Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3734

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko otsailaren 21eko Agindua osatzen duena. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, etxebizitza transferentziak eginez, Urretxuko Udalaren Plangintzako Arau Subsidiarioen baitan».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko agindu duen organoak eskatuta.

Modu horretako hutsak atzeman dira 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan, zeinen bidez osatu egiten baita Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko otsailaren 21eko Agindua. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, etxebizitza transferentziak eginez, Urretxuko Udalaren Plangintzako Arau Subsidiarioen baitan (2011ko uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.). Hona hemen zuzenketak:

2011/128 Laburpenaren 2. orrialdeko 3466. dokumentuan eta 3466 (1) orrialdean, xedapenaren idazpuruan,

Honako hau dioenean:

«Agindua, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko otsailaren 21eko Agindua osatzen duena. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, etxebizitza transferentziak eginez, Urretxuko Udalaren Plangintzako Arau Subsidiarioen baitan.»

Honako hau esan behar du:

«Agindua, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta lege hori garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, etxebizitza transferentziak eginez, Urretxuko Udalaren Plangintzako Arau Subsidiarioen baitan.»


Azterketa dokumentala