondakin batzuez osaturiko geruzarekin estaliko dira, beti ere, puntzonamenduz zakuak hauts ditzaketen ertz askodun materialak ez badituzte.

Baldintza jakin batzuetan, hondakinaren ontziak behin behineko biltegiratze-eremu batean jarri ahal izango dira. Handik, beranduago, zulo edo zangara garraiatu ahal izango dira. Kasu horretan, hondakinak ezingo du inoiz jardunaldia amaitzen den orduan lurperatu gabe egon, biltegia itxita dagoen orduetan inongo gertakari edo istripurik gerta ez dadin.

Urtero, zabortegiaren plano batean amiantoa duten hondakinak isuri diren eremua mugatuko da, isurketa-eremu horren goiko eta beheko kotak adieraziz. Aipatu planoaren kopia bat urtero bidaliko zaio ingurumen-organo honi, zabortegian sartu diren amiantodun hondakinei dagokien ondoko informazioarekin batera, honela xehatua:

- Jatorria (obra).

- Plakak desmuntatu dituen enpresa.

- Hondakin-kopurua.

Zabortegiaren enpresa kudeatzaileak material horiek bildu diren eremuan bertan eraginak izan ditzaketen obrak ez egitea zainduko du, hala nola, hondeaketak, zundaketak edo putzuak.

Halaber, enpresak, dagokion organo eskudunaren aurrean, amiantoarekin lotutako arriskuen aurka langileen babeserako arloan indarrean dagoen legediak xedatutako baldintzak beteko ditu.


Azterketa dokumentala