Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3732

AGINDUA, 2011ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bitartez, aldatu egiten da Batxilergoaren, Lanbide Heziketaren, Zereginen Ikaskuntzaren eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen mailetan ikastetxe pribatuetarako 2011-2012 ikasturterako plangintzaren aldaketa ebazten duen Agindua.

2010eko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, 2011-2012 ikasturterako plangintza aldatzea eskatzeko inprimakiak eta 2010-2011 ikasturterako zenbat ikasgela itunduko diren onartu eta argitara eman ziren.

Hutsak atzeman dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko martxoaren 17ko Aginduan, zeinen bidez aldatu egin baitzen 2011-2012 ikasturterako zenbat ikasgela hitzartu behar diren ikastetxe pribatuetarako, maila hauetan: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.b) artikuluarekin bat etorriz, aldaketa hori egin behar da Agindu honen bitartez. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko martxoaren 17ko Aginduaren I. eranskina aldatzea, eta hainbat ikastetxe sartzea bertan. Agindu horren bidez ebatzi egiten da Batxilergoaren, Lanbide Heziketaren, Zereginen Ikaskuntzaren eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen mailetan ikastetxe pribatuetarako 2011-2012 ikasturterako plangintzaren aldaketa.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala