Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2011ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
3343

IRAGARKIA, zeinen bidez Luis M.ª Alcain Borreguero jaunari dei egiten baitzaio, zertarako eta, agerraldi bidez Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen 153/2011 Ebazpenaren berri emateko (ebazpen haren bidez, egintza deuseztagarria kaltegarritzat jotzeko prozedura abian jartzen da).

Idazpuruan aipatutako ebazpenaren bidez hasiera ematen zaio egintza bat deuseztagarria kaltegarritzat jotzeko prozedurari. Egintza hori da, hain zuzen ere, Luis M.ª Alcain Borreguero jaunari 2007-04-25etik 2007-06-30era bitartean, biak barne, egin zitzaizkion ordainketak.

Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Langile Zuzendaritza saiatu zen aipatutako ebazpena jakinarazten, baina Administrazioari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik alferrik izan zen. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan (azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 285. zk.) aurreikusitakoa betez.

Beraz, zitazioa egiten zaio Luis M.ª Alcain Borreguero jaunari edo bere legezko ordezkariari, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen 153/2011 Ebazpena jakinaraz dakion, Finca Zubieta zerbitzu-antolakundeak (Mendelu auzoa, z.g.; 20280 Hondarribia, Gipuzkoa) Langile Zuzendaritzan agerraldia egin behar du-eta; horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egintza horren eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egin ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Hondarribia, 2011ko ekainaren 6a.

Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko gerentea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala