Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
3730

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (141/2011-A prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (141/2011 prozedura laburtua) Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko martxoaren 2ko Ebazpenaren kontra aurkeztu da; ebazpen horren bitartez, 2008ko urriaren 30eko Ebazpenez (azaroaren 24ko EHAA, 225. zk.)deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu zen. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2011ko ekainaren 14a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala