Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3737

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 12koa, Nekazaritza eta Abelzaintzako zuzendariarena, Neiker-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeari barazki hazien eta landareen ekoizle eta sortzaile izateko baimena ematen duena.

2011ko martxoaren 28an, Neiker-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko Landareen produkzio eta babeserako sailburu Amaia Ortiz Barredo andreak memoria azaltzailea aurkeztu zuen, barazki landareen haziak ekoitzi eta sortzeko baimena eskatzeko.

Neiker-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea haztegiko landareen ekoizleen eta hazien Erregistro Nazionalean dago inskribatuta eta kodea ondokoa da: ES-16-01-1171.

Haztegiko hazien eta landareen ekoizleei baimena emateko eta eurak erregistratzeko eta Erregistro Nazionalean inskribatzeko Erregelamendua azaroaren 14ko 1891/2008 Errege Dekretuaren 2. artikuluan xedatu bezala, haztegiko hazien eta landareen ekoizle guztiak sozietatearen egoitza dagoen autonomia-erkidegoak baimenduak izan behar dira.

Behin memoria eta eskaera aztertuta, Hazi eta Mindegi-Landare arloko Zerbitzuaren aburuz, indarreko legeria betetzen da.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.9 artikuluan, hazien eta mintegiko landareen alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko maiatzaren 8ko 839/1985 Errege-Dekretuan, Hazien eta Mintegiko Landareen uztailaren 26ko 30/2006 Legean eta lehen aipatutako 1891/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz,

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 15.k) artikuluan esleitutako eskumenak erabilita, ondokoa

EBAZTEN DUT:

1.- Neiker-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeari barazki hazien eta landareen ekoizle eta sortzaile izateko baimena ematea.

2.- Ebazpen honen berri Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministerioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

3.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari. Hilabeteko epea egongo da horretarako, jakinarazpen egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala