Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
3729

342/2011 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea izendatzeko dena.

Aztertu dugu Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearen 2011ko apirilaren 4ko 216/2011 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko maiatzaren 23ko EHAAn (96. alea).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea.

Bigarrena.- Izendapen honek 2011ko ekainaren 15etik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 7a.

Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea,

CARLOS ZULUETA GURIDI.


Azterketa dokumentala