Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3736

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 25ekoa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jarduerak garatzeko eta teknikariak eta administrariak kontratatzeko erakunde publikoei diru-laguntzak emateko proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kideak izendatzeko dena.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jarduerak garatzeko eta teknikariak eta administrariak kontratatzeko erakunde publikoentzako diru-laguntzak arautu ziren. Agindu horren 9.3 artikuluan jartzen duenez, diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bitartez ebatziko dira eta kide anitzeko organo bat egongo da, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak izendatutakoa eta ebazpen-proposamena egingo duena; kide izango dira, bestalde, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria -lehendakari izango da- eta Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako gutxienez bi teknikari eta, gehienez lau (horietako bat idazkari izango da).

Esandakoarekin bat, hau

EBATZI DUT:

Esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jarduerak garatzeko eta teknikariak eta administrariak kontratatzeko erakunde publikoei diru-laguntzak emateko proposamena egingo duten kide anitzeko organoko kide honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

Batzordekideak:

José Manuel Muñoz Dermit.

Mikel Uria Martiarena.

Itxaso Goikoetxea Etxebarria (idazkari arituko da).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 25a.

Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria,

ALFONSO GURPEGUI RUIZ.


Azterketa dokumentala