Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
3339

EDIKTUA, 437/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 437/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santurtziko Regales kaleko 18., 20. eta 22. zenbakietako jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Pablo Martinez Peña.

Prokuradorea: Pedro Carnicero Santiago.

Demandatua: Jose Antonio Castaño Arena, Etxebizitza Santurtzi SL, Erebegi SA, Juan Carlos Martinez Gorriz eta Morkaitz SA.

Gaia: arrunta, 1591. artikulua (KZ).

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Ezetsi egin da Santurtziko Regales kaleko 18., 20 eta 22. zenbakietako jabekideen erkidegoaren ordezkariak aurkeztu duen demanda, Juan Carlos Martinez Gorriz, Jose Antonio Castaño Arena, Morkaitz SA eta Erebegi SAren aurkakoa. Demandatu horiek guztiek euren aurkako uzietatik absolbitzen dira, eta alderdi demandatzaileari ezartzen zaizkio prozesuan zehar sortutako kostuak.

Partez baietsi da Santurtziko Regales kaleko 18., 20. eta 22. zenbakietako jabekideen erkidegoaren ordezkariak aurkeztu duen demanda, Etxebizitza Santurtzi SLren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen da A.1, A.2.a), B.1.a), A.4, B.4, B.5.a.9, B.1.b), B.2.a), B.3.c), C.1.a puntuetako hutsuneak konpontzera. Ez da kostuei buruzko erabakirik hartu.

Juan Carlos Martinez Gorriz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko maiatzaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala