Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
3338

EDIKTUA, 62/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 62/10 prozedura arrunta bideratu da, zenbateko bat erreklamatzeko, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Bernardo Milton Ortiz Santanaren kontra. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

90/10 EPAIA

Epailea: Arantzazu Brizuela San Emeterio.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamarreko urriaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: José Alberto Amilibia Múgica.

Alderdi demandatua: Bernardo Milton Ortiz Santana.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: dirua erreklamatzea.

Nik, Aránzazu Brizuela San Emeteriok, Bergarako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu diren 62/10 judizio arrunteko autoak. Demanda José Alberto Amilibia Múgica epaitegietako prokuradoreak aurkeztu zuen, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, Martínez Arenas letraduaren zuzendaritzapean, Bernardo Milton Ortiz Santanaren aurka (auzi-iheslaria).

EPAITZA

Baietsi egin dut epaitegietako prokuradore José Alberto Amilibia Múgicak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Horregatik, Bernardo Milton Ortiz Santana kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondoko hauek ordaintzera: 11.233,49 euroko printzipala; 409,53 euro, hitzartutako interesei dagozkienak -kreditua itxi zenetik, alegia, 2009ko azaroaren 12tik, 2010eko otsailaren 1era arte sortutakoak-; %17,25ean hitzartutako interesak, demanda aurkeztu zenetik epaia eman artekoak; PZLren 576. artikuluko interesak, epaia eman zenetik erabat ordaindu arte sortutakoak; eta prozedura honetan sortutako kostuak.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1872.0000.04-0062.10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizen aldetik, horren guztiaren fede ematen dut, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko urriaren hogeian.

Bernardo Milton Ortiz Santana demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako otsailaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala