Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3731

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Ibarrako (Gipuzkoa) «Uzturpe Ikastola» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Ibarrako (Gipuzkoa) «Uzturpe Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da; Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatzen du espedientean.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai honetan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2011-2012 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko:

Kode zenbakia: 20007667.

Izen espezifikoa: «Uzturpe Ikastola».

Titularra: Uzturpe Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Egialde, 2.

Udalerria: Ibarra.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitzak 18 ikaspostutarako edukierarekin.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukierarekin.

- Lehen Hezkuntza: 11 unitate, 275 ikaspostutarako edukierarekin.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukierarekin.

- Hezkuntza Berezia: unitate 1.

2. artikulua.- Agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokienez, indarrean dauden legeak bete behar ditu ikastetxeak. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hile biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala