Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3728

AGINDUA, 2011ko uztailaren 13koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programa arautzen da.

Euskal Turismoaren 2010-2013ko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planak planteatzen duen ikuspegiak ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik iraunkorra eta kalitatezkoa den turismo-helmuga gisa ulertzen du Euskadi, lehentasunezko merkatuetarako eta pertsona guztientzako irisgarria eta erakargarria. Esperientzia anitzeko helmuga, geroz eta handiagoa den eskariari egonaldi gogoangarriak eskaintzeaz gain, bisitariak leialtzeko eta iraupen handiagoko bisitaldiak -lurralde osoan nahiz urte osoan ondo banatuak- txertatzeko gai dena.

Horretarako, plan horrek euskal turismo-politikaren lehentasunak finkatzen ditu, ildo estrategikoak ezartzeaz gain, ahaleginak eta baliabideak ardazten dituzten jardun-ildoak eta ekimenak finkatuz, eta orobat, sektorea (eragile publiko eta pribatuak) ere «Euskadiko Turismo Marketin Planarekin (2010-2013)» elkartzea ahalbidetuz; adierazitako Planaren jomugetako bat zera da, esperientzia anitzeko Euskadira dibertsifikazio eta errentagarritasun handiagoko turismo-eskaria erakartzea, eta halaber, lehentasunezko, nazioko eta nazioarteko merkatuetan Euskadiren irudiari nabarmengarritasun handigoa ematea.

Arestian adierazitakoarekiko koherentziari eutsiz, turismo-helmugak ikuspegi horrekin bat eginez antolatzeko xedea du Agindu honek, turismo-helmugen lehiakortasuna bultzatuz eta turismo-estrategiak sektore horren premietara egokituz; horretarako, helmugako turismo-esparruan lehiakortasuna eta erantzukizuna duten erakunde publiko eta pribatuek eginkizun garrantzitsua eta tratamendu espezializatua hartzen dute programa honetan.

Aurrekoa kontuan hartuz, Agindu honen helburuak honako hauek dira:

Helburu orokorra: Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzea, turismoak sorturiko aberastasuna eta enplegua areagotzea ahalbidetuz:

Helburu espezifikoak:

1.- Turismo-industriako enpresen eta erakundeen lehiakortasuna hobetzea. Horretarako, honako hauek ezinbestekoak dira:

Sektore pribatuaren partaidetza duten turismo-lankidetzarako erakundeen kopurua handiagotzea, lurraldea turismoari dagokionez antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna duten erakundeen kopurua, hain zuzen ere.

2.- Turismo-eskariaren dibertsitatea eta kalitatea areagotzea. Horretarako, honako hauek ezinbestekoak dira:

Turismo-helmugen Kudeaketa Programan parte hartzen duten helmugen kopurua handiagotzea.

Turismo Kalitatearen Q ziurtagiria duten erakundeen kopurua handiagotzea.

Euskadiko Top Esperientzien kopuru esanguratsu baten ezarpena faboratzea.

Garatutako Top zirkuituen kopuru esanguratsu baten ezarpena faboratzea.

3.- Euskadi aitortutako turismo-marka gisa kokatzea bere berezitasun eta bereizgarriengatik.

Turistek helmugarekin duten gogobetetze-maila areagotzea.

Euskadi turismo-helmuga iraunkor, kalitatezko eta esperientzia anitzeko gisa identifikatzea.

Helburu espezifiko horiek lortzeko, Agindu honek 1. artikuluan bilduriko jardunak garatzea babesten du, zehazki, honako hauek:

Turismo-industriako enpresen eta erakundeen lehiakortasunaren hobekuntza Agindu honetan jorratzen da, zehazki, 4.1 artikuluan, «turismo-lankidetzarako eskualdeko erakundeak» indartzeko ikuspegian oinarrituz; «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren (2010-2013)» 6. ardatzean -lurraldeko eragileen turismo-dinamizazioari eta antolakuntzari buruzkoan- garatu zen aipatutako ikuspegi hori.

«Turismo-lankidetzarako eskualdeko erakundeak» elementu erabakigarriak dira «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren (2010-2013)» garapenerako, aurreikusitako kudeaketa-ereduaren arabera, eta halaber, helmugako turismo-sektorearekin lotutako erakunde publiko zein pribatuak -garapen-agentziak, mankomunitateak, eta abar- biltzen dituzte. Eragile horien azken helburua zera da, eskualdea turismo-helmuga bilakatzeko lana modu koordinatu eta parte-hartzailean beren gain hartzea, arestian deskribatutako ikuspegiari jarraiki; hori lortzeko, hainbat «mahaiez» baliatu beharko dute: «Erakunde Mahaiak», «Turismo Mahaiak» eta «Azpisektore Mahaiak». Azkenik, «Turismo Kudeaketarako Egiturak» deritzenak ere babestuko dira.

Turismo-eskaintzaren kalitatea handiagotzeari, 4.2 artikuluan heltzen zaio, helmugen lehiakortasuna indartzeko ikuspegitik ulertuz. Bestalde, «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren (2010-2013)» 2. ardatza hartzen da abiapuntu gisa, eta kalitatea eta irisgarritasuna helmugaren erreferentziazko elementu gisa biltzen ditu plan horrek.

Hori horrela izanik, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak Basquetour SA (aurrerantzean, Baquetour SA) Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, jardunbide egokien (aurrerantzean, JE) programa jakin batzuk diseinatu eta abiarazi ditu; helmugak osatzen dituzten enpresen eta zerbitzuen kalitate-estandarrak (kalitatea terminoaren zentzu zabalean ulertuta) hobetzeko jomuga dute arestian aipatutako programek; adierazitakoak bi xede ditu, batetik, horien lehiakortasuna hobetzea, eta bestetik, helmugetara joaten diren turisten gogobetetze-maila handiagotzea.

Orobat, laguntza-programa horren bitartez pertsona guztientzako kalitatezko turismo-eskaintza baten garapena bultzatzen da, gaitasun desberdinetako pertsonen premia guztiak kontuan hartuz, hots, guztientzako turismo-eskaintza bat. Horretarako, «Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Eredua» dugu, Euskalit fundazioak kudeatua (Ikus honako webgune honetan: www.euskadi.net/turismo).

Azkenik, kalitate-kudeaketaren eta ingurumen-kudeaketaren erreferentzialak txertatzea ere sustatzen da.

Eskaintzaren dibertsitatea -nagusiki 4.3 artikuluan antolatuta dagoena- areagotzeko, 2010-2013 Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren 3. ardatza hartzen da abiapuntu gisa, eta Euskadiko Turismo Marketin Planarekin ardaztutako «esperientzia-produktuen» helmugak txertatzea ere babesten da (Esperientziak, Playgound-ak eta TOP Zirkuituak, nagusiki).

Era berean, 6. ardatzaren 6.3 ildoa ere kontuan hartzen da, Plan Zuzentzaileen eta Produktu Planen garapena babesten baita, Aginduaren 4.3 artikuluaren bitartez. Merkataritza eta Turismoko Sailburuordetzak sustatutako Plan Zuzentzaileak -laguntza-programa honetan aipatutakoak- «Euskal Kostaldearen Turismo Plan Zuzentzailea» eta «Euskaditik igarotzen diren bi Done Jakue Bideen garapen eta Sustapen Kultural eta Turistikorako Gida Plana» dira.

Horretaz gain, orain arte, Merkataritza eta Turismoko Sailburuordetzak honako Produktu Plan hauek garatu ditu: «Euskadiko Turismo Enogastronomikoa Sustatzeko Plana» eta «Natura eta Abentura Produktu» deritzona, honako turismo-produktu hauek biltzen dituena: Surfing Euskadi, Euskadiko Mendi-bideak eta Euskadiko BTT zentroak.

Euskadi turismo-marka aitortu eta balioetsi gisa kokatuta egon dadin lortzeko, Agindu honek 4.4 artikuluan bilduriko ekintza-ildoa txertatzen du, produktuen, Esperientzien, Playgrounden, eta Zirkuituen eta helmugen sustapenari eta marketinari buruzkoa.

Xedapen horrek, Basquetour SA agentziari emandako eginkizunen esleipenarekiko koherentziari eutsiz (159/2006 Dekretua, 149. EHAA), eginkizun berezi bat ematen dio, bertan bildutako Planen hedaketa sustatzekoa, kudeatzekoa eta kontrolatzekoa, baita produktuei, esperientziei, Playgroundei, zirkuituei eta helmugei eta Jardunbide Egokien programari dagokienez ere; horregatik, jardun jakin batzuetan beharrezkoa da erakunde horri atxikitzeko protokolo bat formalizatzea.

Bestalde, jada egin diren zein egiteko prozesuan dauden planei buruzko dokumentazioari eta informazioari dagokienez, Basquetour SA agentziak emango dizkie erakunde interesdunei. Hala eta guztiz ere, Merkataritza eta Turismoko Sailburuordetzaren webgunean (www.euskadi.net/turismo) horri buruzko informazio laburtua kontsulta daiteke.

Horregatik guztiagatik, sartu nahi diren aldaketak aintzat hartuta, gaur egunera arte indarrean egon den Agindua aldaketak sistematikoki antolatuko dituen beste xedapen batekin ordeztea komenigarritzat hartzen da.

Horrenbestez, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Xedea.

1.1.- Agindu honen xedea da Euskadiren turismo-lehiakortasuna sustatzeko planetarako laguntza-programaren esparru orokorra garatzea, Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean (2010-2013) (aurrerantzean, «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Plana») eta Euskadiko Turismo Marketin Planean (2010-2013) (aurrerantzean, «Euskadiko Turismo Marketin Plana») hura ezartzen den moduari jarraiki.

1.2.- Honako joera hauek izango dituzten jardunak lagunduko dira diruz:

Helmugen eta produktuen elkarlan- eta kudeaketa-egiturak indartzea, betiere turismo-sektoreko eragile publiko eta pribatuak biltzen badituzte.

Helmugen lehiakortasuna hobetzea.

Lehentasunezko sektoreetako produktu-planekin -«Euskadiko Turismo Marketin Planean» eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak (aurrerantzean, «Sailburuordetza»), sustatutako turismo-plan zuzentzaileetan halako gisa definitutakoekin- eta aipatutako «Euskadiko Turismo Marketin Planean» identifikatutako Esperientziekin, Playgroundekin eta Zirkuituekin bat datozen turismo-produktuak sortzea eta garatzea.

Produktuen, Esperientzien, Playgrounden eta Zirkuituen eta helmugen sustapen- eta marketin-jardunak ezartzea.

1.3.- Agindu honen testuinguruan, honako hauek hartzen dira «turismo-produktutzat»: egitura jakin bat duten helmuga bateko baliabideak edo baliabide multzoak, esate baterako, ondare naturalaren edo kulturalaren elementuak (klima, paisaia, gastronomia, kirolak, artisautza, arkitektura, eta abar), betiere egitura jakin horri esker, eta turismo-eskarirako irisgarriak eta erakargarriak izanik, merkatura badaitezke eta esperientzia garrantzitsu bat izatea ahalbidetzen badute.

1.4.- www.euskadi.net/turismo webgunean, «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planari», «Euskadiko Turismo Marketin Planari» eta «Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduari» buruzko informazioa dago, eta baita «Sailburuordetzak» sustatutako turismo-plan zuzentzaileei eta produktu-planei buruzkoa ere.

2. artikulua.- Baliabide ekonomikoak.

Aurreko artikuluan zehaztutakoa bete dadin erabiliko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du kreditu horien zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena gainditzerik izango, indarreko legedian aurreikusitako aurrekontuen aldaketak onartzen diren kasuan, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta kasuan kasu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programetarako erabilitako diru-kopurutik dirua soberan geratzen bada, betiere diru-laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik. Horrelakorik gertatuz gero, sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

3. artikulua.- Erakunde onuradunak.

3.1.- Agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn kokatutako udalek, udal-sozietate publikoek, kuadrillek eta mankomunitateek, tokiko eta eskualdeko garapen-agentziek, landa-garapenerako elkarteek, turismo-partzuergoek eta berezko izaera juridikoa duten eta turismoa sustatzen duten bestelako eskualde-erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuek, betiere horien helburuetako bat turismo-jardueraren garapena bada.

3.2.- Ezin izango dute laguntza-programa honen erakunde onuradunak izan ETEak, horien elkarteak, sektore-elkarteak, kirol-elkarteak, irabazi-asmoa duten elkarteak, Aldundiak eta berezko izaera juridiko lotua duten edota Erakunde Administrazioaren -Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien- mendekoak diren sozietate publikoak.

3.3.- Agindu honen edota turismo-dinamizaziorako laguntzak ezartzen zituen aurreko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunek, jardunak egiteko 4 hilabetetik gorako luzapenik lortu badute, edota 5.10 artikuluari jarraiki, jardunen egikaritzeak atzerapenen bat izan badu, ezin izango dute proiektu bererako edota proiektu horrekin zuzenean lotuta dauden jardunetarako beste ezein laguntzaren onuradun izan laguntza horiek eman ziren deialdiaren hurrengo deialdian.

3.4.- Erakunde onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

4. artikulua.- Diruz lagun daitezkeen jardunak.

4.1.- Eskualdeko turismo- lankidetzarako erakundeak eta turismo-kudeaketarako egiturak sendotzea.

4.1.a.- Honako jardun hauek babestuko dira:

4.1.a.1.- Eskualde-esparruko turismo-lankidetzarako erakundeak (aurrerantzean, «Lankidetza Erakundeak») sortzea eta mantentzea; jarduten duten eskualdeko turismo-alorreko balio-katearekin loturiko eragile publikoak eta pribatuak hartzen dira halakotzat.

Halako gisa aitor daitezen eta honenbestez, idatz-zati honetan bildutako laguntzen onuradunak izateko, «Lankidetza Erakundeek» honako hauek egin behar dituzte:

Beren kudeaketa-ereduan «Erakunde Mahaiak» eta «Turismo Mahaiak» sortzea jaso behar dute, eta horretaz gain, «Azpisektore Mahaiak» sortzeko joera izan behar dute.

Gutxienez, helmugen kalitateari buruzko programari (SICTED) atxikitako talde bat kudeatu behar dute, edo bestela, Basquetour SA agentzian programari atxikitzeko dagokion eskabidea izapidetu behar izan dute.

«Euskadiko Turismo Marketin Planean» identifikatutako eta 4.3.a.1 artikuluan bildutako lehentasunezko sektoreetako turismo-produktuetako bat (gutxienez) kudeatzea, edo bestela, Agindu honen 4.3.a.1.a artikuluan adierazitako Esperientzia, Playground edota Zirkuituetako bat.

«Turismo Mahaia» honako ezaugarri hau duen partaidetza- eta lankidetza-organotzat hartzen da: bere jardun-esparruan turismo-garapen integralarekin lotutako proiektu eta ekimen zehatzen plangintzan, egikaritzapenean, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea eta lankidetzan aritzea. Kontuan hartuz «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean» eta «Euskadiko Turismo Marketin Planean» xedatutakoarekin bat etorri beharko duela turismo-garapen horrek. Mahai hori ordezkari publikoek osatu beharko dute, eta horien artean, ezinbestean egon beharko du erakunde kudeatzailearen beraren eta Sailburuordetzaren ordezkari batek, eta baita turismo-sektoreko nahiz eskualdeko turismo-jardueran interesa eta lotura duten beste zenbait sektoretako hainbat ordezkari pribatuk ere.

«Erakunde Mahaiari» dagokionez, bere erantzukizunari dagozkion eginkizunak izateaz gain, eskualdeko turismo-garapenerako plan estrategikoa onesten duen erakundea dugu, eta baita «Turismo Mahaien» proposamenak onesten dituena ere. Erakunde Mahaia, erakunde bakoitzaren izaera juridikoaren eta antolamenduaren arabera, zuzendaritza-batzordearekin edota hura ordezten duen organo eskudunarekin bat etor daiteke.

«Azpisektore Mahaiari» dagokionez, bestalde, eskualdeko turismo-azpisektore jakin bateko enpresak biltzen dituen organoa dugu, eta bi xede nagusi ditu, batetik, enpresek turismoari dagokionez helmugan ezarritako estrategiak ezagut ditzaten lortzea, eta bestetik, Turismo Mahaira hobekuntza-proposamenak eraman ditzaten. Eskualde batean Turismo Mahaian ordezturiko turismo-azpisektore adina «Azpisektore Mahai» egon daitezke. Eskualde batean Turismo Mahaian ordezturiko turismo-azpisektore adina «Azpisektore Mahai» egon daitezke.

Ez da «Lankidetza Erakunde» bat baino gehiago sortzea edota mantentzea lagunduko baldin eta horien jardun-esparru geografikoak funtsean beratzat hartzen badira, eta horregatik, horrelako zirkunstantzia jazoz gero, esklusiboki turismo-esparrukoa den jarduera gauzatzen duenari lagunduko zaio.

4.1.a.2.- Elkarlanerako edo/eta kudeaketa publiko/pribatuko bestelako erakunde edo egituren (aurrerantzean, «Turismo-kudeaketa Egiturak») sorkuntza eta mantentzea, betiere horien jardun-esparrua eskualdea ez bada, eta turismo-plan zuzentzaileen, lehentasunezko turismo-sektore eta -produktuen planen eta «Natura eta Abentura» produktua osatzen duten planen -«Sailburuordetzak» zuzenean kudeatutakoen- garapenean turismo-arlo edota -produktu jakin baten turismo-kudeaketarako eta -garapenerako beharrezkotzat jotzen badira. Idatz-zati honen barnean hartuko dira «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren» 6.3.3 ardatzean identifikatutako ekimenak -turismo iraunkorra garatzekoak (Geoparkea, eta abar)- kudeatzeko xedea duten egiturak, eta baita hiru hiriburuetakoak izanik turismoa sustatzen duten eta kudeaketa publiko/pribatuko eredu bat garatzen duten erakundeak ere.

Aipatutako «Turismo-kudeaketa Egituren» sorkuntza dagozkien kudeaketa-organoek -planetan aurreikusitakoek- onetsi beharko dute, eta halaber, laguntza-eskabidea egin baino lehenago, «Sailburuordetzaren» onirizpena eduki behar du.

«Lankidetza Erakundeek» eta «Turismo-kudeaketa Egiturek» berezko izaera juridikorik ez badute, erakunde bat izendatu beharko dute beren kideen artean, betiere 3. artikuluan xedatutakoari jarraiki erakunde onuradun izateko baldintzak betez, erakunde hori solaskidea eta ordezkaria bada, laguntzak eskatzeari, kudeatzeari, kobratzeari eta hala badagokio, Agindu honetan araututako laguntzetako bat lortzearen ondoriozko erantzukizunak bere gain hartzeari dagokionez. Izendapen hori behar bezala jaso beharko da horretarako sinatutako lankidetza-dokumentuan.

4.1.b.- Baldintzak.

4.1.b.1.- Aurreko idatz-zatietan bildutakoaren osagarri gisa, erakunde eta egitura horiek modu aktiboan aritu beharko dute elkarlanean «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren» eta «Euskadiko Turismo Marketin Planaren» hedapen eta garapenean; horri dagokionez, Sailburuordetzak bultzatutako produktu-planak garatzeko Basquetour SA agentziari atxikitzeko protokolo bat formalizatu beharko da.

4.1.b.2.- Testuinguru horretan, egitura pertsonal nahikoa eta egokia -helmugaren turismo-garapen mailaren, ezartzen dituzten produktu-planen, garatu nahi dituzten lan-alorren, kudeatzen dituzten aurrekontuen... eta berezko antolamendu-egituren arabera alda daitekeena- izan beharko dute, honako hauetan zehaztu beharko dena: gutxienez pertsona bat izatea, kudeaketan eskumen frogagarria duena, bai unibertsitate-titulua izateagatik, bai enpresa-kudeaketan -gutxienez- hiru urteko esperientzia egiaztatzeagatik.

Bere eragin-eremuan «Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren» eta «Euskadiko Turismo Marketin Planaren» hedapenean laguntzea eta parte hartzea izango da pertsona horren egiteko nagusia, eta «Lankidetzarako Erakundeen» eta hiru euskal hiriburuetako turismo erakunde sustatzaileen kasuan, bereziki, honako lan hauek kudeatzea:

Helmugan ezarritako turismo-planen eta -jardunen garapenari jarraipena egitea, jardun horiek eragin-eremuaren barruko turismo-tokian egin daitezkeen beste hainbat jardunekin koordinatzen saiatuz.

4.3.a.1 artikuluan jasotako turismo-produktuetako bat (gutxienez) ezartzea, edo bestela, Agindu honen 4.3.a.1.a artikuluan adierazitako Esperientzia, Playground edota Zirkuituetako bat.

Produktuak eta/edo esperientziak, playgroundak eta zirkuituak sustatzea.

Hala badagokio, eta langile kopuruaren arabera, helmugen lehiakortasuna hobetzearekin loturiko lanak (artikulu honen 2. idatz-zatian zehaztutakoaren arabera) eta/edo lehiakortasunaren esparruaren barruan txertatutako arloekin loturikoak -Basquetour SA agentziarekin formalizatutako atxikimendu-protokoloetan halako gisa jasotakoak- ere egin ahal izango ditu.

Horren guztiaren geroagoko ebaluazioa egitea, jardunen helburuen lorpenarena zein helburu horiek Agindu honen azken helburuetan -Zioen Azalpenean adierazitakoetan- egindako ekarpenarena.

Espezifikoki «Lankidetza Erakundeei» dagokienez, pertsona horrek «Erakunde Mahaiak», «Turismo Mahaiak», eta hala badagokio, «Azpisektore Mahaiak» kudeatzeko edota koordinatzeko ardura hartuko du bere gain.

Aukeran, langile teknikari gehiago edukitzeko aukera ere izango dute (produktu-teknikaria edota lehiakortasun-teknikaria), turismo-produktu gehiago kudeatzeko, eta baita lehiakortasunarekin loturiko eta Basquetour agentziarekin helburu horretarako formaliza daitezkeen atxikimendu-protokoloetan halako gisa definitutako eginkizun espezifikoak kudeatzeko ere.

Arestian aipaturiko arduradunak edo teknikariak -«Lankidetza Erakundeetakoak»- eta «Kudeaketa Egituretakoak» ezin izango du bateragarri egin bere jarduera turismo-bulegoetan jendeari zuzeneko arreta ematearekin, eta dedikazio esklusiboa izan beharko du artikulu honetan zehaztutako zereginetan, 4.2.a.2 artikuluan adierazitako kasuan izan ezik.

4.1.c.- Honako hauekin loturiko gastuak diruz lagundu ahal izango dira:

4.1.c.1.- 4.1.b.2 artikuluan deskribatutako langileen kontrataziorako (soldata gordina eta gizarte-segurantza) edota laguntza teknikorako gastuak.

4.1.c.2.- «Euskadiko Turismo Marketin Planean» bildutako plan zuzentzaileen eta/edo produktu-planen garapenarekin loturiko plan espezifikoak sortzeko turismo-aholkularitzetako laguntza teknikorako gastuak. Produktu-plan horiek egiteko, Basquetour SA agentziak balioespen positiboa eman behar die aldez aurretik, egokiak direla eta jatorrizko planarekiko koherentziari eusten diotela bermatzeko.

4.1.c.3.- Ekipamendu informatikoa erostearekin eta erakundearen Intranetaren eta/edo Extranetaren diseinuarekin, txertatzearekin eta garapen berriekin loturiko gastuak, betiere helmugako turismo-garapenean sartutako eragileen arteko komunikazioa optimizatzen badute, eta baita helmugak beste helmuga, erakunde eta abarrekin duen komunikazioa ere. Erabilitako softwareak librea izan beharko du.

4.2.- Helmugen lehiakortasuna hobetzea.

4.2.a.- Lehiakortasuna hobetzeko Jardunbide Egokietarako programak eta helmugetara joateko programak.

4.2.a.1.- Diruz lagunduko dira langile teknikari trebatuengatiko edota laguntza teknikoagatiko gastuak, ondoren zerrendaturiko programak helmugetan txertatzeari eta finkatzeari datxezkien prozesuak garatzeko helburua dutenak, ondoren adierazitako baremoari -programa eta talde bakoitzeko gehieneko ordu kopuruari buruzkoari- jarraiki (laguntzak kalkulatzeko baremo hori hartuko da kontuan):

Helmugen Kalitateko Jardunbide Egokien programa, Helmugen Turismo Kalitatearen Sistema Integralaren (SICTED) ereduarekin loturikoa: talde bakoitzeko 400 ordu gehienez.

Informazioaren eta Komunikazioaren erabilerako Jardunbide Egokien programa: talde bakoitzeko 190 ordu gehienez.

Helmuga Irisgarrien programa: talde bakoitzeko 63 ordu gehienez.

«Anfitriones» programa: talde bakoitzeko 20 ordu gehienez.

4.2.a.2.- Erakunde eskatzaileen antolakuntzan aurreko paragrafoan aipatutako laguntzetan bilduriko prozesu guztiak burutzeko prestakuntza eta trebakuntza duten langileak badaude, adierazitako prozesu guztietan langile horiek emandako denboraren ehunekoa lagundu ahal izango da diruz, programa eta talde bakoitzerako aurreikusitako denbora-baremazioa kontuan hartuz.

4.2.a.3.- Kasu guztietan, deialdi bakoitzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, Basquetour SA agentziari atxikitzeko protokoloa sinatuta eduki behar du erakunde eskatzaileak, dagokion laguntza jaso ahal izateko.

4.2.b.- Turismo-erabilerako establezimendu eta zerbitzuetan kalitatea kudeatzeko eta ingurumena kudeatzeko erreferentzialak txertatzen laguntzeko programa.

4.2.b.1.- Idatz-zati honetan biltzen dira Agindu honen 3. artikuluarekin lotuta egonik, kalitatearen kudeaketarako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001:2008) eta ingurumen-kudeaketarako (ISO 14001: 2004 eta EMAS) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak, edo hala badagokio, egiaztagiriak lehen aldiz lortzeko edota berritzeko proiektua duten eta beren jarduera egikaritzeko legeak eskatzen dizkien baldintzak betetzen dituzten erakunde onuradunak; jarduerari dagokionez, honako tipologiaren batean kokatuta egon behar du:

Turismo-erregulazio espezifikoa duten alojamendu-establezimenduak eta sukaldaritza-establezimenduak.

Interpretazio Zentroak.

Itourbask sareko Turismo Bulegoak.

Conventions Bureaux.

Berezko nortasun juridikoa duten «Lankidetza Erakundeak» eta «Turismo-Turismo-kudeaketa Egiturak».

Laguntza-programa honen ondorioetarako, honako hauek hartzen dira «interpretazio-zentrotzat»: baliabide historiko, kultural edo natural garrantzitsu edo bereziak dituzten tokietan kokatuta egonik, bisitariei baliabide horien ulermena errazten dietenak, modu informal, ulergarri eta erakargarrian, interpretazio-zentro horietan hasitako interpretazioari jarraipena ematea ahalbidetuz.

Museo gisa kalifikatutako baliabideak ezin izango dira diruz lagundu.

ICTE institutuaren Turismo Kalitatearen «Q» marka lortzeko laguntza eskatzen duten erakundeek Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren bitartez sistemari atxikitzea eskatu behar dute aldez aurretik, betiere deialdiaren eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

4.2.b.2.- Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

Kanpo-aholkularien laguntza teknikoa.

Ziurtagiria, berritzea edo hala badagokio, egiaztagiria lortzeko kanpoko kontu-ikuskapenen gastuak.

Marka erabiltzeko gastuei dagozkien kopuruak, ziurtagiria edo haren berritzea lortu ondoren marka hori eman eta gero.

Ziurtagirien mantentze- edo jarraipen-faseari datxezkion gastuak ez dira kontuan hartuko, ezta arriskuen eta kontrol kritikoko puntuen azterketarako sistemaren (AKKPA/HACCP) definizioarekin eta ezarpenarekin lotutakoak ere.

Kontzeptu horrengatiko laguntzaren helburua burututakotzat hartuko da likidazio-fasean, gastuak justifikatzeko fakturekin batera, hura bete dela justifikatzen duen ziurtagiria edota egiaztagiria aurkezten denean.

4.2.c.- Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduari jarraiki turismo-baliabideen eta -establezimenduen irisgarritasuna hobetzeko laguntza-programa.

4.2.c.1.- Idatz-zati honetan bilduriko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Agindu honen 3. artikuluan zerrendatutako erakunde onuradunek, betiere «Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduari» jarraiki diagnostikatutako turismo-erabilerako establezimenduen eta zerbitzuen titularrak badira eta beren jarduera egikaritzeko legeak ezarritako baldintzak betetzen badituzte; jarduerari dagokionez, honako tipologiaren batean kokatuta egon behar du:

Turismo-erregulazio espezifikoa duten alojamendu-establezimenduak eta sukaldaritza-establezimenduak.

Interpretazio Zentroak.

Itourbask sareko Turismo Bulegoak.

Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduaren garapenak txertatzen dituen gainerakoak.

Museo gisa kalifikatutako baliabideak ezin izango dira diruz lagundu.

4.2.c.2.- Honako hauetan oinarritutako jardunek laguntza jaso ahal izango dute:

Pertsonek eduki ditzaketen edozein motatako dibertsitate funtzionalei (fisikoa, ikusmenezkoa, entzumenezkoa, adimenezkoa edo organikoa) erantzunez, turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan egin beharreko zerbitzu-, ekipamendu- eta azpiegitura-egokitzapenak.

Laguntza teknikoak eskuratzeak.

4.2.c.3.- Arestian aipatutako jardunak diruz lagundu ahal izateko, establezimenduaren irisgarritasun-mailaren diagnosian -Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduaren arabera egindakoan- lehen mailako lehentasunezko gisa identifikatuta egon behar dute; horri dagokionez, aurreko mailari edo mailei dagozkien jardunak eginda daudela hartuko da aintzat, edo bestela jardun haiek egikaritzeko epea amaitu aurretik eginda egongo direla. Azken kasu horretan, hobekuntza-plana egin duen erakundeak horren berri eman beharko du bere txostenean, eta aldeko iritzia eman beharko du horri dagokionez.

4.3.- «Euskadiko Turismo Marketin Planean» eta «Sailburuordetzak» sustatutako turismo-plan zuzentzaileetan identifikatutako lehentasunezko sektoreetako produktu-planekin bat datozen turismo-produktuak eta Esperientziak, Playgroundak eta TOP Zirkuituak sortzea eta garatzea.

4.3.a.- Honako jardun hauek babestuko dira:

4.3.a.1.- Batetik, beren jardunetarako plan zuzentzaileei jarraiki egindako turismo-produktuak eta Sailburuordetzak sustatutako edo baliozkotutako turismo-produktuak sortzea eta garatzea eskatzen duten proiektuak, eta bestetik, «Euskadiko Turismoko Marketin Planarekin» loturik Agindu honen indarraldian Sailburuordetzak garatutakoak.

Agindu honi jarraiki laguntzak eskatzeko urtean behin egindako deialdiak baino lehen Sailburuordetzak «Euskadiko Turismoko Marketin Planarekin» bildutako lehentasunezko turismo-sektoreetakoren bati buruzko plan berriak sortu baditu, horiekin lotuta aurkeztutako proiektuak plan bakoitzean zehaztutako garapen-eredura egokitu beharko dira.

4.3.a.1.a.- Espezifikoki, laguntzak eskatu baino lehen Basquetour SA agentziak ebaluatu eta hautatutako Esperientziak, Playgroundak eta TOP Zirkuituak garatzeari eta ezartzeari buruzko proiektuak.

4.3.a.1.b.- Basquetour SA agentziak «Euskadiko mendi-ibiliak» nitxoan garaturiko «Natura eta Abentura» produktuari dagokionez, mendi-ibilien sarean sartu baino lehenagoko jardunak baino ez dira finantzatuko, betiere honako hauetan oinarrituta badaude:

Seinaleztapenaren inbentario eguneratua, argazkiekin eta UTM koordenatuekin, honako formatu hauetako batean: *.gpx (GPS-ko waypoint deritzenen artxiboa), *shp (ESRI artxiboa), *.dwg (Autocad artxiboa), *.xls (Excel artxiboa) edo *.mdb (Access artxiboa), edota horiek ordezten dituzten formatuetan. Kasu horretan, Sailburuordetzaren webgunean iragarriko lirateke formatu horiek. Seinaleek, informazio-panelek eta lotutako bestelako azpiegiturek identifikatuta egon beharko dute.

Ibilbide geoerreferentziatua eguneratuta honako formatu hauetako batean: *.gpx (GPS-ko waypoint deritzenen artxiboa), *shp (ESRI artxiboa), edo *.dwg (Autocad artxiboa), edota horiek ordezten dituzten formatuetan; kasu horretan, Sailburuordetzaren webgunean iragarriko lirateke formatu horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoan mendi-ibiliak antolatu eta normalizatzeko apirilaren 16ko 79/1996 Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute mendi-ibiliek, eta baita foru-aldundiko organo eskudunak emandako mendi-ibilien ibilbideen proiekturako baimena eduki ere (gutxienez), dagokion federazio-entitateak proiektua behin-behingoz homologatu ondoren.

4.3.a.2.- Beren jardunetarako «Euskadiko Turismoko Marketin Planean» adierazitako lehentasunezko turismo-produktuak sortzea eta garatzea eskatzen duten proiektuak, betiere Sailburuordetzak horietako planik idatzi ez badu. Kasu horietan, aurkezturiko proiektuek «Euskadiko Turismoko Marketin Planarekiko» koherentziari eusten dioten produktu-planetan identifikatuta eta zehaztuta egon behar dute.

4.3.b.- Aurreko idatz-zatietan adierazitakoaz gain, eskabideak egiterakoan, honako hauek ere kontuan hartuko dira:

4.3.b.1.- Turismo-produktuak gara ditzaketen baliabideetako, azpiegituretako eta/edo ekipamenduetarako inbertsioen kasuan:

Laguntza eskatzen duen erakundeak ondasunaren titularra izan behar du, edo bestela, beste edozein titulupean eduki behar du, ondasun horrekin loturiko edozein jardun edota azterlan egiteko.

Turismo-produktua gara dezaketen baliabide, azpiegitura eta/edo ekipamenduetan inbertitzeko proiektuek ezinbestean eduki beharko dute proiektua abiaraztea ekonomikoki bideragarria dela frogatzen duen azterlan bat, eta baita proiektuaren iraunkortasun-aurreikuspenak argi uzten dituen negozio-plan bat ere, gutxienez 4 urterakoa.

Turismo-azpiegituretan inbertitzeko proiektua zabalagoa den beste batean kokatuta badago, turismo-produktuarekin zuzenean lotuta dagoenari dagokion zatia baino ez da lagunduko diruz.

Proiektuak gauzatzeko beharrezkotzat har daitezkeen baina proiektuaren turismo-diseinuarekin, -plangintzarekin, -finantzaketarekin eta -kudeaketarekin lotutako alderdiei buruzkoak ez diren azterlanak ere ez dira lagunduko; hots, ingurumen-inpaktuko azterlanak, azterlan geologikoak, arkeologikoak edota hirigintza-azterlanak eta antzekoak laguntza horietatik kanpo geratuko dira, betiere baliabide horiek berez turismo-produktu bat osatzen ez badute.

Azpiegituretan, energia- eta ingurumen-eraginkortasuneko irizpideak txertatuko dira, eta hala badagokio, ingurumen-inpaktu negatiboak saihesteko edo minimizatzeko behar diren neurriak hartuko dira.

Laguntzen Agindu honetan jasotako diru-laguntzen esparrutik kanpo geratuko dira turismo-bulegoetarako inbertsioak.

4.3.b.2.- Seinaleak instalatzea eskatzen duten proiektuen kasuan, honako hauek kontuan hartuko dira:

Seinaleak instalatzea dakarten proiektu guztiek proiektuaren azalpen-memoria aurkeztu beharko dute, eta trazaduraren deskribapena, ibilbidearen seinaleztapenaren ezaugarri teknikoak eta ibilbidea adieraziko duen mapa jaso beharko ditu memoria horrek.

Turismo-baliabideen seinaleztapenerako proiektuek «EAEko Turismoko Seinaleen Eskuliburuan» ezarritako gomendioei jarraitu beharko diete, edo hala badagokio, Sailburuordetzak sustatutako edo bere gain hartutako produktu-planetan produktu bakoitzerako egindako eskuliburuei. Seinaleak diseinatzeari, egiteari, eta instalatzeari batera eragiten dieten jardunak diruz lagundu ahal izango dira.

Horretaz gain, Done Jakue Bidea seinaleztatzeko proiektuek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren onespena ere izan beharko dute, eta hiriguneetako seinaleztapena baino ez da lagunduko diruz.

4.4.- Esperientzien, playgrounden eta zirkuituen sustapena eta marketina, eta baita helmugen sustapena eta marketina ere.

4.4.a.- Idatz-zati honetan honako hauek lagunduko dira:

4.4.a.1.- 4.3 artikuluan bildutako proiektuen sustapenerako eta marketinerako jardunak, eta baita helmugen sustapenerako eta marketinerako jardunak ere.

4.4.a.2.- Marketin Planean aipatutako komunikazio- eta salmenta-taktikak, espezifikoki, honako hauek:

Marketin Planarekin bat datozen programen garapenari buruzkoak, Sailburuordetzak ezarritako programekiko koordinazioari, koherentziari eta bateragarritasunari eutsiz.

Informazio-sistema berritzaileak garatzea eta txertatzea dakartenak, esate baterako, bisitaldiak egitea faboratzen duten eta/edo turismo-esperientzia optimizatzen duten gida elektronikoak edota gailu mugikorrak.

Webguneen funtsezko garapenak eta hobekuntzak. Erakundeak nahitaez www.euskaditurismo.net turismoko atariarekin lotzen duen banner bat ezarri beharko du bere web-orrian.

4.4.a.3.- Turismo-proiekzio handikoak izanik, Euskadiren turismo-kokapena finkatzen eta/edo gaualdien kopurua areagotzen laguntzen duten ekitaldi bereziak antolatzea, betiere honako hauetan oinarrituta badaude:

Euskadin gauzatutako jardunak, ekitaldira joateko eskubidearekin batera, gutxienez gaualdi baterako alojamendua eta beste hainbat produktu eskaintzen dituztenean.

Lehentasunezko gainerako merkatuetan -nazionaletan zein nazioartekoetan- gauzatutako jardunak, horren berezitasuna Plan horrekin bat datozen produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko bitarteko gisa balio duenean.

Herriko edo udalerriko urteko jaien barruan egiten diren ekitaldiak Agindu honetatik kanpo geratuko dira.

4.4.b.- Adierazitako guztiaz gain, honako hauek ere kontuan hartuko dira:

Jardun guztiak indarreko turismo-markarekin gauzatu beharko dira, Sailburuordetzak hura erabiltzeko argitaratutako oinarrizko eskuliburuari jarriki.

Turismo-produktuak sustatzeko beharrezko hedapen-material turistikoaren euskarria informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTek) bitartekoa izango da lehentasunez, eta diruz lagundu ahal izango da baldin eta Sailburuordetzaren materialak alderdi horiek betetzen ez baditu. Sailburuordetzak kasuan kasu egindako eta eskainitako jarraibideen arabera egin beharko da material hori, formatuari, estetikari, markei eta abarri dagokienez.

Sailburuordetzak antolatutako edota koordinatutako marketineko eta turismo-sustapeneko jardunetan Sailburuordetzarekin lankidetzan hartu beharko da parte. Erakunde eskatzaile bakoitzeko eta hark parte hartzen duen jardun bakoitzeko bi pertsonaren bidaia-, alojamendu- eta mantenu-gastuak onartuko dira kontzeptu horretan.

Sailburuordetzak parte hartzen ez duen marketineko eta turismo-sustapeneko jardunetara joan ahal izateko, Sailburuordetzaren onirizpena ezinbestekoa izango da, horregatiko diru-laguntza jaso nahi bada. Erakunde eskatzaile bakoitzeko eta jardun bakoitzeko bi pertsonaren bidaia-, alojamendu- eta mantenu-gastuak onartuko dira kontzeptu horretan, eta hala badagokio, baita lurzoruaren eta standaren alokairuagatiko eta materialen garraioagatiko gastuak ere.

Promozio-opariengatiko gastuak diru-laguntzatik kanpo geratuko dira.

4.5.- Koordinazio-prozesua:

Produktu-plan desberdinak garatzean ahalik eta koherentzia eta koordinazio handienei eusteko, behar ez diren bikoiztasunak, gastuak eta inbertsioak saihesteko, eta azken batean, helburuen lorpenean zein baliabideen erabileran eraginkortasunik handiena lortzeko, erakunde eskatzailearen organo eskudunak eskabideak onartu behar ditu aldez aurretik, eta orobat, honako prozesu honi jarraituko zaio:

4.5.a.- «Lankidetza Erakundeek» eta «Turismo-kudeaketa Egiturek» aurkeztutako proiektuak:

- Turismo-mahaien -erakunde-mahaiaren eta mahai teknikoaren- proposamenekiko koherentziari eutsi beharko diote proiektu horiek.

4.5.b.- Tokiko erakunde publikoek eta Lankidetza Erakundeen barruko irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkezturiko proiektuak.

«Lankidetza Erakundeen» onirizpena eduki beharko dute.

4.5.c.- Dagozkien turismo-mahaien barruan ez dauden irabazi-asmorik gabeko bestelako turismo-erakundeek eta -elkarteek aurkeztutako proiektuak:

«Lankidetza Erakunderen» bat badago, erakunde horri buruzko txosten bat lortu beharko dute, aipatutako proiektuak horietan garatutako turismo-estrategien osagarria zein heinetan den edo/eta horietara zein heinetan egokituta dagoen adieraziz. Txostenak derrigorrezkoak izango dira, baina ez lotesleak. Horrelako erakunderik ez badago, eskualdeko erakunde kudeatzailearen edo kudeatzaileen horrelako txosten bat lortu beharko dute, hala badagokio.

4.3.a.1 artikuluan jasotako laguntzen onuradunak izateko, erakundeek Basquetour SA agentziari atxikitzeko protokolo bat sinatu behar dute aldez aurretik, edo bestela, haren onirizpena lortu, deialdi bakoitzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

5. artikulua.- Laguntzen baldintzak.

5.1.- Eskabide bakar bat onartuko da erakunde eskatzaile bakoitzeko, 4.2.b) artikuluan identifikatutako erreferentziazko kudeaketa-ereduei jarraiki kalitatearen eta/edo ingurumenaren kudeaketaren ziurtagiria lehen aldiz lortzeko laguntzak eskatzearen kasuan izan ezik; kasu horretan, xede horretarako espezifikoa den beste eskabide bat onartuko da.

5.2.- Deialdi-ebazpena argitaratzen den ekitaldiaren barruan eta emakida-ebazpenaren hurrengo ekitaldiaren uztailaren 1a baino lehen egindako jardunek jasoko dute diru-laguntza, ondoren zehaztutako kasuetan izan ezik:

5.2.a.- 4. artikuluaren 1. eta 2. idatzi-zatietan aurreikusitako langileen kontratazioak -zuzenekoak nahiz laguntza teknikoaren bitartekoak-, kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketaren ziurtagirien berritzea, eta onetsitako sustapen- eta marketing-jardunak deialdia egiten den urteko abenduaren 31 baino lehen egindakoak izango dira.

5.2.b.- Kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketan erreferentziazko ereduak txertatu direla frogatzen duten ziurtagiriak, edo hala badagokio, egiaztagiriak lehen aldiz lortzean oinarritutako proiektuei kontu-ikuskaritza egin behar zaio laguntza-eskabidea aurkezten den ekitaldiaren hurrengo ekitaldiko abenduaren 31 baino lehen. Aldi horretan egindako gastuak onartu egingo dira.

5.3.- Salbuespen gisa, eta betiere aldez aurretik eskabidea egiten bada eta erakunde onuradunak justifikatzen badu, laguntzak eman zituen administrazio-organoak gehienez sei hilabeteko atzerapena eman ahal izango du inbertsio-proiektuetan.

5.4.- Marketin Planen identifikatutako produktu-planen eta turismo-produktuak garatzeko proiektuen, aurretiko azterlanen eta bideragarritasun-planen idazketaren kasuan, horietako bakar baten idazketarako laguntza teknikoa baino ez da lagunduko diruz erakunde onuradun eta deialdi bakoitzeko, eta inbertsioen kasuan, ondoren hori gehienez 4 urteko denbora-tartean egitearekin lotuta egongo dira. Hori betetzen ez bada, ordaindutako laguntzak itzultzea eskatuko da, salbu eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko azterlanetatik ondorioztatzen bada proiektua ez dela bideragarria.

5.5.- Proiektuek, bereziki inbertsio-proiektuek, ezinbestean beharko dute teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta iraunkorrak bakoitzerako aurreikusitako denbora-tartean. Baldintza horiek justifikatzen ez dituzten eskabideak ukatu ahal izango dira.

5.6.- Orokorrean, ondasunak mantentzeko eta berritzeko obrak ez dira diruz lagunduko, eta ezta erakunde eskatzailearen berezko gastuak eta kudeaketa-gastuak ere, Agindu honen 4. artikuluan zehaztutakoak ezik. Kasu hauetan, Aginduaren helburuak betetzeko behar adinakoak izango dira besterik gabe, eta zenbatekoek arrazoizkoak beharko dute izan, bizi garen egoerak eskatzen duen hersturarekin bat etorriz.

5.7.- Agindu honen ondorioetarako, antzekoak izanik osagarriak ez diren proiektuak turismo-helmuga edota -toki berean erakunde desberdinek egiteko laguntza-eskabideak egiten badira, eta betiere proiektu horien garapena alderdi eskatzaileek adostu ez badute, hala badagokio, 7. artikuluan bilduriko balioespen-irizpideak aplikatuz puntuazio altuena lortzen duen proiektua lagunduko da.

5.8.- Diruz lagundu diren ondasunek eskabidean aurreikusitako helburuei eutsi beharko diote eta helburu horietarako erabili beharko dira gutxienez 5 urteko denbora-tartean, abian jarri zireneko egunetik zenbatzen hasita, ekipamendu informatikoei lotutako gastuen kasuan izan ezik, horien gutxieneko denbora-tartea 3 urtekoa izango baita.

5.9.- Oro har, turismo-baliabideak irisgarriak izango dira, eta turismo-baliabide horiek «Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduan» jasotako turismo-baliabide edo -azpiegitura berriak sortzeko laguntza-eskabideen kasuan, aurkeztutako proiektua irisgarri gisa diagnostikatu bada baino ez dira lagunduko diruz.

5.10.- Honako kasu hauek ez dira diruz lagunduko: diruz lagundutako fase baten jarraipena izanik, amaitu ez diren inbertsio-proiektuak, laguntza-eskabidea egindako aurreko deialdian, diruz lagundutako fase horren gauzatzea atzeratzen bada, non lurraldeko zerbitzu teknikoen aburuz, deialdi desberdinetan emandako egikaritzapen-epeetan gainjarpena, eta horren ondorioz, ez-betetzea gerta baitaiteke.

5.11.- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean ez dauden erakundeen proiektuak ez dira diruz lagunduko. Horri dagokionez, aipatutako eginbeharrak betetzen direla jasotzen duten ziurtagiriak automatikoki egiaztatuko ditu Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak beharrezkoa den aldi guztietan, eta entitate interesdunei baimena eskatu gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua aldatzen duen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko 2005eko aurrekontu orokorrak onartzen ditu Lege horrek) azken xedapenen arteko hirugarrenaren 1. paragrafoan xedatutakoari jarraiki.

5.12.- Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden erakundeen proiektuak ere ez dira diruz lagunduko, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean daudenenak ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.

6. artikulua.- Laguntzen zenbatekoak eta ehunekoak.

6.1.- Agindu honetan bildutako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez gauzatuko dira, jarraian zehazten diren zenbateko eta ehunekoen arabera:

(Ikus .PDF)

6.1.a.- (1) Berezko nortasun juridikoa duten eta esklusiboki turismo-esparruan diharduten eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundeetarako langileak kontratatzeko diru-laguntzen ehunekoa % 90 izango da.

6.1.b.- (2) Esperientziei, Playgroundei eta TOP Zirkuituei buruzko jardunetarako diru-laguntzen ehunekoa % 80 izango da.

6.1.c.- (3) Ondoren adierazitakoek gauzatutako sustapen- eta marketin-jardunetarako -4.4.a.1 eta 4.4.a.2 artikuluan bildutakoetarako- diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak:

EAEko hiru hiriburuetako erakunde sustatzaileen kasuan, gehienez 100.000 euro.

«Lankidetza Erakundeen», «Turismo-kudeaketarako Egituren», mankomunitateen, kuadrillen, eskualde-esparruko garapen-agentzien, eta eskualdeko landa-garapenerako elkarteen kasuan, gehienez 70.000 euro.

Irabazi-asmorik gabeko turismo-elkarteen eta -erakundeen eta tokiz gaindiko fundazioen kasuan, «lankidetza-erakunde» edo «kudeaketa-egitura» gisa aitortuta ez badaude, gehienez 25.000 euro.

6.1.d.- (4) Euskal Autonomia Erkidegoan egindako ekitaldiak antolatzeko diru-laguntza 15.000 euro izango da gehienez, eta EAEtik kanpo egiteko ekitaldiak antolatzekoa, ostera, gehienez 30.000 euro.

6.2.- 7. artikuluan deskribatutako esleipen-prozedura aplikatu ondoren oraindik aurrekontu-eskuragarritasuna badago, eskabide guztietara modu uniformean areagotu ahal izango dira lehen adierazitako ehunekoak, irisgarritasuna hobetzeko programari buruzko azpiegitura-inbertsioengatiko gastuei dagozkienak (4.2.c artikulua), onetsitako gastuaren % 80raino; kasu honetan, gehieneko diru-laguntza 19.200 eurokoa izango da.

6.3.- Artikulu honetako taularen goiburuan bildutakoaren arabera, erakunde onuradun bakoitzak deialdi bakoitzeko eta Agindu honetan ezarritako kontzeptu guztiengatik jaso dezakeen gehieneko diru-laguntza honako hau izango da, jardun-eremuaren eta erakunde-motaren arabera:

6.3.a.- 280.000 euro, «Eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundeetarako» eta «Turismo-kudeaketarako Egituretarako» eta turismoa sustatzeko EAEko hiru hiriburuetarako erakundeetarako.

6.3.b.- 240.000 euro eskualde-esparruko gainerako erakunde onuradunetarako.

6.3.c.- 150.000 euro toki-esparruko erakunde onuradunetarako.

6.4.- Nolanahi ere, gastu edota inbertsio onargarri gisa zenbatuko da gastu edo inbertsio horren balio «garbia», halakotzat hartuz Balio Erantsiaren Zerga kendu ondoren fakturatutako zenbatekoa.

7. artikulua - Esleipen-prozedura.

7.1.- Agindu honetan bildutako baldintzak eta helburua betetzen dituzten proiektuak dituzten erakunde onuradunen artean deialdi bakoitzean esleituko diren baliabide ekonomikoak banatzerakoan, honako prozedura eta sekuentzia honi jarraituko zaio:

1.- 4. artikuluko 1. eta 2. idatzi-zatietan adierazitako laguntzetarako eskabide onartuen arteko lehen banaketa bat egingo da. Horregatik, aurrekontu-eskuragarritasunak nahikoak ez badira, horietara bideratutako guztizko zenbateko globala hainbanatuko da, hori kalkulatzeko diru-laguntza teorikoaren zenbatekoa oinarritzat hartuz.

2.- Aurrekoa burutu ondoren, eta oraindik aurrekontu-eskuragarritasuna badago, Esperientziak, Playgroundak eta TOP Zirkuituak garatzeko eta ezartzeko (4.3.a.1.a artikulua) onartutako eskabideen eta horiei dagozkien sustapen- eta marketin-jardun onartuen (4.4.a.1 artikulua) artean esleituko dira laguntzak.

Eskabide horiek guztiak diruz laguntzeko aurrekontu-eskuragarritasunik ez badago, garrantzi-mailaren arabera ordenatuko dira jardun horiek, eta dirulaguntza lortutako puntuazioaren arabera emango da dirulaguntza kreditu agortu bitartean. Ondorio horietarako, Basquetour SA agentziak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzetara igorriko du arestian aipatutako Esperientzia, Playground eta Top Zirkuituen balioespen-txostena; bestalde, Esperientziak balioesteko irizpideak erakargarritasuna, gogoangarritasuna eta egingarritasuna izango dira, eta Playgroundak eta Top Zirkuituak balioestekoak, aldiz, erakargarritasuna, egitura eta egingarritasuna.

3.- Aurrekoa burutu ondoren, eta aurrekontu-eskuragarritasuna badago, turismo-sustapenerako hiru hiriburuetako erakundeek egindako eskabideen artean esleituko dira laguntzak, lehentasunezko sektoreetako produktu-planekin bat datozen turismo-produktuak -4.3 artikuluan finkatuak- garatzeko nahiz 4.4 artikuluan zehazten diren onetsitako sustapen- eta marketin-jardunetarako.

Eskabide horiek diruz laguntzeko aurrekontu-eskuragarritasunik ez badago, horietara bideratutako guztizko zenbateko globala hainbanatuko da, hori kalkulatzeko diru-laguntza teorikoaren zenbatekoa oinarritzat hartuz.

4.- Azkenik, eta aurrekontu-eskuragarritasuna badago, produktuen, eta hala badagokio, helmugen sorkuntza, garapen, sustapen eta marketinerako onetsitako gainerako eskabideen (4. artikuluaren 3. eta 4. idatzi-zatiak) artean banatuko da geratzen den aurrekontua, modu ordenatuan eta kreditua agortu arte, ondoren xehatutako irizpideen eta baremoen araberako balioespenaren ondoren lortutako puntuazioari jarraikiz. Eskabide batean edo eskabide ezberdinetan puntuazio berbera lortu duten eskabide guztiei erantzuteko nahikoa kreditu ez badago, puntuazio berberari dagokion gainerako gerakina aipatutako eskabideen artean hainbanatuko da, erakunde eskatzaileak eskabide-orrian jardun horietarako adierazitako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Aurreko idatzi-zatian aipatutako irizpideak eta baremoak honakook dira:

«Lehiakortasuna hobetzeko Jardunbide Egokietarako programak eta helmugetara joateko programetan» (4.2.a artikulua) sartutako talde kopuru handiena: 10 puntu gehienez.

Eskualde bakoitzean kudeatzen ari diren Jardunbide Egokietako talde kopuruarekiko proportzionaltasunaren arabera emango da irizpide horregatiko puntuazioa; horrela, Jardunbide Egokietako talde gehien dituen eskualdeetan diharduten erakundeek aurkeztutako jardunek lortuko dute gehieneko puntuazioa (10 puntu).

Aldez aurretik diruz lagundutako proiektuen egikaritze-maila handiena: 10 puntu gehienez.

10 puntu emango zaizkie deialdiaren aurreko 5 urteetan diruz lagundutako ekintzen % 100 gauzatu duten erakundeen jardun guztiei, 6 puntu, berriz, murriztapenik badago, 5 puntu, ostera, aldi horretan erakundeak laguntzarik eskuratu ez badu, 3 puntu, aldiz, ukapenik egon bada, eta 0 puntu, azkenik, ez-betetzerik gertatu bada.

Proiektuaren lurralde-eremu handiena: 10 puntu gehienez.

Eskualdeko edota eskualdez gaindiko proiektuak biltzen dituzten jardun guztiei 10 puntu emango zaizkie, eta gainerakoei, berriz, 5 puntu.

Produktu enogastronomikoari dagokionez, helmugaren garapen-maila handiena, «Euskadiko Turismo Enogastronomikoa Sustatzeko Planaren» arabera: 10 puntu gehienez.

Irizpide horri dagozkion 10 puntuak «Euskadiko Turismo Enogastronomikoa Sustatzeko Planean» bildutako helmugaren lehentasun-mailaren arabera banatuko dira; horrela, garapen- eta finkapen-fasean dauden helmugen eskabideetan bildutako jardunak 10 puntu izango dituzte kontzeptu horrengatik, azaleratzen ari diren helmugen kasuan, berriz, 6 puntu, eta turismo enogastronomikoaren garapenerako zeharkako ahalmena duten helmugen kasuan, azkenik, 3 puntu.

Produktuaren lehentasun-maila handiena, «Euskadiko Turismoko Marketin Planean» horiei emandako definizioaren arabera: 10 puntu gehienez.

10 puntu emango zaizkie «Euskadiko Turismoko Marketin Planean» «A» lehentasuneko gisa definitutako produktuekin lotutako jardunei, 6 puntu «B» lehentasuneko gisa definitutakoen kasuan, eta 3 puntu, azkenik, gainerakoei.

Plan zuzentzaileekin bat datozen produktuen eta -helmugen eta Sailburuordetzak sustatutako edo baliozkotutako turismo-produktuen sorkuntza, garapen, sustapen eta marketinerako jardunei lehentasuna emango zaie, Sailburuordetzak planik idatzi gabekoen aurka.

Irizpide horri dagokionez, 10 puntu emango zaizkie plan zuzentzaileekin bat datozen produktuen eta -helmugen eta Sailburuordetzak sustatutako edo baliozkotutako turismo-produktuen sorkuntza, garapen, sustapen eta marketinerako jardunei.

Ekintza edo ekintzak beste Sektore Planetan txertatzea: 10 puntu gehienez.

Irizpide horretan, 5 puntu emango zaizkie beste sektore-planetan edo -programetan txertatutako jardunei eta 5 puntu turismo-sustapenerako sareetan egotearen ondoriozko jardunei (esate baterako, geoparke-sarean, Agenda 21ean, turismo-produktuen sareetan eta abarretan egotea).

7.2.- Batetik, baliabide ekonomikoak ikusirik, eta bestetik, artikulu honetan identifikatutako irizpideei jarraiki lortutako puntuazioaren arabera ezarritako lehentasun-hurrenkera (proiektuena) kontuan hartuz, Ebaluazio Batzordeak proposatuko du funts soberakindunen banaketa, baita diru-laguntzaren gaitzespena proposatu ere, kreditu-agorpena dela-eta, lehentasun-maila txikiena duten proiektuen kasuan.

8. artikulua.- Beste laguntza batzuekiko aldiberekotasuna.

8.1.- Agindu honetan ezarritako laguntzak beste entitate edo erakundeek emandako beste edozein laguntzarekin bateragarriak dira, Turismo Zuzendaritzak kudeatutako beste laguntza-hitzarmen edo -aginduen babespean kontzeptu berdinetarako emandakoen kasuan izan ezik.

8.2.- Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, arau honen babespean emandako laguntzaren zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu laguntza hau emateko helburuaren kostu garbia, laguntza bakoitzarenak edo beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako bestelako diru-laguntzekin edo laguntzekin batera, eta jardun berberetarako eta/edo diruz lagundutako inbertsio berbetarako bestelako edozein diru-sarrera edo baliabide ere kontuan izanik; zenbateko hori gaindituz gero, soberakinari dagokion kopururaino murriztuko da Agindu honi jarraiki emandako laguntza.

9. artikulua.- Erakunde laguntzaileak.

1.- Agindu honetan jasotako erregulazioa betez emango diren diru-laguntza eta laguntzei begira, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia Erakunde Laguntzailetzat jotzen da, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta arau horretan bildutako zehaztapenak kontuan hartuta.

2.- Basquetour SA baltzuak, Erakunde Laguntzailea den aldetik, honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Ebaluazio-txostenak egitea, bai eta, hala badagokio, 4. artikuluan aipatutako Esperientzia, Playground eta Zirkuituei buruzko proiektuen kontzeptu eta zenbateko onartuak identifikatzea ere.

b) Produktu turistikoak sortzeko, garatzeko, sustatzeko eta horien marketina egiteko egindako eskabideei buruzko balorazio-txostenak egitea Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak Basquetour-en bitartez sustatutako edo baliozkotutako Produktu Turistikoak eta Turismoko Plan Zuzentzaileeiko egokitzapena ebaluatuz.

c) Dirulaguntza-eskabideei buruzko txostenak egitea, aurreko idatz-zatian aipatutako planen garapenari lotutako plan bereziak egiteari begira, Aginduaren 4.1.c.2 artikuluan zehaztutakoen arabera.

d) Jarraian adierazitakoak garatzeari begira erakunde interesdunekin gauzatutako atxikimendu-protokolo bakoitzaren kopia eskuratzea: «Euskadiko Turismo Marketin Plana»; «Lehiakortasuna hobetzeko Jardunbide Egokietarako programak eta helmugetara joateko programak» (4.2.a artikuluan zehaztuta), bai eta, hala badagokio, Sailburuordetzak sustatutako Plan Zuzentzaileak garatzekoak.

10. artikulua.- Prozeduraren hasiera.

Agindu honek araututako laguntzak urtean behin egingo diren deialdi publikoen bidez iragarriko dira eta publizitatearen, lehiaren, objektibotasunaren eta berdintasunaren printzipioei jarraituz emango dira. Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpen bidez egingo da deialdia, eta, bertan, ekitaldi honetako diru-laguntzak ematera bideratutako aurrekontu-esleipenaren zenbatekoa zehaztuko da, baita honako hauek ere: agindu honen 6. artikuluan ezarritako laguntzetarako zenbatekoak kontsumoko prezioen indizearen (KPI) araberako eguneratzea (hala badagokio) eta eskabideak aurkezteko epea eta tokiak.

11. artikulua.- Eskabideak eta dokumentazioa.

11.1.- Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta Agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez egingo dira, honako hauekin bat etorriz: administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuarekin (22. EHAA, 2008ko urtarrilaren 31koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin (102. EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa) eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -Platea- ezartzen duen dokumentua onartzen duen Informatika eta Telekomunikazio zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenarekin.

Eskabidea Internet bidez soilik eskuratu eta bete ahal izango da, http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html helbidean eta web helbide horretan jasotako funtzionalitateen bidez. Era berean, espedienterako sarbidea eta gainerako izapideak honako helbide honen bidez gauzatuko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones.

Pertsona edo erakunde eskatzailearen baimendutako sinaduraz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta Administrazioak eska dezakeen dokumentazioa aurkeztuko da, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Aurreko aukeraren alternatiba gisa, ez bada sinadura digitala erabili nahi, eskabideak informatikoki http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html helbidean grabatu ondoren, inprimatu eta erakunde eskatzailea ordezteko legezko gaitasuna duen pertsonak sinatuta Turismo Zuzendaritzara igorri behar dira, eta horren ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bidetatik.

11.2.- Eskabidearen edukia aurretik aipaturiko web helbidean eskuratu ahal izango da.

11.3.- Eskatzaileek laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute eskatutako dokumentazioarekin batera, aukeratutako hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

11.4.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak datuak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ondorio berberetarako aplika daitekeen gainerako araudian ezarritako babes-mailarekin tratatzeko konpromisoa hartzen du.

11.5.- Erakunde eskatzaileak proiektuak ebaluatzeko behar diren datu orokorrak jasoko dituen eskabidea bete beharko du, eta baita eskabide horretan jasota agertzen den informazioaren egiazkotasunari buruzko zinpeko aitorpen bat ere, zehazki, honako hauek:

Jardunak onartzeko garaian, erakunde eskatzailearen organo eskudunak laguntza-programa honen deialdian aurkezten diren baldintzen arabera egitea erabaki duela dioen deklarazioa, baita diruz lagundu ezin dena finantzatzeko konpromisoa onartzen duela ere.

- Erakunde eskatzaileak Agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela adierazten duen agiria.

- Erakunde eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruko edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta ez dagoela egiaztatzen duen aitorpena.

- Aitorpena, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.

- Eskatutako laguntza horien xede diren jardunak egiteko beste erakunde publiko edo pribatuei eskatutako nahiz horien bitartez lortutako laguntzen aitorpena.

Pertsona eskatzaileak lehen adierazitako erantzukizunpeko aitorpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraiki.

11.6.- Oro har, eskabideekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

- Aurrekontuak, BEZaren zenbateko banakatuarekin, kontzeptuen eta jardunen arabera xehatuak eta zerrendatuak, eta eskabide-orrietan betetakoekin bat etorri beharko dutenak. Azpiegituretan inbertitzeko proiektuetarako, ekitaldi batetik gorako iraupena badute, azpiegitura horiek egikaritzeko kronograma bat aurkeztu beharko da, laguntza azpiegitura horietako zeintzuetarako eskatzen den zehaztuz.

- Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia.

- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia, edota gaitasun hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

- Irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuek: Estatutuen fotokopia eta Elkarteen Erregistroko erregistroaren ziurtagiria.

- Berezko nortasun juridikoa duten Garapen Erakundeek, turismo-partzuergoek, edota turismoa sustatzen duten bestelako erakundeek: erakundea egiaztatzeko dokumentazioa (eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren ziurtagiriaren kopiak).

- Gainera, fundazioek estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute, baita dagokien erregistroan erregistratu izanaren egiaztagiria ere.

Eskabidea «erakunde» eskatzailearen sinadura elektroniko baimenduaren bitartez formalizatzen den kasuan, soilik a) idatz-zatian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da; izan ere, lehen zerrendatutako gainerako dokumentazioa erakundearen ziurtagiri elektronikoan inplizituki jasota dago.

11.7.- Halaber, eskabideekin batera, egiteko laguntza eskatzen den proiektuaren tipologiaren arabera ondoren zehaztutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

11.7.a.- «Lankidetza-erakundeak» eta «Turismo-kudeaketarako Erakundeak» sendotzeari buruzko proiektuak.

- Turismo-mahai desberdinen (erakunde-mahaia eta mahai teknikoa) akten kopia, laguntza-eskabidean aurkeztutako proiektuei dagokienez lortutako akordioak jasotzen dituena.

- Berezko nortasun juridikorik ez duten erakundeen kasuan, proiektuaren hezurmamitzean parte hartu duten partaide publiko eta pribatuek sinatutako lankidetza- eta kudeaketa-akordioa egiaztatzen duen eta behar bezala formalizatuta egon behar duen dokumentu bat aurkeztu beharko da, 4.1.a.2 artikuluan adierazitakoari jarraiki.

- Plan espezifikoak egiteko laguntza-eskabideek (4.1.c.2 artikulua eta 2. Xedapen Iragankorra) horien azalpen- eta justifikazio-memoria bat eduki beharko dute, edukiak erreferentziazko planen egiturara egokituz.

11.7.b.- «Sailburuordetzak» sustatutako produktu-planekin eta turismo-plan zuzentzaileekin bat datozen turismo-produktuak eta Esperientziak, Playgroundak eta Zirkuituak sortzeari eta garatzeari buruzko proiektuak (4.3 artikulua).

- Hala badagokio, memoria gehigarria edo/eta eskabidean jasotakoaren osagarria den informazioa eta dokumentazioa (ez ordezkatzailea), proiektuaren ulermena hobetzen duena. Helburuak, egin beharreko jardunak eta abar jasotzen dituen azalpen-memoria xehatua, hau da, gauzatzeko laguntza eskatzen den proiektuei buruzko informazio garrantzitsua, ezinbestean laburbildu beharko da horretarako eskabide-orrietan aurreikusitako idatz-zatietan.

- Garatu beharreko jardunak Sailburuordetzak sustatzen ez dituen planetan jasota badaude, plan horien kopia eguneratua igorri beharko da, betiere aurretiaz entregatu ez bada.

- Inbertsio-proiektuek: proiektu teknikoa (memoria eta planoak) bai eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlan bat eta lotutako negozio-plana (jardunen xehetasunak, diru-sarrerak eta gastuak, eta abar).

- Ondasun bati buruzko azterlanen edo jardunen bat egiten bada, erakunde eskatzailea ondasun horren titularra dela edota beste edozein titulupean erakunde eskatzailearen eskuetan dagoela jasotzen duen egiaztapena.

- Seinaleak instalatzea dakarten proiektuen kasuan, udaleko edota foru-aldundiko organo eskudunaren instalazio-baimenaren kopia aurkeztu beharko da laguntza jaso ahal izateko.

- Orobat, Done Jakue Bidea seinaleztatzeko proiektuen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak proiektu hori onartu duela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia bat aurkeztu beharko da.

- Lankidetza Erakundeen barruko irabazi-asmorik gabeko tokiko elkarte eta erakunde publikoek eta pribatuek aurkezturiko proiektuen kasuan, Lankidetza Erakundeen onirizpena ere aurkeztu beharko da.

- Eskualde batean edo gehiagotan gauzatzen diren eta dagozkien turismo-mahaietan ez dauden irabazi-asmorik gabeko turismo-erakunde eta -elkarteek aurkeztutako proiektuei dagokienez, dagokien «Lankidetza Erakundearen» txostena aurkeztu beharko dute, edo horrelakorik ez badago, eskualdeko erakunde kudeatzailearena edo kudeatzaileena, proiektu horiek garatutako turismo-estrategiara zein heinetan egokitzen diren adieraziz, eta/edo zein heinetan diren horien osagarriak.

11.8.- Erakunde interesdunak eta Basquetour SA erakundeak formalizatutako atxikipen-protokoloak (halakorik badago) aurkeztea ez da derrigorrezkoa izango. Kasu horretan, adierazitako akordioak zein egunetan formalizatu ziren eskabidean adieraztea nahikoa izango da.

11.9.- Era berean, ez da derrigorrezkoa izango Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, Turismo Kalitateko «Q» markaren eta Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduaren erakunde kudeatzailea den aldetik, eman dezakeen dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, Saileko Lurralde Ordezkaritzek Euskalit Fundazioari eskatuko diote aipatutako informazioa.

11.10.- Jadanik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko du eskatzaileak zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu zituen aipatutako dokumentuak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki.

11,11.- Nolanahi ere, aurkezten diren eskaerak behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat joko dituen dokumentu eta/edo argibide guztiak eskatu ahal izango dizkio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak enpresa eskatzaileari. Arau honetan zehazki aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatuko da.

12. artikulua.- Aurkeztutako eskabidearen akatsak zuzentzea.

Eskabidea oso-osorik beteta aurkezten ez bada, edo aurreko artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez bada, erakunde eskatzaileari 10 eguneko epearen barruan okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkez ditzan eskatuko diote Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzek, eta hori egiten ez badu, eskabideari uko egingo zaiola adieraziko diote, horri buruzko dagokion ebazpena emanda, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoari jarraiki.

13. artikulua.- Eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

13.1.- Basquetour SAk, agindu honen 9. artikuluan jasotako atxikipen-protokoloen kopiak eta proiektuei buruzko balorazio-txostenak bidaliko dizkie Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetara, bai eta orohar, laguntza-eskabide horiek behar bezala ulertu eta ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia ere.

13.2.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzari, eta hala badagokio, Basquetour SA Agentziari eta Euskalit Fundazioari dagokie erakunde eskatzaileari eskatzea aurkeztutako eskabide bakoitza behar bezala ulertu eta ebaluatzeko beharrezkotzat jotako dokumentazio eta/edo informazio osagarri guztia aurkezteko.

13.3.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzek ulertzen badute eskabideren bat Turismo Zuzendaritzak kudeatutako beste laguntza-programei dagokiela, ofizioz igorriko ditu horiek izapidetzen dituen organora, betiere adierazitako laguntza-programetan eskabideak aurkezteko epeek ahalbidetzen badute, eta erakunde interesdunari aldaketaren berri emanez.

13.4.- Lurralde Ordezkaritzek eskabide bakoitzeko txosten tekniko bat igorriko dute Ebaluazio Batzordera; txosten horretan Basquetour-ek egindako balorazioak jasoko dira, jasotako betekizunak betetzen ote diren aztertuko da eta balorazio ekonomikoa egingo da, hala badagokio diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzen laguntzeko, eta, gainera, balioetsi beharreko jardunen kasuetan, jardun bakoitzeko puntuazio bat proposatuko da, Agindu honetako 7. artikuluan bildutako lehentasun-irizpideen arabera.

13.5.- Aurkeztutako eskabideen baterako ebaluazioa egiteko eta horiei dagozkien ebazpen-proposamenak organo eskudunari aurkezteko (laguntzen zenbatekoa zehaztuz), Batzorde bat eratuko da.

Ebaluazio Batzordeko burua Turismoko zuzendaria edota hark izendatutako pertsona izango da, berdinketarik gertatuz gero, Batzordeko buru horrek erabakiko du bere botoarekin, eta batzordekideak izango dira Gipuzkoako lurralde-ordezkaria, Arabakoa, Bizkaikoa, Basquetour SA-eko zuzendaria, Turismoko Lurralde Ordezkaritzetako turismoko hiru koordinatzaileak, Basquetour SA-eko teknikari bat eta antzeko kalifikazioa duten Turismo Zuzendaritzako beste bi pertsona gehiago; teknikari horietako batek Batzorde horretako idazkari gisa jokatuko du, eta ezin izango du bozkatu.

13.6.- Ebaluazio Batzordea burujabea izango da erabakiak hartzerakoan; erabakiak bozketa-prozedura bidez hartuko dira. Ebaluazio Organoaren funtzionamenduari dagokionez, atal honetan aurreikusi gabe dauden kasu guztietan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen II. tituluko II. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

14. artikulua.- Diru-laguntzak ematea.

14,1.- Urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Turismoko zuzendariak sei hileko epea izango du administrazio-ebazpenak eman eta jakinarazteko, eta ebazpen horien bitartez eskatutako laguntzak eman edo ukatuko dira. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoari jarraiki.

Epe hori igaro ondoren inolako ebazpenik eman edo jakinarazi ez bada, laguntza-eskaera ez dela onartu uler dezake erakunde interesdunak, organo eskudunak eskatutako laguntzari dagokionez berariazko ebazpena eman beharrari utzi gabe.

14.2.- Laguntzak emateko ebazpena erakunde interesdun bakoitzari jakinarazi beharko zaio banan-banan. Horretaz gain, erakunde esleipendunen zerrenda eta emandako laguntzen zerrenda urtero argitaratu ahal izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

15. artikulua.- Diru-laguntzaren ordainketa.

15.1.- Diru-laguntzaren ordainketa egiteko Turismoko zuzendariaren ebazpena beharrezkoa izango da, eta bi alditan ordainduko da, ondoren adierazten den bezala: diru-laguntzaren % 70, emandako laguntza onartu ondoren, edo hala badagokio, Agindu honen 17.1 artikuluan ezarritako epea igaro ondoren, eta gainerako % 30a, berriz, egindako inbertsioak eta/edo gastuak justifikatu ondoren, aurreko artikuluan xedatutakoari jarraiki.

15.2.- Aurrekoa gorabehera, ordainketa bakar batean ordaindu ahal izango da diru-laguntza, betiere Ebaluazio Batzordearen bileran aldez aurretik eta dokumentazio bidez justifikatzen bada eskatutako laguntzaren xede diren jardunak jadanik egin direla.

16. artikulua.- Justifikazioa.

16.1.- Erakunde onuradunak ondoren deskribatuko den dokumentazioa aurkeztu beharko du, jardunak egin ondoren, eta, hala badagokio, diruz lagundutako azken jardunak bukatzeko Agindu honen 5. artikuluan ezarritako epetik hasi eta hilabete igaro aurretik, epea luzatu bada izan ezik; kasu horretan, aipatutako epea hilabetekoa izango da inbertsioak egiteko luzatutako epea amaitzen denetik zenbatzen hasita:

- Diruz lagundutako proiektuaren egikaritze-memoria, besteak beste, egindako jarduerak eta horien kostua, eta jardunen helburuen lorpenari buruzko ebaluazioa jaso beharko dituena, oro har, baita Aginduaren helburu espezifikoak, Zioen Azalpenean aipatzen direnak, lortzeko egindako ekarpenari buruzko ebaluazioa ere.

- Fakturen koadroa; bertan, fakturak behar bezala zenbakitu eta diruz lagundutako jardun bakoitzarekin behar bezala lotu beharko dira, eta bakoitzarentzat honako informazio hau zehaztuko da: fakturaren data, hornitzailea, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa barnean hartu gabe). Behar bezala konformatutako fakturak bakarrik onartuko dira, eta betiere horien gastu-kontzeptuek, laguntzaren xedearekin berariaz lotuta egonik, diruz lagun daitezkeen kontzeptuak argi eta garbi azaltzen badituzte, Agindu honetan biltzen denaren arabera. Eredu bat honako web-orrian eskura daiteke: http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html.

- Behin betiko fakturen edo obra amaitzeagatiko ziurtagirien fotokopia konpultsatuak. Horiek bat etorri beharko dute goian aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Gastuen/inbertsioen egiaztapena faktura elektronikoen bidez ere egin ahal izango da, betiere zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte. Bidaia-gastu txikiagoak (bidesariak, kilometrajea, hiri-garraioa eta mantenua) justifikatzeko, ordainagirien ordez kontzeptu horrengatik egindako gastu garbien ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, horretarako ardura edo baimena duen pertsonak sinatuta.

- Lan-kontratuaren eta dagozkion nominen fotokopia, pertsona gaituren bat kontratatzeko diru-laguntza jasotzen den kasuetan.

- Plantillako pertsona baten lan-denboraren barruan, helmugetako Jardunbide Egokien programetan emandako denbora-zatia finantzatzeko diru-laguntza eskatu duen erakundeko pertsona eskudunaren aitorpena, honako hauek jasoko dituena: talde kopurua, talde horien antolaketa, horrelako programetan emandako guztizko ordu kopurua, ordu horiek guztizkoan duten ehunekoa, eta kostua.

- ISO edo EMAS araudiaren araberako ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntza eskatu dutenek araudi hori betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

- Diru-laguntzaren xede izan diren planen, azterlanen, proiektuen eta sustapen-materialaren kopia edo ale bat, pdf formatuan ahal bada.

16.2.- Fakturen koadroetan eta/edo obren ziurtagirietan, eskabidea aurkeztu den ekitaldiari dagozkionak onartuko dira, baita 5. artikuluan horretarako ezarritako epeetan egindako jardunei dagozkienak ere, luzapena eman bada izan ezik; kasu horretan, aldi horretan bildutakoak ere onartuko baitira.

16.3.- Ikuskatzaileek nahiz Lurralde Ordezkaritzako langile izendatuek, bestalde, erantzukizunpeko aitorpenean, fakturen koadroetan eta ordainketa-fasean emandako gastu-ziurtagirietan jasotako datuen egiazkotasuna egiaztatu ahal izango dute, eta baita diruz lagundutako proiektua ebazpenean ezarritakoari jarraiki benetan hezurmamitu ote den ere, aurkeztutako dokumentazioa aztertuz eta/edo ikuskatze-bisitaldiaren bitartez. Era berean, beharrezkotzat hartutako dokumentazio eta informazio osagarri guztia eska dezake. Aipatutako alderdi guztiak egiaztatu ondoren, Lurralde Ordezkaritzak ziurtagiri bat egingo du, eta ondoren, Turismo Zuzendaritzara igorriko du ziurtagiri hori. Ziurtagiri horretan, dagokion diru-laguntzaren likidazioa proposatuko du, egindako inbertsioaren edo gastuaren arabera.

Horren haritik, diru-laguntzaren behin betiko zenbatekoa likidatzeko, erakunde onuradunak benetan egindako eta justifikatutako inbertsioaren edo gastuaren kostuari emakida-ebazpenean zehaztutako finantzaketa-ehunekoa aplikatuko zaio, eta horren zenbatekoak inola ere ezin izango du gainditu adierazitako ebazpenean baimendutako kopurua.

Nolanahi ere, Lurralde Ordezkaritzak ez baditu diru-laguntzaren justifikazioan aurkeztutako gastu guztiak onartzen, eta, horren ondorioz emandako diru-laguntza murrizten bada, Turismo Zuzendaritzan dagokion diru-laguntzaren likidazioa proposatu baino lehen, hamabost eguneko entzunaldi-izapidea emango zaio erakunde interesdunari, hala badagokio, aurkeztutako dokumentazioa konpon dezan.

17. artikulua.- Laguntzen baldintzen aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta nolanahi ere, horrekin batera beste Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badira, edota, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, emakida-ebazpena aldatu ahal izango da, betiere diru-laguntzen onuradun izateko arau honetan ezarritako gutxieneko baldintzak gordetzen badira. Horretarako, Turismo Zuzendaritzak aldaketa egiteko dagokion Ebazpena emango du, eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.

18. artikulua.- Erakunde onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

18.1.- Emandako diru-laguntza onartzea. Horren haritik, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek diru-laguntza horri uko egiten diotela esanbidez adierazten ez badute idazki batean, onartu egiten dutela ulertuko da.

18.2.- Emandako diru-laguntza eskatutako helburu zehatza betetzeko erabiltzea, salbu eta aurreko artikuluan xedatutakoa aplikatu behar bada. Horretaz gain, laguntzaren xede diren helburuak eta jardunak bete dituela justifikatu beharko dute, Agindu honetan eta laguntzaren emakida-ebazpenean xedatutakoari jarraiki.

18.3.- 5.9 artikuluan adierazitakoari jarraiki, diruz lagundu diren ondasunak mantentzea eta/edo berritzea.

18.4.- Helburu berberarekin, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu dituela jakinaraztea diru-laguntza eman duen organoari. Jakinarazpen hori adierazitakoaren berri izan bezain laster egin beharko da, eta nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

18.5.- Diru-laguntza emateko kontuan hartutako edozein zirkunstantzia objektibo zein subjektibotan aldaketarik badago, aldaketa hori egin baino lehen horren berri ematea.

18.6.- Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, jasotako laguntzei dagokienez dituzten eginkizunak betez, eskatzen dieten informazio guztia aurkeztea.

18.7.- Jasotako funtsen aplikazioa egiaztatzen duten dokumentuak eta fakturak gordetzea, baita dokumentazio elektronikoa ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko aukera izan dezan, gutxienez, 5 urteko denbora-tartean, diruz lagundutako azken justifikazioaren egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

18.8.- Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren elkarlana aipatzea, diruz lagundutako proiektuaren ezaugarriei jarraiki egokiena den moduan, proiektua gauzatzen ari denean nahiz amaitzen denean, honako gogoeta hauen arabera:

Sustapen- eta marketin-euskarriek, edozein izanik ere horien formatua eta hedatzeko erabilitako bitartekoa, indarrean dagoen marka turistikoa jarri beharko dute beren eskuliburuan bildutako aplikazioen arabera. Horretaz gain, eta hala badagokio, erakunde onuradunak bere webgunean iragarki-banda bat jarri beharko du Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren turismo-orri ofizialarekin: www.euskaditurismo.net.

Azpiegituretako inbertsioen kasuan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren elkarlan horren berri ematen duten informazio-panelak ipini beharko dituzte.

18.9.- Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako jarduna argitaratzeko edo iragartzeko edo ekintza horri publizitatea emateko, bi hizkuntza ofizialak erabiltzea (betiere hartzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira) eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista zaintzea. Aldi berean, pertsona fisiko eta juridikoak diru-laguntzaren erakunde onuradunarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko duten eskubidea bermatuko da.

18.10.- Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa betetzea, bereziki azken Lege honetako ondorengo artikuluetan biltzen dena: printzipio orokorrak betetzeari buruzko 3. artikuluan, estatistikak eta azterlanak egokitzeari buruzko 16. artikuluan, edozein euskarritan hizkuntza mota ororen erabilera ez-sexista egiteari buruzko 18.4 artikuluan, eta zuzendaritza- organoetan eta kide anitzeko elkargoetan trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izateari buruzko 23. artikuluan.

19. artikulua.- Ez-betetzeak.

19.1.- Erakunde onuradunak ez baditu betetzen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan xedatutakoa ez ezik agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerakoetan ezarritako betebeharrak, eta, hala badagokio, Ebazpenean ezarriko diren baldintzak ere, organo eskudunak ez-betetzeagatiko txostena egingo du interesdunaren arrazoiak entzunez. Jarraian, ebazpena emango du, eta, hartan, onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, baita jasotako laguntzak eta legezko interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritakoaren arabera, eta egokitzat joko diren gainerako ekintzak aparte utzi gabe. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

19.2.- Ez-betetzearen arrazoien artean, onartutako aurrekontuaren % 75etik gorako desbideratzeak egongo dira, salbu eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak desbideratze hori behar bezala justifikatu dela uste badu.

19.3.- Turismo Zuzendaritzari dagokio ez-betetzearen ondoriozko espedientea hastea eta horri buruzko erabakia hartzea.

19.4.- Itzultzeko prozedura administrazioko arau-haustea eragin duten gertakarien ondorioz hasten bada, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio, dagokion zigor-prozedurari hasiera eman diezaion.

20. artikulua.- Kontrola.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zerbitzu teknikoek egokitzat jotako ikuskaritza eta egiaztapen guztiak egin ahal izango dituzte, diruz lagundutako jardunen garapenari eta egikaritzeari dagokionez; horrela, erakunde onuradunei adierazitako ondorioetarako eskatutako informazio eta egiaztapen-dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute erakunde onuradun horiek.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

1.- 2011ko ekitaldian, abenduaren 31 arte atzeratu ahal izango da 4.1.a.1 artikuluan aipatutako turismoko mahaiak eratzea. Kasu horietan, erakunde eskatzaileak eskabideaz gain mahai horiek 4.1.c artikuluan azaltzen diren laguntzen onuradun izateko aukera edukitzeko aipatutako epea igaro aurretik eratuko dituelako konpromisoa aurkeztu beharko du.

2.- 2011. urteko deialdiari dagokionez, honako hau onartuko da diruz laguntzeko moduko kontzeptu gisa: turismo-arloko kontsultoretzen laguntza teknikoa eskualdeetako turismoa garatzeko planak Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren (2010-2013) ardatz eta jardun-ildoetara egokitzeko.

3.- Faseka gauzatzen ari diren eta 2010eko ekitaldian laguntza jaso zuten inbertsio-proiektuekin jarraitzeko 2011ko ekitaldian aurkezten diren diru-laguntzen eskabideek, Agindu hau indargabetu arte turismoa dinamizatzeko planetarako laguntzei buruz indarrean dauden aginduei helduz, diru-laguntza jaso ahal izango dute proiektua onartzeko aintzat hartu ziren jatorrizko baldintzak betetzen badira. Kasu horietan, Agindu honen ondorioetarako, tratamendua «Euskadiko Turismo Marketin Planean» aipatzen diren eta «Sailburuordetzak» horiei buruzko planik idatzi ez duen lehentasunezko produktu turistikoak sortzeko, garatzeko, sustatzeko eta marketina egiteko jardunen tratamenduaren parekoa izango da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Honako Agindu hauek indargabetu dira:

2010eko apirilaren 15eko Agindua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, turismo-dinamizaziorako laguntzak ezartzen dira.

2010eko maiatzaren 13ko Agindua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak ezartzen dituena.

Turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko laguntzak nola eman arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urtarrilaren 19ko Agindua eta aurreko Agindua aldatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko ekainaren 16ko Agindua.

Era berean, Agindu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak indargabetu dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengo. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena. Agindu honen aurka, Euskadiko Auzitegi Nagusian Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa ezarri ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 13a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala