Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3735

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2011ko uztailaren 5ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bitartez, 2011. ekitaldian Hiri Merkataritzaren Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen deialdia iragartzen da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Ebazpen honetan aipatu bezalako hutsak atzeman ditra: 2011ko uztailaren 5ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bitartez, 2011. ekitaldian Hiri Merkataritzaren Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen deialdia iragartzen da; eta jarraian zuzendu egiten dira:

4. artikuluan, 3449 (2) orrialdean, honako hau dioenean:

«1.- Laguntza-programa hau arautzen duen Aginduan ezarritakorako, EAEko merkataritza-dentsitatea 15,28 izango da.»

Hau esan behar du:

«1.- Laguntza-programa hau arautzen duen Aginduan ezarritakorako, EAEko merkataritza-dentsitatea 15,23 izango da.»

Halaber, osorik erreproduzitzen da II. eranskina:

II. ERANSKINA

Biztalegoaz datuak, merkataritzako establezimenduak eta merkataritza-dentsitatea.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala