Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3341

HUTSEN ZUZENKETA, ondo ebazpenarena: «Ebazpena, 2011ko maiatzaren 20koa, Lurzoru eta Hirigintzako zuzendariarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Santa Luzia sektorean, SZ R1 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 32 etxebizitza eta SZ R4 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 20 etxebizitza, eta horiei atxikitako eranskinak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak esleitzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko agindu duen organoak eskatuta.

2011ko ekainaren 22ko EHAAn (118. zenbakia) argitaratu da Lurzoru eta Hirigintzako zuzendariaren 2011ko maiatzaren 20ko Ebazpena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Santa Luzia sektorean, SZ R1 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 32 etxebizitza eta SZ R4 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 20 etxebizitza, eta horiei atxikitako eranskinak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak esleitzeko dena. Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren.

2011/3255(3/4) orrialdean, ebazpen-zatietako lehenengoan «Sustapenak eskaintzen dituen onurak», azken paragrafoan,

Honela dioenean:

«Construcciones y Promociones Balzola SLU sozietateak berariaz egiten dio uko diru-laguntzen % 100i».

Honako hau esan behar du:

«Construcciones y Promociones Balzola SA sozietateak berariaz egiten dio uko diru-laguntzen % 100i».


Azterketa dokumentala